Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
musturtu, musturtze [muturtu]. da/du ad. (TE). Enfadar(se), incomodar(se); ponerse de morros, torcer el morro. Hasarratu; musturrak ipini. Ez dakit zergaittik, emaztia musturtu jata. / Hillabetera jakin neban zergaittik zan andrian musturtzia. Ik. hasarratu, musturrak.
mutiko. iz. (TE). Muchacho, chaval, chico; niño. Eskolako mutikua nintzan Sumendixari kontuak eruaten netsazenian.
mutil.
1 . mutil. iz. (TE). Chico, muchacho, mozo, chaval; niño, varón. Heldutasunera heldu ez dan gizonezkoa; ume arra. Mutil jatorra ein da zure semia. / Mutilla jaixo jaku. / Jokuan be ez zan mutil txarra. (Zirik 70). Ik. neska.
2 . mutil. iz. (TE). Criado, sirviente, mozo. Etxeko mutillari aindixozu zeregiñ hori. Ik. kriau, morroi.
mutil koskor (mutikoskor, mutil koxkor). iz. (TE). Mozalbete, muchachito, chiquillo. Mutikotxua. Eibarren mutil-koskor batek erantzun ei zetsan Elgoibarko Patriri, berak be iñor bialdutzen ebala takorrittara. / Eskillasuaneko mutil-koxkorra. (Zirik 83). Ik. neska koskor.  Mutil koskor eta neska koskor ume nahiko hazixa izentatzeko erabiltzen dira.
mutilla izan. esap. (NA). Ser hábil, capaz. Gai edo kapaz izan. Harrixak harrika jaurtzen, horretxetan giñan ba mutillak!  Gai edo kapaz izan esanguriakin erabiltzen da.
mutillak. interj. (JME). Expresión de asombro, de crítica. Mira, bildurra, hasarria... erakusteko. Mutillak!, mutillak!... Zer zuan ha! Hango zarraparria ta hango hangua. Gutxien gutxienez bostehunen bat bazittuan . / Mutillak, Chinan gorrixak erre ez ebena, eibartarrak hotzak hil bihar juek. (Zirik 110).  Esaldi hasieran erabiltzen da.
mutilleta. iz. (JME). Ligue o intento de ligue con chicos. Hari be gustatzen jakon ba mutilletia. Ik. neskata.  Oso gitxi erabiltzen da. Gainera, ez da normala izen moduan erabiltzia; adberbixua eta aditza erabiltzekotan be: mutilletan, mutilletara.
mutilzahar. iz. (TE). Solterón. Iraiko mutilzaharrak, Txirixo-kalian eitten eban baskulagintzan. / "Biriarrua" gatxizenez eukan bat zan mutilzahar peto-petua. (Zirik 125). Ik. neskazahar.
Mutiola. b. iz. (TE). Mutiola (caserío). "Caserío que hubo en Eibar, y cuyo significado parece asociarse con Urola, Aixola, Mandiola, Gisasola" (TE, 566). Mutiola, Sansaburu bidian.
Mutriku (Motriku, Motriko). l. iz. (TE). Mutriku. Mutrikuarra zan Damian Txurruka.
mutu. iz. / izond. (NA). Mudo,-a. Baña Kaxkurrio be ez zan mutua, honek pe mingaiña ez eban geldirik eukitzeko. (Zirik 120).
muturretako. iz. (ETNO). Bozal para ganado. Idixeri muturretakua beti ipintzen jakuen baiña oiñ ahaztuta dago hori.
© Jaione Isazelaia
mutxikin. iz. (TE). Corazón de frutas, residuo de la fruta. Hondakiña. Normalian frutian barrualdia, hazixekin batera jan barik lagatzen dana. Baiña edozerena izan leike: beste jateko batzuena, zigarruana... /   "Se dice de lo residual de una fruta de comer, y por extensión de todo lo que queda reducido a desperdicio" (TE, 707) Berak atal ederrak, neri mutxikiña. / Hárek irabazi zoruak aurkittu zittuen; guk mutxikiñak. Ik. sagar-mutxikin, zigarro-mutxikin.  Gaur egunian, mutxikin da adiera honetan darabigun berba bakarra.
mutxurixo. iz. (ETNO). Montocito de trigo, montón pequeño de trigo, pila de trigo. Eurixa etorrenian gari-azauak buzti ez zeittian egitten ziran metatxuak. Larrialdixetan bakarrik, bestela gari-metak egitten ziran. A! Hori garixeri! Mutxurixua, bai, esaten da! Mutxurixuak diaz, garixa ebagi, ezta? Ta lotuta lagatzen dozu, bostekua esaten jako, bostekuak eta bostekuak eta bostekuak eta laga. Dotore ipintzen diaz, basarrittarrak bere gustua eukitzen dau gauzak ipintzen! Ta gero, konparauta, igual, oiñ eurixa dator igual, eztakizu? ta ez dake metia eitteko astirik, ez? Metia eitteko denporia bihar da! Ez dake astirik ta eitten dittue mutxurixuak, Altzau, lurretik altzau, ta ipiñi alkarren hurrian, ba, lantzian ipiñi, ba, sei bat edo zortzi bat edo "ra!" tente. "Eurixa dator ta mutxurixuak ein bihar dittugu!" Ta "ra-ra!", tente-tente ipiñi. Orduan, eurixa eitten badau be, lurran kontra ez dago garixa; lurran kontra garixa alperrik galdu eitten da! Lurran kontran badago ta eurixa eitten badetsa, harek garixak asko galtzen dau e? Ta horregaittik lurretik altxau, mutxurixuak esaten jako horreri. Ta gero mutxurixuak, gero egualdi ona bada, metau. Bai, bai. Mutxurixuak dia, ba, prisia dakenian. Ik. gari-meta.
muzin egin. du ad. (JSM). Rehusar, desdeñar; rechazar, hacer ascos. Norbaittek zeozer gogoko ez dabela ziñuz aitzen emon.