Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
gastatzaille [gastatzaile]. izond. (TE). Derrochador,-a, malgastador,-a, despilfarrador,-a. Gizon txikixa, baiña gastatzaille haundixa. Ik. botatzaille, etxekalte, hondatzaille.
gastau, gastatze [gastatu].
1 . gastau, gastatze [gastatu]. da ad. (TE). Terminarse, agotarse, acabarse, gastarse, extinguirse. Gastau da ixotu dogun argizaixa. / Ezeri ez begiratziakin etorri jako, eukan ondasuna bihar baiño lehen gastatzia. / Juan daneko urtietan okil-txorixa gastau egin da. / Gastau ein dok txorixa! Gastau ein dok! Ez dagok! Penagarrixa dok, baiña ez dagok! Ziharo galdu dok txorixa!. / Iretargixa gastatzen danian nora juaten dittuk ba? (Zirik 109). Ik. galdu.
2 . gastau, gastatze [gastatu]. da ad. (TE). Morirse, expirarse. Bart, goizalderutz gastau da bake-baketan gure zaharra. / Ederra izan da haren gastatzia, lotaratzen balitza leztxe. Ik. hil, akabau.
3 . gastau, gastatze [gastatu]. du ad. (TE). Gastar dinero; malgastar, despilfarrar, derrochar. Irabaztia baiño, gastatzia errezaua. / Rothschilden diruak be, azkar gastauko zittuan harek arduragabiak. / Anai bat medikua eukan, eta ez ei zetsan ezerk min gehixago emoten bere anaiakin mediku karreran gastautako diruak baiño. (Zirik 51s).
gastu. iz. (TE). Gasto. Gastua einda eguanetik, hobe Jaungoikuak eruan baleu.
gatx [gaitz]. izond. (TE). Difícil, complicado,-a. Gauza gatxa oiñ ezkerik onera bihurtzia. / Herrixetan gatxa da gauzak ixilik eukitzen. (Zirik 107). / Behin gatxena esanda, ostiango guztia Zaldunak errez azaldu zetsan. (Ibilt 483). Ik. gaizto.
gatxetsi, gatxeste [gaitzetsi]. du ad. (ETNO). Rechazar, repudiar, abandonar. Amak umia beretzako ez hartzia. Guk hazi biharko juagu, behixak txahala gatxetsi egin jok eta!. Ik. gorrotau, zapuztu.  Txorixen kasuan zapuztu esaten da.
gatxizen (gaitxizen) [gaitzizen]. iz. (TE). Seudónimo, apodo, sobrenombre, alias, mote. Eibarren beste gaitxizen, ez da erreza beste herri baten. / Txilibitxon eta Txilibitxonesia, Portalian bizi ziran; eta alabiak be, gatxizen hori zeroian. / Konejua gatxizeneko bat. (Zirik 12). Ik. izen ordezko.
gatz.
1 . gatz. iz. (TE). Sal. Gatzagatik, astuekin etortzen ziran gatza saltzera. / Aukeran, gatz ale bat gehixago bihar dau. / Esr. Ez gatz eta ez berakatz. Ik. gatz larri, gatz zehe, gazittu.
2 . gatz. iz. (JME). Gracia. Grazia. Nere ustez euskerazko liburuetan gatzik gabeko umoria zebillelako heldu netsan lanari. / Zirikadetarako etorrixa, giroa ta gatza. (Zirik 6).
gatz larri. iz. (TE). Sal común gruesa / gorda. Gatzagatik gatz larrixa Debara arraiñandako. Ik. gatz zehe.  Larri-n esanguria sendo da Eibarren: gatz larrixa, urun larrixa...
gatz zehe [gatz xehe]. iz. (TE). Sal fina. Gatz zehia ipiñizu mahaixan. Ik. gatz larri.
gatza egin. dio ad. (NA). Sazonar con sal. Bat da "gatza emon": urdaixari gatza emoten jako, edo zezeñiari ero dana dalakuari; eta "gatza eiñ", "echarle sal a la comida" ero... Ik. gazittu, gatza emon.
