igualdade [igualitate]. iz. (TE). Igualdad. Bardintasuna. / "Término común en los ambientes del movimiento social" (TE, 423). Hori al dok zuek diñozuen igualdadia? 1 . igurtzi (igortzi), igurzte (igortzitze). 2 . igurtzi (igortzi). iz. (TE). Fricción, frotamiento, frote; masaje. Patxarrakingo igortzixak emon gentsazen biztutzeko. ihintz. iz. (TE). Rocío. Goizeko ihintza, urrezko tantuak balitzaz letz agertzen da loretan. / Ortozik ihintzetan, ona dala esaten dabe osasunerako. ihintza egin. du ad. (TE). Rociar, caer el rocío. "Producirse el rocío" (TE, 432).
Bart, gau idorra; ez dau ihintzik eiñ. ijada. iz. (TE). Ijada. "En el mercado, parte del tronco del pescado mayor, inmediato a las branquias" (TE, 423). Atunan ijadia erreta, onena. ijela. iz. (ETNO). Laminador,-a; maestro laminador. Burdiña-ijezketan diharduan bihargiña. Ola-burua da eta totxua ijeztia edo irutia dagokixo burdin-barra bihurtzeko. Burdiñoletako berbia da.
Ijeliak esan gura dau ijeztu edo irunduten dabela burdiñia. Ikusi dittuzu sarri gorulak, zelan amulu edo kirru goruan biribildua ijezten, edo iruten daben, moltsotik hari meheia egitteko? Bada ola-ijeliak burdiña biribildu eta moltsotuta daguana, dakar mehetuaz. Beraz, ondo ipiñia dauka ijelian izena. Ahoskatzeko iyela.
ijeztu, ijezte. du ad. (ETNO). Laminar hierro; forjar. "Agoian zatixa (galdabatekua) jungurian landu, mehetuz, xafla, burdin-barra edo komeni dan formia emon. (PA-MO) (Azkue)" (ETNO). Burdiñoletako berbia da.
Ola-ijeliak burdiñia biribildu eta moltsotuta daguana dakar mehatuaz; eta esan giñai ijeztu edo iruten dabela burdiñia. Ik. irundu. Ahoskatzeko: iyestu, iyezte.
iji-aja ibili (iji eta aja ibilli). esap. (EEE). De fiesta, de parranda, de juerga. Parrandan, jai giruan ibili. Goizabarra izan arren hantxe ebizen itturri onduan iji eta aja. ijito. iz. (TE). Gitano,-a. Ijitueri egon-lekua emoten jakuen tokixan, ez ei da lapurreta bildurrik. Ik. motxailla, hungriano. Eibarren motxailla erabiltzen da.
ikara (ikera). iz. (TE). Pánico, espanto; temblor. Ikaria haren aurrera agertzeko, halakotxe saskarra zan bera. ikara egin (ikera e(g)in). du ad. (TE). Temblar, estremecerse; moverse. Lurrak ikara ein dau bart goizaldian. / Kerizpian ikararik ein barik egongo dok hori egun guztian. / Ez zan ausartu ikararik eittera. (Ibilt 467).
ikara erain [ikara eragin]. dio ad. (TE). Conmover, estremecer; mover; hacer temblar. Esangura fisikua eta figuradua euki leike.
Ikara erain netsan, esan bihar izan netsan barrixagaz. / Bonba harek ikara erain zetsan etxe illara guztiari. ikaraz. adlag. (OEH). Temblando. Ikusi ebanian ez zala iñor agirixan, eskatu zetsan , pozez eta ikaraz. (Ibilt 476).
ikaragarri. izond. (TE). Tremendo,-a, enorme, descomunal; aterrador,-a; terrible, que asusta. Ikara eraitten dabena; erabat haundixa, edarra; itzala.
Haren etxia ikaragarrixa zan, bai haundiz eta bai ederrez. Ik. bildurgarri, harrigarri, izugarri, miragarri. ikaratu, ikaratze ( ikaratutze). da/du ad. (TE). Temblar; asustar(se), dar miedo; asombrar(se), impresionar. Ikaratu ninduan harek zittuan ondasunegaz. / Ha zan ikaratutzia Parisera lehelengo bidarrez juan giñanian! / Guzur batzuk esanda gu ikaratzia pentsau eban . Ik. harrittu, zurtu. ikas-lege. iz. (TE). Lección. Gargantuak, kaka eiñaz sosiguz, eitten eban metafisikako bere eguneroko ikas-legia. Kaka egin sarreran erabiltzen dau berbiau TEk, baiña ez detsa "Lexikoian" sarrerarik egin.
ikasi (ikesi), ikaste. du ad. (TE). Aprender; estudiar. Munduko eskolan, liburuetan baiño gehixago ikasi bihar izan dot. / Ikastiak ez dauka barrenik. / Ikasteka eukan eguneroko aldixa. ikaskizun. iz. (OEH). Lección; doctrina, enseñanza, ejemplo. Lau berbatan haze ikaskizuna izan dodan. (Zirik 115).
ikaslari. iz. (TE). Aprendiz, estudiante, discípulo,-a, alumno,-a. Ikasle.
