Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
inportantzia. iz. (OEH). Importancia. Guri ez jeskuan bahintzat hainbeste inportantzia emon. (Zirik 35).
insultau, insultatze [insultatu]. du ad. (OEH). Insultar. Pernando, iñor insultatzia debekauta dago eta hogeta bost pesetako multia pagau biharkozu. (Zirik 49).
intenziño [intentzio]. iz. (TE). Intención, propósito, fin. Ondo ein guria, ondo nahi izatia eta intenziño onagaz obratzia, hor dira bat gitxi gorabehera. / Bihotz intenziñoz eiñ eban. (Ibilt 469). / Gizon saskarrak zigortzen eban ogeko zura bere indar guztiegaz emaztian intenziñora. (Ibilt 470). Ik. nahi izan.
interesdun. izond. (TE). Rico,-a, hacendado,-a.
interior. iz. (NA). Camiseta interior; camiseta. Erropen azpixan jazten dan kamisetia, mangaduna nahiz tiranteduna.  Ahoskatzeko interíor, hirugarren silaban azentua jarriz.
interprete. iz. (OEH). Intérprete. Kapitanak eskatu ei eban aldatzalle edo interprete bat. (Zirik 72).
© Jaione Isazelaia
intsusa. iz. (ETNO). Saúco (Sambucus nigra). Ik. flota, flot-arbola, mausa, sakuta.
intxaur.
1 . intxaur. iz. (TE). Nogal (Juglans regia). Intxaur-arbolia. Intxaurra, arbola kerizatsua. Ik. intxaur-arbola, intxaur-zugatz.
© Asier Sarasua
2 . intxaur. iz. (TE). Fruto del nogal, nuez (Juglans regia). Intxaurra, indar haundiko jatekua.
3 . intxaur (intxur). iz. (TE). Nuez de la garganta. Okotzpeko intxaurra, gora eta behera zerebixan.
4 . intxaur. iz. (TE). Detonador del cohete. Txapliuan intxaurrak eskuetan errementau zetsan.
intxaur baltz. iz. (ETNO). Variedad de nogal. Bertako intxaur klasia. Intxaur baltza armagintzan erabiltzen da, kaxak egitteko. Kanpotik ekarri izan da beti. Ik. intxaur zuri.
intxaur motxailla (intxaur motxailla-kasta). iz. (TE). Variedad de nuez. Oskol gogorra dakan intxaur klasia (ETNO). / "Variedad de cáscara muy recia" (TE, 431). Bota-kontrarako intxaur motxailla-kastak izaten ziran, eta onenak, Txarako sakonekuak.
intxaur zuri. iz. (ETNO). Variedad de nogal; nuez autóctona. Bertako intxaur klasia. Ik. intxaur baltz.
intxaur-arbola. iz. (TE). Nogal (Juglans regia). Makiñatxo bat intxaur-arbola bazan gure aldietan, baiña armerixiak eruan dittu. / Etxe aurreko intxaur-arbolia betia dago. / Zaldunak sartu eban Dukia ate txikittik lorateixan aurrera, eta jarri eban intxaur-arbola baten ostian. (Ibilt 484). Ik. intxaur-zugatz, intxaur.
intxaur-batze. iz. (TE). Recogida de nuez; cosecha de la nuez. "Recogida de la nuez, vareando los nogales" (TE, 431). Intxaur-batzia, uda-azkenian.
intxaur-egur. iz. (TE). Madera de nogal. Kaxagintzarako, intxaur-egurra ondo igartutakua.
intxaur-joten. iz. (TE). Jugar a las nueces; juego de nueces. "Juego infantil con nueces" (TE, 4331). Bahabill intxaur-joten neregaz eskolia hasi arte?
intxaur-moskaran (intxaur-moskan, intxaur-moskoron). iz. (TE). Mancha que deja la cáscara verde de la nuez. "Teñido de las manos con la nogalina de las nueces verdes" (TE, 431). Intxaur-moskoronak esaten eben, intxaur lapurretan ibiltzen giñana. Ik. moskaran.
intxaur-oskol. iz. (TE). Cáscara de la nuez. Intxaur-oskol baten heldu dira Ameriketara.
intxaur-saltsa. iz. (TE). Nogada, postre de nueces. "Postre preparado con nueces y azúcar. Plato rural navideño" (TE, 431). Ez da intxaur-saltsa bako Gabonik haren etxian. / Baserrixetan, Gabonetan intxaur-saltsia.  Esan, [intxaur-saltza] esaten da.
intxaur-zugatz [intxaur-zuhaitz]. iz. (TE). Nogal (Juglans regia). Intxaur-zugatz haundi bat zan ataixan, udan kerizia ein zeixan ifar-haixiak joten daben lekuan. Ik. intxaur-arbola, intxaur.
madari-intxaur. iz. (ETNO). Nuez muy grande y poco apreciada. Ik. sago-intxaur.
sago-intxaur. iz. (TE). Variedad de nuez, grande. "Variedad de nogal, que da fruto de un tamaño mayor que el común" (TE, 641). Olan eta Artaitxan ziran sago-intxaurrak. Ik. madari-intxaur.
txori-intxaur. iz. (ETNO). Nuez de corteza poco dura.
zeken-intxaur. iz. (ETNO). Variedad de nuez, redonda, dura y carnosa.
intxaurti [intxaurdi]. iz. (TE). Nogueral, bosque de nogales. Karakaten ziran intxaurti asko.
intxausti.