gatza emon. dio ad. (NA). Salar, poner en sal. Bat da "gatza emon": urdaixari gatza emoten jako, edo zezeñiari ero dana dalakuari; eta "gatza eiñ", "echarle sal a la comida" ero... Ik. gazittu, gatza egin.
gatzale. iz. (TE). Grano de sal. Aukeran gatzale bat gehixago bihar dau.
gatzamaille. iz. (ETNO). Aprendiz de ferrería; cocinero de ferrería. Lapikua zaintzen daben ola-mutilla, beste hiru bihargiñen morroia. Zeregiñak: mia jo, urtzailliari agoia ataratzen lagundu... Burdiñoletako berbia da. Izentatzen (izentetan) da gatzamaillia, honek jagon edo zaindu bihar dabelako lapikua eta honi gatza ezarri edo emon. Gatzamaille gaixuak izaten dau (darua) nekerik gogor eta gogaikarrixena eta irabazirik laburrena. Txikittu (txikindu) eta jo bihar dau agoi guztietarako mia mailluka txiki bategaz....
gatzatu (gatzato). iz. (TE). Cuajada. "Cuajada de la leche de oveja" (TE, 393). Ahuntz-esniakin be egitten da, eta gaur eguneko ligarrakin, behi-esniakin be bai. Munikolako ardi-esniakin eindako gatzatua izaten genduan udabarrixan.
gatzbako.
1 . gatzbako [gatzgabeko]. izlag. (TE). Soso,-a; insípido,-a; insulso,-a. Ur epel gatzbakua.
2 . gatzbako [gatzgabeko]. izlag. (TE). Soso,-a, sosaina, aburrido,-a, anodino,-a, falto de gracia. Ez zan zatarra, baiña gatzbakua.
gatzdun. izond. (TE). Salado,-a; gracioso,-a; chistoso,-a; agudo,-a; ingenioso,-a. Gatzduna urten detsa alabiak, eta hor dittu ondoren nahi beste.
gatzontzi. iz. (TE). Salero. Gatzontzi honek ez dau balio; ez jako ezer urtetzen.
gatzur. iz. (TE). Suero lácteo. Gatzura ona dala esaten dabe, osasunerako. / Gertau eban zigorra gatzuretan beratuaz miñgarrixagua izan zeiñ. (Ibilt 470).
gau (gaba, gabe). iz. (TE). Noche. Gaba, zerua izarratuta eta giro ederrakin, eguna bezelako pozgarrixa. / Neguan, gabia luzia izaten da. / Hau gauan ederra gaur, zeru izarratuakin! / Gaua = gaba. / Domeka gabe baten "Artobero" zerbait eranda, "albo-kargiakin" [...]. (Zirik 80). Ik. gabaz.  Bai mugagabian, bai deklinautakuan, berba polimorfikua da. Nominatibo singularra, esate baterako, "gaua, gaba, gabia" da, eta beste kasu guztietan be antzera egitten da.
gau argi. iz. (TE). Noche de luna; noche clara. Zorionian gau argixa genduan, iratargi osua zanetik. Anton. gau baltz, gau illun. Ik. gau zuri.
gau baltz. iz. (TE). Noche sin luna; noche oscura. Otsuan ahua baiño gau baltzaua zan, eta itsuan genbizen lastazauak amaittuta. Anton. gau argi, gau zuri. Ik. gau illun.
gau beranduan. adlag. (TE). Avanzada la noche. Bart, gau beranduan izan da su-kanpaia. / Gabian berandu batian sartu zan tabernan. (Zirik 17).
gau eta egun. adlag.-esap. (OEH). Día y noche, a todas horas. Batelari eitten eban andrazko bat zan, gau ta egun jendia igarotzen errixuan alde batetik bestera. (Ibilt 455).
