Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
zorotasun. iz. (TE). Locura; demencia; enfermedad mental; enajenación. Zorotasuna da gaitz bat, gizonak bakarrik izaten dabena.
zorri.
1 . zorri. iz. (TE). Piojo. Gaur, eskolako umien artian, ez da ezagutzen zorririk. / Ume kutxauak! Ixipillia eta zorrixak, eta... Eneee! Orduan ez zeguan zerik eta! Ha orrazi zerratua ez dozu jakingo zer dan? Gauza estu-estua, orrazteko, txikitxo bat? Harek batzen zittuan zorrixak; ta hantxe illaran: klak, klak... Bai, bai, bai! Ta gure ama garbixa zan, señoria zan gure ama baiña!, ta bildurretan beti eskolatik umetan ia ekarten neban bat edo bi, edo.... Ik. zorri, zorripiztu.  Bes. oillo-zorri, potro-zorri.
2 . zorri. iz. (ETNO). Pulgón. Larrosak badatoz lorara, baiña makal samar dagozela uste dot. Zorriz jositta dagoz eta indarra kentzen detse. / Babian kokua badakik zer izaten zan lehen? Marraskilluak eta baria. Jan eitten juen! Urten illuntzixan ta han ibiltzen zittuan! Marraskilluak babia, ha orrixa biguna dagonian? Kertena bakarrik lagatzen jok derrepente. En kanbio, oin babiari eitten jako zorrixa. Ha be txarra dok, zorrixa be; dana jaten jok!.
3 . zorri. izond. (AS). Mala persona, perverso,-a (fig). Zorrixa txarra da, eta zorripiztua txarragua oindiok. Ik. gaizto, zittal, zorripiztu.
zorripiztu (zorribiztu). izond. (AS). Piojo resucitado, mala persona, perverso,-a (fig). Modu txarrez, ezebez izatetik goruzko bidia egitten dabena, jokabide zittalekua. Berak (aittittak) emoten zeban azalpena zan, zorrixak hotz danian lokartu eitten dirala, eta egun batzuk lo pasatzen dittuela. Gero, esnatzerakuan, indar haundixaguakin eitten ei dabe hainka. Horregaittik, zorrixa baiño txarragua, zorripiztua. Ik. zittal.  Zorrixa baiño txarragua.
zorrizto.
1 . zorrizto. izond. (TE). Piojoso,-a; calamidad, gilipollas. Personeri nahiz animalixeri zuzenduta: kalamidadia, ganorabakua (JME). Buruan hazka eitteko baiño alperragua zan zorrizto haura. / Gaizto, Gosezto, Zorrizto. / Halako zorrizto batekin ezkondu zonan. / Hator ona, zorrizto! (txakurrari).
2 . zorrizto. adlag. (EEE). Mezquinamente poquito a poquito. Xuhur-xuhur isilixan, ezkutuan, apurka-apurka. (Zeken zentzuan). Zorrizto-zorrizto eiñ eban ixil-poltsia.  Normalian errepikauta: zorrizto-zorrizto.
zorro.
1 . zorro. iz. (TE). Estómago; vientre. Mutillak, zorrua bete ezkero kontentu dira, nahiz porruak, nahiz eperrak. Ik. estamangu.  TEk holan diño: "Urdailla: Apenas se usa en Eibar, donde su sinónimo zorrua es más frecuente. Pero lo más general es el naturalizado estamangua" (TE, 711).
2 . zorro. iz. (TE). Alforja; saco. Asto gaiñian jarri zorrua eta badoia errotara. / Baso-konejuen zulo onduan ipini eben lagunetariko bat, zorrua zuluan ebala. (Zirik 34). / Jausi zan artoz betetako zorro bat bezela. (Ibilt 461).
3 . zorro. iz. (ETNO). Funda de arma; vaina, de arma. Ezpata, pistola edo beste armaren bat gordetzeko poltsa-antzekua.
4 . zorro. iz. (ETNO). Manguito roscado (en carros de máquinas). Ardatzakin edo torlojuakin batera biraketa-mogimendua mogimendu lineal bihurtzen daben eme hariduna, makiñen orgetan doiana. Taillarretako berbia da. Ganorazko makiñak galtzairuzko ardatza eta brontzezko zorrua. / Hónek materixal diferente bixok, alkarri gitxiago heltzen detse rozatzerakuan; eta horretxegaittik, errezago ibillitta, nekezago ixo zorrua.
zorro-zorro (zarra-zarra). onomat. (TE). Sonido del dormir profundo; roncando. Ahuaz gora lo eitten dau, zorro-zorro. / Zuk daukazu osasuna! Zorro-zorro egitten dozu lo.
zorrotz.