1 . intxausti. iz. (TE). Nogueral, bosque de nogales. Ik. intxaurti.
2 . Intxausti. abiz. (TE). Intxausti (apellido en Eibar). Eibarren baziran Intxaustitarrak.
intzirixa (intxirixa). iz. (NA). Lamento, quejido, sollozo; suspiro. Haren negarra eta intxirixia!
iñude (iñure). iz. (TE). Nodriza; ama de cría. Ama izan ez arren, umia hazten daben andria. Ik. aña, bular bateko anai.
iñude juan. esap. (TE). Ir de nodriza, ir de aña. Ir de nodriza "a casa grande se entiende" (TE, 434). Kataliñ albokua, iñure juan da Bilbora. Ik. aña juan.
iñudetzakuak (iñuretzako). iz. (TE). Los señores donde sirvió de nodriza. Iñudetzako nausixak. Iñuretzakuak soiñeku asko bialdu izan detsez berandako eta etxekuentzat.  Normalian pluralian.
iñun [inon].
1 . iñun [inon (ere ez)]. adlag. (TE). En ningún lugar/sitio. Lekuzkua da. Ezezkuetan, iñun bez. Egun guztian billa ibilli gara eta iñun bez dogu agertu. / Iñun ikusi ez dan gauzia, zuk diñozuna. Ik. iñor, iñora, iñundik iñora, iñundo.
2 . iñun [inon]. adlag. En algún lugar/sitio. Nun edo nun, lekuren batian (ezezko esaldixak ez diranian). Iñun ikusi izan dittut nik halako makiñak. Ik. iñor, iñora, iñundik iñora.
beste iñun [beste inon]. adlag. (OEH). En ningún otro sitio; en algún otro sitio. Herri zelebre honetan gertatzen eztanik ezta beste iñun be gertatzen. (Zirik 119).  Ezezkuetan ez aurretik edo ondoren dabela. Baiezkuetan be erabiltzen da.
iñun diranak [inon direnak]. esap.-iz. (OEH). Lo habido y por haber, las de Dios. Purgok eta iñun diranok hartzen. (Zirik 15). Ik. sekulako, egundoko.  Pluralian erabiltzen da, esan, egin, hartu... aditzekin sarri.
iñundik iñora [inondik inora].
1 . iñundik iñora [inondik inora]. adlag. (TE). De ningún modo, de ninguna manera, en absoluto. Ezezkuetan, ezetara (bez). Iñundi iñora izan ezin laikian gauzia, ez batera ta ez bestera. Ik. iñoiz, iñor, iñora, iñun.
2 . iñundik iñora [inondik inora]. adlag. De alguna forma, de alguna manera. Era batera edo bestera (ezezkuetan ez danian). Iñundik iñora ahal badot eingo dot. Ik. iñon, iñor, iñoiz, iñora, iñun.
iñundo [inondo]. adlag. (TE). En ningún sitio, en ninguna parte. Ezezko esaldixetan. Gaur atara dogun arraiña, iñundo ezagutu ez dana. Ik. iñun.  Gitxi erabiltzen da gaur egunian.
iñurriño. iz. (ETNO). Variedad de castaña. Ipurdi haundiko gaztaiña klasia. Ik. gaztaiña.
iñuska egin. du ad. (ETNO). Hozar. Animalixak lurrian muturraz aztarka egin, basurdak, txarrixak...
iñuzente.
1 . iñuzente [inozente]. izond. (TE). Inocente, ingenuo, cándido; simple, tonto, idiota. Senar iñuzentiak kontau zetsan hasieratik azkenera [...] ikusi eban guztia. (Ibilt 486).
2 . iñuzente [inozente]. iz. / izond. (TE). De corto entendimiento, retrasado,-a. Atzeratua (ez du zentzu iraingarririk)(JME). / "En Venezuela suelen decir bienaventurado" (TE, 434). Herri guztietan da iñuzenteren bat, danen txorimalu izateko. / Gure inguruko baserri-etxe baten seme inuzentetxo bat euken. Nausittuaz bere senera etorriko zalakotzat euazen bere gurasuak. (Ezten).
Iñuzente egun [inozente egun]. iz. (TE). Día de los Santos Inocentes. Abenduan 28xa. Iñuzente egunian, bustaziri luze bat atzian ebala, juan zan auzokuenera iñuzente eraintzeko asmuan. / Iñuzente egunian (Abenduaren 28garrena) goizian goiz.  (Ibilt 470).
iñuzente erain [inuzente eragin]. dio ad. (TE). Hacer una inocentada. Iñuzente Egunian, zirixa sartu. / "Hacer creer algún engaño, según costumbre, el día de los Inocentes" (TE, 434). Iñuzente eraiñ eta bialdu dot duako ardautara. / Pentsau eben Iñuzente egunian iñuzente eraittia, neskamiorri. (Ibilt 470). / [Senarrak] erain zetsan iñuzente [neskamiari] emaztiak pentsatzen ez eban araura. (Ibilt 470). / Iñuzente eraittia izaten zan, goiz hartan ohian harrapatzen zanari irizillakin bizkarra berotzia. (Ibilt 470).
iñuzentekerixa [inozentekeria]. iz. (TE). Tontería, insensatez; disparate. Iñuzentekerixa haundixa ein dozu, guzurti ardurabako bati dirua aurreratziakin.
Iñuzenzia [Inozentzia]. iz. ber. (TE). Inocencia. Iñuzenzia Sakonesanekua.