billatzaille [bilatzaile]. iz. (TE). Buscador,-a. "El que hizo el hallazgo" (TE, 261). Zeiñ izan da billatzaillia, emon deixoran sarixa? billau, billatze [bilatu]. du ad. (TE). Encontrar, hallar; buscar, rebuscar, indagar, explorar. Billa ibili barik suertau; billa ibili eta topau.
Halakoren baten billau dot ardi galdua. / Hainbeste jenden artian, alkar billatzia ez zan erreza. / Han billau eban lagatako lekuan bertan. (Zirik 75).
Ik. aurkittu, billa ibili, topau, tope egin. billoba [birbiloba]. iz. (TE). Bisnieto,-a, biznieto,-a. Eta heldu zan ezagutzera illobak eta billobak. Ik. loiba. billutzik (billotzik) [biluzik]. adlag. (TE). Desnudo,-a. Billutzik jaixo nintzan eta billutzik lotaratuko naiz lurrera. Ik. narrugorrixan, narrutsik, gorririk, narrugorririk. billuztu, billuzte ( billuztutze, billutzittu, billutzittutze) [biluzi]. da/du ad. (TE). Desnudar(se), despojar(se). Norbaitt edo zerbaitt, edo norbere burua, billutzik laga. Eskola mutikuak, billutzittu eta ezertariko zapirik gabe igari eitten genduan Indianukuan. / Orduan, aingeruak zeruan bezela, billutzittutziak ez eban emoten ardurarik, dana garbixa zalako. Ik. narrugorrittu. biña [bina]. zenbtz. (TE). Dos cada uno,-a, dos a cada uno,-a. "A razón de dos" (TE, 262). Zenbatzaille banakarixa da izatez.
Guri biña emon zeskuezen, launa bestieri. biñagre (binagre) [binagre]. iz. (TE). Vinagre. Euskerazko "ozpiña" dogun artian, "biñagria" esatiak ez dau ondo emoten; edo bixetara gelditzekotan, ha beti hobetzat. / Olixua ta binagria, botilla batian sartuarren ezin alkartu. (Zirik 120).
Ik. ozpin. Hauxe da Eibarko berba normala: "En Eibar lo común" (TE, 612).
biñaka [binaka]. adlag. (TE). De dos en dos; a pares, dos a dos. Banaka, biñaka, launaka, zortziñaka... Ik. bika, biñan. biñako [binako]. iz. (TE). Doble(s) en el salto a la cuerda. Eguntik gora eitten zittuan biñakuak neskatilla eder harek. Pluralian gehixenetan: biñákuak.
biñakuetan. adlag. (ETNO). Dar fuerta a la cuerda y pasar cuando ésta esté arriba. Soka-saltoko berbia da.
biñatu, biñatze ( biñatutze) [binatu]. da/du ad. (TE). Emparejar(se), formar parejas [sobre todo referido a personas o animales]. Biñan, bikotetan jarri, batez be persona edo animalixak. Udabarrixan, txoritxuak alkarrengana biñatzen dira. / Gaztedixia sasoiz biñatutzia komeni da. / Erromerixan, neska-mutillak biñatzia gura izaten dabe etxera itxulitzeko alkarregaz. biolin. iz. (ETNO). Berbiquí de carrete; berbiquí de pecho. Zuluak egitteko erreminttia, U formako helduleku batez muturrian eskuz jira-eragitten dan ginbelet bat dabena.
Ik. berbikin, ginbelet. bira. iz. (TE). Vuelta; giro. bira egin. du ad. (TE). Girar, dar la vuelta. Lau pauso harutzago bira eiñ eban, eta nun danik bez. Ik. buelta egin, buelta hartu, itxuli, jira egin. biraldatu, biraldatze ( biraldatutze) [berraldatu]. du ad. (TE). Trasplantar. Birlandatu, aldatu.
Azak, porruak, kipulak eta beste landara asko, biraldatu bihar izaten dira. / Landarak sikatu baiño lehen bihar genduke ein biraldatutzia. / Hobeko dozu oiñ ezkero landara hórrek biraldatzia. biraldatze (biraldatutze) [berraldatze]. iz. (TE). Trasplante. Landarak sikatu baiño lehen bihar genduke ein biraldatutzia. birau, biratze [biratu]. biregatx (birikatx, birekatx). iz. (TE). Uñero, inflamación de la uña; panadizo. "Mal de dedo" (TE, 263). Denbora luzian euki eban biregatxa erdiko atzaparrian. biri. biribil. izond. (TE). Redondo,-a, esférico,-a, circular. Iñok ez dau oiñ ukatzen mundua biribilla dana. |
|