bat ... beste ... / bata ... bestia ... (bat ... beste bat ... ). zenbtz. (TE). Uno,-a otro,-a; el uno,-a al otro,-a. Ik. bat ... . Bat eta beste ugari erabiltzen dan bikote korrelatibua da, eta esangura matiz asko hartzen dittu zelan erabiltzen dan. Batzuetan bat forma mugagabian erabiltzen da eta beste batzuetan mugatu singularrian, baiña esangura aldetik ez dira zihero apartatzen. Beste be gehixenetan mugatuta erabiltzen da, beste bat-en kasuan izan ezik. Eta, baiña partikulak be sartu leikez tartian: bat(a) ... eta/baiña bestia ... Pluralian be erabilli leike, batzuk ... bestiak ... ; batzuk ... beste batzuk ...
bata eta bestia. zenbtz. (TE). El uno y el otro, ambos; esto y lo otro. Bata eta bestia ziran barruan Azitaingo autuan.
/ Bata eta bestia esan dau baiña, egixa ez da besterik hauxe baiño: ez detsala goguak emon.
bata eta bestia ibili. esap. (AN). Andar de un lado para otro buscando algo. bata zu eta bestia ni. esap. (EEE). El uno tu y el otro yo; tu ahí y yo aquí. "Biren arteko eztabaida batean oso eritzi kontrajarriak daudela adierazteko" (EEE, 25).
Kaxkurrio eta bere andria, bata zu eta bestia ni, beti zebizen eztabaidan. (Zirik 119).
batian bai eta bestian .... adlag. Batian bai eta bestian ez, juaten jakon medikua etxera.
/ Batian bai eta bestian be bai, egunero horditzen zan azkenera.
batana. iz. (TE). Menta, hierbabuena (Mentha suavolens). "Planta silvestre olorosa, variedad de la menta" (TE, 226).
Batana, ardi edo arkakotxuen kontrakua dala esaten dabe. / Oso antzerakuak dira bixak, batania eta mendafiña. Baiña igartzen da, zein dan zein. Bai, mentak asko dagoz, 2 edo 3 diferentiak bai. Baiña usaiña ona beti. Lehen armarixuetan-eta ipintzen zan, usain gozua emoteko; ohian be bai. Kokua hiltzen dau horrek. Ik. mendafin, menta-bedar. batasun. iz. (TE). Unidad, unión; concordia. Arraza guztian batasuna, Adam gure lehenengo Aittagandik datorkigu, eta bigarren Adam esaten jakonagandik indar gehixagokin. batel. iz. (TE). Embarcación, lancha, bote, batel. Trapu batekin hartu detse batelari ein jakon eregixa. / Eta behin batian gertau zan, Niort-ko fraille bi, andrakume batelarixagaz, hirurak bakarrik batelian izatia. (Ibilt 455).
/ Kant. Joxe Migelen batela, txitxarrua ta berdela.
batelari. iz. (OEH). Batelero,-a. Batelzaiña.
Pentsau eben indarrez bihurtzia euren asmora, bildurturik batelarixa uretara jaurtiko ebela ta. (Ibilt 455).
baterako. izlag. (TE). Repentino,-a, súbito,-a. Baterakua izan dau Urkira eruan daben gaitza. / Trumoia ero hori zerori, baterakuori: trumoia eta baterakua itxuria ein dau. Ik. batera. batio [bataio]. iz. (TE). Bautizo, celebración; Bautizo, sacramento. Gaur Goimendixan batiua izan da txaplio eta guzti. Ik. kristautze. batkizun. iz. (TE). Unidad, unión; concordia. Gizonen batkizuna, oiñ esaten dogun "humanidadia", zer besterik Jaungoikuan agindua baiño? Ik. batasun. Ez da erabiltzen. Esangura honekin batasuna da erabiltzen dana.
bats (pats). iz. (ETNO). Orujo. Sagardaua edo txakoliña egitterakuan gelditzen diran sagar / mahats hondarrak. batu, batze (batutze). 1 . batu, batze ( batutze). da/du ad. (TE). Reunir(se). Sakabanatuta darenak bildu. Alkartu, juntau.
Hamen batu gura izan dittut Arratetikuen esakera gehixenak. / Sasoi hartan, ofizio batekuak asmu baten batutzia zan gura zana. / Jende pillua batu da frontoian. Nun batzen zarie zuek? / Jarraituko dot aurrera be ipuin batzen. (Zirik 7).
/ Batu zittuan festari eta zerbitzalle guztiak. (Ibilt 490).
Ik. alkartu, bat egin, bildu, hurbildu, metatu, pillatu. 2 . batu, batze. du ad. (TE). Recoger. Arta-lora batzen da soluan, ganauari jatekua prestatzeko. / Esr. Zer erain, haxe batu.
batxiller. iz. (OEH). Bachiller. Geixoak esan ezkero neu be izango nintzakek medikua. Horretarako dittuk hire Batxillerrok, jakiturixok eta medikuntzok? (Zirik 52).
batzaille [batzaile]. iz. / izond. (OEH). Recolector, -a, que recoge, que reúne . Diru batzalliak atia jo eban. (Zirik 42).
batzar. iz. (TE). Reunión, junta, asamblea. Batzar legekuetan, berbia eskatzen da; eta buru eitten dabenak emon eta gero, zutiñik, berbia hartu eta bere eritxixa esaten dau zer esan daukanak. / Gura neuke batzarrera sasoiz aurkitzia. / Batzarretik urtetzerakuan, oratu eta hamar lagun barrura sartu dittue. Ik. juntais, junta, reunixo. batzartegi (batzartei). iz. (AN). Sala de reuniones; casa de juntas. Batzarlekua; batzarretxia (etxia bera).
Espaiñiatik erbesteko giñanon Batzartegiko buru nintzala...(Ibilt, 259).
batze (batutze). iz. (TE). Cosecha; recogida; vendimia. Nekazaritzako biharretako bat: goldatzia, labratzia, eraittia, jorratzia, ebatia / etaratzia, eta batzia (ETNO). Kaztaiña batzia dabe gaur baserri honetakuak. / Ira-batzia udazkenian izaten zan, iria gorritzen danian; Akondia ingurura, iria batu eta azpigarrixak egitteko. batzoki. iz. Sede o local del Partido Nacionalista Vasco. Eusko Alderdi Jeltzalian biltokixeri emoten jakuen izena. Ik. alkartegi. Eibarko batzokixa Errebalian zeguan, gerra ostian "Círculo Tradicionalista" bihurtu eben; gero, etxiak egin zittuen bertan. batzuetan. adlag. (TE). A veces, unas veces, algunas veces. Baten plurala da.
Batzuetan ikusgarri agertzen naiz; beste batzuetan, oso gaizki. batzuk (batzuek). zenbtz. (TE). Algunos,-as; varios,-as. Bat zenbatzaillian forma plurala da. Bakarrik erabiltzen danian izenordaiñ funziñua dauka. Beste izen edo izenondo baten onduan doianian determinatzaille funziñua dauka.
Ardi galdu batzuk bakarrik agertu dira batzarrera. / Batzuek esaten dabe, euskeria dala lehelengo hizketia. Batzuk eta batzuek bixak erabiltzen dira, erregela jakinik barik; baiña esan leike batzuek gehixago izenordain moduan, kasu honetan lez, erabiltzen danian.
bazkalaurre. iz. (TE). Tiempo anterior a la comida del mediodía. Bazkalaurrian, erditxo bat zuri hartu dot Kaikunian. Ik. eguardi-aurre. |
|