gosna. iz. (AN). Colchón de plumas. "Lumazko koltxoia, edredoia..." (AN)
[...] eta gosnara ezkero izara zurixa. (Ibilt 189).
Ez da Eibarren erabiltzen.
gozagatx [gozakaitz]. izond. (NA). Irritable, colérico,-a; insoportable; desagradable. Doillorra bada, tonta eiñ eta aurrera! Doillorra da ba, gozagatxa. Ik. doillor. gozamen. 1 . gozamen. iz. (OEH). Goce, disfrute; usufructo. Hau izan da errazoia nere gelan ezkutatzeko zurekingo gozamena galdurik, egun honetan. (Ibilt 479).
2 . gozamen. iz. (TE). Gozo, regocijo, alegría; placer, gusto. Esaten dabe, Zeruko gozamena Jaungoikuan izate ederra begixen aurrian eukitzia dala. gozamenian [gozamenean]. adlag. (OEH). Feliz, dichoso,-a. Baiña kondiak, gozamenian eta kontentuz betia, frailliak emon zetsan erantzun zintzuagaz [...]. (Ibilt 469).
gozaro. adlag. (TE). Dulcemente, placenteramente; suavemente. Gozaro, ondo esanaz, itxuli eben etxera. Gitxi erabiltzen da.
gozatu, gozatze ( gozatutze). du ad. (TE). Dulcificar, endulzar. Lehenago eztixakin gozatzen ziran jateko gauzak. / Batzuk gatzatua gozatutzia gura izaten dabe, gaiñetik azukria einda. / Janari horrek eskatzen dau azukriagaz gozatzia. gozau (gozautze), gozatze [gozatu]. du ad. (TE). Gozar, disfrutar; sacar provecho, usufructuar. Sémiak diru-gastatzen gozau eben guztia, pillatzen gozau eban aittak. / Goimendiko ezteguetan izan naiz, eta han bai gozautzia! / Ez ei eban gutxi gozau aratoste haretan. (Zirik 103).
gozo. 1 . gozo (gozu). iz. (TE). Golosina, dulce, caramelo. Txikittan pentsatzen genduan, zeruan ez zala jaten gozuak baiño besterik. Ik. gozoki. Gehixenbaten pluralian erabiltzen da.
2 . gozo (gozu, goxo). izond. (TE). Dulce, cariñoso,-a; suave, placentero,-a. Aman laztanak, besterik ez lako gozuak. / Soiñu jarrai gozu ederratarikua, baiña hausiunia euki eban. / Ohe bigun goxuan. (Zirik 118).
3 . gozo (gozu). izond. (TE). Rico,-a, sabroso,-a, apetitoso,-a. Barau eitten naiz gaur eta ez neizu tentau usain gozu horrekin. 4 . gozo (gozu). izond. (ETNO). Tierra blanda, suelta, fácil de labrar. Lurrari dagokixonez, lur biguna, labratzeko erreza. Anton. tringo. 5 . gozo (gozu). izond. (ETNO). Dúctil; fácil de trabajar (madera,metales); de fácil mecanización. Errez lantzen dan egurra. Baitta, orokorrian errez lantzen dan edozein materixal be. Txopua, gaztaiñia eta keixia oso egur gozuak dira lantzeko. / Dekoletajian erabiltzen diran materixalak gozuak eta mekanizaerrezak izaten dira. gozoki. iz. (NA). Golosina; dulce; caramelo. Azukradun gauzia. Bonboia jan, honek esan deixan gero gozokixak gustatzen jatazela?! Ik. gozo. gozotasun. iz. (TE). Dulzura; afabilidad; suavidad; fraternidad; calor; gozo; cariño; afecto. Umezurtzeri aman gozotasuna falta izaten jakue. gozozale. izond. (TE). Goloso,-a; que le gustan los dulces. Gozuan, gozokixen zalia dana. Txikittan danok izan gara gozozaliak. grabadore. iz. (NA). Grabador,-a. Aittitta Eibarkua zan, grabadoria zan ha. Gure etxian grabau taillarra zekaun: lau ero bost bihargin bai!, han, komedorian, errekarutz beira, Paseo Sanandresen. 1 . grabau [grabatu]. iz. (TE). Grabado. "En Eibar, la artesanía del damasquinado" (TE, 414). / Grabau-lana (ETNO). Grabauak tira haundixa euki dau aurten. Eibarren, sarri, damaskinauan sinonimotzat erabiltzen da. 2 . grabau, grabatze [grabatu]. du ad. (ETNO). Grabar. Ebaketak egiñez, harrixan, zurian, metaletan, dibuju apaingarrixak eta markak egin. Eibarren galtzairu, burdiña, urre eta zidarrian. Grabatzeko moduen artian: zizelaua, gubil-eskuaidekua, gubil-kolpekua, puntzoikua.... grabauko [grabatuko]. iz. (TE). Grabador,-a; del gremio del grabado. "Perteneciente al gremio del grabado" (TE, 414).
Eibarren, limakua, makiñetakua edo grabaukua. grabe. adlag.-izond. (OEH). Grave, serio, importante, solemne . Holako gizon serixuan-serixoz grabia zan bat. (Zirik 90).
gran duke. iz. (ETNO). Búho real (Bubo bubo). Txori izena da.
Frantsesetik hartutako izena; ez da Eibarren ezaguna.
granbil (gramil) [gramil]. iz. (ETNO). Gramil. Zuluak egin aurretik egurra markatzeko erabiltzen dan erraminttia. Lanbide zaharren artekuegandik jasotako berbia da; baina gaur egunian gramil da erabiltzen dana, egurra zein galtzairua markatzeko.
grande. izond. (NA). Grande, excepcional; cosa buena que supera lo normal . Gauza bat edo gertakizun bat sekulako ona dala aittatzeko erabiltzen dogun maillegua. Oso ona, apartekua, sekulakua.
Umiak berez oiñez ikestia; hori grandia da e? amantzako, e? Lehen beti okertuta, hamengo miña einda eta... Oin sikeran ba, bildotsen moruan!. Mugatuan erabiltzen da normalian: grándia.
granuja. iz. (TE). Aprendiz (chaval), recadista. Taillarretan ofiziua ikastera sartzen ziran mutiko gaztiak, 10-12 urte ingurukuak. Hasiera baten egitten ziran biharrak, liman ikastia eta beste bihargiñeri errekauak egittia (ETNO). /
"En el habla de los de Arrate la acepción de este vocablo es la de un muchacho y no el peyorativo que le corresponde en castellano" (TE, 415).
Zure granujia bialdirazu, sagar batzuk emon deixorazen. / Ni hamabi urtegaz sartu nitzuan Bittor Sarasketanian. Granujia! Lehelengo biharra granujena izaten zuan limatzen ikastia; haxe zuan lehenengo biharlekua. Eta gero, ba, kañoiak alde batetik bestera eruan, eta materixala Estaziñotik ekarri, eta... Holakotxiak egitten najittuan hasieran. Gero, gitxika-gitxika, ofiziua ikasten hasi nitzuan, eta baskulagin gero! Berrogetamar urtian Sarasketanian baskulagin!. Berba honek Eibarren ez dauka erderazko zentzu txarrik. Mutiko-ren ordezkotzat erabili leike, eta taillarretan "aprendiz" esanguriakin.
|