Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
zorabixau, zorabixatze [zorabiatu]. da/du ad. (TE). Marear(se); desmayar(se). Hainbeste gauzak batera, zorabixau nabe. / Neu zorabixatzia gura dozu hainbeste aintzekin.
zorabixo [zorabio]. iz. (TE). Mareo; desmayo. Itsasuan, zorabixuari detsat bildurra. Ik. ondoez.
zoragarri. izond. (TE). Encantador,-a, maravilloso,-a, delicioso,-a, fascinante. Etxe zoragarrixa dauka, mendi-mendixan.
zorakerixa (zorokerixa). iz. (TE). Locura, insensatez, disparate, desatino. "Cosa propia de un loco" (TE, 741). Zorakerixia, eta haundixa, idiak odolakin ezarri gura izatia. / Gaiztokerixia, zatarkerixia, haundikerixia, zorakerixia... / Erremedixau guran lehenago, haren zorokerixia mendakatzia baño. (Ibilt 463).
zoramen. iz. (TE). Locura; exageración; pasada. San Antonio egunian, zoramena zan Urkiolan.
zoratu, zoratze ( zoratutze). da/du ad. (TE). Enloquecer, volver(se) loco,-a, perder o hacer perder el juicio; abrumar(se), agobiar(se). Zoro bihurtu, zentzuna galdu, burutik egin. Gure aldietan, jende asko zoratzen da. / Haundikixen arriskua, zoratzia. / Uezaba haregaz, biharra eittia zan zoratzia. / Guztiak harrittuta pentsau eben Dukia batera-batera zoratu zala. (Ibilt 490). / Eta harrittuta amagana juanik, esan zetsan, ha gizona zoratuta edo euala. (Zirik 118). / Eskerrak berak Petrari emon detsazen konsuelueri, bestela zoratuko ei zonan. (Zirik 28). / Guztiak harrittuta pentsau eben Dukia batera-batera zoratu zala. (Ibilt 490). / [Dukia] pozez zoratu biharrian, dana ahaztu eta beragaz ogeratu zan. (Ibilt 485).
zordanbide. iz. (AN). Camino con servidumbre de paso. "Edozein auzotarrendako libre daguan bidia" (AN). Ik. elizbide, estrata, andabide, errege-bide, zupide, zubipide, lorbide, olabide.  "El de paso libre que se debe a cualquier vecino" (EOYE, 85. or. (JEL)).
zordun. izond. (TE). Deudor,-a. Zordunak gara danok munduan, eta milla aldetara.
zori. iz. (TE). Suerte; destino; sino; hado.
zorigaizto. iz. (TE). Mala suerte, adversidad, infortunio, desventura, desgracia. Ik. zorigatx, zoritxar.
zorigaiztoko. izlag. (TE). Desgraciado,-a, maldito,-a; nefasto,-a, fatídico,-a; de mal agüero. Zorigaiztokua ni jaio nintzan eguna. / Berriz be juaten zan zorigaiztoko basarrira. (Ibilt 466). Ik. zoritxarreko.
zorigaiztuan. adlag. (OEH). Desgraciadamente, por desgracia. Eta zorigaiztuan bestera balitz, bizixagaz ordaindu biharko dozu zeure irutxurra. (Ibilt 480). / Zorigaiztuan urten eban gerriak, gauza guztiak ipurdixaz gora jartzeko.
zorigatx.
1 . zorigatx [zorigaitz]. iz. (TE). Desgracia, mala suerte, infortunio, adversidad. Neri jausi jatan zorigatxa, otsuari be ez detsat opa. Ik. zorigaizto, zoritxar.
2 . zorigatx [zorigaitz]. izond. (TE). Desgraciado,-a. Gaurkua, egun zorigatxa gure aldekuendako. Ik. zorigaiztoko.
zorilarri. iz. (AN). Mala suerte, adversidad, desgracia, infortunio. Zoritxarra, zorigatxa, zorigaiztua. Merezi ez-dako zorilarrixen aurka... (Ibilt 441). Ik. zorigaizto, zorigatx, zoritxar.  Ez da hiztegixetan agertzen eta ez da normalian erabiltzen. Zoritxar, zorigatx, zorigaizto dira darabiguzenak.
zorion.
1 . zorion. iz. (TE). Felicidad, dicha; buenaventuranza. Zoriona es dicha, buena suerte, hados propicios (TE, 497). Gorde gurarik galdu zaittut, nere Maittia; zure zorion nahixan batu detsut heriotzia. (Ibilt 489). / Zorionekuak baketsuak, Jaungoikuan seme deittuko detselako (Mat. 5. 9). Ik. kontentutasun.
