zapasalto egin. esap. (ETNO). Paso en falso; saltar pasando por alto, un lugar, una fila, una lista. Pausuan trabau eta egitten dan saltua; baitta zeozeren edo norbaitzuen gaiñetik salto egin, illara edo zerrenda batian darenen gaiñetik, txanda-pasa. Ik. akitika egin, txanda-pasa egin. zapata. iz. (TE). Zapato. Zapatia abarkia baiño geruagokua danetik, erdel berbiagaz izentatzen dogu. / Zapatak eskuetan zittuala, sartu zan galtzutsik. (Zirik 25).
Ik. oiñetako. zapata-lokarri. iz. (NA). Cinta de zapato; cordón. zapata-zintta (zapata-zintxa, zapata-zinta). iz. (NA). Cinta de zapato; cordón. zapatari. zapatu. iz. (TE). Sábado. Zapatua gizonandako eindakua da; ez gizona zapatuandako (Mark. 2. 27). / Zapatuko parrandak, domekan goiz jaikitzeko gogo haundirik ez zetsen emoten. (Zirik 73).
"Larunbata, precristiano y que parece aludir a un cuarto de luna, es conocido en Eibar, pero en el léxico común se dice el cristianizado sapatua" (TE, 647).
zapatu ingles. iz. (ETNO). Sábado inglés; fiesta los sábados a la tarde. Zapatu arratsaldez biharrik ez egittiari esaten jakon zapatu inglesa. XX. mende hasieran sindikatuak eskatzen zeben. Republika sasoian hasi ziran leku batzuetan; gero galdu, eta 1950etik aurrera zabaldu zan barriro.
Orduan horarixua zan, zortziretatik hamabixetara, ta ordubixetatik sei t'erdietara; zazpiretara be iñoiz. Edo zortzirak arte askotan. Eta zapatuan biharra egun guztian. Zapatu inglesa Alfan hasi zan lehelengo! Zapatu arrasaldian jai! Alfan, gauza soziala inportantia, badakizu, ta "mejoratzen juan bihar gaittuk; Inglaterran zera eitten juek?". Harek "sábado ingles", ba "geuk be ipini ein bihar juagu!". Hori izango zan, 1958. Lehelengo udan bakarrik, eta gero urte guztirako. Orduan logro haundixa zan! Bueno...! Zapatu inglesa izan zuan...! Uste eze aste guztia jai zekagula!. / Lehelengo "las tres 8 horas" heldu zittunan: 8 biharra, 8 lo eta 8 disfrutau. Eta gero zapatu inglesa, zapatu arratsaldian jai eukitzia. Hori sekulakua izan zonan! Badakin zer dan zapatu arratsaldian mendira juan ahal izatia! Amama!. zapatu-domeka. iz. (NA). Fin de semana. zapero. iz. (TE). Masa de harina de maíz. "Masa de harina de maíz con agua, para alimento de las gallinas" (TE, 647). Zaperua eta aza orrixak, oilluendako janari onena. Ik. zuku. zapi. 1 . zapi. iz. (TE). Ropa, trozo de lienzo, trapo. Zapixak esegitzeko leku ederra dauka etxe harek. / Erreka baztarrian, harri bat lagun zala, joten ziran zapixak. Eta gero, bedartzan ipini eguzkixak zurittu zeixan. Urki eta Ubitxa inguruko zelaixak zapiz jositta egoten zittuan eguzkixak urtetzen eban bakotxian. Politta izaten zuan. / Oge on biguna, ogeko zapi danak barrixak. (Ibilt 466).
/ Esr. Nora euzkixa, hara zapixak
Antxiñako esaeriak beste aldaera bixok be badittu: euzkixa nora, zapixak hara / euzkixa nora dan, hara zapixak.
zapixak jo. esap. (TE). Aclarar la ropa, golpeándola. "Aclarar la ropa en el agua corriente, después de jabonada" (TE, 725).
Erreka baztarrian, harri bat lagun zala, joten ziran zapixak. zapla. onomat. (ETNO). Bofetada. Zaplastekua.
Gaztetan euki genduan maixu batek, zapla! joten eban hutsagaittik. Ik. zipli-zapla. zaplada. iz. (JSM). Azotaina, paliza; bofetada, torta. Emoixozu zaplada bat eta ikusiko dozu zelan ixilduko dan. / Behiñ aittak emon zetsan zapladia ez jakon sekula ahaztu. Ik. pasara, zaplateko. zaplatazo. iz. (NA). Torta; tortazo; bofetada; bofetón. Honen aittari, arrebiari "agur" esan etsalako, euskeraz, zaplatazua emon etsen!. Ik. zaplateko. zaplateko (zaplasteko). iz. (EEE). Bofetada, torta, guantazo. Behin baten, Edurnek, holaxen laguna eta, dantzarako "ez" esan etsalako ikutu ero eiñ ei etsan, eta plaa!, mutillorri zaplatekua emon etsan!. / Maixuak emon detsan zaplatekuakin, zati baterako berotuta dauka matrailla. / Hori umiori txarto hazitta dago; ha zelako zaplatekuak merezi dittuan!. 1 . zapo. 2 . zapo. iz. (ETNO). Rape (Lophius sp.). Zapua modoko arrain fiñik gitxi. Gozua benetan. Larruskaiñen ipintzen zeben ona. Han, Markiñatik Berritturako bidian gorutz hartuta. Han primeran ipintzen zeben zapua. zapo-perretxiko. 1 . zapo-perretxiko (zapa-perretxiko, zapu-perretxiko). iz. (TE). Seta no comestible (Clitocybe sp., Collybia sp., Micena sp., Hygrophorus sp., Hygrocybe sp., eta beste batzuk). "Setas que se suponen venenosas" (TE, 647), " / "Se dice de las especies que se suponen venenosas" (TE, 647).
