Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
maillatuna [mailatune]. iz. (TE). Abolladura, magulladura. Maillatzian ondorixua, sakonunia edo apalunia (ETNO). Ez detsazu ikusi azpixan daukan maillatunia. Ik. apaluna, zapaldu, zapaluna, maspil.
© Jose Juan
© Asier Sarasua
maillu [mailu]. iz. (TE). Mazo. Mailluka haundixa. Forjan talka egitten daben pieza astuna. Errementarixen mailluka haundixa. Baiña egurrezkua be izen leike (ETNO). Ha bai maillu zarra! / Batzuetan maillo eta beste batzuetan jungura, ein bihar izaten da munduan. / Maillua burdiñezko buru haundixa daukan maillukia dok, perratzeko, segia pikatzeko-eta erabiltzen dana. / Jo mailluakin gogor, apurtu arte. / Maillukiak eukitzen dau jeneralian burdiñia zerian, eta maillua izan leike, mangua, eta gero bestia zilindro bat: "mazo". / Kant. Tiriki-tiki-tauki, mailluaren hotsa, laster ezkonduko da, gure neska motza. Ik. gabi-maillu, mailluak, pikamaillu.  Eibarren mailluka da normalian darabigun berbia (golpiak joteko eta ultziak josteko erabiltzen dan erreminttia); maillua haundixagua izaten da, sarrittan gauzak apurtzeko erabiltzen dana: hargintzakua, arotzerixakua...
mailluak. iz. (ETNO). Mazos. Olagizonak be erabilliko eben esku-maillua, batez be ola txikixetan, burdin-barratik pieza forjauren bat ataratzeko.  Mogelek bere zerrendan pluralian jartzen dau; orduan, uste izatekua da eskuz erabiltzeko mailluak izango dirana eta ez gabi-maillua.
mailluari [mailuari]. iz. (TE). Martillador,-a. Burdiña gorixa hartzen eban eskuan, Ferran mailluarixak.
maillubi (mailluki, maillabi) [marrubi]. iz. (TE). Fresa (Fragaria vesca). Urki Guenengo zelaixan, maillabixak ugari izaten ziran. / Maillubixeri, ortukuak baziran, ontzakuak esaten gentsen: "ontzako maillubixak". / Maillabixak, basokuak hobiak ortukuak baiño.
© Jaione Isazelaia
maillubi-bedar. iz. (ETNO). Fresa estéril (Potentilla sterilis).
ontzako maillubi (ontzako mailluki). iz. (TE). Fresa de cultivo; fresón. Komentuko baratzatik ontzako maillubixak ekarri deskuez.
mailluetan [mailuetan]. adlag. (TE). A mazazos, trabajando con el mazo. Abontzako jabiak diru asko euki arren, mailluetan eitten eban suteixan. Ik. mailluka.
1 . mailluka (mailloka) [mailuka]. adlag. (TE). Dando con el mazo, dando golpes de mazo. Mailluakin golpeka. Ferran zan batek mailloka eitten eban Txirixo-kaleko suteixan.
© Pedro Mari Castillo
2 . mailluka [mailuka].
1 . mailluka [mailuka]. iz. (TE). Martillo. Kaletarrak maillukiakin bezela, baserrittarrak atxurragaz ataratzen dabe bizimodua. / Han taillarrian jeuan mailluka hotsa!. / Maillukiak eukitzen dau jeneralian burdiñia zerian, eta maillua izan leike, mangua, eta gero bestia zilindro bat: "mazo".
2 . mailluka [mailuka]. iz. (ETNO). Martillo de grabador,-a. Grabauan, beti mailluka txikixa erabiltzen dok.
maillukatu, maillukatze [mailukatu]. du ad. (TE). Martillear. Hotzian maillukatziak ekarten dau sojia.
maiña [maina]. iz. (TE). Lloriqueo, puchero; sollozo. Gehixenbat umiekin erabiltzen da, miñik bako negarra danian. Egun guztian maiñak dittu ume horrek. / Bizarra arpegixan eta maiñetan ziharduan. / Ez maittia, neri maiñetan ez etorri, ez da zuretako eta.  Normalian pluralian erabiltzen da.
maiñak egin. esap. (TE). Lloriquear, llorar sin motivo. Zergaittik barik, maiñak eitten dittuzu beti. / Ez egizu maiñarik egin, txikitxo, emongo detsut-eta.  Umiekin erabiltzen da normalian, miñik barik danian gehixenbat.