gau illun. iz. (TE). Noche oscura; noche sin luna. Iratargi bako gau illuna gaurkua. Anton. gau argi, gau zuri. Ik. gau baltz.
gau itsua heldu. esap. (EEE). Anochecer; oscurecer. Gautu, illundu. Gau itsua heldu baiño lehen Mañari aurrekaldian agertu zan Peru.
gau zuri. iz. (TE). Noche de luna; noche clara. Ama Illargixan gau zurixetan eitten zittuen euren adoraziñuak. Anton. gau baltz, gau illun. Ik. gau argi.
gau-zaintzaille. iz. (TE). Sereno; vigilante nocturno. Antxiñako gau-zaintzalliak ordurik ordu kantau bihar izaten eban zer egualdi zan kanpotik.
gaubela [gaubeila]. iz. (TE). Vela mortuoria. Gaubelia eitten zan, jan eta eranak huts ein barik. / Senittarte ta auzokuak gaubelia eittera juango zirala ta Irurixak, hain lagun haundixa ebanez, bera be juatia erabagi eban. (Zirik 12).
gauguztiko. iz. (TE). Gaupasa; trasnoche. "Se dice refiriéndose a lo que dura toda la noche. Por lo común se entiende de las fiestas o jolgorios que duran toda la noche" (TE, 393). Atzo, Katillunian, gauguztikua ein dogu lagunok. Ik. gaupasa.
gaupasa. iz. (NA). Pasar la noche entera de juerga; trasnochar de juerga; pasar la noche en vela. Gabian ez euan gaupasarik, eta gabeko hamarretan ero hamaiketan fuera! dana amaittuta. Ik. gauguztiko.
gaur. adlag. (TE). Hoy. Gaur da, bixarko atzo eta atzoko bixar. Ik. atzo, bixar, gaurkuan.  Deklinaziño kasu marka batzuk hartu leikez: gaurko, gaurtik esaterako.
gaur arte. adlag.-esap. (OEH). Hasta hoy, hasta ahora. Eta hala irauntzen dogu, Jaungoikuari eskerrak, gaur arte, zintzo bezin eder ha eta zintzo bezin jarraikor ona ni. (Ibilt 483).
gaur egun. adlag.  Gaur egunian. Ik. gaur egunian, gaurko egunian.  Gaur egun eta gaur egunian bixak erabiltzen dira.
gaur egunian [gaur egunean]. adlag. (TE). Hoy (en) día, actualmente. Garai honetan, gaur egun. / "En el día de hoy, a estas fechas" (TE, 394). Gaur egunian ez da toki urriñik. / Ez batak eta ez bestiak. ez dau gaur egunian eragozpenik euskeltzalientzat. (Zirik 6). Ik. gaurko egunian, gaur egun.
gaurko. izlag. (TE). Actual, de hoy día; para hoy. Gaurkua bada ogixa, gitxiegi izango dogu. / Gaurko andrentzat kanpoko itxurak dira ondo gorde bihar diranak. (Zirik 25).
gaurko egunian [gaurko egunean]. adlag. (TE). Hoy (en) día, actualmente. Gaurko egunian, mundua oso txatxartua dago. Ik. gaur egunian, gaur egun.
gaurko ogi. iz. (TE). Pan fresco; pan reciente; pan del día. Danok izaten dogu gaurko ogixa ogi sikua baiño nahixago. Ik. ogi bero.
gaurkua egin. esap. (TE). Cumplir lo de hoy . Gaurko egittekua edo zeregiña egin. Gaurkua eiñ dogu behintzat
gaurkuagaittik [gaurkoagatik]. adlag. (OEH). Por hoy. Itxain hor, jaunak, Jaungoikuan Aingeruren batek ataratzen ete zaittuen, nik ez behintzat gaurkuagaittik! (Ibilt 456).
gaurkuan [gaurkoan]. iz. (OEH). Hoy. Damuturik naiz gaurkuan. (In Zirik 95). Ik. gaur.