Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
zirkin.
1 . zirkin. iz. (TE). Rincón, esquina, resquicio. Baztarra, hirutxurra. Zirkin guztiak begiratu zittuen, ezkutuan bizi zan bat agertzen ete eben. Ik. zirkin-zulo.
2 . zirkin. iz. Regate; movimiento leve, gesto. Mogitze txikixa. Alperrik esan hari mogitzeko, ezta zirkiñik be alperrontzi harek. Ik. zirkin egin.
zirkin egin. dio ad.-esap. (TE). Evitar, esquivar, escurrir el bulto, escabullirse. Gustoko ez dan norbaittengandik edo zerbaittetik iges egin (JSM). / "Hurtar el bulto" (TE, 739). Zuzen-zuzen zetorren neregana, baiña zirkiñ ein netsan. / [Harriko biharrari] Ahal daben guztiak zirkin eitxetse (egiten detse) bihar horri. / Ba ei ziran Eibarren lagun bi, beti biharrari nundik zirkin eingo ibiltzen ziranak. (Zirik 44).
zirkin-zulo. iz. (TE). Rincón, esquina, resquicio. Itxuskixa laga dozu zirkin-zuluak ondo garbittu barik . Ik. zirkin.
zirri.
1 . zirri. iz. (TE). Tocamiento con intención erótica; caricia. Atsegin hartzeko edo emoteko norbaitt ikutzia. / "Furtivo tocamiento moroso en las morbideces femeninas" (TE, 740). Zirri batzuk bildurtzen ez eben andrakumia. / Neskame koittaua, bakerik ezda, alde guztietatik zirri(ka) ebala bere burua ikusi ebanian, etxekoandriari eskatu zetsan baimena gurasuenera itxulitzeko. (Ibilt 457).
2 . zirri. iz. (ETNO). Rayos de fuego; chispa. Metal urtuan txinparta eta su-txipriztiñak edo zirrixak, agoiak botatzen dittuanak, zepia kentzeko joten danian. Burdiñoletako berbia da. (Ijeliak urtzailliari) irakasten deutsa (...) noiz alboratu burdiñ-oratzar edo agoia. Han dira su-txipriztiñ edo zirriak urriñera doiazenak !....
zirri egin.
1 . zirri egin. esap. (TE). Hurgar, enredar, tocar, remover. Zirri eiñ eban txirtxil-zuluan eta alperrik. Ik. zirrikatu.
2 . zirri egin. esap. (TE). Hacer tocamientos/caricias; darse achuchones; meter mano. "Se entiende también palpar las curvas femeninas subrepticiamente, aunque con tácito consentimiento de la dueña" (TE, 739). Zirri eittia pekatu bada, makiñatxo bat pekatu eindako bagara hor zihar!
zirri-parrak. iz. (ETNO). Ramitas; leña menuda. Sua ixotzeko erabiltzen diran abar txiki eta zotzak.
© Gorka Ortega
zirriborro. iz. (JSM). Borrón en escritura o dibujo; garabato. Kendixozu lumia umiari, horma guztia zirriborroz bete dau eta.. / Arpegixan zirriborro batzuek ein da, atera ei zan kalera. (Zirik 103).
zirrikatu (zirrikau), zirrikatze [zirikatu].
1 . zirrikatu (zirrikau), zirrikatze [zirikatu]. du ad. (TE). Tentar, incitar, inducir, estimular. Norbaitt zeozer eittera bultzatu; tentau. Bere onian dagon gizona okerrera bihurtzeko zirrikatzia, diabruen zeregiña. / Guzurrezko aindu ederrekin zirrikatzen zittuan galdu gura zittuanak. / Iriarena bertso famatuak, alde guztietan ezautzen dira, donostiarrak zirrikatzeko kantatzen dira. (Zirik 94). / Orduan andria autua jakin biharrak zirrikatu eban, da. (Zirik 26). / Hau zirrikatu gurarik mahaiko jarduna biztutzeko, esan zetsan txantxetan. (Ibilt 468). / Erregiñak jakin nahai erantzun horrek garbi zer esan gura eban, haiñ zirrikau eban eze, azkenian atara zetsan zaldunorri. (Ibilt 458). Ik. tentau.
2 . zirrikatu (zirrikau), zirrikatze [zirikatu]. du ad. (TE). Hurgar, enredar, tocar, remover. Gauzaren bat zirrika ikutu, atzamarrekin edo zeozekin mogiduz. Nun eban sormiña, hantxe zirrikatzen eban. / Lasto mehe batekin zirrikatzia zan nahikua txirtxil-zuluan, iskua balitz leztxe urten zeixan. Ik. zirri egin.
zirrikitu.
1 . zirrikitu (zirrikitxu, izirrikitu, izerrikitu). iz. (NA). Rendija, ranura, resquicio; grieta, fisura. "Izerrikittua" ez dozu sekula entzun?! Burdiñia iñoiz zartauta dauanian ero, esaten da, ez dakizu?; eta baitta bat burutik eotia ero, eta: "horrek izirrikittua jaukak! ez jakok asko igertzen baiña bajaukak izirrikittua...!". Ik. ate-zirriztu.
2 . zirrikitu (zirrikitxu, izirrikitu, izerrikitu). iz. (NA). Punto de chaladura, de locura (fig). Burutik piskat jota egotia. Ik. zartara, urebagi.
zirrilari. izond. (TE). Que mete mano, que hace tocamientos. Zirri egitten zalia. / "Aficionado a los zirris" (TE, 739). Bazan gure aldietako haundiki bat, zirrilari famia eukana.
zirrin-zarran. onomat. (ETNO). Arrastrar los pies; arrastrando, onomatopeya; a rastras. Oiñak narrasian erabili. Gizon hori be majo zahartu eta narrastu da; hankak be zirrin-zarran darabiz.
zirrindara (zerrenda(ra)) [zerrenda].
