Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
bisittau, bisittatze (bisittatutze) [bisitatu]. ad. Hacer una visita, visitar. Ospittalian dakaten laguna bisittau dot gaur. / Presuak eta gaixuak bisittatzi beti dao ondo.
bista.
1 . bista. iz. (TE). Visión (sentido), vista (sentido). Piskat irakortzen dot, eta bistiak zelan ez destan laguntzen, ba lo hartzen dot.. / Batek esaten ebana: bistia ona eta alkar ikusi ezin. / Esr. Bista ona eta alkar ikusi ezin. Ik. ikusmen, ikuste, begixen bista.  Bista arruntagua da ikusmen baiño. / "Sinón. ikusmena pero no se usa sino en lenguaje literario" (TE, 265). / Leku-denborazko kasu markak hartzen dittu beti, inesibua (bistan) eta ablatibua (bistatik) gehixenetan, baiña adlatibua (bistara) be izan leike. Alboko aditzak: egon, kendu, egin...
2 . bista. iz. (NA). Vista, panorama. Santa Kurutzek bista politta dauka, bista haundixa dauka.
bistakua izan. esap. (TE). Estar a la vista, saltar a la vista, ser evidente. Argi egon. Bistakua zan zer etorriko jakon, bide hartatik ibiltzera ezkero.
bistan. adlag. (TE). A la vista; públicamente. Bistan eta ez ezkutuan, egunero izan naiz zuegaz Jaungoikuan etxian eta... Ik. agirixan.  Bistan arruntagua agirixan baiño. / "Dicho mejor: agirixan" (TE, 264).
© Jaione Isazelaia
bits. iz. (TE). Espuma. Itsas-baztar guztia zan bitsa. Ik. eztibits.
bitsadera. iz. (ETNO). Espumadera. Zali moduko sukalde tresnia, haundixa eta zuloduna, bitsa kentzeko edo janarixak ataratzeko erabiltzen dana.
bittarte.
1 . bittarte [bitarte]. iz. (TE). Rendija; grieta, intersticio. Ohol bixak bat ein bihar daben lekuan, bittartia gelditu da. / Horma zahar sikua zan bittartez beteta; eta bittarte harek, sube gordelekuak.
2 . bittarte [bitarte]. iz. (TE). Momento, rato. Denporazko esanguria dauka. Bittarte bat hartu eta etorri zaittez zer darabilgun ikustera.
3 . bittarte [bitarte]. postp. (TE). Entre [prep]. Lekuzko eta denporazko esanguria hartzen dau. Urko aldeko tontorrak eta Galdaramiño aldekuak lagatzen daben bittartian (dago) Eibar. / Arastostiak eta Paskuen bittartian, Garizumia. Ik. arte.  Postposiziñuak berak kasu markak hartzen dittu, inesibua gehixenetan (bittartian), baiña ablatibua (bittartetik) eta adlatibuak (bittartera) be izan leikez. Aurretik jokatutako adizkixa daukanian benderatzaille bihurtzen da.
-(e)la bittarte [-(e)la bitarte]. postp. (OEH). Por medio de; a causa de. Ondoren, zaldunorrek sentidu eban gaiñeko estalkixa kentzen zetsala bateronbaten esku sorgiña (zala) bittarte. (Ibilt 467). / Diabrua zala bittarte. (Ibilt 455).
-en bittartez [-en bitartez]. postp. Por medio de, mediante. Aittatzen diranak bittarteko dirala, laguntzaz: -n bittartez. Gauza asko lortu genduzen haren bittartez. Ik. tarte, arte.  Asko erabiltzen da.
bixen bittartian [bien bitartean]. adlag. (TE). Mientras tanto. Bixen bittartian, zeregaz biziko naiz?
Bittor (Bitor, Bitxor). iz. ber. (TE). Víctor. Bitor Haundixa eta Bitxor Txikixa, bixak montadoriak, eta Elgeta-kalian.
Bittorixa (Bitorixa, Bitxorixa) [Vitoria-Gasteiz]. l. iz. (TE). Vitoria-Gasteiz. Gure ama zan Bitorixakua.
bitzakor. izond. (ETNO). Quebradizo,-a. Bitzatzeko jokeria daukan egurrari esaten jako. Hau dok egur bitzakorra!, dana zartau dok!.
© Jaione Isazelaia
bitzau (pitzau), bitzatze [pitzatu]. da ad. (ETNO). Rajarse, resquebrajarse. Egurra erdittik berez zabaldu. Ik. brintzau, krak egin, zartau, bringau.
bixamon (biharamon) [biharamun].