1 . zorrotz. izond. (TE). Afilado,-a, agudo,-a. Labañia zorrotza ez bada, ezin bizarrik kendu.. / Barautsak bixkor zulatzeko aho zorrotza bihar jok; beti zorrotz zainduko baheu, biharra be askoz gehixago egingo heuke. / Heriotzian sega zorrotzak eztau (ez dau) iñorendako errukirik. (Zirik 12). / Eta lotsa honek minberatzen eban aizto zorrotz batek haragixan bezela. (Ibilt 486). / Esr. Ogi gogorrari hagin zorrotza.
2 . zorrotz. izond. (TE). Rígido,-a y exigente, severo,-a, riguroso,-a, recto,-a. Jauna, banekixan gizon zorrotza zarana, erain bako lekuan batzen dozuna...
3 . zorrotz. izond. (OEH). Diligente. Ostiango gauzetan aurrera urtetzeko eban ahaltasun zorrotza. (Ibilt 469).
4 . zorrotz. izond. (OEH). (Mirada, oido) fijo,-a, intenso,-a. Belarrixa zorrotz ohol zaharron aurka, jakin gurarik zer moduko barriketia erabiltzen eben. (Ibilt 461).
zorrozkera. iz. (ETNO). Afilado. Zerikusi asko jaukak burillan zorrozkeriak.
A. Sarasua (CC-By-SA)
zorroztaille (zorroztzaille, txorroztaille, txorroztilla) [zorrotzaile]. iz. (TE). Afilador. Ez da urrin zorroztaillia; bere txistu soiñua bertantxe izan da. / Zorroztaillia etorri dok, "tiruriii-tirururuli!... afiladoor!, tirurii-tirurururiii!!: eurixa!.
zorroztarri.
© Iñaki Arana
1 . zorroztarri. iz. (TE). Muela de afilar; piedra de afilar. Bueltaka dabillen zorroztarrixa, eskuz, manibelaz edo pedal-sistema batez eragitten jakona. Baserriko ataixan zorroztarri bat bihar da. / Zorroztarrixak galtzairuandako bakarrik izaten dittuk eta burdiñiakin ez hari ibilli, bestela laster hondatuko dok-eta. Ik. deztera, dezterarri, esku-harri, harri, harri.
2 . zorroztarri. iz. (ETNO). Piedra de afilar pequeña para la guadaña. Eskuz erabiltzen dan harri luzekiña. Uretan, segapotian sartuta erabiltzen da. Ik. segapote.
zorrozti. izond. (AN). Aguzado, -a, cortante; puntiagudo, -a. Zorrotza. Arantza zorrozti batek alperrik nauka ni miñez. (Ibilt 194). Ik. zorrotz.  Ez da erabiltzen.
zorroztu, zorrozte ( zorroztutze). du ad. (TE). Afilar. Zeozer zorrotz bihurtu, zeozeri zorroztasuna emon. Eiñ eban heriotzian aurretik, ezpatia zorroztu eban. / Edozeiñ akabatzaillek eingo detsu hori zorroztia. / Labañiak bizar-kentze bakotxan ondoren bihar dau zorroztutzia. / Hori hortzori motza darabik eta jan eziñik bihar gitxiago egitten diharduk; gaiñera piezak be latz-latz lagatzen jittuk.
zortzi. zenbtz. (TE). Ocho. Kardinala da. Lau eta lauk eitten dabe zortzi.
zortzi-aldeko. iz. (ETNO). Ochavado,-a; cañón ochavado,-a. Antxiñako zenbaitt armaren kañoia, kanpo aldetik zortzi alde lau zittuana. Antxiña zenbaitt armak zortzi-aldeko kañoiak izaten jittuen.
zortzi-hankako koko. iz. (TE). Arácnido. Kokuen klasiak dira: sei-hankakuak; zortzi-hankakuak eta zortzi hanka baiño gehixagokuak. Ik. koko.  TEk holako zenbaitt berba dakaz jasota: kokuak (artrópodos), sei-hankako kokuak (insecto), zortzi-hankako kokuak (arácnido), txirlak (molusco)... (ETNO).
zortzigarren. zenbtz. (TE). Octavo. Ordinala da. Hamabi semetik zortzigarrena zan Ameriketara etorri zana.
zortziki. izond. (AS). Ochomesino,-a.
zortziko.
1 . zortziko. iz. (TE). Estrofa de ocho versos; poema de ocho versos. "Composición de ocho versos. Melodía que le corresponde" (TE, 744). Iparragirrek jarrittako zortzikua zuk oin kantau dozuna.
2 . zortziko. iz. (TE). Ritmo musical característico vasco; literalmente "de a ocho". Ahaztualdi baten ondoren, berriro dabil aurrenengo zortziku hori.
zortziñaka [zortzinaka]. adlag. (TE). De ocho en ocho. Banaka, biñaka, launaka, zortziñaka...
zotal. iz. (ETNO). Tepe. Laixetan ein eta hantxe urtetzen dira zotalak, bai, zohixak. Ba, hori, lur zatixak. Ik. erpil, zopil, sopin, trillo, tringo.  Zotal baiño gehixago erabiltzen da zohi .