Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
Barixaku Santu. iz. ber. (TE). Viernes Santo. Barixaku Santu egunian, goizeko seiretan, Jesusen kurutzeko zazpi hitzen sermoia izaten zan.
barkillero. iz. (OEH). Barquillero. Andra Mari bixamon batian, barkillero batek ostatua pagau barik
iges ein ei zetsan eta han agertu zan aintxitxiketa batian Santuanera. (Zirik 15).
barku (barko). iz. (TE). Barco; embarcación; nave; navío. Gaurko barkuak, antxiñako itsasontzixak baiño asko haundixaguak. Ik. itsasontzi, ontzi.
barkugintza (barkogintza). iz. (TE). Construcción de barcos; fabricación de barcos. Barkogintziak Bilbon, biharleku haundixa.
barrabil. iz. (TE). Testículo; criadilla. Ostatukuan jan genduzen iskuan barrabillak. Ik. koskabillo, potro.  Pluralian erabiltzen da gehixenetan: barrabillak.
barre. iz. (TE). Risa. Barriak eta negarrak, txandaka ibiltzen dira. / Ez zan izan barre gitxirako [...] jakiñ ebenian autu hau. (Ibilt 462).
barre egin. du ad. (TE). Reír; reirse/burlarse de. Barrerik eitten ez daben gizonak, zaindu biharrekuak. / Iñori barre eittia baiño hobe norberan buruari eittia. Ik. burla egin.
barre erain [barre eragin]. dio ad. (TE). Hacer reír. Agura horrek, nesken ondoren, auzueri barre erain bakarrik.
barre-algara. iz. (TE). Carcajada, risa escandalosa, risotada. Sumendixa oillardunan barre-algaria leguetatik entzutzen zan. Ik. algara.
barrez. adlag. (TE). Sonriente; riendo, riéndose. Barrez hartu ninduan.
barrez itto. esap. (TE). Morirse de risa, reventarse de risa. Geure borondatian kontra, barrez itto biharrian giñan bere aurrian.
barrez-barrez. adlag. (OEH). Sonriente; riendo, riéndose. Erantzun zetsan Matxinek barrez-barrez. (Zirik 109). / Dana barruan sakaturik erantzun zetsan andra ziraunari barrez-barrez (Ibilt 487).
barregarri.
1 . barregarri. izond. (TE). Gracioso,-a; risible. Barregarrixa alde batera, negargarrixa bestera. / Ipuin barregarridun liburua. (Zirik 3).
2 . barregarri. adlag. (TE). Ridículamente, ridículo,-a. Barre eraitteko eran, lotsagarri. Dotore doialakuan, barregarri dabill. / Hi, hurrenguan andriakin laztanka habillenian bentana ondotik erretirau heike, auzuen barregarri izaterik nahi ez badok behintzat. (Zirik 79). Ik. lotsagarri.
barregura. iz. (TE). Ganas de reír; risa. Barreguriari eustia barrerik ein bihar ez dan lekuan, batzuetan estuasun haundixa. / Loguria, azkuria, negarguria, barreguria, kakaguria...
barrekizun. iz. (TE). Comicidad; materia de reír; objeto de risa. Don Kijote deritzen dan liburu baten, bada barrekizuna ondrau.  Gitxi erabiltzen da.
1 . barren.
1 . barren. iz. (TE). Parte extrema inferior de un lugar u objeto. Zerbaitten (leku,erropa, ohe...) beheko aldia edo ertza. Barruko gona zurixan barrena, lehen zeregiñ haundikua izaten zan. / Gona-barrena, azpilduriakin jota eukan. / Isasi-Barrenan eta Barrenenguan jabiak, Markeskuak. / Eta hara nun agertu zan lurrian, ohe barrenian jarritta oraiñela eskuetan erdi husturik ebala. (Zirik 19). Anton. guen.  Erropa barrena izendatzeko: gona-barrena, fraka-barrenak; lekuzko esanguriakin: mendi-barrena...; ohian hanketako partia:ohe barrena.
2 . barren. iz. (TE). Término; final; cabo; límite; linde. Mundu honetako buruko miñen barrena, heriotzia. Ik. guen.
2 . barren. adlag. (TE). Pero si (para reforzar una afirmación). "Elemento adverbial confirmativo de un supuesto verbal" (TE, 220). Egixa da barren lauzik bage etorri dana!. / Hi! eibartarrak dittuk barren!. / Erlojuan billa zabiz? eskuturrian dakazu barren! / Nora zoiaz hain goiz?, oindiok seirak dira barren. / Eztok (ez dok) barren txixarik eitten.(Zirik 75). / --Hi purgatorixora, ta azkar gaiñera. --Baiña, gu, Aita Santuan lagunak gara barren.... (Zirik 93). / Tira andra, tira andra; ez hari holan jarri. Baiña zelan sinistu zestanan ba? Kiñua ein neunan barren. (Zirik 29). / Baiña, norekin diharduk? Atzo etxetik kanpora ibilli nintzuan barren. (Zirik 79). Ik. baiezko.  Esangura adbersatibua be badauka.
Barrena. l. iz. (ETNO). Localización más baja entre varios caseríos del mismo nombre; Yuso. Basarri izenetan erabiltzen da, izen bereko etxe bat baiño gehixago daguanian, alkarren artian bereizteko erabiltzen da: Guena, Aurtena eta Barrena (ETNO). Isasi-Barrenan eta Barrenenguan jabiak, Markeskuak. Anton. Guena. Ik. barren, Beheko, Behe, Aurtena.
barrena.
1 . barrena. iz. (TE). Barrena. Urez mogitzen zan aparatu bat, armerixa biharretan erabiltzen zana, kañoiak barrenatzeko (ETNO). / "Artefacto movido por agua, dedicado a trabajos de armería" (TE, 220). Ik. taratulu.
2 . barrena. l. iz. (ETNO). Barrena (taller, casa y molino). Kañoi barrenatzen egitten daben armerixako taillarra (ETNO). Olerriako Barrena Txikixan eitten eban biharra.
barrenari. iz. (TE). Barrenador,-a. "Oficio consistente en rectificar el interior de los cañones" (TE, 220). Kañoi horrek bihurrunia dauka erdi inguruan, eta barrenarixari eruan biharko detsazu.
Barrenari. gatxiz. (TE). Barrenarixa (apodo). Barrenarixa zaharrak, diruak ein zittuan.  Artikuluakin sarri: Barrenarixa.
barrenatze. iz. (TE). Acción de barrenar; barrenado. Gure artera etorri ziran Maitre-Jean batzuk, atzerrittik, eta kañoi barrenatzia eitten eben .
barrenau, barrenatze [barrenatu]. du ad. (TE). Barrenar. Kañoiak zulatu eta barrua leundu (ETNO). / "Rectificar el interior de los cañones" (TE, 220). Barrenau, misterixo askoko ofiziua.
Barrenetxe [Barrenetxea]. b. iz. (TE). Barrenetxe (caserío de Arrate-Balle). Barrenetxekuak, baserrixan jabe ziran.
Barrenkale. l. iz. (TE). Barrenkale. "Calle en Eibar" (TE, 220). Antxiña, Barrenkalian eitten zan plazia.
barrezale. izond. (TE). Reidor,-a. Izan zan Frantzian, izenez Rabelais bat, barrezale erremia.