zurtu, zurtze. da/du ad. (TE). Asombrar(se), extrañar(se), anonadar(se). Harrittuta, txokauta geratu. Hainbeste ikusmirak hain leku gitxixan, zurtu ninduan. Ik. harrittu, ikaratu. zutik (zuti). adlag. (TE). De pie, en pie; vertical [en posición]. Oin dala bi milla eta bostegun bat urte jasotako pillarrak ondiokan zutik dagoz. Ik. tente, zutiñik. Zuti rarua da gaur eguneko berbetan, baiña halan dakar behiñ (TE, 183) eta zuti-jausixak be badakar beste leku baten (TE, 195), eta bera ez zan konsonantiak kentzeko jokeria ekan gizona ("Illetas'ri" erakuak errez topau leikez Lexikoian (TE, 211))
zutin. izond. (TE). Tieso,-a, erguido,-a. Bere larogei urtegaz, ondiok gizon zutiña dago. Ik. tente. Tente (tentia) da erabiltzen dana.
zutindu, zutintze ( zutindutze) [zutundu]. da/du ad. (TE). Levantar(se), poner(se) de pié; erguir(se). Zutiñik jarri. Hobietako hildakuak zutindu ziran... / Zutindu dot jausitta zan kurutzia. / Ez zan erreza izan ha tantaixa zutindutzia. / Ez jaustia baiño haundixagua da, jausi eta zutintzia. zutiñik [zutunik]. adlag. (TE). De pie, en pie; en vertical. Egun guztian zutiñik nago, jartzeko astirik gabe. / Hórrek barrok zutiñik ipintzen badittuk leku gitxiago hartuko juek. / Zer dok Pernando, zutiñik egon eziñik ala? (Zirik 54).
/ Eibarren etxerik pe ezton (ez don) geldittu zutiñik. (Zirik 21).
/ Emaztia ohian aurkiturik zutiñik ezin zala, itandu zetsan zer eukan. (Ibilt 464).
Ik. zutik. zuza [ziza]. 1 . zuza [ziza]. iz. (TE). Seta de San Jorge (Calocybe gambosa). "Seta de pradera, primaveral" (TE, 666).
Udabarriko zuzia, perretxiko danetatik fiñena. Izen hori emoten detsagu Eibarren, beste leku batzuetan ziza izenez ezagutzen dan perretxikuari. Baitta jangarri ez diran eta Tricholoma taldeko diran beste batzueri be. Udabarrixan urtetzen dabenez, eta neguko zuziagandik (Clitocybe geotropa) bereizteko, udabarriko zuza be esaten jako honi (ETNO).
2 . zuza [ziza]. iz. (ETNO). Seta de los caballeros (Tricholoma equestre). Perretxiko gozua da, baiña Eibar inguruan oso gitxi dago eta ez da oso ezaguna. Azkenengo urtiotan hitzaldi eta komunikabidien eskutik hasi da ezaguna egitten. Zuzen taldian sartzen da, izen berezirik emon barik, baiña beti, benetako zuzia zein dan jakinda (Calocybe gambosa).
neguko zuza [negu-zuza]. iz. (TE). Platera (Clitocybe geotropa). "Seta pratense en la entrada del invierno" (TE, 573).
Neguko zuzak, lehenago ez ziran batzen. / A! Pardillak! Bai... Pardillak... Ointxe daguaz horrek...! Bai! Neguko zuzak esaten jetsagu guk! Bai, horretxek dittuk!. Ik. azpibizardun, udazkeneko zuza. udazkeneko zuza. iz. (ETNO). Platera (Clitocybe geotropa). Ik. neguko zuza. zuza gorri. iz. (NA). Rebozuelo; cabrilla (Cantharellus cibarius). Aittak txaltxak ekarri dauz?! horrei "zuza horixa" be esaten jakue, "zuza gorrixa"... Ik. saltsa-perretxiko, txaltxa, zuza hori. zuza hori. iz. (NA). Rebozuelo; cabrilla (Cantharellus cibarius). Aittak txaltxak ekarri dauz?! horrei "zuza horixa" be esaten jakue, "zuza gorrixa".... Ik. saltsa-perretxiko, txaltxa, zuza gorri. zuza urdin. iz. (ETNO). Pie azul (Lepista nuda). Izen honekin batera, erderazko "azulina" eta "pie azul" izenak be oso ezagunak dira Eibarren, eta erabili be egitten dira.
