Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
benetalari. izond. (VO). Persona que se lo toma todo demasiado a pecho. Gauzak bene-benetan hartzen dittuana. Eginkizunetan buru-belarri sartzen dana, ideak hitzez hitz sinisten dittuana... (JME) Eibarren esaten da "benetalarixa": sarrittan, diskusiño baten ero, hori izaten da norberan izaeria, ba gauza gitxiaittik benetan hartu eta diskusiñuan eta, ezta? Gauza gitxigaittik larrei jardutzen dabena. / Orruaka esaten eban bera bakarrik zala benetalarixa.
benetan. adlag. (TE). De veras, de/en verdad, en serio, verdaderamente, realmente. Ez txantxetan, ezbada ze benetan, esan detsurazen gauza guztiak. / Bene-benetan damututa eiñ eban okerragaittik, parka eskian zan aittari. / Bata txantxetan ebillen, baiña bestia benetan. / Bere oiñarrixak ez dau hutsik eiñgo gizonak ustez eta andrazkuak benetan aintzen izan deittian artian lurrian. (Ibilt 469). Anton. fiestan, txantxetan. Ik. benetara jo.  Indartu nahi izan ezkeriok : bene-benetan.
benetara jo. esap. (TE). Pasar de la broma al enfado. Olgetan ebizela, benetara jo eben eta hasarratu ziran betiko. Ik. benetan.
bengantza (benganza). iz. (TE). Venganza. Bengantzia, esaten dabe, Jainkuen ezti-bitsa.
bengatzaille [bengatzaile]. iz. (TE). Vengador,-a, . Ostikopian beti, bengatzaillian zain bizi ziran.
bengau, bengatze [bengatu]. da/du ad. (TE). Vengar(se). Atilak bengau zittuan Erroman milla urteko ustelkerixak. / Jaungoikuari eskua hartzia da bengatzia. Ik. mendekatu.  Oso berba arruntak dira bengau eta bengatze.
benta. iz. (TE). Hospedaje, venta. "Con la cosa debió introducirse la voz, pues ostatua, que puede ser préstamo anterior, no es rigurosamente su sinónimo" (TE, 240). Olerriako bentia, Matxin-benta, Lapur-benta.
bentaja. iz. (OEH). Ventaja. Orraitik neri gerta zaidanaz, bentajan naiz aterako,  kartzelako zertifikaduak,  eraman zizkidalako. (Zirik 98). / Aztoratua [ebillen] neskamian ondoren, nahiz da honek ez izan beste bentajarik, jaunarentzat, barrixa izatia baiño. (Ibilt 456).
bentana. iz. (TE). Ventana. Neska bandera hori, beti bentanan (leihuan) dago. / Hi, Jerolimo, hurrenguan andriakin laztanka habillenian, bentana ondotik erretirau heike. (Zirik 79). / Gehixagoko barik, bentania zabaldu ta bota eban bere burua ibaira. (Zirik 120). Ik. leixo.
bentantxilla (mentantxilla). iz. (NA). Ventanilla; apertura pequeña de las puertas. Basarrixetan, oilletxian esate baterako, ate osua zabaldu biharrian, bentantxillia zabaltzen zan oilluak kanpora urten eta sartzeko. Lehen basarrixan badakizu, akordatzen zara lehengo atiak?: han dakan ha txikixa?: ha da mentantxillia, haxe da bentantxillia.
bentero. iz. (TE). Ventero,-a. Olerriako benterua zan, bide batez, katenerua.
benzidu (bentzidu, benziru), benzitze. du ad. (NA). Dominar . Bueno! gaurko bedarrak be benziduta dakauz. / Harek ume txikixak, harek danak bentziduko zaittue, bai-bai-bai-bai!, eta bentzidu gaiñera, e?!
benzina. iz. (JSM). Gasolina; bencina.  JSM-k holan diño: "Haurtzaroan hala ikasi genuen baina gerra aurretxoan hasi ginen gasolina erabiltzen" (in TE, 767).
bera.
1 . bera. izord. (TE). él, ella, ello; él/lo mismo, la misma. Indartutako erakuslia da, ber-a, baiña izenordain moduan lexikalizauta dago. Bera etorriko zala hodetan, bere aingeruegaz, onak eta txarrak erabagitzera. / Kendu zetsezen eskubide guztiak eta bera katiegaz eruan eban kerizpera. / Berak esandako gauzia da esan detsutena. / Hori zeregiñori ein deixala berak. / Etxekalte aterpebako bat zan, esaten ebana Eibar erdixa zala berana. / Beretzako beria, bestiena erdi bana. Ik. bere.  Funziño nagusixak, TEk diñuan lez, hónek dira: "Nominativo de la tercera persona del singular, sujeto de los ver. intran. o neutros" (TE, 240), eta "Acusativo de la tercera persona del singular, como término de un complemento directo" (TE, 240). Kasu markak hartzen dittu: berak, berari, [bere / beran]*, berakin, beretzako / beretzat / beretako, berandako / berantzat eta abar. Instrumentala daukan formia (berez) esanguraz bastante lexikalizauta daguan ezkero, aparte laga da.
