Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
Berretxiña [Berretxinaga]. b. iz. (TE). Berretxiña (caserío). Berretxiña basarrixa Gorosta ballian dago, ez Agiñan; gaiñera, Berretxiña Behekua eta Goikua dagoz. Berretxiña, uste dot, Agiña ballian.
berriro (berrido, barriro, barrido). adlag. (TE). De nuevo, nuevamente, otra vez. Berriro ekin detsa eurixak, lehen baiño gogorrago. / Astiro, berriro, geldiro, garbiro... / Radixo hau prantsesa dozu. Zoiaz berrido dendara ta trukian española emoteko esaixozue. (Zirik 64). Ik. barrien barri, berriz, atzera, ostera.
berriz (barriz) [berriz].
1 . berriz (barriz) [berriz]. adlag. (TE). De nuevo, nuevamente, otra vez. Berriz be, gerrian bildurretan bizi gara. / Honek etxe guztiok, berriz eindakuak gerria ezkero. / Baiña, laster entzun zan barriz be Txorixezian kurrixkia. (Zirik 77). Ik. barrien barri, berriro.
2 . berriz (barriz) [berriz]. lok. En cambio, por el contrario. Ostera, aldiz. Batzuk eroso bizi dira, beste batzuk, berriz, dana biharrian. Ik. aldiz, ostera, ordiaz.
berro. iz. (ETNO). Berro (Nasturtium officinale).
berrogei (berroei, berroi). zenbtz. (TE). Cuarenta. Numero kardinala da. Ali Baba eta bere berrogei lapurren ipoiña.
berrogei kontatzen. iz. (TE). Al escondite (juego). Ezkutatzeko jokua; katibuak berrogei kontau bihar dau bestieri ezkutatzeko denporia emoteko (ETNO). / "Juego de muchachos, en el que el castigado cuenta cuarenta para dar espacio a que se escondan los que juegan" (TE, 248). Berrogei kontatzen eitten genduan eskolako lagunak, illundu arte. / Hori baiño gehixago berrogei kontatzen: bat kontatzen, ezta? Berrogei kontatzen ziran bittartian beste guztiak ezkutau. Berrogei kontatzen ziharduanak antxitxiketan harek danak harrapau. Ta llegatzen bazan bateron bat baiño lehenago, haura katibu gero. Horixe zan berrogei kontatzen. Ik. ezkutatzen.
bersogintza [bertsogintza]. iz. (TE). Composición en verso; versificación, improvisación de versos; arte poético. Ik. berbeta lau, hitz neurtu.
bertako. izlag. (TE). Autóctono,-a, propio,-a del lugar; del país. Leku baten gaiñian, hangua dana. Izatez, balixo erakuslia daukan adberbixo kategorixako formia da, leku-denborazko genitibo markaduna; baiña hamen kasuan esanguria pixkat lexikalizauta dago. Gure hizketia, bertakua ete da? / Bertako jendia. / Bertako ipoiña.  izatez, balixo erakuslia daukan adberbixo kategorixako formia da, leku-denborazko genitibo markaduna
bertako egin. da ad. (TE). Naturalizarse, avecindarse; aclimatarse, integrarse. Nunbaittera bizi izatera juan eta bertakotu. Aspaldixan bertako einda dago. Ik. auzoko egin.
bertako txitxi. iz. (ETNO). Bisbita arbóreo (Anthus trivialis). Txori izena da. Alde bakarra hankak dittuk; atzeko atzazkalari begiratu bihar jakok. Luzia bajaukak paseko txitxixa dok, negukua. Motza bajaukak, orduan, bertako txitxixa, udakua. Bixak dittuk gozuak jateko. Gitxi jaukek jateko, baiña ona, kirri-karra, hazur eta guzti. Bai udakuak eta bai negukuak, bixak bardin. Ik. txitxi.
bertan. adlag. (TE). Aquí (mismo), ahí (mismo), allí (mismo); cerca. Balixo erakuslia daukan adberbixo kategorixako formia da, indartutakua. Bertan bazkalduko dogu, iñora juan barik. / Urten Elgoibartik eta ber-bertan dago nik esaten detsuten etxia. / Gutxigorabehera baekixan zein tabernatan egongo zan ta zuzenian juan zan bertara. (Zirik 76). / Baña bertatik pasau zan baten, neskatotxoak ikusi eban ate-zirriztutik, burua oiñaldian zeukala.(Zirik 118).  Markatzia nahi danian repetiduta esan leike: ber-bertan. Beste kasu markekin be erabili leike: bertako, bertatik, bertara, bertaraiño(k), bertarutz. Hiru graduetarako erabiltzen da;
bertan behera. adlag. (OEH). Inmediatamente, de repente; allí mismo, en el mismo lugar. Tabernan gendela Patxiko ezton ba bertan behera luze-luze jausi konortik barik. (Zirik 26).  Hainbat aditzen onduan erabiltzen da: laga, geratu, geldittu, jausi, lotu, isildu, galdu...
