Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
imajiña [imajina]. iz. (TE). Imagen [de santos]. Bartolon imajiñia, Eibartik atara ei eben elgoibartarrak urdai truke. Ik. irudi.  Santuekin erabiltzen da.
imillaun.
1 . imillaun (imiñaun) [imilaun]. iz. (TE). Celemín. Imiñian larena. "Medida de capacidad para áridos" (TE, 429). Imillaunka jaten zittuen babak haren etxian. / Eta hori imiñauna, imiñian larena. Hau babiakin usatzen zan, babia, "badakazue babarik? Ekarrizu imiñaun bat bixarko". Pixurik ez zan erabiltzen, hartu ta hauxe erabiltzen zan. Preziua eukitzen eban tanto ta... Artua imiñia, eta hau [imiñauna] babiantzat gehixago. Gari asuntua beti izaten zan anegia, edo anega erdi, edo imiñia: imiña bat edo imiña bi, edo... Imiña bi anegerdi izaten zan. Ik. anega, imiña, lakari.
2 . imillaun (imiñaun) [imilaun]. iz. (ETNO). Caja de medida de un celemín. Garixa (eta beste ale batzuk) neurtzeko egurrezko kutxa modukua. Imiñaun bat neurtzeko erabiltzen dana.
imiña.
1 . imiña [imina]. iz. (TE). Cuarto de fanega; cuartal. Alien pixu neurrixa, anegian larena (ETNO). Imiña bat gaztaiña ipiñi eben afaittarako. / Imiñia, bai! Neurri bat zan. Ha izaten zan... Hamen eskulekua, hamen eskulekua. Bai, hori Mendigoittin edo Larrañetan, edo nunbaitten egongo da. Imiñia eta anegia. Anegiak daukaz lau imiña; ta imiñiak daukaz lau imiñaun. Bai, anegian lautik batekua imillauna. Ik. anega, imillaun, lakari.  Ymina. Pixu neurrixa. "cuarta". (EOYE, 1496, 438. or. (JEL)).
2 . imiña [imina]. iz. (ETNO). Caja de medida de un cuartal. Garixa (eta beste ale batzuk) neurtzeko egurrezko kutxa modukua. Imiña bat neurtzeko erabiltzen dana.
imiñerdi. iz. (ETNO). Medio cuartal.
imutxa [imitxa / zimitz]. iz. (TE). Chinche (Cimex lectularius). Gehittu ziran imutxak bezela eta berriz bete eben lur gaiña. / Plagia egon zuan Eibarren, ímutxena! Noiz izango zuan hori? Gerra aurretik behintzat. Eta kendu ezinda ibili giñuazen. Etxe guztiak, barrutik ímutxez jositta. Eta haginka egitten juek gaiñera.
Iñarre [Iñarra]. b. iz. (TE). Iñarre (caserío). "Caserío en el valle de Arrate" (TE, 432). Iñarre Arrate ballian eta Agarre Gorosta ballian.
1 . iñausi, iñauste ( iñausitze) [inausi]. du ad. (TE). Podar, desmochar. Arbola bati (edo landara bati) adar eta abar gehixenak moztu edo ebagi. Pagadi hau iñausi dabe eta galdu dira, aldi baterako, hamengo perretxikuak. / Zugaztixak iñausitzia, kaltegarrixa perretxikuendako. / Gure basuetako arbola iñaustia, inguruetan egur eta ikatz asko bihar zalako. / Lehen hamengo pagadixak? danak iñausten zittuan; aspaldi-aspaldi danak!.
2 . iñausi [inausi]. izond. (TE). Podado, desmochado. Iñausittakua, iñausixa. Zugazti iñausixetan ez da ernetzen perretxikurik. Ik. iñausittako.
iñausittako [inausitako]. izlag. (TE). Desmochado, podado. Adarrak eta abarrak moztuta dittuan zuhaitzari esaten jako, / "árbol del que se ha hecho leña" (TE, 432). Pago bata zan iñausittakua, bestia tantaixa. Ik. iñausi.
