Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
gaiztotasun. iz. (TE). Maldad; malicia. Diabruan gaiztotasuna, beti txarra gura izatia; eta bere kastigua, txarra guran onerako jarduntzia.
gaiztotu, gaiztotze ( gaiztotutze). da/du ad. (TE). Envilecer(se), depravar(se), volver(se) malo; infectar(se), enconar(se). Zahartzara, oso gaiztotu zan bere buruan zoritxarrerako. / Diru gosiak dakar gaiztotutzia gizona. / Haren gaiztotzia, lagun txarregaz ibiltzian ondorena izan zan. / Zahartu, gaztetu, aurreratu, hurreratu, amandratu, gaiztotu.
galafari. iz. (ETNO). Cena posterior a los trabajos del trigo. Gari-jotia eitten zuan etxe mordua bat einda, auzolanian. Goixian eitten bazuan, bazkarixa eitten zuan, eta gabian ein ezkero, afarixa; gari-joteko afarixa esaten jakuan. Eta garixa ebatia amaittutakuari esaten jakuan galafarixa. Ik. montxor, teillatu-afari, gari-joteko afari.
galanperna (galaperna). iz. (ETNO). Parasol (Lepiota procera, Macrolepiota procera). Perretxikua. Galapernak asko dittuk, zurixak, horixak... Baiña itxuroso bakarra hauxe dok [argazkixan "Macrolepiota procera"]. Hau ez dok txarra. Úrdiñakin-eta, úrritxakin-eta, konparaziñorik bez, ezta? baiña jateko modokua.  Lepiota eta Macrolepiota generoko perretxiko gehixenekin darabigu hau izenau (Lepiota excoriata, Lepiota naucina, Lepiota rhacodes...), baiña Macrolepiota procera da gure inguruan jaten dan bakarretakua. Bestieri (txatxarrak diralako, edo kaltegarritzat jotzen diralako), zapo-perretxiko edo suba-perretxiko esaten jakue sarri.
galant. izond. (TE). Hermoso,-a, guapo,-a, de buena presencia ; enorme, tremendo,-a. Itxura edarrekua; Haundixa-edo. / "Grande, en sentido de cosa que logró su plenitud específica" (TE, 382). Mutil galanta ein jatzu seme hori. / Kuadru galanta zuan da nahikua negar erain jestan... --Nolanahi be, hire sentimentueri holako bihozkadia emoteko on-ona izan bihar. --Bihozkadia diñok, bihozkadia?... Haze zastadia emon zestan... (Zirik 16s). / Sekulako fabrika galant bat [...], tximiñixa haundixak keia darixola zittuala. (Zirik 105).
galar. (AN). Leña seca; carbón de castaño; leño muerto. "Egur lihorra" (AN). "Gaztainondo-ikatza; zuhaitzean bertan ihartua dagoen adarra" (ELH).  Galarra: Leña seca itzultzen dau Javier Elorzak (EOYE, 299. or. (JEL)). Azkuek leño muerto en el árbol mismo jasotzen dau, baiña eskintzen dittuan adibide guztiak Bidasoaz bestaldekoak dira. (AN).
© Jaione Isazelaia
galbahe (galbahi, galbara).
1 . galbahe (galbahi, galbara). iz. (TE). Cedazo; criba; tamiz; cernedor; harnero. Garixa bahetzeko erreminttia. Hondo saredun eta zulodun tresnia, tamaiñu desbardiñetako pieza zehiak eta zatikixak apartatzeko erabiltzen dana (ETNO). Galbahi zehiagaz iralgittu biharra izaten dau arturunak, taluak eitteko. / Ore-mahixan gaiñian, alde batetik bestera, langia ipintzen zan. Eta langa gaiñian, galbahixa. Hortxe erain galbahixa, ezker-eskuma, gogor, eta uruna ore-mahai barrura jausten da, eta zahixa galbahian geratzen da. "Eralgi" esaten jakon horri, uruna garbittu, zahixa, garixan zikiña kendu eta urun garbixa laga, ogi zurixa egitteko. / Galbahiakin torlojo zehiak apartatzen hasi da mutilla. / Galbahi zehe batekin hobeto apartauko dittuk. / Galbahia, pasatzekua babak! Baba txikixak eta, pasatzekua; eta bestiak, ederrak, han gaiñian. Bai. Ba, gurian baeban nunbaitten hondokiña, baiña ez dakit nun dan. Haria pasatzeko eta, hamen obran, ezta? Galbahia da ha be. Eta zera!, sikatzeko zerak be bai, intxaurrak sikatzeko ederra da, e? / Galbahiakin garixa astintzen. (Ibilt 474). / Galbahiagaz be ura, barrittan. Ik. bahe, ikatz-galbahe, pasau, ikatz-bahe, barrittan.  Artikuluakin, galbahia egitten da. Taillarretan be berori berbiori erabiltzen da, pieza zehiak apartatzeko tresnia izentatzeko.