Baserrittik jatxi zan ikaslari armerixara. / Salamancan zan ikaslari, abade eitteko. / Orduan, deitturik bere hamabi ikaslarixeri... / [...] eta Azpiri anaiak ikaslari Ardantzan... (Ibilt 49).
ikastegi (ikastei). iz. (TE). Escuela, centro de enseñanza. Ikasteixan ikasten dana da eskolia. / Godoiñeko etxian zan gure eskolia, edo beste batzuk esaten daben ikasteixa. "En Eibar decimos eskolia, lo mismo por la función y por el órgano" (TE, 424).
ikatz (iketz). iz. (TE). Carbón. Ikatza baiño baltzago ibiltzen zan Anton "Baltz" ikatz neurtzen. / "Aurrera" fundiziñoko laba haundixak ikatza toneladaka bihar jok. Han ikatz ugari ez badagok, jai dagok. / Urtzailliak, bete bihar dau sutegixa miaz (burdingaixaz); ezarri bihar da ikatza eta egiñ, bihar dan guztia agoia ataratzeko prestau artian. Ik. harrikatz. Burdiñoletan, egur-ikatza zan erabiltzen zana. egur-ikatz (egur-iketz). iz. (ETNO). Carbón vegetal. Ai, ai, ai! paguakin egindako egur-ikatzak juan zittuan pikutara; oiñ ezertarako balio ez daben egur-ikatzak dabixak, sua hartu orduko -bape indar barik- fixt! juaten dok berotasunik be barik! (JSM. / Egurrikatza da fiña, bildotsa erretzeko eta plantxa barruan botatzeko...; baiña harriketza da txapiandako, zuk ez dakizu hori?, ba nik bai!. Ik. harrikatz, ikatz, egur. ikatz egin. da ad. (TE). Carbonizarse; quemarse. Bart, ikatz ein da haren etxia. Ik. ikatza egin. ikatz-bahe. iz. (ETNO). Cedazo para limpiar el carbón. Ik. bahe, ikatz-galbahe. ikatz-galbahe. iz. (ETNO). Cedazo para carbón; cernedor para carbón. Ik. galbahe, bahe, ikatz-bahe. ikatz-neurtzaille [ikatz-neurtzaile]. iz. (TE). Medidor,-a del carbón. Herriko abastos-politikan, ogixa pixau eta esnia graduau egitten zan moduan, ikatza neurtu egitten zan eta hori egitten ebana zan ikatz-neurtzaillia (ETNO). / "En la política de abastos del municipio, entraba el medir el carbón, como el pesar el pan y graduar las leches" (TE, 425).
Anton "Baltz" zan ikatz-neurtzaillia. ikatza egin. du ad. (TE). Hacer carbón. Basuan egur-ikatza egin.
Ikatza eitten dira basuan, juan daneko hiru hillabetian. / Eingo ez zan ba Eibarren ikatza? Ene! Baitta hor be Ipuruan ta edozein lekutan eitten zan ikatza orduan! Eitten eben, ba, pagua bota, paguak eta egurrak, bota egur pillo haundixa: pago-adarrak, pago-buruak... ta erdixan zulo bat lagatzen etsen. Ta gero, eitten eben bueltan lurrakin tapau dana. Ta gero, zohixak; zerak, lurra bedarrekin ebagi atxurrakin ta tapau ondo. Ta gero eitten eben albuan brasa bat, brasa haundi bat, erretako egurra, ez dakizu? Ta ha paliakin botatzen etsen erdi-erdira. Ta gero tapau ta denporiakin harek su hartzen dau ta harek egurrak danak erretzen diaz. Erre ez, egosi! Tapatzen ez bazan ondo, su hartzen eban ta erre eitten zan, ta gero ez daka indarrik! Egosi ein bihar zan ha! Bai hor Tutulunguan ta han Arraoz-tik aurrera.... Ik. harrikatz, ikatz egin, ikatz, egur-ikatz. ikazdun (ikatzdun). iz. (TE). Carbonero,-a; que vende carbón. Ikatzduna zan deika kaletik, ikatzik bihar ete dozun. |