Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
matia emon.
1 . matia emon. du ad. (ETNO). Picar fondo, suprimir brillo de fondos. Gubillisten operaziñua. Punto tenpledunakin irudixa nabarmentzeko honduan (fonduan) bristaria kentzia. Grabauko berbia da. Grabaua bizi-bizi erakusteko, onena, matia emotia dok. Ik. fondua jo.
2 . matia emon. du ad. (ETNO). Aplicar rugosidad al punzón de matear. Matiatzeko puntzoiari, lima edo res-papel gaiñian bueltak emotiaz batera kolpiak joten puntzoi puntia laztu (damaskinatzaillien operaziñua).
matiatzeko puntzoi. iz. (ETNO). Punzón de matear. Tenplau bako puntzoi punta laua, harixa zapaldu eta bristadia kentzeko damaskinauan erabiltzen dana. Matiatzeko puntzoiari puntia laztu egin bihar jako, lima gaiñian kolpiak jotiakin batera bueltaka erabiliz. Ik. markadore, puntu-biribil, sakabokau, sartzeko puntzoi.
matiau, matiatze. du ad. (ETNO). Matear. Damaskinauan 3. eragiketia: harixa zapaldu eta bristadia kendu matiatzeko puntzoiakin (tenplaubakua). Sartzeko eta matiatzeko puntzoiak tenplau bakuak izan bihar dira. Ik. damaskinau-eragiketak, perliau, sonbriau.
Matio [Mateo]. iz. ber. (TE). Mateo. Matio Eiñalak baiño lan gehixago batzen eban.
matrailla (matrail) [matrail]. iz. (TE). Mejilla, carrillo. Matrail baten jo zaittuanari ipiñixozu aukeran bestia. / Trapu baltz batekin matrallia lotuta. (Zirik 127).
matrailla gorri (matrail gorri) [matrail gorri]. izond. (TE). De pómulos rosados. Neskatxa gazte eder matrail-gorrixa. / Sagar matrail gorrixa.
matraillazur [matrailezur]. iz. (TE). Mandíbula, maxilar; hueso maxilar . Jo-ta lokatu zetsan matraillazurra.
matrailleko (matraillako) [matraileko]. iz. (TE). Bofetada, torta. Matraillekuak emonaz esaten zetsan: "igarrixok zeiñek emon deuan oingua".
matraka.
© Josu Okina
1 . matraka. iz. (TE). Carraca, matraca. "Egurrezko tramankulua; Aste Santuan musikarik eta kanpairik ezin zan jo, eta karrakia erabiltzen zan mezetara deitzeko, eta espirituetatik babesteko" (ETNO). / "Se hacía sonar desde el Jueves Santo hasta la Resurrección, en que volvían a volar las campanas" (TE, 548). Kanpaien ordez, matrakia entzutzen zan. / Jeneralian elixetara juaten ziran ta matrakia jo. Hori Eguen Santuan eitten zan, matrakia. Zegaittik eze Aste Santuan elixiak funtziño haundixak eitten dittu, ezta? Ta zelan kanpairik ez zan joten, ba elixan joten eben Aste Santuan txalupetia eta matrakia. Funtziñua zelebratzen daguen artian izeten zan, abadiak altaratik "da-da"; ba atzian jarri mutillak, gaztiak, gazte samarrak, ta "da-da" bestiakin batera. Bai, kanpairik zelan ez zan joten, ba... meza nausixan txalupetia ta matrakia, umiak Aste Santuan. Ik. karraka, txalupeta.
2 . matraka. izond. (TE). Pelma, pesado,-a; insistente; bruja (fig). "Sorgiña, zentzu figuraduan" (AN). / "Se dice de la persona repetidora e insistente" (TE, 548). / Sekulako matrakia dozu alabia. Ik. masma.
