idatzi, idazte. du ad. (TE). Escribir. Ez litzake gaizki egongo hemengo euskeran idatzittako lan gehixago bagenka. (Zirik 7).
Sin. eskribidu. Ik. zurixan baltz egin. "El sinónimo (eskribidu-na) idazi no se conoce en Eibar" (TE, 347). Errazoia dauka TEk, baiña gaur egunian, eskolian eta euskera batuan eragiñez idatzi be erabiltzen da eibartarron jardunian.
ideko [kideko]. idi (iri). iz. (TE). Buey. Ibargaiñ alkatian irixak lakorik, ez ziran inguruan. / Jango leuke harek [...] idi-hanka bat perra ta guzti. (Zirik 70).
/ Idixa danian egoten zan lehen. Lehen ez zan etxerik idirik ez zeguanik! Biharrerako danian. Hortxe Sanmartiñen ez jittuat nik ezautu: errentero etxia, ta etxe txikixa... Baiña garotia zanian beti Mendigoittikuak laguntzera, edo Lezeta edo Loixola... Ez dakik? Ostian danian idixak: Mugitzan, Umaixon, Barrundixan, Arikitxetan, Argiñaon... Danien! Danien!. TEk iri aldaeria darabil beti, baitta konpuestuetan be (TE, 439-440).
idi bakarrian. iz. (ETNO). Prueba de arrastre de un solo buey. Probetako berbia da.
idi gorri. iz. (ETNO). Buey pirenáico, autóctono. Ik. ganau gorri. idi-gobernatzaille. iz. (ETNO). Boyero,-a. Gure aitta zana be ez zuan holan idi-gobernatzaillia eta zera; juan eta ikustia bai!, eta afaldu eta etxera etorri, hori bai!. / Gure aitta idi-gobernatzaillia zuan, probetara be askotan etara jittuan. Ik. ganau-gobernatzaille. idi-korotz (iri-korotz). iz. (TE). Excremento de buey. Ik. korotz. idi-pare. iz. (NA). Pareja de bueyes; yunta. Hamen beti idi-pariak be bi: bat zaharra, eta beste bat gaztia. Harek pixkat zahartzen zianian barrixak, gaztiak, preparatzeko. idi-proba (iri-proba). iz. (TE). Prueba de arrastre de piedra tirada por bueyes. Iri-probia dago berbatuta datorren domekarako. Ik. proba, gizon-proba, asto-proba. idi-probalari (iri-probalari). iz. (TE). Boyero,-a, carretero,-a en prueba de bueyes. "Actor en pruebas de bueyes" (439).
Ibargaiñ, alkate izandakua luzero, iri-probalarixa zan (probalarixa, probarixa). Ik. probalari, probalari, probari, idizale. idi-probia jokatu (iri-probia jokatu). esap. (TE). Efectuar la prueba de bueyes. Iri-probia jokatu detsa Ibargaiñek, Azkoittiko onenari. idia (idea) [ideia]. iz. (TE). Pensamiento; idea, plan; ingenio. Pentsakeria (politikan); asmua; buru-argittasuna.
Idia guztiak dira aintzakotzat hartu biharrekuak. / Idia ona da zuk oiñ agiriratu destazuna. / Idia haundixagaz einda dago etxe hau. idia bateko [idea bateko]. izlag. (TE). Correligionario,-a; que congenia, avenido,-a. Idia berekua, bat datorrena.
Bixak dira idia batekuak. idian ibili (idean ibili). esap. (OEH). Andar con la intención de, andar con la idea de. Brasildikan tximiñuak ekartzeko idean gabizela. (Zirik 112).
