Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
gura.
1 . gura. iz. (TE). Deseo, voluntad; gana, apetito. Batzuen ondo guria, beste batzuen gaizki guria, mundua joko bat dalako. / Beti izan dot liburu horren guria. / Ardura ez deskuna entzun guriak zerlako okerra ekarri laikian. (Ibilt 461). Ik. nahi izan.
2 . gura. postp. (TE). Deseando, anhelando; queriendo. Etxe txiki baten guran nabill. / Beti ikasi gurarik dabill. Ik. nahi.  Bai aurrekuak bai postposiziñuak berak kasu markak hartu leikiez.
gura izan.
1 . gura izan. du ad. (TE). Querer, ansiar, desear, tener ganas. Zeozer nahi izatia. Hori da benetan gura izatia. / Berak gura izan eban. / Gura deirala, gura deizula, gura deixala; gura deigula, gura deizuela, gura deixela. / Gura dabenandako jan edo eran... Ik. nahi izan.
2 . gura izan. dio ad. (OEH). Querer, amar. Norbaitteri gura/nahi izatia. Zaldun jatorrari be hainbeste gura zetsanetik, [...] ezin eban sinistu emaztiak ziñuana egixa izan zeikianik. (Ibilt 479). / [Zaldunari] Danak ondo gura zetsela, eta hala be Dukiak umetatik beragaz ebanez. (Ibilt 475). / Iñoiz baiño gehixago eban ba begiko eta hobetuago gura zetsan. (Ibilt 484). / Munduan onduen gura izandako Maittia! (Ibilt 487).
gurako. izlag. (OEH). Del agrado de. Ez jakolako ezagutzen ez aiskide eta ez gurakorik andrakumien artian. (Ibilt 458).
guran. adlag. (OEH). Queriendo. Zazpi urte dira jarri nintzala haren borondate ona irabazi guran ondrau ospatziakin. (Ibilt 483).
guraiña. zenbtz. (AZ). Tanto como se quiera/desee.
gurarik. adlag. (TE). Queriendo, con la intención de. Eta heldu zanian toki batera, euzkixa sartzen zanetik bertan gaba ein gurarik, hartu eban hango harri bat buru azpirako almuhadatzat, eta bertantxe lotaratu zan (Gen. 28. 11).
guraso (gurasu). iz. (TE). Padres, padres y madres; progenitores. Aitta-ama. Gure gurasuak erakutsi zeskuen hizketia (da), nik hamen gura dorana agiri. / Ertzillenian, etxeko nausi zan Patxiko, mutilzaharra izan arren, anaian umezurtzen gurasu ein bihar izan ebalako. / Abadia poztu zan gurasuak bere esana aintzakotzat hartu ebala-ta mutillan edukaziñua leunduko zala pentsaurik. (Zirik 79).  Jeneralian pluralian, TEk sarreria be holan dakar eta.
gurazale. izond. (TE). Amoroso,-a, cariñoso,-a, tierno,-a, dulce. Emetasunak dittu berakin politxtasuna, biguntasuna, gurazalia izatia, negarra eta parkatzia.  Ez da erabiltzen.
gure. izord. (TE). Nuestro,-a. Gu-n edutezko genitibo markardun formia da. Solo hau guria da; saill ha, zuena. Ik. gu, geure.
guren (guen, esne-gu(r)en). iz. (ETNO). Nata de la leche. Basarriko esniak bestiak baiño guren lodixagua eukitzen dau. Ik. esne-tela, esne-gain.
gurez (guraez) [gura ez]. iz. (TE). Antipatía, malquerencia; desgana, falta de voluntad. Argittu jako deskun gureza. Ik. nahiez, ondoez.
guri.
1 . guri. izond. (TE). Rollizo,-a, grueso,-a, gordo,-a, lozano,-a. "Se dice del animal bien cebado y por extensión de la persona en buen año" (TE, 416). Oillasko guri-gurixak erreta afaldu genduzen. / Goizian goiz jaiki biharko dogu, gure frailliok zer diñuen beitzeko; bata, ba, gizen gurixena dago eta ondo izango da hiltzia odolostiak eitteko. (Ibilt 461).
