Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
2 . melatu (melau). iz. (TE). Remojón. Arrate egunian hartu genduan melau ederra, arrasalde erdixan eiñ eban zaparradiakin.
melokotoi (malakatoi, melakatoi). iz. (ETNO). Melocotón (Prunus persica).
memel. izond. (JSM). Enclenque, de poco fundamento.
memelo,-a [memelo]. izond. (EEE). Alelado,-a; atontado,-a; mustio,-a, sin vigor. Personegaittik ganorabakua, lelua; gauzegaittik maskala. Horrekin jai dago, bizi guztian memelua izango da. / "Horrek jakan txaria!": "ule ederra" esan biharrian, "txaria", lehenako kostrunbria. Hori ule edarra dakanari esaten jako, ez nere moruko memeluari. / Kafitesnia hotza ez da ederra! neri ez jata gustatzen, ha memelua!.  Gizonezkuendako memelo erabiltzen da, andrazkuendako memela.
meñamel. iz. (ETNO). Meñamel. Bentaniari errebajua etaratzeko zepillo moduko erraminttia.
menar (mineral). iz. (AN). Mineral. [...] ataratzen jakola menarra. (Ibilt 379). Ik. mia.
mendabal [mendebal].
1 . mendabal (mendebal, bendabal) [mendebal]. iz. (TE). Viento de componente Oeste, muy húmedo y templado. "Haixe umela, hormak bustitzen dittuana eta eurixa dakarrena" (ETNO). / "Bendabal: Se dice en Eibar de un viento templado que precipita el vapor de agua del aire y determina un ambiente aguanoso" (TE, 239). / "Mendabal: Se dice de un viento templado que precipita la humedad en las superficies, haciéndolo todo aguanoso" (TE, 551). Bendabala lakorik gauzak alperrik galtzeko... / Mendabala dabill eta horma guztiak bustixak dagoz. / Mendakarixa, komeni, komentua, mendabala.... / Mendebala atara dau, eta hurrengo egunetan guardasolakin ibilli biharko dogu. Ik. ifar-haixe, ifar, norde, hegoi, ifar-mendabal, napar-hegoi.
2 . mendabal (bendabal, mendebal) [mendebal]. iz. (ETNO). Vendaval, viento fuerte.
© Jaione Isazelaia
mendafin (mentafin, bendafin). iz. (ETNO). Hierbabuena (Mentha piperita). Oso antzerakuak dira bixak, batania eta mendafiña. Baiña igartzen da, zein dan zein. Bai, mentak asko dagoz, 2 edo 3 diferentiak bai. Baiña usaiña ona beti. Lehen armarixuetan-eta ipintzen zan, usain gozua emoteko; ohian be bai. Kokua hiltzen dau horrek. Ik. batana, menta-bedar.  "Ohepian sartzen zan" (AN).
mendakari (bendakari) [mendekari]. izond. (TE). Vengador,-a, vengativo,-a; justiciero,-a. Espiritu zapotsua eta bendakarixa, alperrik eskoladuna izan. / Ez dau ondo emoten kristauan, mendakarixa izatiak. / Mendakarixa, komeni, komentua, mendabala... / Jaun Mendakarixa. (Ibilt 114). Ik. mendakor.
mendakor (bendakor) [mendekor]. izond. (TE). Vengador,-a, vengativo,-a. Gizon bendakorra, iñoiz parkatzerik ez daukana. / Zapua gordetzen eban mendakorra zan ha gaiztua. Ik. mendakari.
mendebalde. iz. (JSM). Oeste. Anton. sortalde. Ik. ostalde, sartalde, arrasalde.
mendekatu (mendakatu), mendekatze (mendakatze) [mendekatu]. da/du ad. (OEH). Vengar(se). Erremedixua guran lehenago, haren zorokerixia mendakatzia baiño. (Ibilt 463). Ik. bengau.  Ez da berba arrunta Eibarren; bengau da erabiltzen dana.
mendekatze (mendakatze) [mendekatze]. iz. (OEH). Venganza. Pentsau eban bere mendekatze gaiztuan. (Ibilt 478) / Bizi nahi, Zaldunagan mendakatze gogorra ahaldutzeko. (Ibilt 478). Ik. bengantza.  TEk badarabil, baiña ez da mendekatze berbia Eibarren erabiltzen. Bengantza erabiltzen da.
mendi.
