Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
milenrama. iz. (ETNO). Milenrama (Achillea millefolium).
© Jaione Isazelaia
milillo. iz. (NA). Hinojo. Gure Jabik asunak eta milillua egosi, eta haxe ura eraten dau tensiñua bajatzeko. Nik behin probau neban eta botaka hasi nitzan. Ik. anis-bedar, mielo.
miliziano. iz. (ETNO). Soldado no regular y voluntario que luchó con los republicanos en la guerra civil. Gerran, eibartar gehixenak milizianuak Amuategi Batalloian. Ik. gudari, txapelgorri, rekete.
milla [mila]. zenbtz. (TE). Mil; muchos,-as. Kardinala da. Errege bersolarixak diñuan letz, gure milla urte egun bat bezela dira Jaungoikuan denboran. / Milla agonixa barik hori ezingo neukianetik bete., Heriotzia da infarnu itzal honetatik atarako nabena. (Ibilt 487).
millagro [milagro].
1 . millagro (milagro) [milagro]. iz. (TE). Milagro. Millagro baten bittartez salbau eban Israelgo jendia. / [...] millagruen ordez. (Ibilt 384). / Juan zan eskerrak emonaz, erremedixo harekin milagruan itxaropenian. (Ibilt 472).
2 . millagro [milagro]. iz. (TE). Cosa extraña, cosa extraordinaria, algo increíble. Millagrua da, eta haundixa, ha diruakin agertzia.
millako [milako]. iz. (NA). Billete de mil pesetas. Millako bat topau dozu? bera hobe!.
milloi [milioi]. zenbtz. (TE). Millón. Kardinala da. Milla milla bidar da milloia.
© Jaione Isazelaia
mimosa. iz. (ETNO). Mimosa (Acacia dealbata).
1 . min [mihi].
1 . min [mihi]. iz. (TE). Lengua. Gorputzeko zatixa da. Miña badozu, eta berba eizu Jaungoikuan izenian. / Ondo eiña, sutan badot miña. (Ibilt 488). Ik. mingain.
2 . min. iz. (ETNO). Cítola de molino. Toberatik, gitxika-gitxika aliak askatzen dittuan oholtxua. / "Cítola de molino, tablita de madera, pendiente de una cuerda sobre la piedra del molino harinero, para que la tolva vaya despidiendo la cibera, y para conocer que se para el molino, cuando deja de golpear" (AZ, 768).
min luze [mihi luze]. izond. (NA). Charlatán,-a; chismoso,-a, cotilla.
min zatar (mihin-zatar) [mihi-zatar]. izond. (TE). Malhablado,-a, obsceno,-a. Ahozatarra, berbetan zatarkerixak esaten dittuana. Ezagutu dan mihin-zatarrena, Peralta batena. Ik. ahozatar.
2 . min. iz. (TE). Dolor, daño, dolencia. Miñ haundixekin ibilli da egun honetan semia. / Hagiñetan miñ izaten dogu; bihotzian, doloria. Ik. dolore.
min egin. dio ad.-esap. (OEH). Hacer daño. Neri gero, miñik ein barik ibilli hakitx, e! (Zirik 56).
min emon (miñ emon) [min eman]. dio ad. (TE). Dañar, causar dolor, perjudicar, molestar, herir, hacer daño. Nahi barik, miñ emon detsat burduntzixagaz. / Miñ emon zestan, miñ emoteko berbak ziran ba esan zestazenak. / Bazekixan [...] jentian jardunak min gehixago emoten zetsala gizonan parrandak baiño. (Zirik 24s).
min euki. du ad.-esap. (OEH). Sentir dolor. Hagiñako miña daukana goixan dago. (Zirik 69).
min hartu (miñ hartu). du ad. (TE). hacerse daño, lastimarse, sufrir un accidente, sentir dolor. Miñ hartu dau eskillaretan behera jausitta. / Miñ hartu dot esan destazun gauziakin.
miñaldi [minaldi]. iz. (TE). Racha de dolor; momento de dolor. Gau guztiko miñaldixa euki dau gizajuak.
minbera.
1 . minbera. iz. (TE). Sensibilidad de dolor; dolor sordo. Minberia da euri-lanbrua letz, luzera hondatzen dabena. Ik. minsor.
2 . minbera. izond. (TE). Sensible [al dolor]; delicado, -a; dolorido, -a. Minbera-minberia daukat atzaparreko ebagixa.
minberatu, minberatze ( minberatutze). da/du ad. (TE). Sensibilizar(se), lastimarse, quedarse dolorido,-a, dejar dolorido,-a. Albagiña minberatu jata gaur gabian. / Hagiña zirrikatzia da minberatzia. / Larregi ibiltzetik dator oiñak minberatzia. / Atzo pelotan gebizela horma kontra jo eta minberatuta jakat ezkerralde guztia. / Zalduna, minberatuta merezi ez dako hitz hónekin. (Ibilt 482). / Lotsa honek minberatzen eban aizto zorrotz batek haragixan bezela. (Ibilt 486). Ik. minsor.  Gorputzeko atalekin esaten da.
mindu, mintze (mindutze). da/du ad. (TE). Causar dolor, sentir dolor, irritar(se); doler(se); disgustar(se). Mindu dot, ikutu biharragaz, atzo eindako zaurixa. / Eskua mintzia, irutxurlarixendako, jokua galtzeko atxekixia. / Egixak dakar guzurtixak mindutzia. / Mindu dozu andra koittaua, esan detsazun berbiakin. / Mindu naiz harek ekarri dittuan barrixak entzutziakin.
© Jaione Isazelaia
mingain. iz. (OEH). Lengua. Kaxkurrio be ez zan mutua, honek pe mingaiña ez eban geldirik eukitzeko. (Zirik 120). Ik. min.  Eibarren min gehixago erabiltzen da mingain baiño.
mingarri. izond. (TE). Doloroso,-a, lamentable, triste; que causa dolor. Mingarrixa eta negar eittekua, hain gazterik okerreko bidetik aintzia. / Haiñ hilleta mingarrixagaz dukia estutu zan, berriz be alargun biharko ete eban. (Ibilt 485). / Senarrak [...] gertau eban zigorra gatz-uretan beratuaz mingarrixagua izan zeiñ. (Ibilt 470). Anton. pozgarri.
mingatz (mingatx) [mikatz]. izond. (TE). Amargo,-a, ácido,-a . Mingotsa. Hesixetako arantziak emoten dittuan aranak, benetan dira mingatxak. Ik. garratz, geza, mingots.
mingel. izond. (JSM). Quejica, quejumbroso,-a. Jaten mikia, eta ostian mingela. Ik. hilletatsu, hilleta-jotzaille, mika, mingelin, pupera.
mingelin. izond. (JSM). Quejicoso,-a; delicado,-a. Ik. hilleta-jotzaille, mika, mingel, pupera.
mingor. iz. (TE). Agachadiza (Gallinago gallinago). "Ave de paso en nuestro país" (TE, 556). Oillagor bi eta mingorra ekarri dittu Barojak Ziarrotzatik  UZ: istingorra.
mingor txiki. iz. (ETNO). Agachadiza chica (Lymnocryptes minimus).