bertan behera laga. esap. (TE). Abandonar, dejar. Egitten ziharduana laga. Alargundu zanian, bertan behera laga danari eta fraille sartu zan.
bertantxe. adlag. (TE). Intensivo de "bertan"; próximo,-a. Bertan adberbixua, -txe atzizkiaz indartuta. Etxetik bertantxe genduan eskolia, Godoiñekua esaten jakon etxe haundi baten. / Ointxe, hamentxe, bertantxe, leztxe; hauxe, horixe.
bertso-lan. iz. (OEH). Trabajo poético; ejecicio de versificar. Ikusi diat jarri haizela bertso lanean nagusi. (In Zirik 96).
bertsogiñan. adlag. (OEH). Haciendo versos. Bai Plaentxian ta bai Eibarren, bertsogiñan hasten diranian
Gipuzkoako euskerarako joera dabe. (Zirik 95n).
bertsolaritza. iz. (OEH). Oficio y arte de improvisar versos. Ta alkarren bertsolaritzarako trebetasuna goratzen hasi ziran batian ara zertaraiño heldu ziran. (Zirik 98).
bertsoz. adlag. (OEH). En verso. Prosan hasi ta bertsoz amaituz, zu, neretzat eredua. (In Zirik 97). Ik. bertsuetan.
bertsuetan [bertsotan]. adlag. (OEH). En verso. Euren kartarik gehixenak alkarri bertsuetan egiñak dira. (Zirik 96). Ik. bertsoz.
berun.
1 . berun. iz. (TE). Plomo. Beruna, gei astuna eta ugartzen ez dana. / Beruna astuna dok eta ez dok ugartzen. Bañeriari instalaziñua egitteko-eta, ba, 30-eko berunezko hodixa erabiltzen dok, ugartzen ez dalako. / Dornuari berunezko ahuak ipintzen jakoz pieza fiñeri oratzerakuan, hónek ez orbantzeko. / Berun barik heltziarren, kendu ezindako akatsak egin jakozak. / Garau-sartzailliak be berunakin betetzen dittue haixe-zuluak.
2 . berun. iz. (ETNO). Fusible; plomo. Hi txotxo! Begiratik peorako argixa. Ez jakixat berunak erreko ziran ala bonbillia, baiña zeozer bai! Ia illuntzia aurretik konpontzen duan. / Oiñ ez dago halakorik, baiña lehen sarri berunak erre eta kanbixau ein bihar izaten ziran.  Normalian pluralian erabiltzen da.
berunak. iz. (TE). Mordazas de plomo. Dornuan, pieza fiñeri orbanik atara barik oratzeko erabiltzen diran berunezko ahuak (ETNO). / "Planchas de plomo con que se amordaza el tornillo de banco" (TE, 249). Berunak ein biharra daukagu, eta eskatixozuz moldiak Nikanorri. / Dornurako berunak gertauko jittuat labian. Ik. mordaza.
berunezko. izlag. (TE). De plomo, plumbeo. Ogorloko hori, berunezkua dozu. / Berunezkua zidurixan haren maletiak.
besada (besara). iz. (ETNO). Brazada, cantidad a transportar en brazos. Besuetan eruan leiken kargia. Lehelengo ebagi eta soltian laga, lurrian. Eta hurrengo egunian, edo piskat sikatzen danian, lotu egitten da, azaua egitteko. Eta lagatzen ziran beti, bost, hamar edo hamabost. Kaso baterako, holan, hauxe distanziau. "Bostekuak" esaten etsen, "hamarrekuak" edo "hamabostekuak". Eta gero, batzera juaten zaranian, hamabostekua bazan, ba, "besaria" esaten jakon. Hori zan ohitturia, kontatzeko, eta ipintzeko, jakitzeko gitxi gorabehera. Esaten jakon "bostekuetan ipini" edo hamarrekuetan edo hamabostekuetan. Gehixenak, normalmente, bostekuak eta hamarrekuak izaten ziran. Eta soluan dibujua gelditzen da, urriñetik beiratuta; oso politta izaten zan. Garixa batzen danian hauxe forman ipintzen da, hillaran, kontran; eta beheko hillaria kontrara, holaxen. Urriñetik beittu eta basarri ingurua zuri-zuri. Ik. besakada, zama, karga.
besagain. iz. (TE). Hombro. Halako harri garaua jaso laikiala besagaiñera, siñistiak be lanak daukaz. Ik. sorbalda.
besakada.
1 . besakada (besakara, besokada, besokara). iz. (TE). Brazada; carga entre brazos. Besakada loria ekarren amatxondako. / Besokada loria batu zelaixan eta maittiari eruan zetsan. Ik. besada.
2 . besakada. iz. (TE). Golpe, puñada, puñetazo. Jaurti zetsan besakadiak jo baleu, lurrera zan betiko.
besape.
1 . besape (besope). iz. (JSM). Axila, sobaco.
2 . besape (besope). iz. (JSM). De sobaquillo, postura en el juego de pelota. Pelota jokuko berbia da.