Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ilbandu, ilbantze. du ad. (TE). Hilvanar. Ilbanduta dauka jostunak zure soiñekua.
ilbarri [ilberri]. iz. (TE). Luna nueva. Atzotik ilbarri. Ik. iratargi barri.
ilbehera. iz. (TE). Luna menguante, cuarto menguante. Ilbeheria sartu jaku.
ilgora. iz. (TE). Cuarto creciente, luna creciente. Gaurtik aurrera, ilgoria beste zortzi egunian.
© Gorka Ortega
illara (illera) [ilara]. iz. (TE). Fila, hilera; serie. Solo barrenian arbola illaria jarri dogu. Ik. erreskada, errenkada, fila.
illargi (irargi) [ilargi]. iz. (TE). Luna. Irargixa genduan gau hartan, eta egunaz leztxe genbizen. / Gaur gabian izarratu dago eta illargirik ez. Ik. iratargi.
illargi bete [ilargi bete]. iz. (TE). Luna llena. Datorren martitzenian izango da illargi betia. Ik. iratargi oso.
ille [ile]. iz. (ETNO). Lana, pelo de ganado ovino. Ardixari moztekua "illia" da. Ik. ule, ardilana.  Eibarren ule esaten da normalian, baiña ardixen kasuan ille be esaten jako, edo bestela ardilania.
illintti (irintzi, illintxi) [ilinti].
1 . illintti (irintzi, illintxi) [ilinti]. iz. (TE). Tizón. Illintxixa kafe lapikuan sartzia ohittutzen zan... / Umetan, nausixak esaten zeskuen irintzixagaz fiestan ibilli ezkero, ohian txixa eitten zala.
2 . illintti (irintzi, illintxi) [ilinti]. iz. (ETNO). Carbón mal cocido. Ondo egosi ez dan ikatzari be esaten jako.
illintti-txondor. iz. (ETNO). Carbonera de segunda. Illinttixekin egindako txondorra, kalidade gitxiagokua. Ik. ikaztoi, txondor.
illoba [iloba]. iz. (TE). Nieto,-a. Tubal, aitta Noen illobia, gure aldietara lehenen agertu zana. Ik. loiba.  Eibarren illoba ez da nieto,-a esateko erabiltzen; loiba darabigu sobrino,-a esateko baitta nieto,-a esateko be.
Illordo. l. iz. (TE). Illordo (topónimo). "Lugar en inmediaciones de Eibar" (TE, 428); Eibar eta Plazentzian artian dago. Illordora juan giñan perretxikutara.
illun [ilun].
1 . illun [ilun]. iz. (TE). Noche, oscuridad. Negu-neguan garanetik, illuna ariñ etorri da. Ik. illunabar, illuntzi, illunkera.
2 . illun [ilun]. izond. (TE). Oscuro,-a. Bizkai aldia illuna dago, eta laster dogu eurixa. / Soiñeku illuna jantzizu elixarako.
3 . illun [ilun]. izond. (OEH). Triste, sombrío, lúgubre, funesto; tenebroso, terrible. Bildur illun batek kezkatzen ebalako. (Ibilt 488).
illunian (illunetan). adlag. (OEH). A oscuras. Afaldu eta ogeratu ziranian, andra-gizonok, oinguan argi barik, hasieratik illunian. (Ibilt 468).
© Ainhoa Esnaola
illunabar (illuntabar) [ilunabar]. iz. (TE). Atardecer, anochecer. Illunabarrian, sutan egoten da sartaldia. / Saguzarrak, illunabarrian jaurtitzen dira hegara. Ik. illuntzi, illunkera.
illundu, illuntze (illundutze) [ilundu].
1 . illundu, illuntze ( illundutze) [ilundu]. da/du ad. (TE). Anochecer, oscurecer (el dia, el cielo); ennegrecer, teñir en negro. Illunduaz badoia, euzkixa sartu danetik. / Eta seigarren ordua inguruan, egunan erdixan, lur gain guztian illuntzia etorri zan, bedratzigarrena arte (Luk. 23. 44). / Illundu dittu soiñekuak, ama hil jakonetik. / Nahixago izan neban soiñekuak illundutzia, illun barrixak eittia baiño. Ik. illuntabartu.
2 . illundu, illuntze [ilundu]. du ad. (ETNO). Pavonar. Galtzairuzko piezen gaiñazala ugartu ez deiñ, oxido-kapa mehe urdin illunez tapatzia. Taillarretako eta grabauko berbia da. Hónek armazoiok ez deskuez oinguan ondo illundu. / Illundu eta gero itxura ona izango jok damaskinauak. Ik. txarola emon, txarolau, urdiñ-illundu.
illunkera. iz. (ETNO). Anochecer; ocaso. Ik. illunabar, illuntzi.
illunpe.
1 . illunpe [ilunpe]. iz. (TE). Lobreguez, oscuridad. Satorrak, illunpian eitten dittu bere bidiak. / Sasoi hartan mundua illunpian zan. Ik. illun, illuntasun.
2 . illunpe [ilunpe]. iz. (TE). Cárcel, prisión, centro penitenciario; calabozo. Esangura figuradua dauka. Berba eiñ ebalako, illunpian jarri eben. Ik. kerizpe, espetxe.
illuntabartu, illuntabartze. da/du ad. (ETNO). Anochecer. Ik. illundu.
illuntasun [iluntasun]. iz. (TE). Oscuridad. Heriotzia da, gauza guztiak hutseratzen dittuan illuntasun haundi bat. Ik. illun, illunpe.
illuntzi (illuntze) [iluntze]. iz. (TE). Anochecer. Neguan goizago izaten da illuntzia. / Eroso badozu, agertu zaittez illuntzi aldera. / Behin illuntzia ezkero, heldu zan txantxetako frailliori bere emazte kaskillagana. (Ibilt 464). / Illuntzian bialdu eben mutiko bat Txomiñen etxera [errekauakin]. (Zirik 92). Ik. illun, illunabar, illunkera.  Eibarren artikulua hartzerakuan -i + -a > -ixa aldaketa fonetikua egitten da ixa beti. Illuntzi salbuespena da: illuntzia, illuntzirik.... Izan be, illuntze da jatorriz, nahiz eta gehixenetan illuntzi entzutzen dan; JMEk Bergararako be bardiña diño (ETNO).
illununa [ilunune]. iz. (TE). Momento de oscuridad; zona oscura, punto oscuro. Ixillunia, geldiunia, apurtunia, ustelunia, lau-unia, illununia...
ilobala (illobala, irobala). iz. (NA). Hilo de bala, hilo de embalar. Kordela?, josten ibiltzen zan ba illobalia?, ha baiño sendotxuao izeten da, eta gero eukitzen dittu ba neurrixak: zortzi ontza, edo hamar ontza ero... Gero han ontzetatik ba ganauan pixua kalkulatzen da gitxi gorabehera.