igarileku [igerileku]. iz. (TE). Piscina; lugar donde se nada. Gaurko egunian, alde guztietan dira aukeran igarilekuak. Ik. aratian egin, farrastada, igari egin, murgil, igarixan egin. Azken urtiotan asko indartu da erdel jatorriko pizina berbia, baiña jente nagusixak natural-natural darabil igarileku berbia. Kontuan izan 1934an Amañako presa onduan, Barrenengua basarri azpixan egin zala Eibarko lehenengo igarilekua, eta izen horrekin ezagutzen zala (ETNO).
igaro, igarotze. da/du ad. (TE). Pasar; transcurrir. Gazte urtiak igaro, buruan edurrak agertu, eta heriotzian ataira heldu. Ik. pasau, irago. Ez da Eibarren erabiltzen.
/ "Voz culta en Eibar, que tiende a restablecerse por la literatura, poniendo en evidencia pasau" (TE, 421); "se conoce en Eibar por la literatura pero no usa el común" (TE, 621).
igarri (igerri), igartze. du ad. (TE). Acertar, adivinar. Lehenengo egunetik igarri netsan zer asmu ekarren gaizto harek. / Berihala igarri zestan zer gaitz neban. / Eskuko erreixetatik igarri zetsan zer izango eban bizimoduan. / Ahal balitza izan gauzak aurretik igartzia, danok irabazle. Ik. asmau. igartu (igertu, iartu, iertu), igartze (igartutze) [ihartu]. da/du ad. (TE). Secar(se); marchitarse; arrugarse. Euzkittan ziran lorak igartu dira illuna baiño lehen. / Sutonduan igartu dogu arto-saillian batu dogun baba barrixa. / Egurrak igartutzia bihar izaten da, gar ona ein deixen. / Urtien ondorena, zimeldu eta igartzia. / Lehen sagarrak egoten zittuan sanuak! Ta arbolak be oiñ, ihartu eitten dittuk gazterik asko. Lehenago, berriz, arbolak egoten zittuan... Ta oin gazterik ihartzen dittuk. Neri sagarrak, hor kanpoko sagar klasiak, mordua ihartu jatazak. / Garixa igarra badago segiduan juaten jako alia: jo ta "raa!". Hezia badago ezin leike jo!. / Umiak haztiak eta urtien jarraixak [...] igartu zetsan hainbat emazte maittia. (Ibilt 473).
igartzaille [igartzaile]. iz. (TE). Adivino,-a, adivinador,-a. Ezkutuan, kartekin eitten eban igartzaille. igeltserixa (idaltserixa, ideltserixa, iraltserixa, ireltserixa) [igeltserotza]. iz. (ETNO). Albañilería (oficio). Gaztetan arotzerixan egon nitzan tiokin; gero ideltserixan hortxe eta gero kamioiakin ekin netsan, gaur arte. igeltsero (ideltsero, ireltsero, iraltsero, ieltsero, ialtsero). iz. (TE). Albañil. Iñazio iraltseruak ainduta desku etxe-zuritzia aste honetan eittia. Ik. hormagin, hargin. igeltsu (idaltso, idaltsu, igaltsu, iraltso, iraltsu, ireltso, ireltsu). iz. (TE). Yeso; escayola. Etxe nagusi horretan harrilanduak dirudixan aurria, iraltsua (da); eta barrutik haundixagua engaiñua. igeltsuzko (idaltsuzko, ideltsuzko, iraltsuzko, ireltsuzko). izlag. (TE). De yeso. Iraltsuzko Sokratesen irudixa aurrian zala, papelera aldatu bihar izaten genduan dibujuan. igesi (iges) [ihesi]. iz. (TE). Escape, fuga [gas, líquido]; huída, fuga, escapada, evasión. Jarixua (gas eta likiduetan); nunbaittetik alde egitteko ekintzia.
Kunbo horrek igesixa dauka, eta ez makala. / Bixen artian preparau zeben Segoviako igesa. / Maitte kontuko trinforik haundiña: igesixa. (Zirik 126).