Iñazio [Ignazio]. iz. ber. (TE). Ignacio. Iñazio iraltseruak ainduta desku etxe-zuritzia aste honetan eittia.
inbestigaziño [inbestigazio]. iz. (OEH). Investigación. Inbestigaziño bat eingo balitz, jakingo genduke Esopo Plaentxian zihar ibilli zala. (Zirik 119).
inbidixa (inbirixa, enbidixa, enbirixa) [inbidia]. iz. (TE). Envidia. Porruak eta morzillia, inbidixa bako lapikua..
inbidixia emon (inbirixia / enbirixia emon) [inbidia eman]. esap. (OEH). Dar envidia. Zaldi gaiñian trakatan-trakatan doiazela ikustiak inbirixia emoten dau. / Zaldi gaiñian trakatan-trakatan doiazela ikustiak inbirixia emoten dau. / Lagunak igarri zetsen eureri inbirixia emon nahirik ebillena. (Zirik 92).
inbriska [indriska]. iz. (TE). Temporal de aguas; chubasco, chaparrón. Itsuan dabil nora ezda, txingor eta inbriska artian.  Aspaldi galdutako berbia dala esan leike, TEk berak be, bere tio zanan bersuetatik ikasi eban eta.
indar.
1 . indar (inddar). iz. (TE). Fuerza; energía. Osasunak emoten dau indarra eta alaittasuna.
2 . indar. iz. (TE). Energía eléctrica; corriente eléctrica. Indarra juan da hiruretan. / Indarra etorri da bostetan. / Indarreko kablerenbat edo eten dala eta herri guztia geldittu da indar barik. / Gaur taillarretan egonaldixak izan dittue indarran faltaz. / Hori antxiñako ipuiña da, baiña basarri baten ipiñi zebenian argi-indarra, hori entzun da: basarri baten eiñ ei juen, ba, bonbillia, argixori... Izaten zuan bonbillia ipintzeko holakotxe filamento bat; holakotxe txorten bat eukitzen juan... Ta basarri baten ipiñi ei juen ba hori ta "Enee...!" danak pozik! Zaharrenak, hango zaharrenak esan ei juan ezetz, atraso haundi bat zala. "Zegaittik baiña?" ta "Piparik be ezin ixotu oin". / --Hi, plaentxi, Plaentxian zelan zabizie indarrakin? --Indarrakin ondo, indar barik gaizki. (Zirik 65). / Eibar ta inguruko herrixak indar barik, larri ebizen. (Zirik 65). Ik. argindar, argi.
indarrak egin [indar egin]. du ad. (TE). Hacer fuerzas; hacer violencia. Indarrak ein zittuan gure aurka, baiña ez eban ezer atara.
indarka. adlag. (OEH). A la fuerza, forzadamente; haciendo fuerza. Indarka batian atiori zabaldu eban ta batera-batera jausi zan tranpa-zulotik. (Zirik 121).
indarretxe. iz. (ETNO). Central eléctrica. Saturixoko indarretxian azelin barrixa ipiñi dabe. Lehena ixa ez zan gauza eta txatarretara botako eben.
indarti. izond. (TE). Forzudo,-a; fuerte. Indartixa zanetik, karga-jasotzaillien artian ibiltzen zan. Ik. indartsu.  Gitxi erabiltzen da.
indartsu. izond. (TE). Forzudo,-a; fuerte. Sanson beziñ indartsua Itziarko harri-jasotzallia. Ik. indarti.
indartu, indartze ( indartutze). da/du ad. (TE). Fortalecer(se), robustecer(se), hacer(se) fuerte; reforzar(se). "Restablecerse de una enfermedad o accidente" (TE, 429). -Indartu zara atzera be. -Bai, Jaungoikuari eskerrak. / Kosta jako oinguan izan daben gaitzetik indartutzia. / Indartzia bihar dogu atzera lanian ekin baiño lehen. Ik. gogortu.
indiano. iz. (TE). Indiano. Hainbeste zaratakin, ez dauka lamairik indianu horrek. / Ez zan indianorik erlojo katian ontzako urria ez ebanik.
Indianokua (Indianukua) [Indianokoa]. l. iz. (TE). Indianokua (casa-palacio). Honek jauregixonek izen zaharra Zumaran eban, eta Palacio be esaten eutsen. Indianukua, Eibarren, jauregi eder bat zan, lehengo beste gauza asko letz betiko juan dana.