zentzun [zentzu]. 1 . zentzun [zentzu]. iz. (TE). Sentido (común); juicio, cordura; sensatez, prudencia. Zentzunik ez dabela dirudi gazte horrek, eitten dittuan zorakerixekin. / Mozkorrak zentzuna guztiz galtzeka eukan. (Zirik 17).
/ Zentzuna galdurik zorakerixa honetan. (Ibilt 463).
2 . zentzun [zentzu]. iz. (TE). Sentidos. Gizonan zentzunak dira bost: ikusmena, entzunmena, usaimena, gozamena eta ikutmena. 3 . zentzun. iz. (OEH). Sentido, objeto. Bizixa baida hizkuntza guztien muiña ta izate guztia. HIzkuntziak, hizkuntza bezela ez dau beste zentzunik, bizixa baiño. (Zirik 7).
zentzunik bako. izlag. (TE). Insensato,-a; falto,-a de juicio. Zentzunik bakua zan aldetik, zorakerixia baiño ez eban erabilli. Ik. garunik bako, zentzunbako. zentzunbako (zenzubako) [zentzugabeko]. izlag. (TE). Insensato,-a; falto,-a de juicio. Ik. garunik bako, zentzunik bako. zeo. iz. (AN). Instrumento de hierro en molinos. "Errotia martxam jartzeko burdinazko tresnia" (AN).
"Hapax-a dirudi ez dogu hiztegixetan esanahi honekin aurkittu eta" (AN).
"Ynstrumento sobre que anda la piedra de moler del molino, que se llama en bascuence çeoa" (EOYE, 1522, 137. or. (JEL)). Ibid. (...) "El fierro que se llama çeoa"
zeozer (zegozer) [zer edo zer]. izord. (TE). Algo, alguna cosa. Zegozer darabixe euren artian, hainbeste txutxu-putxukin. / Ezkondu edo zeozer eitteko ordua dok. (Zirik 125).
/ Etxekoandriak, aurretik zegozeren aztarrana baebala. (Ibilt 457).
/ Bestela hor ikusiko zaittuet kaiña banakin edo beste zeozekin. (Zirik 107).
Ik. zerbait, ezer. zepa. iz. (TE). Escoria. "Escoria de las fraguas y fundiciones" (TE, 731). Etxerako bidia, zepa apurtxo bategaz gogortu biharko dozu. zepagei (zepagai). iz. (ETNO). Escoria derretida y ardiente. Ziarzulotik urtetzen daben eta sutan daguan zepa urtua, mian errauts eta loikerixak, silikato urtuak. Burdiñoletako berbia da.
Ijeliak (Maisu Juanez): Urreratu deilla ziarzulora. Noia bidia eregittera urten bihar daben zepageixari. Ik. zillar. zepillo. iz. (ETNO). Cepillo de carpintero. Egurra jan, bardinddu eta lantzeko erabiltten dan erraminttia. 1 . esku-zepillo. iz. (ETNO). Cepillo de mano. Zerran ebagittako ohola mehetu eta lixotzeko erraminttia. Arotzen berbia da.
2 . esku-zepillo. iz. (ETNO). Cepillo de mano. Molduria etaratzekua. Arotzen berbia da.
Ekarrirak molduria etaratzeko esku-zepillua, ate-marko honi molduria etara bihar jetsat eta. zepo. 2 . zepo. iz. (ETNO). Postes del mazo. Gabixak bira egitten daben bira-lekuen edo kojinetien euskarri diran zurezko lau zutoiak. Burdiñoletako berbia da.
Gabixan biraketarako bogiak dittuan muturrak, zepuen gaiñian dagozen bira-leku edo kojinetietan doiaz. Ik. zepotillo. 3 . zepo (zepu). iz. (ETNO). Perro de arrastre. Tornuan, puntutik punturako biharretan pieziari mogimendua transmititzeko lotzen jakon bridia. Taillarretako berbia da.
Zepuak ondo heltzen detsa pieza biribillari. Izan be lokarri ona da zepua. Ik. txakur. zepo-ama. iz. (ETNO). Base de postes del mazo. Gabixan zepuak edo zutoiak oiñarri hartzen daben zurezko pieza haundixa. Burdiñoletako berbia da.