Igesa baiño gehixago darabigu igesixa.
iges egin [ihes egin]. du ad. (TE). Huir, escaparse; fugarse. Iñori aitzen emon barik, iges eiñ eban gorrotautako gizajo harek. / Eta frailliak esanaz bere errezuak, laga eban bake baketan sinisturik diabruari iges erain zetsala. (Ibilt 465).
Ik. hanka egin, ospa egin, keiana egin. igesixari emon [ihesari eman]. dio ad. (TE). Huir, escaparse; darse a la fuga. Kontua eitteko orduan, etxekoandria sukaldian zan artian, igesixari emon zetsan eta nun danik bez. igesigarri. iz. (TE). Vía de escape. Igesirako bidia.
Dana ukatutzia, motxaillen igesigarririk onena. Ukatu sarreran darabil TEk igesigarri berbia, baiña ez detsa sarrerarik egin "Lexikoi"an.
igesik. adlag. (TE). Huyendo, escapando. Zorreri igesik Ameriketara juan zan. / Honek atzeruzka igesik esaten eban orruaz: Tentaziñua! Tentaziñua! (Ibilt 464).
Ik. igesika. igesika [ihesika]. adlag. (TE). Huyendo, escapando. Juan daneko zortzi hillabetian igesika bizi da. / Igesika dabil juan daneko urte betian, iñun eitten ez dabela egun batetik gora. Ik. igesik, ospa egin, keiana egin. -ka atzizkixak esangura reiteratibua emoten detsa.
igesixan [ihesean]. adlag. (OEH). Huyendo. --Katarro apurren bat bada be, esku ta hankak lotzen destazena --haren igesixango erantzuna. (Ibilt 464).
igeskor (igesikor) [iheskor]. izond. (TE). Huidizo,-a, escurridizo,-a; fugaz, efímero,-a. Errez iges egitten dabena.
Aingiria lexkotxe igeskorra. / Hortarako ahalegiñetan zan, zela edo ala barriketan jarri gurarik maitte igesikorragaz. (Ibilt 476). / Gehixenetan Zaldun igeskorra mahaiko izaten zalako. (Ibilt 478). / Denbora igesikorrak. (PM 172). igez (iez) [iaz]. adlag. (TE). El año pasado. Igez, aurten baiño urte hobia izan zan baserrirako. igezko [iazko]. izlag. (OEH). Del año pasado. igezko urte [iazko urte]. iz. (OEH). Año pasado. Igezko urtian Eibarren egin ziran Euskaltzalien Batzarretan. (Zirik 110).
igitai (iratai, igetai, igetei, itai, itei). iz. (TE). Hoz. Aritxuluetanian saltzen ziran irataixak, behin garixak burutu ezkero. / Eta gero hamen zorroztekuak: pikatzeko aulkixa eta zorroztarrixa. Lehengo egunian ibilli giñan gaiñera, Enrikek ekarri zittuan, eta gu pikatzen igitaixa. Ez da hain erreza! Hau da igitai normala. Garixa ebatekua zerraduna da. Ahoskatzian, azentua lehelengo silaban: ígitai.
gari-igitai. iz. (ETNO). Hoz para cortar el trigo. Igitai txiki zerraduna, garixa ebateko erabiltzen dana.
igo (io, ixo), igotze. 1 . igo (io, iyo, ixo), igotze. da/du ad. (TE). Subir. Gora igo dau harek, albokuak zapalduaz. / Gora igoirazu pitxarra. / Askok ez dau igotzia baiño beste asmorik. / Egun hartan ixo genduan Urkora. / Baserrittarrak ekarri daben egurra, ganbarara ixotzia dogu afalostian. Ik. goratu. Intransitibua danian, edo objekturik ez daguanian, laguntzaillia da/du izan leike: ni igo naiz baiño, nik igo dot gehixago esaten da. Transitibotzat erabiltzen danian, objektuakin, beste edozein modutan erabiltzen da.
|