idizale. izond. (NA). Aficionado,-a a los bueyes; aficionado,-a al arrastre de piedra. Potoluan aitxa, idizale haundixa zuan, dios!, ganau-gobernatzaillia ha?!, harek ganauak gobernau?!; eta Floren zana, Aitorren aitxitxa, beste bat!: bi!. Ik. idi-probalari, probari. idizil (irizill). iz. (TE). Verga, vergajo, azote, látigo, zurriago. Zigorra. / (Miembro viril del toro.)" (TE, 439). Asko dira esaten dabenak, iri-zilla bihar dala... bestientzat. / Etxian aitxak "iri-zilla" esaten eban: bai, "iri-zillakin emongo deuat berandu bahator!" ero bai-bai, iñoix. Iñoix nere anai nausixa eta ni, orduan legau ez eta bera ba arduratuta total, oso arduratuta aitxa: "nun ete ditxuk horrek mutillok?!" eta, agertzen giñanian "iri-zillakin! emongo detsuet! iri-zillakin!" eta... Iri-zilla, zer bat, korrea bat!, narruzko korrea batekin, bai.... Ik. zigor. idor. izond. (TE). Seco,-a, árido,-a. Orduan Espirituak eruan eban legarre idor batera, diabruak tentau zeixan (Mat. 4. 1). Ik. lihor. Ez da Eibarren erabiltzen; TEk be, "Raro en Eibar" diño (TE, 420).
idortu, idortze ( idortutze). da/du ad. (TE). Secar(se); agotar(se). ... begiratu eta ikusi eban lur gaiña idortu zala (Gen. 8. 13). / Zerek ekarri dau lur hárek idortutzia? / Zugaztixak bota eta etorri zan ibaixak idortzia. Ik. agortu. Ez da Eibarko berbia.
iduri (iruri). iz. (TE). Cisco, carbón menudo, carbonilla, restos quemados. Ikatza ale txikittan zatittuta. Irurixa jirau biharra dogu, pabonua eitteko. / Botatzen bajako ikatza edo idurixa garbitzen da erateko ura. Ik. betegarri, ikaztoi, lurrauts, txondor, subegi. idurijela. iz. (ETNO). Pared de fragua. Sutegixan albuetako bat. Haiza-harri edo bergamalluari begira eskumako albua, ziarzuluan parian daguana. Burdiñoletako berbia da.
Ziarzuluan aurre-aldeko albuak "idurijela" dau izena. ie. interj. (TE). Voz para arrear a caballos o mulos: ¡arre!. Zamarixak xaxatzeko diarra. /
"Interj. con que se acucia a las caballerías" (TE, 421).
Lotan be, ie! manduari, Elgeta errekadistiak. Ik. aida, arre. ifar (ipar) [ipar]. iz. (TE). Viento seco y frío de componente norte o este. Lekuko bakotxandako (eta basarri bakotxian), ifarrak ez dau leku beretik joten. Iparretik edo ipar-ekialdetik jo leike. Dana dala, haixe hotz eta lehorra da, udan sargorixa freskatzen dabena (N edo NE), eta neguan izotza dakarrena (NE gehixenbat, baiña baitta E be). TEk be antzera dakar: "Se dice de las brisas que proceden del Cantábrico y en verano refrescan los lugares en que se deja sentir (TE,421)" (ETNO).
Ifarra dabil gaur eta gozua da Arraten egotia. / Gure ataixan, iparrak joten dau bazkalostietan. Ik. haixe, norde, hegoi, napar-hegoi. ifar-haixe (ipar-haixe) [ipar-haize]. iz. (TE). Viento seco y frío de componente norte o este. Haixe hotza eta lehorra, iparretik edo ekialdetik joten dabena (ETNO). / "Se dice de las brisas que proceden del Cantábrico y en verano refrescan los lugares en que se deja sentir" (TE, 421).
Baserri haretan, ifar-haixia Arno aldetik. / Ifar-haixe ederrak joten dau haren ataixan. Ik. ifar, norde, hegoi, ifar-mendabal, napar-hegoi. ifar-laiño (ipar-laiño) [ipar-laino]. iz. (ETNO). Cúmulos, estratos, nubes que anuncian mal tiempo. Itsasaldetik sartzen diran laiñuak. TEk be antzera: cúmulos.
Ik. ifar-lauso, ifar, behe-laiño. Ifar-laiño eta ifar-lauso berben esanguria ez dago garbi; nahastian jaso doguz, esangura antzerakuakin lekukuan arabera.
ifar-lauso (ipar-lauso) [ipar-lauso]. iz. (TE). Neblina que entra desde el mar. Itsasotik, udabarrixan gehixenbat, sartzen dan behe-laiñua; Eibarrera Agiñagatik sartu eta Ixuraiño bakarrik heltzen da gehixenetan. Mendarotik aurrera sarri egoten da (ETNO).