1 . bixamon (biharamon) [biharamun]. iz. (TE). Resaca, malestar. Gorputzaldi txarra, parranda egunan biharamonian eukitzen dana. / "Se dice del mal cuerpo que sigue a la noche de orgía" (TE, 255). Jan eta eran eta droga haundiko egunak, bixamona garratza. / Egun zoruen ondoria, biharamona eta korputzaldi zatarra. / Zorixoneko bixamona, gau guztikua bota eben plaentxiatar birena. (Zirik 146). Ik. aje.  Eibarren bixamona erabiltzen da; biharamona oso gitxi.
2 . bixamon (biharamon) [biharamun]. iz. (TE). Día siguiente. Hurrengo eguna. Andra Mari biharamona, San Roke, Deban. / Andra Mari bixamon batian. (Zirik 15).
bixar [bihar]. adlag. (TE). Mañana. Bixar ezkontzen da, andrakume polit bategaz. / Bixar egualdi ona; prailletxuak makillatxua gorutz altzau jok-eta. (Zirik 105). Ik. atzo, gaur.
bixar arte. esap. Hasta mañana. Agur esateko moduetako bat. Bixar arte esanda juan da, beste barik. / Bixar arte baldin Jaungoikuak gura badau! / Horretxegaitik pa, bixar arteraiño badaukak. (Zirik 116). / Sartu zan beste bezero bat eta barrukaldera begiratu ta "bixar arte" esan da alde eban. (Zirik 116). Ik. arte.
bixarko [biharko]. iz. (TE). El mañana; futuro; porvenir. Bixarkuari begiratuta dihardut zeregiñ honetan. / Gabardiñia bixarko eta etzirako eginda daka! (Lehen umieri erropia oso haundi egitten zetsen, luzero erabiltzeko moruan).
bixarko egunen baten. El día de mañana. Loc.adv.  que se usa refiriéndose a un futuro indefinido (TE, 267). Bixarko egunen baten bihar baldin banozu, badakizu nun naguan.
bixigu [bisigu]. iz. (TE). Besugo (Pagellus bogaraveo). Behin baten, Ondarruako arrantzaliegaz bixigutara izanda nago, eta hain zuzen itsaso hasarria sortu jakun kaletan giñala. / Arrantzaliak gaur bixigutan.
Bizar. gatxiz. (TE). Bizar (apodo). "Apodo común en la región" (TE, 267). Bizarreneko eranteixan, txarri-hanka gozuak.
bizar.
1 . bizar. iz. (TE). Barba. Arpegixan ez jakon agiri gizon hari bizarra baiño besterik.
2 . bizar. iz. (TE). Rebarba. Galdaketan, forjauan edo mekanizaziñuan piezian inguruan edo ertzetan sortzen dan sobrako eta kendu biharreko materixala (ETNO). / "Rebarba de los estampados" (TE, 268). Baskulian lehenengo zeregiña, bizarrak kentzia. / Bizarrak kentzen jarri nabe, gubil zabalakin. / Trokelak ganoraz ez zorroztiarren hemen gabixak, bizar-kentzen denpora gehixago galtzen.
bizarra kendu.
1 . bizarra kendu. du ad. (TE). Afeitar. Orduan, zortzixan behin bizarra kentzen zan.
2 . bizarra kendu (bizarrak kendu). du ad. (TE). Desbarbar. Galda-burdiñazko, forjauzko, estanpaziñoko edo beste eragiketa moduz etaratako piezen bizarrak kendu (ETNO). / "Quitar la rebarba de las piezas estampadas" (TE, 268). Bizarrak kentzen jarri nabe, gubil zabalakin. / Trokelak ganoraz ez zorroztiarren hemen gabixak, bizar-kentzen denpora gehixago galtzen.  Pluralian erabiltzen da gehixenetan.
bizar-kentzaille [bizar-kentzaile]. iz. (TE). Barbero,-a. Bizar-kentzaillia, gehixenetan, abarketagiña izaten zan bide batez . / Akabatzaillia, bizar-kentzaillia, hazur-konpontzaillia, motzaillia...
bizardun. izond. (TE). Barbudo,-a. Bizarra dabena. Antxiñakuen artian, bizardun asko zan. / Bizardun gizon santu batek. (Ibilt 460). Ik. bizartsu.
bizargabe. izond. (TE). Barbilampiño,-a; imberbe. Aulesti Txikixa zan bizargabia, euskal kantu eta ferixetako berso guztiak ekixazena.
bizartegi (bizartei). iz. (TE). Barbería. Bizarteixa ipiñi eban Barrenkalian. / Sartei, Bizkartei, bizartei, Apalatei.
bizarti. izond. (TE). Barbado,-a, barbudo,-a. Bizarra daukana. Gaztetatik bizarti baltz bat zan. Ik. bizardun, bizartsu.  Ez da erabiltzen.