2 . galbahe (galbahi). izond. (TE). Perezoso,-a; vago,-a. Mutill hori galbahi osua dozu. / Galbahia baiño be alperrua zan. Ik. alper.
galbahian pasatzeko premiñia izan / euki. esap. (EEE). Necesitar corrección o mano dura . Norbaittek joera txarrak edo okerrak kentzeko premiñia izan. Horrek be bajakak ba galbahian pasatzeko premiñia. Ik. pasau.
galbana. iz. (NA). Galbana; pereza. Galbania dakat jaikitzeko.
galburu. iz. (TE). Espiga de trigo. Leku batzuetan artazixekin batzen dittue galburuak. Ik. gari-buru.
1 . galda.
1 . galda. izond. (TE). Candente; ardiente; abrasador. Eguardiko euzki-galdia hartu genduan Elosura heldu baiño lehen. Ik. eguzki-galda, bero-galda, eguzki-galdatan egon.
2 . galda. iz. (ETNO). Hornada. Mogelek darabillen esanguria galda-aldi edo agoialdixana da. Burdiñoletako berbia da. Ik. agoialdi, labaldi, galdaldi.
3 . galda. iz. (ETNO). Calentamiento para templar o forjar. Tenplatzeko edo forjatzeko pieziari emoten jakon beroketia. Taillarretako berbia da. Ia materixala biguntzen dan galda batzuk emonaz.
4 . galda [galdategi]. iz. (ETNO). Fundición [taller]. Metalak urtzen diran lantegixa. Oindiok oraintsu, xemei barik hasi ziran galdak be aberastu egin dittuk. Izan be biharrerako urte onak hartu jittuek.
2 . Galda. gatxiz. (TE). Galda (apodo). "Sobrenombre en Eibar" (TE, 382). Galda zaharran erremedixuegaz osatu eban lauremiña.
galdabatekuak. iz. (ETNO). Las cuatro partes de la goa. Agoia zatitzen daneko lau zatixak; galda-aldi edo agoi-aldi batekuak diran lau zatixak. Burdiñoletako berbia da. Agoian erdi bixak: burute edo txangota eta totxua. Hónek zati bixok be erdibittu egitten ziran. Lau zatixok galdabatekuak zirala esaten zan.
galdakao lanperna. iz. (ETNO). Amanita rojiza (Amanita rubescens).
galdaldi. iz. (ETNO). Hornada. Ik. agoialdi, labaldi.
galdara.
© Jaione Isazelaia
1 . galdara. iz. (TE). Caldero,-a. Galdara haundi bat morokilla eta esnia eizu, gatozen guztiendako. / Haragillia aizto zorrotzakin eta emaztia galdara haundixagaz heldu ziran txarri-kortara. (Ibilt 462).  Holan esaten da: gáldara.
2 . galdara. iz. (ETNO). Caldera (para calentar útil de soldadura). Soldiatzeko sistema zaharrenian, maillukia berotzeko sua egitteko erabiltzen zan metalezko ontzixa. Egiñeik sua galdaran eta sartik soldiatzeko maillukia berotu deiñ. Ik. eztaiñau, kandeleja.
3 . galdara. iz. (ETNO). Caldera (de gas, calefacción, etc).
galdarakada (galdarakara). zenbtz. (TE). Calderada. Zihetz amaittu dau galdarakara artua-eta-esnia.
Galdaramiño. l. iz. (TE). Galdaramiño (monte). Elgetako lurretan daguan mendigaiña. Galdaramiñon tontorrak, titi baten itxuria agertzen dau. / Zuzen zagoz, izan laike Galdaramiñotik Durango agiritzia. / Galdaramiño gaiñetik, hiru edo lau herri agiri dira, kontuan hartu barik Eibarko herrixa.  Antxiña-antxiñatik (XIX mendetik hona bai behintzat) deittu izan jako Galdaramiño; halanda be izen arautua bai Euskaltzaindian baitta Mendi-federaziñuan be, Galdaramuño da.
galdari. iz. (ETNO). Fundidor,-a. Galdaketan diharduan bihargiña. Taillarretako berbia da. Ik. urtzaille.
galdatu, galdatze.
1 . galdatu, galdatze. du ad. (ETNO). Caldear. Metalak gorittu tratamendu termikoan. Sarri galdatutako galtzairuak urebagixak ugari.
2 . galdatu, galdatze. du ad. (ETNO). Fundir. Metalak urtu. Taillarretako berbia da. Aurrera fundiziñoko labak hamaika burdiña galdatutakuak dira. Ik. urtu.
3 . galdatu (galdau), galdatze. du ad. (TE). Unir dos hierros caldeados, soldar. Errementarixak, goritzian bittartez burdiña bi bat egin, soldau (ETNO). / "Unir dos hierros por el fuego" (TE, 382). Errementarixari eruan biharko detsazuz zati bixak galdatzeko. / Hausi jaku trepetxu hauxe, eta ez dakitt ahal izango ete dan zati bixak galdatzia.
galdera. iz. (TE). Pregunta; cuestión. Ein destazun galdera horrek, ez dau merezi erantzunik.  TEk ez detsa komentarixorik egitten, baiña uste dogu galdetu-ri egitten detsanak hamen be balio dabela.