zuza-leku. iz. (TE). Sitio de setas de San Jorge. Zuza-leku asko ezagutzen zittuan, baiña ez iñori erakusteko. zuzen. 2 . zuzen. izond. (TE). Recto,-a, justo,-a, honrado,-a, imparcial, íntegro,-a. Gizon zuzena, oker askoren artian. / Andra zuzena ez zanetik, senarrak zetsan maitasuna ez eban nahikua. (Ibilt 475).
3 . zuzen. adlag. (TE). Derecho,-a; directo, directamente; bien, correctamente. Zuzen-zuzen bertara juan nintzan. / Ta munduak, oker edo zuzen, lehengo bidetik jarraitzen eban. (Zirik 9).
/ Hartu eban senar itxua neskatxa izutu bat balitza letz, hain zuzen eta egoki eze, gizonori uste jatzun zeruan. (Ibilt 457).
ez-zuzeneko. izlag. (OEH). Ilícito. Jarri ziran frailliok ipuñetan, andrakumiori biguntzen ete eben euren ez-zuzeneko gogora, diabrua zala bittarte. (Ibilt 455).
Ez da erabltzen.
zuzenian [zuzenean]. adlag. (OEH). Directamente. Baekixan zein tabernatan egongo zan ta zuzenian juan zan bertara. (Zirik 76).
zuzen be. adlag. (TE). Justamente, precisamente. Zuzen be, zeuk diñozun bezela pentsatzen dot neuk be. Ik. hain zuzen. zuzendu, zuzentze (zuzendutze). 1 . zuzendu, zuzentze ( zuzendutze). du ad. (TE). Rectificar, enderezar. Tenplautako piezak rektifikadoran, neurri justua emoteko eta oker badare zuzen jartzeko, harrixakin landu; baitta tenplau bako piezak be, bigunian, bihar dan lekuan indarra eginda (ETNO).
Zuzendirazu burdiña hau harira. / Gaur egunian, tenpleko suak okertutako piezak zuzentzia ez da hain gatxa; rektifikadora deitzen jakuen makiñetan harrixakin laster zuzentzen dittue. 2 . zuzendu, zuzentze ( zuzendutze). du ad. (TE). Corregir, arreglar. Okerrak konpondu; txarto daguana zuzen jarri.
Gatxa sasoi honetara ezkero, okerra zuzendutzia. / Zuzendu neban izan neban okerra. / Gurasuak, semiak zuzendu biharrian (dira), nahiz norberak min gehixago hartu. / Kosta zan handik sortu zan okerra zuzentzia. / Ganorazko taillarretan, saltzera bialdu baiño lehen kontroletik pasatzen dittue pieza guztiak, okerrik bada be denporaz zuzentzeko. / Atso honekin hutsa zuzendu bihar dot. (Zirik 50).
/ Zuzentzia eskatzen ebela [oittura] askok. (Ibilt 454).
zuzentasun. 1 . zuzentasun. iz. (TE). Rectitud; honradez; probidad; equidad; justicia; honestidad. Job-en zuzentasuna probatzen izan ziran gauzak dagoz Eskrituretan. / Sosegau zan halakoren baten, emaztian zuzentasunak kalterik ez ebanetik. (Ibilt 458).
Ik. zintzotasun. 2 . zuzentasun. iz. (TE). Rectitud, cualidad de recto, rectilíneo. Erregelian zuzentasuna.
zuzentzaille [zuzentzaile]. iz. (TE). Juez; componedor; mediador. Herrixan jueza edo zuzentzaillia ona bada, auzi gitxi juango da aurrera. Ik. erabagitzaille, erabaigille, juez. Sinonimo danetatik, juez da gehixen erabiltzen dana.
|