1 . zirrindara (zerrenda(ra)) [zerrenda]. iz. (TE). Franja estrecha de terreno; margen longitudinal, festón; fila. Ortu ertzian gerazen dan bidetxua; sail baten ertza, txatal luzekaria (ETNO. / "Margen longitudinal, festón" (TE, 658). "Se dice de una fila sutil" (TE, 739). Soluan zirrindara baten kontura dabiz auzixetan etxia jan biharrian. / Erain dot zirrindara bat solo ertzian.
2 . zirrindara [zerrenda]. iz. (AS). Resquicio. Atiak eta bentanak ixterakuan gelditzen dan bittartia.
3 . zirrindara. iz. (TE). Estridencia; chirrido. "Onomatopeya de estridencias metálicas" (TE, 739). Zerrian zirrindariak gortutzen ninduan.
zirriparra (zarraparra). iz. (TE). Alboroto, tumulto, enredo. Ondoren izan zan zirriparria aukeratuta, ahal izan eban iges eittia.
zirritzaille [zirritzaile]. iz. / izond. (OEH). (El) que toca, que hace tocamientos. Eritxi hartan zirritzalliori, hartu eraiñ zetsan neskamian galbaia,
jantzi zetsan amantala aurrian eta buruan estalki zarrori. (Ibilt 474).
zirrosi (zirrosis). iz. (OEH). Cirrosis. --Zer jeukan ba? --Zirrosis. --Hori zer dok? --Ba, tripan urak agertu, ta urok ataratzera eruan juen klinikara. (Zirik 43).
zirt edo zart (sist ero saust, sist ero sast).
1 . zirt edo zart. esap. (TE). A trancas o a barrancas, bien o mal. Zirt edo zart, amaittu dau bere taria iñok baiño lehen. Ik. zirt-zart.
2 . zirt edo zart (sist ero saust, sist ero sast). esap. (ETNO). Con decisión, sin titubeos; de una vez. Zeozer erabagitzerakuan esaten da. Egizu hori azkar, zirt edo zart, baiña gaur bertan amaittu!. / Benga! sist ero saust!. Ik. zirt-zart.
zirt-zart (zirt-zaurt, zizt-zazt). onomat. (ETNO). Hacer algo con decisión y rapidez; tomar una decisión en el momento. Erabagixa, modu batian edo bestian, berihala hartu. Ez gara hamar orduan zain egongo. "Zirt-zart", ein eta kitto. Ik. fist, zirt edo zart, di-da.
zirti-zarta.
1 . zirti-zarta. adlag. (TE). A trochemoche, sin consideración. Zirti-zarta badaroia bere zeregiña aurrera.
2 . zirti-zarta. onomat. (ETNO). Pegar duro y con vehemencia. Gogor eta sutsu jotia. Zirti-zarta emon zetsen makilliakin sagar lapurretan juan ziranian.
ziski-naska. iz. (TE). Embrollo; barullo; jaleo; lío; enredo; tumulto. Urten eban ziski-naskia, iñok erabagi ezindakua.
zittal (zitxal, zittel) [zital].
1 . zittal (zitxal, zittel) [zital]. izond. (TE). Iracundo, irritable ; displicente, de mal humor. Jenixo txarrekua, erria. Bihotz oneko gizona zan baiña zittala. / Hasarre aindu zan neskamiagana milla berba zittal hari esanaz. (Ibilt 474). Ik. gaizto, hasarregin, zorri, zorripiztu.
2 . zittal (zitxal, zittel) [zital]. adlag. (OEH). Coléricamente. Jarkera illunagaz esan zetsan zittal-zittal. (Ibilt 482).
zittal-ikutu. iz. (ETNO). Grano maligno de la piel; quiste.
zittal-ipurdi (zitxal-ipurdi). izond. (NA). Amargado,-a, displicente, malhumorado,-a; cascarrabias, histérico,-a. "Zittal-ipurdixa" esaten da baiña hamen ezingo dou esan hori!, ezta? "Ha dok zittal-ipurdixa!" esaeria da baiña ezingo dou hori esan....
zittaldu, zittaltze (zittaldutze) [zitaldu].
1 . zittaldu (zitteldu), zittaltze (zittaldutze) [zitaldu]. da/du ad. (TE). Volver(se) iracundo/irritable, irritar(se). Zittal bihurtu. Gaixorik egon danetik oso zittalduta dabill. / Ez da barrixa ha zittaldutzia. / Ez neuke nahi zahartzara zittaldutzia. / Zihero zittaldu jaku uezaba diru gehixago eskatu detsagunian.
2 . zittaldu, zittaltze ( zittaldutze) [zitaldu]. da ad. (TE). Enconarse (una herida), infectarse. Zaurixa gaiztotu. Zittaldu ein jako hankako zaurixa. Ik. zoldu, gorbiztu.
zittalkerixa [zitalkeria]. iz. (TE). Displicencia; impertinencia; desmán; desplante; desdén; desprecio. Izan genduan oratua, bere zittalkerixa bategaittik (izan zan).
zitz eta bitz (zitz eta mitz, ziz da biz, zitz da mitz) [sits eta bits]. adlag. (TE). Absolutamente, del todo; minuciosamente. Zihero. Zihetz eta mihetz Maskuelok ezetz. Eukazen aginduak zitz da mitz kunplidu bihar zittuala. / Noian kontatzera zitz ta bitz. / Ziz da biz, kiñu baten, zihero hustu eban askia. / Sis da bis, garbi platerak. (Ibilt 152). Ik. zihetz eta mihetz.