maiñetan jardun. esap. (ETNO). Estar llorando sin motivo, estar lloriqueando.  Ume berbetan esaten da gehixenbat.
maiorazgo (maiorazko). iz. (TE). Mayorazgo, heredero principal. Seme nausiñak dittu maiorazguan eskubidiak.. / Esan ei etsan: "Ez jaok txarraorik maiorazkua basarrixan izatia baiño!, dana biharra!"..
maiseria. iz. (AZ). Capricho; golosina.
maistra (maixtra). iz. (NA). Profesora; maestra. Guk eskolan ezin genduan euskeraz berbarik eiñ, e?! Honako alanbrezko eraztun bat, eta berba eitten laguna ikusten bazan, tak! emoten zentsan hari; eta astian azkenian eukenak, erriela! Astian, zapatu atsaldian ha zeukanak, erriela emon bihar maistriai. Ez dakitt ezpanetako pintturia erosteko ero zetako izengo eban! baiña astero erriela kobratzen zeban harek!. / Maistriak esan zestan. (Zirik 89).
maitale. iz. / izond. (OEH). Amante. Bakoren lagun maitaliak dira. (Zirik 20).
maitiro (maittero) [maitaro]. adlag. (TE). Amorosamente, con amor, cariñosamente. Maitiro bizi izan ziran azkeneraiñok.  Ez da Eibarren erabiltzen.
maittagarri (maittegarri) [maitagarri]. izond. (TE). Amable, encantador,-a, adorable. Maittatua izan deiñ merezi dabena, bereganako maittasuna edo begikotasuna sortzen dabena. Neskato maittagarrixa dago zure alabia. / Ume maittegarrixa neretzat.
maittatu, maittatze (maittatutze) [maitatu].
1 . maittatu, maittatze (maittatutze) [maitatu]. du ad. (TE). Amar, querer. Urriñian gehixago maittatutzen da norberan lurra. / Bata gaztia eta bestia ederra, ez zan mira izatekua alkar maittatutzia. / Jaungoikuan hurrengo, alkar maittatzia, hor Lege Zahar guztia. Ik. maitte izan, mandamentu.
2 . maittatu (maitxatu, maittetu, maitxetu), maittatze (maittatutze) [maitatu]. du ad. (NA). Aceptar como propia cría. "Maittetu" izeten da beste batena zertutakuan. Berana, txahala beria bada, "maitte dau" ero "ez dau maitte"; eta gero igual bata dala ero beste dala ero, beria akabau eta beste bat ekartzen bada, gero ba lehelengotan igual ez, eta gero pixkat hasten danian lagatzen eta, "ba maittetu dau" esaten da.  Animalixekin erabiltzen da, besten umiak ontzat hartzia, noberana lez.
maitte [maite].
1 . maitte [maite]. izond. (TE). Querido,-a, amado,-a. Maittia dana. Nere txoko maittia! Noiz ikusiko ete zaittut berriz?
2 . maitte [maite]. iz. (TE). Persona amada, amado,-a. Maitte dan aiskidia, laguna, maitalia. Eraztun hau, nere maittian opakizuna. / Bera zala maitte bixen zoritxar guztian kulpagarrixa. (Ibilt
489).
Ik. andragei, nobixa, nobixo, senargei, aiskide, lagun, gizongei.
3 . maitte [maite]. iz. (OEH). Amor. Bixak bizi ziran maitte eta bake onian. (Ibilt 473). Ik. amorixo, maittetasun.
maitte-maitte [maite-maite]. izond. (TE). Muy amado,-a, muy querido,-a. Oso maittia. Nere bihotzeko maitte-maittia. Ik. maitte.
maitte-maitte egin. esap. (ETNO). Acariciar, hacer mimos. Egixozu maitte-maitte Ihintzari!.  Ume berbetan.
maitte izan [maite izan]. du ad. (TE). Amar, querer. Maitte ninduan eta maitte neban. Ik. maittatu, mandamentu.
maittegei (maittegai). iz. (AN). Amante (futuro). Maittegaia. Maittia izateko edo izango dana. Maittetsu gaur txoritxuak zugaztixetan kantari, milla berso barri aintzen [...] maittegeixari. (Ibilt 346).  Ez da hiztegixetan agertzen hau berbiau eta ez da, jakiña, berba arrunta.