garbiki. izond. (TE). Limpio,-a, pulcro,-a. Ahuntza, animalixa garbikixa. Ik. harraki, astunki, ausarki, garbi, hausiki, jaunki, makalki. Ez dira -ki akaberia daken izenonduak erabiltzen, eta, orduan, garbiki bez.
garbiro. adlag. (TE). Claramente, limpiamente. Garbiro ikusi da zein dan lapurra. / Astiro, berriro, geldiro, garbiro... garbitegi (garbitei). iz. (TE). Lavadero; lavandería. Errekak lohittu ziranetik, herriko garbiteixak alperrikuak. garbittasun [garbitasun]. iz. (TE). Limpieza. Korputzian garbittasunak ardura badau, espirituan gehixago ardura dau. garbittu, garbitze (garbittutze) [garbitu]. 1 . garbittu, garbitze ( garbittutze) [garbitu]. da/du ad. (TE). Lavar, limpiar. Behin jantzi, eta zure soiñekuak garbittu biharra. / Egunero bihar dau etxiak garbittutzia. / Zapatuko azkenengo zeregiña, makiñak garbitzia. 2 . garbittu, garbitze ( garbittutze) [garbitu]. du ad. (TE). Matar, quitar la vida. Gehixenetan besten batek egitten dabenian esaten da, baiña berezkuari be bai. Personak eta animalixak izan leikez.
Lauren artian garbittu eben bakarrik zoian ha gizona. / Bere kontrarixuak, askotan gura izan eben garbittutzia. Ik. hil, akabau, azkena emon. Bai bateron batek egitten dabenian, bai berez.
garbitzaille [garbitzaile]. iz. (TE). Barrendero,-a; persona dedicada a la limpieza. Herriko kalietan garbitzaille izan bihar izan eban, eskolarik ez ebalako. Ik. kale-garbitzaille. garbizale. izond. (TE). Limpio,-a, aseado,-a, pulcro,-a, que tiene el hábito de la limpieza. "Que gusta y ama la limpieza" (TE, 388).
Ahuntza da pekora bat, garbizalia. gardantxillo. iz. (ETNO). Cardenillo en marmitas sucias de leche; leche agria, rancia, su color y gusto. Garraztutako esnia; marmitta zikiñetan gelditzen dan alperrik galdutako esnia. Arraunkia bera, eta baitta berorrek lagatako gusto txarra. Biharbada, beste jateko batzuena be bai.
Baten etorri jatan plazara bat, esne berdia eruan netsala esaten! Zelako lotsia! Eukitzen eban berak, lapikuan buelta guztian gardantxillua, berde-berdia eginda dana. Ta haretxek esniai koloria emon. Esnia ez zan galdu, baiña berdetu! Gardantxilluak koloria emon, eta usaiña!. Azkuek eta Mujikak gardamu, gardama, gardantz, garde eta gardinga daukez, antzerako esanguriakin: "rancio, agrio; hez de la leche; roña espesa, casi costra; gusto del tocino rancio"; eta abar.
gari. iz. (TE). Trigo (Trificum aestivum). Mendietan zihar laborerik garrantzitsuenetakua. Oiñarrizko jatekua zan, eta gaiñera errentak ordaintzeko, eta elizkizunak ordaintzeko (bataiuak, entierruak, zoluak bedeinkatzia...) erabiltzen zan. Gure inguruan 1960 inguruan laga jakon ereittiari.
Garixa, ernetzen diran hazixetatik fiñena, gure Jaunan korputz aldatzeko beste zintzua. / Garixa esaten juagu beti, baiña garixak be mordua dagozak, eta bakotxak beran zera jaukak. Malgarixa, gozgarixa, gari-bizarduna, berandukua... Bakotxak beran zera jekan. / Hiru klase zeren: bat gari bizarduna, bestia hauxe modukua, eta bestia malgarixa esaten jakona. Malgarixa kanpotik ekarrittakua zan, barrixa zan, hori nere akorduan ekarri zan. Eta horrek eitten eban ale haundixagua, eta lastua sendo-sendua. Bizarduna txarra izaten zan, lanian pikau eitten eban! Punta zorrotza eukitzen eban, eta bizarrak ale guztietan. Eta laugarrena izaten zan goizgarixa; goixo emoten eban. Ha etortzen zan Sanjuanak baiño lehenuago, Sanantoniuetan!. / [Galbaiakin] garixa astintzen. (Ibilt 474).
Ik. beranduko gari, goizgari, malgari, mozgari. gari lohi. iz. (TE). Trigo no limpio de otras clases de semillas. "Trigo no limpio de otras clases de semillas" (TE, 389).