2 . zorion. iz. (OEH). Felicitación, enhorabuena. Uztapide atara zan txapeldun. Amaieran asko pillatu ziran berari zorionak emon nahixan. (Zirik 109).  Pluralian erabiltzen da: zorionak.
zorioneko. izlag. (OEH). Dichoso, feliz; afortunado; dichoso en sentido irónico. Zorioneko diru poltsia. (In Zirik 97). / Ez eban beste auturik ataratzen zorioneko sermoilarixori baiño. (Ibilt 463). / Ez zala bere Jauregixan zorioneko aurkittuko ez litzakian emakumerik [halako Zaldun jatorrak hautatutziakin]. (Ibilt 476). / Gertau zittuan bris-bris zaldixa eta honen apain guztiak, eta hala be bere galtzairuzko petua, eta zorioneko egunian, juan zan hau soiñian ebala [...]. (Ibilt 459).
zoriontsu. izond. (TE). Feliz, dichoso,-a, venturoso,-a. Ha eguna, zoriontsua guretzako. / Ni izango naiz munduko ume(rik) zoriontsuena. (Ibilt 477).
zoritxar. iz. (OEH). Desgracia, desdicha, mala suerte, infortunio. Suerte txarra, zorigatxa, zorigaiztua. Bera zala maitte bixen zoritxar guztian kulpagarrixa. (Ibilt 489). Ik. zorigaizto, zorigatx.
zoritxarreko. izlag. (OEH). Desventurado,-a, desgraciado,-a. Hara ni, jauna, munduan emakumerik zori txarrekuena! (Ibilt 472), Ik. zorigaiztoko.
zoritxarrerako. izlag. (OEH). Para desgracia de. Urtiak juan da urtiak etorri, aiskide bixen zoritxarrerako, legiak horrela jarraitu eben. (Zirik 12). / Belarri luzion zoritxarrerako. (Ibilt 461).
zorna [zorne]. iz. (NA). Pus.
zoro. iz. / izond. (TE). Loco,-a, demente; chiflado,-a, chalado,-a. Ez dira zoruak barruan dagozen guztiak, ezta zentzundunak be kanpotik dabizen danak. / Arteraiñok zaldun kaskill zorua zan senarra, orduantxe konturatu zan [...] zer huts haundixa erebixan bere (buruan) aurka bizimodu hartan. (Ibilt 466). / Emazte ona danak senarraren burutaziño zoro guztietara apaldu bihar dau. (Ibilt 471). Ik. ero.  Eibarren zorua erabiltzen da gehixen bat, erua be entzuten dan arren: "En Eibar domina la forma [zorua], aunque suena también [erua]" (TE, 341).
zoro gaizto. izond. (TE). Loco de atar. Mundua, zoro-gaiztoz beteta dago. / Zoro gaiztuori! Zeiñek detsu zuri ezer erregutu! (Ibilt 477). Ik. zoro huts.
zoro huts. izond. (TE). Loco de remate. Zoro-hutsa zan ordurako be, nahiz solte ibilli. Ik. zoro gaizto.
zoro-haixe.
1 . zoro-haixe. iz. (TE). Ganas de hacer locuras. "Vena de hacer locuras" (TE, 742). Zoro-haixiak emon detsa eta ez dago sosegauko dabenik.
2 . zoro-haixe. iz. (ETNO). Viento sur. Ik. hego-haixe, andra-haixe, hegoi.
zoro-usain. iz. (TE). Gansadas, tonterías, locuras. Zorokerixak. Zoro-usaiñetan dabill aspaldixan gazte hori. / Neskame gaztetxuak, aurrerapenik emon gabe jaunari ondo erantzutziakin, kontatzen zetsan dana etxeko-andriari, bixak barre eiñaz gizonen zoro usaiñen kontura. (Ibilt 474). / Gu [frailliok] bizi garala andrazkuen zoro-usaiñen pekora, eta andrakume txori-buruak zeru azpixan diran artian, beti esatia da, guk ez dogula goserik izango. (Ibilt 469).  Normalian pluralian: zoro-usaiñak.
zoroaldi. iz. (TE). Arrebato de locura, momento de locura. Zoroaldixak hartu dau, eta nahikua bihar-ez-danen bat eitteko. / Ikusirik osatu zala emaztia diabruen obraz euki eban zoroalditik. (Ibilt 465).
zoroetxe. iz. (TE). Manicomio; centro de salud mental; centro psiquiátrico. Zoroetxia zidurixan gaur aurreko etxiak, hainbeste jan eta erate eta soiñu dantzakin. / Baztarren batian gizonik bada, zoroetxerako bidia daroia. (Zirik 67).
zorokillo,-a (zorakillo,-a, zorakilla). izond. (TE). Locuelo,-a. Zoro samarra. Ahunzkumia aman inguruan zorakilla dan leztxe, halaxe dabil egun guztian jolasetan eta saltaketan. / Ahunzkuma zorakilla. (Ibilt 67). Ik. saltaketan.