gantxerria. iz. (NA). Viento frío del este. Gantxerria da hau!, gantxerria!. Azkue-k, "LANTXER (R-uz): boira, niebla" (1984, 678).
gantxil. gantz. iz. (TE). Grasa, sebo, manteca, saín, gordura. Animalixen ehun adiposua; urtutzen danian koipe bihurtzen da / "Grasa del vacuno" (TE, 385). Babak gantzakin, ikazgiñen eguneroko janarixa. / Odolostiak eiñgo zittuala bere [fraille gizenaren] gantzekin. (Ibilt 461).
Ik. koipe. gantzak alkar jo [gantzak elkar jo]. esap. (TE). Juntarse las mantecas y muerte repentina (fig). "Bapateko heriotza adierazteko. Loditasunarekin zerikusia ei du" (EEE, 35). / "Diagnóstico vulgar de ciertas muertes repentinas" (TE, 385).
Gantzak alkar jota hil ei da bart bere ohian. gar. iz. (TE). Llama; fuego. Maittetasunan garra, benetakua bada, ibaiko ur guztiegaz eziñ amatau. / Garra darixola [...] ez amorro gutxikin. (Ibilt 476).
garretan. adlag. (OEH). En llamas, ardiendo. Ezin eban gorde erebixan amorrua [...]. Eta barrutik garretan [...] ekin zetsan [...]. (Ibilt 486).
garagar (garragar). iz. (TE). Cebada (Hordeum vulgare). Gure baserrixetan zaldirik ez danetik gehixenetan, garragarrik ez da eraintzen. / Uruna etaratzeko, ba, artua, edo garixa edo garagarra, edo antzerako zeozer bihar da. / Olua eta garagarra be basarrixan eitten zittuan. Garagarra dagozak hiru klase: garagar normala, goixagoko garagarra eta garagar zurixa. Garagar zurixa zerbezia eitteko, eta pastak... Zehi-zehia eitten dau uruna. Hamen garagar normala bakarrik ikusi juat. Bestiak Bittorixatik honutz ez dittuk eitten. Bes. garagar zuri, goixagoko garagar.
garagarraka egin (garagarka egin, garagar(ra)ka egon). esap. (ETNO). Revolcarse el ganado caballar. Astuak eta kaballuak eitten dabe hori. Kaballuak biharrekua dau, ganauak hausnarran eittia moruan, kaballuak biharrekua dau digestiñua eitteko garagarraka eittia. Ik. garagarrak irabazi. 1 . garai. 2 . garai. iz. (ETNO). Hórreo, granero. Aidian, garaua edo alia umedadetik eta arratoietatik babesteko, lau zutaben gaiñian eta etxetik aparte egindako egurrezko eraikuntza. Garai gitxi geratzen dira Euskal Herrixan: Ibarguengo garautegixa Bariñagan, Bergarako Agarre baserrixan (San Martin auzuan)... / Agarre baserrian dago Gipuzkoan gelditzen den garai bakarra, baina baserriko andreak esan zigun eurek "troja" deitzen ziotela (JME). Ik. garautegi. garaittu, garaitze [garaitu]. du ad. (TE). Alcanzar una cima, un alto. "Alcanzar lo alto" (TE, 387).
Ik. gaiña hartu, gaindu. Ez da asko erabiltzen; gaiña hartu gehixago.
garatu, garatze. da ad. (ETNO). Desarrollar(se), renovar, hechar escapos; germinar. Burua dauken berdurei edo landareri burua "juan" eta hazixak botatzeko kertena eta lorak egittia, azei, nabuei, letxugei..., baiña batzuek "porruak garatu" be esaten dabe.
Letxugia garatzera doia eta kendu ein biharko da. Ik. loratu, zildu, aroldu. garara juan. da ad. (ETNO). Empezar a desarrollarse la planta. Nabua garara doia. garau. 1 . garau. iz. (TE). Grano, semilla. Garaua sapaixan gordetzen danetik, ez da garautegirik gure aldietan. Ik. ale. 2 . garau. iz. (ETNO). Material para cubrir defectos; relleno. Galda-burdiñazko piezen haixe-zuluak eta akatsak betetzeko erabiltzen dan gaixa. Haixe-zulua jaukak eta sartixok garau bat. 3 . garau. izond. (TE). Algo grande/exagerado/inesperado. Friztixa garauak bildurtu ninduan, benetan izugarrixa zalako. / "Garau, Bizkai aldean grano bezela erabiltzen da eta Eibar ta inguruetan grande edo tremendo bezela" (Zirik 72n).
garau-sartzaille. iz. (ETNO). Persona que rellena o tapa los poros o irregularidades del fundido, desporador. Fundiduari haixe-zuluak eta akatsak betetzeko zeregiña daukan bihargiña.
Garau-sartzailliak jornal gitxi irabazten juek. / Basarritarrak [...] esan zetsan garausartzallia zala (desporador). (Zirik 72).
garau-sartze. iz. (ETNO). Tapado/cubrido de defectos. Galda-burdiñazko piezen haixe-zulo eta akatsak betetzia leundu aurretik.
Garau-sartzia ez da bihar gatxa. garauak sartu. du ad. (TE). Tapar/cubrir poros. "Operación sobre las piezas fundidas, para cubrir sus defectos en las superficies a pulir" (TE, 387).
Benanzio txikixak, garauak sartzen eitten eban "Trokola"nian. garaundu (garandu, garautu), garauntze. du ad. (ETNO). Desgranar. Garautu edo aletu, aliak burutik banandu.
Ik. urkuldu, aletu, harrotu, oskoldu, irakorri. Gitxi erabiltzen da; aletu eta urkuldu gehixago.
garautegi (garautei). iz. (TE). Hórreo, alfolí, granero. Beittu zeruko hegaztixak: ez dabe solo-eraintzerik, ez metatze eta ez garauteixan gordetzerik; eta hala be, ez dittu Aitta guriak mantentzen? (Mat. 6. 26). Ik. garai. garauzale. izond. (TE). Granívoro,-a. Txori txikixen artian talde haundi bi egitten dira: garauzaliak eta kokozaliak (ETNO). Ernaria kokozalia dan bezela, hormatxorixa garauzalia. / Parandia, katanarra, kardantxillua...: horrek guztiok garauzaliak. Ik. kokozale. garbantzu (garbanzu, garbantzo). iz. (ETNO). Garbanzo (Cicer arietinum). garbantzu-egun. iz. (ETNO). Comida con invitados, banquete. Konbidauntzia hamen askotan esaten zan "garbantzu-eguna". Ik. konbidautza, ondra-bazkari. garbatu, garbatze ( garbatutze). da/zaio ad. (TE). Arrepentirse. Ez dau balio garbatutziak, erremedixorik ez dauken gauzetan. / Okerra eiñ eta gero etortzen da garbatzia. / [...] damutasunen eztena, garbatze beranduak eta azken sari herrena. (Ibilt 90).
/ Ez neban iñoiz buruan erabilliko [...] nere ondo-eiña garbatu biharrik izango nebana. (Ibilt 479).
Ik. damutu. garbi. 1 . garbi. izond. (TE). Limpio,-a, puro,-a, claro,-a, aseado,-a; limpio,-a, despejado,-a. Lehenago, erreka garbixak arraiñez jositta. / Andrakume garbixa, etxian eta soiñekuan agertzen da. garbigille [garbigile]. iz. (TE). Lavandero,-a. Garbigillia zintzo-zintzua zuk izentau zestazuna. Ik. lixibera. |