Gari lohixa usueri jaten emoteko. gari-ale. iz. (TE). Grano de trigo. Gari-alian itxuran eitten ziran ogixak. Ik. gargarau, gari-garau. gari-azao. iz. (NA). Haz de trigo. gari-bedinkatze (garixak bedinkatze). iz. (TE). Bendición del trigo, de la cosecha de trigo. Antziña, maietza-ekaiña inguruan, gari-soluak bedeinkatu egitten zittuan auzoko abadiak, trunboiak eta txingorra urrintzeko, eta gari ugari jasotzeko (ETNO).
Garixak bedinkatzia, maietzian. gari-bizardun. iz. (ETNO). Trigo barbudo. Ik. beranduko gari, goizgari, malgari, mozgari. gari-buru. iz. (TE). Espiga de trigo. Eta behin, zapatua zala, Jesus gari-soluetatik zihar zoiala, bere ikasliak, gosiak ziranetik, gari-buru batzuk hartu, urkuldu eta garaua jaten hasi ziran (Mat. 12. 1). Ik. galburu. gari-ebataille. iz. (ETNO). Segador,-a de trigo. Ganauakin juan etxera, eta gero gari-ebatera, akordatzen nok! Garixa ebaten zan beti igitaixakin, segiakin sekula bez. Hamen garixa izaten zan sagraua! Garixa detaillera! Ahal dala, igitaixakin ebaten danian be, kuidauakin. Holan hartu, eskuakin, eta igitaixakin ebagi, "ra-ra-ra". Baiña beti, lurrian lagatzerakuan be, beti laga. Jaurti ez! Holakuak izaten ziran gari-ebataille txarrak!. gari-ebate. iz. (TE). Tiempo de siega, labores de siega. Garixak zeukan biharrik gogorrenetakua. Egunsentixan hasten zan kafia ta patxarra armozau ostian; 9.00-10.00ak arte gari-ebaten egon eta zopia, arrautza paria, hirugixarria... Gero gari-ebaten jarraitzen zan illuntzira arte, bazkaltzeko geldialditxo bat eginda. Garixa beti igitaixaz ebaten zan, segiakin asko galtzen zan-eta (ETNO).
Gari-ebatiak dittugu aste honetan. Pluralian "gari-ebatiak".
gari-eraitte (gari-eraintze, gari-eraitxe). iz. (ETNO). Siembra del trigo. Garixak eraintzia, Domuru Santuetatik aurrera. gari-erne. iz. (TE). Trigo verde, naciente. Artaldia eruaten da gari-ernietara, gogorragua etorri deiñ. Ik. gari-heldu. Normalian pluralian.
gari-garau. iz. (ETNO). Grano de trigo. Ik. gargarau, gari-ale. gari-garbitzeko makiña. iz. (ETNO). Aventadora. Garixari lastua kentzeko makiñia. Gerra ostian zabaldu zan gure inguruan. Gari-garbitzeko makiñia agertu aurretik, garixa airera botata garbitzen zan; haixiak alotza eta lastua eruan, eta alia bertan lagatzen zeban.
gari-heldu. iz. (TE). Trigo-maduro. "Se dice cuando están las eras doradas llamando al segador" (TE, 389).
Urrezkuak zidurixen euren sailletan gari-helduak. Ik. gari-erne. Normalian pluralian.
gari-jorra. iz. (ETNO). Escardar el trigo; labores de descardado; desherbar. Gari-saillak jorratzia.
gari-jote [gari-jotze]. iz. (TE). Trilla del trigo; tiempo de desgranar el trigo. Bixar gari-jotia dogu ataiko aterpian. / Garixa erain, ba, San Andres bueltan. Behin nobienbria sartu ezkero, hori zuan sasoirik onena ereitteko. Gero martixan lehelengo aldian, ariakin pasau: lurra apurtu. Gero, Aste Santu aldian, jorratu eta simaurra zabaldu. Gero, San Pedro bueltan, ebagi eta azauak ein. Igitaixakin ebagi eta eskutakada birekin azau bat: txorta bat ein eta berakin garixakin lotu ha, garixa batzeko zirixakin. Egun batzuetan lurrian laga, ondo igartzeko, ta metak ein, azauak bueltan-bueltan tolostuta. Han euki hillabete-edo, ta gero gari-jotia, ba, segun zelako girua eitten daben; santixauak-agostua bittartian izaten zuan sasorik onena garixa joteko. Ganbaran euki denpora baten, eta astixa eguanian garbittu, eta gero kutxetan sartu. Eta hazittarako dana, aparte jo. Urkuldu eta jo bardin-bardin, baiña apartauta; eta kutxa baten bota. Hazittarakuari eitten jakuan beste gauza bat: harri berdiakin erre. Harrixa izaten zuan, ha jo-jo ein, ura berotu, urtu harrixa, eta hazixari bota, kokuendako. Garixari, eraitteko, haxe eitten jakuan. gari-joteko afari. iz. (ETNO). Cena posterior a los trabajos de la trilla. Ik. galafari. gari-joteko makiña. iz. (ETNO). Trilladora. Gari-aliak galburutik askatzeko makiñia.