Zapo-perretxikuak, zintzuak baiño gehixago izaten dira. / Oin jaso dozuna, zapa-perretxikua!. / Piskat esateko benenosuak dirala, orduan zapo-perretxikuak. Zapu-perretxikua! Lehen, esaten detsut ba, gerra aurrian, piñarixakorik iñork ez eban hartzen. Ezta pentsau bez! Pagukua, haritxakuak... Ta piñarikua zapu-perretxikua. Piñarixan sartu bez! Nahix eta dana jositta egon. Ik. suba-perretxiko. Perretxiko klase bati baiño, jateko balio ez daben perretxiko txiki eta ganorabako guztiekieri esaten jakue.
2 . zapo-perretxiko. iz. (ETNO). Marasmio (Marasmius sp.). Ik. senderuela. Izen horregaz ezagutzen dira Marasmius generoko perretxiko gehixenak: M. rotula, M. scorodonius, M. collinus... 2 . zapo. iz. (TE). Odio oculto en el pecho, rencor, resentimiento. Gorrotua.
Ondo gordeta, baiña zapua detsa bere bizi guztian. / Ño! ze zapua detsagun alkarri gaur egunian! Ezin leike holan bizi. / Eta honegaz, lehengo zapuan gaiñ, sortu jakozen andra gaiztuari zelo haundixak. (Ibilt 482).
/ Zapua gordetzen eban mendakorra zan ha gaiztua.
/ Eta honegaz, lehengo zapuan gaiñ, sortu jakozen andra gaiztuari zelo haundixak. (Ibilt 482).
/ [...] Zentzunik bakua hiltzen dau zapuak. (Ibilt 449).
Ik. mendakor, gorroto, harra. zapoburutx (zapaburutx). iz. (ETNO). Renacuajo. "Específicamente el renacuajo" (TE, 725).
Zapaburutxak beti zapaburu irauntzen dau. Ik. zapaburu. zapotsu (zaputsu). izond. (TE). Rencoroso,-a, que guarda rencor. Urtetan bere gaizkiñak ahaztutzen ez dittuan zapotsua jatzu ha gizona. / Zaputsuak zaittuanian eiñ Jaun Mendakarixa. (Ibilt 114).
Ik. gorroto, gorrototsu, zapo. zapu-berba. iz. (ETNO). Hablar en clave. Neska-mutillen artian "klabian" berba egitteko modu bat da, ingurukuak aittu ez deixen. Gehixenetan silaben artian beste silaba bat sartzen da. 'p'-kin: Bi-pi; to-po; ri-pi; xa-pa = Bitorixa. zaputs. zaputz. iz. (TE). Cuello de algunos animales; pescuezo. Animalixa batzuen sama ingurua, atzekaldia gehixenbat. Esate baterako, txakur, katu edo konejuena (ETNO). / "El cuello, con referencia a ciertos animales" (TE, 648). Zaputzetik oratuta eruan neban katuori, pekatu eiñ eban lekura. / Jaixo-barrixak diranian, katakumiak zaputzetik oratzen jittuk amiak, alde batetik bestera eruateko. 1 . zapuztu, zapuzte (zapuztutze). 2 . zapuztu. iz. (TE). Vapuleo, zarandeo, sacudida. Zapuztu eder baten billa dabill ume hori. zapuztu bat emon. esap. (TE). Sacudir, vapulear, pegar. "Sacudirle el polvo a uno" (TE, 648).
Zapuztu on bat emoixozu drogoso horri, gehixago ez deixan tranparik ein. zar [tzar]. Berez atzizki graduatzaille haundigarrixa da, izenondo bihurtuta. / "Con significación de aumentativo" (TE, 726).
1 . zar [tzar]. izond. (TE). Grande, enorme. Haundixa, itzala.
Ha bai maillu zarra! Ik. gabi, gabigun, gabi-maillu. Atzizki moduan be erabiltzen da: maillutzarra.
2 . zar [tzar]. izond. (TE). Maldito,-a, dichoso,-a, condenado,-a, del demonio. Despektibua da, interjekziñuetan erabiltzen da.
Ik. zikin zarra. |