Gabixan bira-lekueri (kojinetieri) eusteko zurezko zutoiñ edo zepuak zepo-amiari lotuta (doiaz). zepotillo. iz. (ETNO). Postes de apoyo de ruedas. Tikiñoi-ardatzen oiñarri diran zutoixeri deitzen jakue zepotilluak.
Ik. zepo. zer (ze). 1 . zer (ze). gald. (TE). Qué. Nominatiboko formia da.
Zer da hor dabillen zarata izugarri hori? / Zer gizon ez zan bigunduko ha umia ikustiagaz? / Zergaittik esan destazu guzurra? / -Zergaittik ein dozu hori? -Goguak emon destalako. Zeregaz neukalako. / Ze gauza ederra danok bat einda bizi izatia! / Zer gauza ederrak Jaungoikuagandikuak! / Zerek ekarri detsuz buruko min guzti hórrek? / Zergaittik dago aitta haiñ hasarria? / Zerk bildurtu zaittu ez agertzeko? / Zertako etorri giñan gu mundura? / Zertarako -ziñuan-, izugarrizko gerra hau? / Ia zer tamañokoak bihar ditturan. (Zirik 81).
/ Zer arraixo darabik? (Zirik 121).
/ Hi, esaidak aurtengo jaixetan zer piezatsuk jotia nahi dozuezen. (Zirik 20).
/ Zer iritzi jak konziertua? (Zirik 85).
Ik. zer moduz, zer barri, haze, hara zer. Izenordain zehaztugabe moduan, edo izenan onduan determinatzaille moduan erabiltzen da. Baitta egittura adierazkorretan be: ze(r)...! . Kasu markak hartu leikez: zerek /ze(r)k (ergatibua), ze(r)gaittik (motibatibua), zerta(ra)ko (adlatibo-destinatibua)...
2 . zer (ze). iz. (TE). El/lo qué; objeto, cosa; cosa indeterminada. -Zergaittik ein dozu hori? -Goguak emon destalako. Zeregaz neukalako. Ik. baitta zera be, zera. 4 . zer (ze). adlag. (OEH). Qué, cuán. Orduantxe konturatu zan emazte ona zer ederra zan, azal eta barru. (Ibilt 466).
zer asko (ze asko). esap. (TE). Muchas cosas. Gauza asko.
Alperrik kontuz ibilli, haregaittik be, ze asko badiñue. Lokuziño hau bitxi samarra da; gitxi erabiltzen dala esan leike.
zer ba (ze ba). esap. ¿Por qué?, ¿pues?; ¿pues qué?. Zer ba? Ixildu eingo nintzan neuk errezoia eukitta?
/ --Gaixorik ei dagok. --Zer ba, bedar txarren bat jan jok ala? (Zirik 13).
/ Hik [...] erregetzarako eztok balio. --Zer ba? --Ba, hogei-errialekuetan hire bururik ezin leikialako kabidu. (Zirik 61).
Ik. zer dala eta. zer da. esap. "Abreviación de ¿zer barri da?" (TE, 731).
Zer da aspaldi honetan gure herrixan?
/ ---Zer da Patxiko; bihar asko egiten al da? (Zirik 55).
Ik. zer barri. zer dala barik. esap. (TE). Sin motivo; sin causa justificada. Zer dala barik, bota ninduen kalera. zer dala eta (zer dala ta). esap. (TE). ¿Cómo es que?, ¿a qué viene?, ¿a santo de qué?. Zer dala ta aittatu dozu bihar ez zan gauzia? / Zer dala-ta asmau heban gizur hori? (Zirik 28).
/ Ez dakigu zer dala-ta berbatu ziran lagun bi. (Zirik 67)
Ik. zer ba. zer edo hala. adlag. (TE). De alguna manera. Zer edo hala, amaittu genduan ha auzixa. Ik. nolabaitt, zedoalan, zelan edo halan. Ez da erabiltzen. Zelan edo halan da gehixen erabiltzen dana.
zer ikusi. iz. (TE). Cosa que merece ser vista, cosa/s que ver. "Cosa que ver" (TE, 732).