Ifar-lausuak agiri dira Arrate aldetik. / Euskal Bizikleta dan bakotxian, ifar-lausua egoten dok Ixua inguruan. Eibarren euzki-galdatan, eta Arraten behelaiñua. Eta karreria ezin ikusi! Badakik, helikopteruendako problemak, eta.... Ik. ifar, behe-laiño, ifar-laiño. ifar-mendabal (ipar-mendebal). iz. (ETNO). Viento noroeste. Ik. ifar-haixe, ifar, norde, hegoi, napar-hegoi. ifarralde (iparralde) [iparralde]. iz. (TE). Norte. Ifarraldietatik etorri ziran keltak, ule argixa eta begi urdiñekin. Ik. ifar. Lekua adierazteko, Iparralde eta Hego(alde) erabiltzen doguz gehixenbat, baiña haixiak hegoia, ifarra eta nordia dira jeneralian (ETNO).
Ifarralderri. iz. ber. (AN). Naciones del norte de Europa (Escandinavia). Eskandinabiako naziñueri deittu zetsen Toribiok Ifarralderri.
(Ibilt 318).
igabera (igarabera) [igaraba]. iz. (TE). Nutria (Lutra lutra). Gu gaztiak giñala hill eben Errebaleko zubipian gure errekako azkenengo igaberia. / Igaraberiak leztxe eitten eban murgillian. Ik. ur-txakur. Hau berbiau TEk dauka batuta, eta inguruko herrixetan be batu izan da hiztegixetan (Arrasaten, Markiñan, Oñatin...), forma askotan: igaribai, igaribi... Mogelek be (Peru Abarka-n) Igarabija dakar. Gaur egunian erabiltzen dan berba bakarra ur-txakur da, bai Eibarren eta bai inguruko herrixetan (ETNO).
igande. iz. (TE). Domingo. Ik. domeka. Eibarren erabiltzen dan berbia domeka da ("de influencia cristiana" TE, 293) eta ez igande.
igar (iger, iar, ier) [ihar]. izond. (TE). Seco,-a; arrugado,-a; marchito,-a; árido,-a. Hezia ez dana, bizittasuna galtzeraiño sikatu dana. Egur igarra sutarako. / Agura igar txiki bat. / Kokota, igarra ta ximela eukan. (Zirik 88).
Igarate. l. iz. (TE). Igarate (molino). "Molino en Ibarrola-erreka" (TE, 421), Plazentzian.
Igarate, Plazenziako Fabrikiana. igari [igeri]. iz. (JME). Acción de nadar, natación. Igarixa ona da osasunandako.
/ Egunero juaten naiz igarira.
igari egin [igeri egin]. du ad. (TE). Nadar. Indianuko hariatzan, igari ein dogu eskolako mutillok. / Ez dala han igaririk eitten. (Zirik 125).
Ik. aratian egin, farrastada, igarileku, murgil, igarixan egin. igarixan [igerian]. adlag. A nado, nadando. Txiki-txikittatik hasten dira oin umiak igarixan.
igarixan egin [igerian egin]. du ad. (ETNO). Nadar. Hamen Amañan eguan presa bat eta han be bai Txontan, Txontan gora juanda, holan, presa txiki batzuk, igarixan ikasteko! Baiña gero hamen, igarixan ikasi ta hamen, pentseizu zelan egongo zan Maltzan zubixa...! Handik salto eitten eben errekara e! Ya nausixak, e? Ya nausixak haratxe juaten zian, traje de bañua jantzitta igarixan eittera. Baiña oiñ ezin leike eiñ. Han ezin leike sartu! Han salto eitten dabena oin juan da! Baiña lehen ura juaten zan "rrrr"... Ta hamentxe ikasten eben igarixan!. Ik. aratian egin, farrastada, igari egin, igarileku, murgil. igarilari [igerilari]. iz. / izond. (TE). Nadador,-a. Animalixarik gehixenak, jaixotzatik igarilarixak. |