1 . mendi. iz. (TE). Montaña, monte. Jai-egun gehixenetan mendixan izaten giñan.
2 . mendi. iz. (ETNO). Bosque. "Basua" esan leike, baiña basua mendixa be bada eta...  Monte esanguriaz gaiñera, bosque esanguriakin be badarabigu berba hau.
mendi gorri. iz. (TE). Monte pelado. Gorri laga ezkero mendixa, arbola guztiak eratxitta, mendi-gorrixa.
mendi-erromerixa. iz. (ETNO). Romería rural, romería de barrio. "Mendixan, auzuetan, ermittetan... basarri giruan egitten dana" (ETNO). Bi izeten zian, soiñojollia eta bera, Gelatxo eta Mendoxa. Horrek mendi-erromerixa guztietan ibiltzen zian; baiña danetan trikitixak, dana sueltua..
mendi-garai. iz. (TE). Alto, cima, cumbre. Mendi-garaixan agiri da Elgeta, Uberatik beittuta. Ik. mendigain.
mendi-illara [mendi-ilara]. iz. (TE). Cordillera, cadena montañosa. Pirineuak esaten jakon mendi-illariak muga eitten dau Frantzian eta Espaiñian artian.
mendi-mutil. iz. (ETNO). Obrero que trabaja en el bosque. Mendi-mutillak dabiz ha piñarixa garbitzen. Ik. abarkadun, basako, basarrittar, kaletar, kalekuma.
mendi-punta. iz. (ETNO). Cima, cumbre, pico. "Ai-ai-ai-ai-ai-í-jí-jí-jíí!": trikitixan egitten da eta mendi-puntan egitten dana!; lehen mendi-puntan be kostunbria zan irrintzixa botatzia!. Ik. gaillur, tontor.
mendigain. iz. (TE). Cima, cumbre, alto. Arrate mendigain baten dago, Hego aldera begira. Ik. mendi-garai.
mendiko behi. iz. (NA). Ganado de monte. Ik. basoko behi, behi gorri, ganau gorri, larra-behi, mendiko ganau.  Tartian behi, isko eta txahal izan arren, behixa esaten da.
mendiko ganau. iz. (ETNO). Ganado de monte[pirenaicas, suizas, asturianas]. Ik. mendiko behi.  Tartian behi, isko eta txahal izan arren, behixak esaten da.
mendirik mendi. esap. De monte en monte, a través de los montes. Mendirik mendi ebillen igesika. / Mendirik mendiko letañia. Ik. hegiz hegi.
mendiarte. iz. (TE). Valle, llanura; desfiladero, garganta. Mendi arteko lekua. Eibar, mendiarte estu baten dago, errekian luzetara.
Mendibil. b. iz. (TE). Mendibil [caserío]. Eibarko Agiña ballekua da. Mendibil, ziur, "mendi-biribil" laburtuta.
mendigoizale. iz. (TE). Montañero,-a. Gaurko mendigoizaliak Pirineuak zihar juaten dira eta baitta Alpesetara be. / Mendigoizalia, ederzalia, tabernazalia.
mendioillo. iz. (ETNO). Sisón (Tetrax tetrax).
mendiruzko [mendiranzko]. izlag. (OEH). De monte. Bestaldetik Txanbolin agertu zan mendiruzko itxuran. (Zirik 57).
mendizale. izond. (TE). Montañero,-a, aficionado,-a al monte. Aittan ohitturetatik mendizalia izan naiz beti.