Mattin. iz. ber. (AN).  "Martin Sánchez de Ibarra, dicho Matchin". (EOYE, XVI. mendea, 65. or. (JEL)).
matxarda. iz. (ETNO). Acial, tenazas de palo. Gaztaiña-lokotzak oratzeko erabiltzen dira. Udazkenian, umetan, eskolara juan biharrian gaztaiñatara gustorago. Hagia hartu, (edo zardaixa igual) eta gaztaiñatara. Hau guztiau gaztaiñia zuan, bai? eta erreza zuan. Gaztaiñak bota, eta gero lokotzak jaso. Matxardiaz, e? Matxardiaz, bestela, gaztaiña-lokotzak oratzia ez dok bromia!. Ik. mordaza.  Azkuek be badakar Eibarren jasotako berbatzat.
Matxaria (Matxari, Matxadia, Matsarixa). l. iz. (TE). Lugar de Eibar. Matxadixa, nun danik bez oiñ.
Matxelo [Martzelo / Martzel / Markel]. iz. ber. (TE). Marcelo. Matxelok ziñuan, lehenguakin konforme zala.
matxienbra. iz. (ETNO). Macho y hembra. Matxua (koskia) eta henbria (zulua) etaratzeko balio daben esku-zepillua. Ik. arremetu.
1 . Matxin. gatxiz. (TE). Matxin (apodo). "Sobrenombre en Eibar" (TE, 549).
2 . matxin. aurr. (TE). Matxin-. Ez da aurrizkixa, baiña berba alkartuetan agertzen jaku aurretik, zein atzetik. / "Aparece en compuestos y derivativos" (TE, 549). Matxin-saltokarixa, matxingonagorrixa, matxingarratza.
© Jaione Isazelaia
matxingarratz. iz. (TE). Acedera (Rumex acetosa). "Planta herbácea que mascábamos los chicos, para gustar el jugo agridulce de la misma" (TE, 549). Eskolakuak giñanian, matxingarratzak batzen genduzen egarrixa kentzeko. / Matxin-garratza! Geuk be bai egarrixa kentzeko... umiak bakarrik ez! Geuk be bai iñoix bedarra ebaten gabizenian ta berotutakuan, egarrixa kentzeko hartu hori ta "ra!". Ez zeguan ba "Kasik" eta "Koka-kolarik" eta!. Ik. bedar garratz.
matxingonagorri. iz. (TE). Mariquita (Coccinella septempunctata). Matxin-saltokarixa, matxingonagorrixa, matxingarratza. Ik. marigonagorri, marigorri, marigorringo, matxingorri.  Gure bilketan jasotakuaren arabera, "matxingonagorri" eta "marigonagorri" dira berbarik erabilixenak.
matxingorri. iz. (ETNO). Mariquita (Coccinella septempunctata). Ik. matxingonagorri, marigonagorri, marigorri, marigorringo.
matxino. iz. (TE). Prensa de forja; martillo pilón; martillo de estampación. "Forjatzeko prentsia. Forjatzeko gabixa" (ETNO). / "Martillo pilón para estampar" (TE, 549). Matxinuan jotako piezeri esaten jakue forjaua. / Eibarren eta Plaentxian matxino zaratia ugari. / Gure gazte denboran esaten zan Txomoneko forjian matxino-hotsagaittik: "daunba! eta erriala", kolpe bakotxian erriala irabazten ebala aitzen emonez. / Lehenguan horri bihargiñorri ixa eskuak harrapau zetsazen matxinuak eta egundoko zurkatxa sartu zetsan.
matxinsalto. iz. (ETNO). Saltamontes, langosta. Matxinsaltua bakizu zer dan? Baten lapikuan sartu jakun guri, eta egosi dana, akordau barik! Eta, etara dou garbanzuori jateko -domekia zan- eta matxinsaltua garbanzutan. Atzera etara genduan eta, -"enee! horregaittik igual jango dou" eta jan genduan; ez giñan behintzat hil!. Ik. matxinsaltokari, saltamatxin.