2 . guri. izond. (EEE). Gelatinoso,-a. Gaur txarrikume gurixa jan bihar dogu.
gurittu (guritxu), guritze (gurittutze) [guritu]. da/du ad. (TE). Engordar; cebar. Ferixara baiño lehen, piskat guritxu biharra dau abere horrek. / Hegaztixak, haragittarako badittuzuz, guritzia bihar dabe, gurittutzia. / Gure etxian sobra diran jatekuekin, segurua da txarrixak guritzia.  Animalixekin erabiltzen da.
gurpitz (gurbitx, gurbitz). iz. (ETNO). Madroño (Arbutus unedo).
gurrutxel. iz. (JSM). Manta/tapete de sepultura. Ik. argizai, manta, olata, asiento.  Gaur egunian ez da erabiltzen; XVIII. gizaldiko berbia da. JSMek holaxen daka jasota: "tapete que servía para cubrir el lecho sepulcral en las parrokias"
gustagarri. izond. (OEH). Sabroso, -a, agradable, que causa gusto. Lau arruara ezta eritxi lehendabiziko txerria, da bigarrena gutxi gehiago baiña bai gustagarria. (Zirik 60).
gustau, gustatze [gustatu]. zaio ad. (TE). Gustar, agradar. "Sentir complacencia en una cosa" (TE, 417). Atzo erromerixan ikusi neban neskatillia gustatzen jata. / Ez da gatxa esan dozun gaztia gustatzia. / Beste batzueri ez jakue gustatzen bigarren izen horrekin deitzerik. (Zirik 56).
gustauta egon [gustatuta egon]. da ad.-esap. (OEH). Gustarse de. Norbaittez/norbaittekin gustauta egon, norbaitt gustoko izatia. Uste juat heurekin gustauta dagola. (Zirik 126).
gusto (gustu) [gustu]. iz. (TE). Gusto, sentido del gusto. Mundurako gustua galdu eban.
gustora (gustura) [gustura]. adlag. (TE). A gusto, placenteramente. Uda guztian gustora egon zan Donostian. / [Euskera] osotuan egin biharragattik ez ziran danak gusto-gustora geldittu. (Zirik 5s).
gutar. izond. (TE). De los nuestros, paisano,-a, correligionario,-a, de la familia. Gure famelixakoa, artekua, aldekua, alderdikua dana; gurekin bat datorrena, gure iritzixak dittuana. Ez ardurarik euki, gutarra da.
guzti. zenbtz. (TE). Todo, entero. Orokorra da. Mundu guztia dago bildur baten, hirugarren gerria ezagutuko ete dogun. / Nik zuretako, daukaran guztia. / Patxiku, ondo portau hakitt gero e. Neure diru guztiok heure alde jokatu jittuat eta. (Zirik 71). / Hórrek guztiok holan izan bihar zittuan. (Zirik 12). Ik. dana.  Artikulua hartzerakuan guztixa zabaldu dan arren, guztia izan da orain arte erabili izan dana, eta, gaur egun be gehixen erabiltzen dana.
eta guzti. postp. (OEH). Incluido, junto con, y todo. Jakiñeko hondamendi hau ta guzti, bixak bizi ziran maitte eta bake onian. (Ibilt 473). / Etxian ebela neskame mardo eta itxura onekua, senarrak, gor ta guzti, begixa jota eukan. (Ibilt 470).
eta guzti be [eta guzti ere]. esap. (OEH). Aún y todo. Bere erbi-txakur ta guzti be, gure Pernando gizajuak ez eban erbi aztarranik be atara. (Zirik 117). Ik. hala eta guzti.
guztia biharreko [guztia beharreko]. esap. (TE). Mediocre, regular. "Se usa para calificar las cosas que no pasan de regular" (TE, 417). -Zerlakua aurtengo urtia? -Guztia biharrekua. Ik. dana biharreko.
guztira. adlag. (TE). En total, en general. Guztira pelotari ona: ezker, eskuma, eskuz, paliakin eta zestuagaz.
guztiro. adlag. (TE). Enteramente, completamente, totalmente. Guztiro jan dogu mahaira atara dozun dana. / Hoztu naiz guztiro harendako. / Konzejuko ein daben ezkero, txotxolotu ein da guztiro. / Guztiro alai arkittu zan. (Ibilt 484). Ik. guztiz.
guztiz. adlag. (TE). Muy, del todo, enteramente, completamente. Ez dau guztiz ondo atara, baiña itxuria emon detsa. / Kant. "... ... euskaldunen artian guztiz maitatua" Ik. dana, guztiro, erabat.