Herri hartan ez dago zer ikusi haundirik. Ik. zerikusi. zer oste (ze oste). esap. (TE). ¡Qué carajo!, ¡qué ocho cuartos!. Ze karu eta ze oste! Esaixok juan deilla kakatara!
/ Esr. Zer óste eta zer móste!
Ik. oste. "Entra en frases en que se rechaza alguna proposición" (TE, 731).
zeregaz. mend. Con lo que. [Dukia] lehen baiño lagun hobia agertzen zan zaldunantzat. Zeregaz Dukesia ariñ konturatu zan eta [...] jakin gurarik ebillen hori zergaittik. (Ibilt 481)
/ Zaldunan lagun izan zan gauan ikusi eban guztia [...]. Zeregaz emazte ezarrixa, agertu zan osatu balitz letz. (Ibilt 486).
/ [Zaldunak] gehixago ez zetsan iñoiz ezer aittatu Dukesiari [...]. Zer(e)gaz Señoria ebillen oso hasarre. (Ibilt 476).
Ez da bape arrunta.
zera. 1 . zera. interj. (TE). ¡Pues qué va a ser!. Ze ingurutan esaten dan, beste berban baten komodin moduan erabiltzen da, edo kontrako esanguriakin.
-Zer daroiazu hor ezkutuan? -Zera! Ontzako urriak! Ik. bai zera. 2 . zera. izord. (EE). Esto, eso. Zer galde-izenordainetik eratorritako izenordain zehaztugabea dugu hau. ‘Makulu’
moduan erabiltzen da, lagunarteko hizkeran batez ere, hitz bila-edo gabiltzanean
(Euskaltzaindia, 1993). Deklinauta erabiltzen da.(EE)
Orduan giñan Arana, zerakin ezkonduta dagona, Legazpiñekin ezkonduta dagona. / Beistegin alabia ibilliko zan, zerakin, beran aittan bihargin baten alabiakin kuadrillan. / Elgeta kaletik gora eruaten jittuen behixak edo zerak, idixak. / Zera eukitzia, hori amistadiori. / Ikesi genduzen lau zerak, lau reglak edo lau operaziñuak. Ahozko hizkeran asko erabiltzen da Eibarren. zerbait. izord. (TE). Algo, alguna cosa. Hainbeste berbakizun dabillenian, zerbaitt egixa izango da. / Diñuenian zerbaittegaittik izango da. (Zirik 119).
/ Artadi jauna zerbaitt hasarre edo zala-ta. (Zirik 117).
/ Pernando zerbait eranda be bazegon-da. (Zirik 48).
/ Zaldunak, bere aldetik, esaten zetsazen berba samurrak, apurka-apurka onian zerbaitterako bidia ipini nahirik. (Ibilt 474).
Ik. zeozer, ezer. zerbidu, zerbitze ( zerbidutze) [zerbitzatu]. du ad. (TE). Servir. Baiña bai Jehova, zuen Jaungoikua, zerbiduko dozu, eta berak bedinkatuko detsu ogixa eta ura, eta aldenduko dau gaitza zuregandik (Urt. 23. 25). / Sarri, zerbidutzia hobe aintzia baiño. / Eta Rakel maittaturik, esan zetsan (bere osabiari): "zazpi urtian zerbiduko dot zuretzat, Rakel zure alaba gaztienakin ezkontziarren" (Gen. 29. 18). zerbitzaille. iz. (TE). Servidor; criado; siervo; sirviente. Zerbitzaille jarri zan haundiki baten etxian. / Zuen arteko nausiña, izan deilla danen zerbitzaille (Mat. 23. 11). / Hango jaun nausixan zerbitzalle onenetariko bat bere langintzan. (Ibilt 469).