2 . bera. erak. izord. (TE). Aquél, aquella, aquello; aquél/aquello mismo, aquella misma. Ber- aurrizkixakin indartutako erakuslia da.  3. graduko izenordain lez lexikalizauta be badago.
berbera. izord. (TE). Intensivo de "bera"; el/lo mismísimo, la mismísima. Bera-n indargarrixa. Aitta berbera dozu seme hori. / Geuk saldu gentsen asto itsua, berbera, oso konponduta ferixan erosi doguna. / Euskeria gure herriaren anima ber-bera izanik. (Zirik 41).
bere-beria. izord. suyo,-a de él/ella, como dos veces suyo,-a. Bere-beriakin bizi da, iñor nekatu barik.
berakatz (bedekatz, berekatz). iz. (TE). Ajo (Allium sativum). Bedekatza, urte guztirako laiñ hartzen genduan ortuan. / Berakatz-zopak asmau zittuana, makiñatxo baten esker onak merezi dittuan gizona.
berakatz-atal. iz. (TE). Diente de ajo. Berakatz-atal bat igarixan, gatza eta orixo tantanen bat; irakiñ eraiñ urari, eta hor berakatz-saldia.
berakatz-atala baiño zintzuagua. Más fino,-a que un diente de ajo. "Loc. con que se encarecen las buenas cualidades de una persona" (TE, 241). Berakatz-atala baiño zintzuagua urten detsa hartu eban andriak. / Gure gizona berakatz-atala baiño fiñagua da, nik hori beti esan dot.
berakatz-buru (berakazburu). iz. (TE). Cabeza de ajo. Ikubilla lezkotxe berakatz-buruak eitten ziran gure aittan ortuan.
berakatz-landara. iz. (TE). Planta del ajo. Berakatz-landarak eta beste landara batzuk be bai, piskat etzinda jarri bihar izaten dira.
berakatz-salda (berakasalda). iz. (TE). Caldo de ajo. Negu eta uda, berakatz-saldia goizeko zortziretan gosari letz.
berakatz-txorta. iz. (TE). Ristra, manojo de ajos. Berakatz-txortia lepotik behera, nafarrak Sanfermiñetan.
berakatz-zopa (berakazopa). iz. (TE). Sopa de ajo. Errondarixen legia, azkenengo tabernan berakatz-zopak ein goizaldera.
berandu. adlag. (TE). Tarde; con retraso, tardíamente. Aurten garixak berandu datoz.
beranduko. izlag. (ETNO). Tardío,-a, tardano,-a. Beranduen batzen dan genero klasia. Lekak aurten goixagokuak asko emon dabe baiña berandukuak ez. / Zer dala-ta asmau eban gizur hori? Heure beranduko
etorrera tapatziarren seguru. (Zirik 28).
Anton. goixagoko.
beranduko gari. iz. (ETNO). Trigo tardío, tardano. Beranduen batzen zan gari klasia. Garixen artian klasiak eguazen: bata gozgarixa, lehenen urtetzen ebana, eta bestia berandukua, beranduko garixa. Ik. gari, beranduko, goixagoko, goizgari.
berandutu, berandutze. da/zaio ad. (TE). Hacerse tarde. Berandutu bihar jatzu mezatarako. / Pauso bakotxian paraboletan geldittu ezkero, ez da millagrua berandutzia. Ik. belutu.  Belutu gitxi erabiltzen da; berandutu gehixago.
berandutxo. adlag. (OEH). Algo tarde. Berandu samar. Berandu-n txikigarrixa. Berandutxo zatoz ba andra, lumatuta nago-ta. (Zirik 77).
1 . beratu, beratze (beratutze). da/du ad. (TE). Ablandar, poniendo a remojo. Bigundu, janarixak uretan-edo jarritta. Baba horrek zaharrak izan bihar dira eta hobe bezperatik beratzera botatzia. / Bakillauak, beratutzia bihar izaten dau. / Baburrunak beratzia hobe, egosten ipiñi aurretik. / Gertau eban zigorra gatz-uretan beratuaz miñgarrixagua izan zeiñ. (Ibilt 470). Ik. bigundu, samurtu.
beratzen ipini. du ad. Poner a remojo. Beratzen ipini dittut babak
beratzera bota. du ad. (TE). Poner a remojo. Uretan ipini bigundu deiñ. Lehenago, babak beratzera bota bihar izaten ziran, balia lakuak gura ezik.