Gurian dago makiñia oin dala 50 bat urte, gerra ostetik. Ni, hau, akordatzen jata makiñia ekarri bihar zala, eta makiñia ikusteko ilusiñua! Ni, eta Felix Azpirikua. Makiña barrixa datorrela, eta bueno! Ilusiñua! Gari-joteko makiñak eta gari-garbitzekuak, hasieran, gitxi zeren. Honek makiñok agertu ziranian, orduan dirua... ta eitten zan kuadrillia: sei edo bost basarri, soziedadian, eta horrek txandaka juaten ziran: egun baten batek, eta bestian.... gari-meta. iz. (TE). Montón de gavillas de trigo; almiar de trigo. Garixa ebagi eta piskat lihortu ostian, gari-metetan ipintzen zan. Galburuak gora begira ipintzen ziran beti, eurixa egin ezkero ez zittezen busti (ETNO). / "Montón formado por las gavillas, en espera de la trilla" (TE, 389).
Aurten sei gari-meta ein dittugu, eta igez baiño haundixaguak. / Azaua esaten jakon horri. Lagatzen zien... bostekuak esaten zan: bost, bost, bost, bost... Ta gero, egun bat edo bixan euki ta metatu eitten zian, eta tolostuta ipiñi danak. Metia halaxe eitten da: ipintzen dia, lehelengo hiru, gero lau, gero sei... bueltan-bueltan tente, ipiñi ta ipiñi ta ipiñi, ta pentsatzen dozunian "Ba! Nahikua buelta jakak!", gero, buelta bat gorago. Gero goratxuago beste buelta bat, gero goratxuago beste bat, ta azkenian puntia zorrotz-zorrotza! Politto eitten eben batzuek e! Pratikia bihar da horretarako be!. Ik. azao, mutxurixo. gari-pillo (gari-pilla) [gari-pilo]. iz. (TE). Montón de trigo. Gari-moltzua; bai gari-azauekin egindako pillua, bai gari-ale pillua (ETNO).
Zure sabela, lirixoz inguratutako gari-pillua (Kant. 7. 3). / Ebagi eta gari-pillak lagatzen dira, gero metan batzeko. TEk desbardindu egitten dittu "gari-pillak" (azauenak) eta "gari-pilluak" (gari-ale pilluak). Gaur egun, behintzat, nahastian erabiltzen dira.
gari-zorro. iz. (TE). Saco de trigo. Errotara noia gari-zorruakin, ordez uruna ekartzeko. garixak bedinkatu. du ad. (ETNO). Bendecir el trigo. Antziña, maietza-ekaiña inguruan, gari-soluak bedeinkatu egitten zittuan auzoko abadiak, trunboiak eta txingorra urrintzeko, eta gari ugari jasotzeko. garil. iz. (TE). Julio. "Garilla" edo "uztailla", alperriko erderakada barik. Eibarren ez da garil erabiltzen; eskolian eragiñez erabiltzen da uztail eta juli(x)o da normalian erabiltzen dana.
garitza. iz. (TE). Trigal ; cantidad/montón de trigo. Itsasontzi harek ekarri eban garitziak ez eukan neurririk. / Itsasontzi harek ekarri ebana bai garitzia!. / Kutxa bi edo hiru betetzen zian, ta han eukitzen zittuan gure amak arrautzak. Arrautzak garitzan sartu ta konserbau eitten da! Garixa freskua da! Sartu eskua, bai? garitzan, ta fresko-freskua zu! Alperrik bero egongo da kanpuan, han barruan fresko-fresko egoten da. Ta hantxe eukitzen eban gure amak arrautzak! [...], badakizu, beruak galdu eitten dau arrautzia segiduan! Ta garitzan eukitzen zittuan gordeta!. garizuma. iz. (OEH). Cuaresma. [Emaztia] baztartuta, ohe-lagun Garizuman baiño ez ebala, eta hau penitentzia ordez. (Ibilt 472).
garlopa. iz. (ETNO). Garlopa. Lurreko oholak mehetzeko erabiltzen da, esku-zepillua baiño haundixagua. Arotzen berbia da. garlopin. iz. (ETNO). Garlopín. Zepillua baiño haundixagua eta garlopia baiño erramintta txikixagua. Arotzen berbia da. Garmendia. abiz. (TE). Garmendia (apellido frecuente en Eibar). Ik. Sumendixa. En la toponimia figura en Eibar Sumendixa. "¿Aludirán a los altos condenados en la Biblia, como lugares de ritos gentiles? (destruam excelsa vestra, et simulacra confringam [Deuseztatu egingo ditut zuen sasikultu-lekuak, lurrera botako zuen intsentsu-aldareak]. Lev. 26, 30)" (TE, 390).
|