/ Zerbitzaille guztiak ogeratu dirala. (Ibilt 483).
zerbizio (zerbiziño, zerbizixo). iz. (NA). Servicio; uso; rendimiento. A! aittak eruaten dau lanrroberra, eta zu kotxe txikixakin. Bueno! "txikixa" eta "haundixa"... Geuk be holan esaten dou: -"zeiñ eruan bihar dozu?", eta "txikixa!" ero "haundixa" esaten dau. Kotxe haundixak ba zerbiziñua eitten dau, mendirako eta.. Ik. kotxe. zeregin. 1 . zeregin. iz. (TE). Deber, obligación; quehacer, tarea; ocupación, trabajo. Biharra, egittekua.
Gaur arrasaldian, zeregiña daukat eta ezingo naiz etorri. / Ezkondutako andren zeregiña, gizona ondo konpontzia. / Hauxe dok hauxe! beti zeregiñez ittota nabik; ez jakixat noiz nasaittu bihar doten. / Eibarrera azaldu zan plaentxiatar bat zeregiñen batzuk eittera, ta bi edo hiru eibartarrek ikusi eben da [...]. (Zirik 51).
/ Andrakumia zanetik, makalegixa izango zala zeregiñ hartarako. (Ibilt 470).
Ik. bihargintza, lanbide. zeregintza. iz. (OEH). Ocupación, quehacer. Atoz ariñ ikusi gura badozu zer zeregintzan laga doran zure zaldun senarra bere besartetik iges eitteko. (Ibilt 474). Ik. zeregin. zeren (zeen) [zeden]. iz. (TE). Carcoma. "Polilla que ataca la madera" (TE, 732).
Zerenak jaten dau egurra, sitsak erropia. / Zugaitza bota eta gero egurra ondo zaindu bihar da: azala eta gizena kendu, eta hotzetan laga, gogortu deiñ. Bestela maskaldu egitten da, bigun-biguna geratzen da eta erreza da zerenak jotzia. Eta zerenak kalte handixa egitten detsa egurrari, kalte demasa. Ik. sits. Jente nagusixak zuzen darabiz, baiña sarri nahastau egitten dira zeren (egurra jaten daben kakalardotxua), eta sits (erropia jaten daben mitxeletia).
zerenak jo. du ad. (ETNO). Carcomer, roer la madera. Tira-tira-tira! Zelan gordeko jonagu mahai hori, zerenak jota dagon eta!. Ik. kokuak jan. zeresan (zeesan). 1 . zeresan (zeesan). iz. (TE). El qué dirán, murmuración, chisme; motivo de cotilleo. Barriketarako eta txutxu-putxuka jardutzeko bidia emoten daben barri badaezpadakua. Berbakizuna.
Zeresanen bildur barik eizu eginbiharrekua. / Zeresanak emon zittuan jendian artian. / Bazan Eibar aldian zeresana, kantarixak zirala ta ez zirala. (Zirik 85).
Ik. berbakizun. 2 . zeresan (zeesan). iz. (TE). Lo que se tiene por decir; queja, reproche, crítica. Norbaittek zeozen gaiñian esateko daukana, esan biharrekua.
Ez dot uste iñok zeresanik daukanik egin dotenagaittik. / Esan biharreko guztiak esan dittut; ez daukat gehixago horren gaiñian zeresanik. Ik. esateko. zeresan bihar. esap. (TE). Motivo de queja; que hablar. Ez dot uste iñok daukanik zeresan biharrik ein dotenagaittik. / Emon dau behintzat, zeresan biharra. Ik. esateko. Jasota daguan moduan, gitxi erabiltzen da; zeresan gehixago (bihar barik).
zeresana euki. esap. (TE). Tener queja. Zeresan haundixak daukaz aspaldi honetan Peruk zugaittik. Pluralian be erabiltzen da: zeresanak euki.
zergaitti [zergati]. 1 . zergaitti [zergati]. iz. (TE). El porqué, causa, razón, motivo. Errazoia, motibua.
Esairazu zure hasarrien zergaittixa. / Gauzak beherutz jaustian zergaittixa astuntasuna da. / Galdez senarra haiñ kaltegarrizko alderian zergaittixa, emaztiak aitzen emon zetsan esanaz, [...]. (Ibilt 467).
Ik. zergaittikako. Mugatuan zergaittixa erabiltzen da.
|