giputz (giputx, kiputz, kiputx). izond. (TE). Guipuzcoano, de dialecto guipuzcoano. Gipuzkuarra, baiña gehixenbat berbetan gipuzkeria darabillena: Elgoibartik eta Bergaratik harutzagokua. Eibartarrak ez gara giputzak (ETNO).
Ez jakixat nungua ete zan, baiña hamen ingurukua ez; euskeria kiputxa jekan behiñipeñian. / Kiputxentzat be, zalantza bage, bizkai-bizkaikoa baiño ulerterrezagua izango da. (Zirik 6).
Ik. Giputza. giputzez (kiputzez, kiputxez). adlag. (OEH). En dialecto guipuzcoano. Gipuzkeraz.
Ez noia agintzera hurrengokoa nungo euskeran egingo dodan, bihar bada kiputxez. (Zirik 7).
Ik. gipuzkeraz. gipuzkeraz (gipuzkoeraz). adlag. (OEH). En dialecto guipuzcoano. Gipuzkoeraz egin ala gure bizkaitarren kutsuduna egin erabagi nahixan ibilli nintzanian. (Zirik 6).
/ Gehixenian gipuzkoerazko liburuak eskeintzen detsaguz gure inguru honi. (Zirik 6).
Ik. giputzez. girapo. iz. (TE). Molleja de ave. Hegaztixena. Girapua eta hegaztixan barruak, ipiñizuz piparrekin. Ik. piripo. girgillo. 1 . girgillo. iz. (TE). Papada; michelín. "Gorduras en forma de pliegues" (TE, 401). Girgillo hutsak zan haren lepua. TEk diño jeneralian pluralian erabiltzen dala. / Animalixetan zein personetan erabiltzen da, ondo jatian ondorioz okozpian edo tripa inguruan agertzen diran "haundittuak" adierazteko (ETNO). giro. 1 . giro. iz. (TE). Tiempo, clima, ambiente. Gaurko girua ederra solorako. / Hamen urte guztian eitten daben giruak, udabarrixa dala dirudi. / Giro onan zain gara gari-eraittiak eitteko. / Bazkalostian, giro ederra gure ataixan. / Patatia sartzeko giró ona egin dau eta nik uste dot ondo etorriko dala. / Azkenian ez giñan juan, oso giró txarra zeguan-eta!. Ik. egualdi. Giró (o)gaiñian azentuauta (ETNO). / Normalian egualdi onakin erabiltzen da (giró on, giró edar), edo ostian, ezezkuan: ez zan giró!.
giro egin / egon / izan. esap. (ETNO). Hacer/tener buen tiempo. San Migeletan garuak ebagi, eta giro eguanian ekarri; egunian biaje bi, goixian bat eta arratsaldian bestia. Gíro, í gaiñian azentua. Ez dau artikulorik hartzen.
giro ez izan. esap. (EEE). Haber/tener mal ambiente, situación. Harrezkero ez zan giro izango harekingo hartu-emonetan. / Andriaren begirakunan ez zan izan giro. (Zirik 27).
"Ia beti ezezko forman esaten da" eta "Nonbaiten egoera txarra, deserosoa dagoela adierazteko erabiltzen da" (EEE, 36).
Gisasola. b. iz. (TE). Gisasola (caserío). "Caserío en el valle de Mandiola" (TE, 401). "Aixola", "Urola", "Mandiola" eta "Mutiolan" antzera, Gisasola. Gisastu [Gisastua]. b. iz. (TE). Gisastu (caserío). Kiñarraga ballian dago. Kiñarra ballian da Gisastu. gittarra (kitarra, gitarra, gitxarra) [gitarra]. iz. (TE). Guitarra. Txirrintxon bat zan antxiña, tabernetan gitxarria joten bizi zana. / -"Orraitiok, Txikillanak jo biharko jok, sozialisten kafeko ha gitxarra haundixa!" (del viejo de Akondia). gittarra jotzaille. iz. (TE). Guitarrista. Txirrintxon, bekarrez betetako begixegaz, tabernetako gittarra jotzaillia. gitxi. 1 . gitxi [gutxi]. zenbtz. (TE). Poco. Askuak badauka gitxi, antxiñakuak esan eban erara. / Jaten dozuna, gitxiegi da seguru ondo izateko. / -Zelakua eguan bildotsa? -Aukeran gitxitxo. Kasu marka batzuk hartu leikez deklinatzerakuan, baitta graduatzailliak be: gitxie(g)i, gitxia(g)o, gitxitxo eta abar.
2 . gitxi [gutxi]. iz. (TE). Poco,-a, escaso,-a. Zenbatzaillia izen letz erabilitta da. Gatz autuan, gitxixak erremedixua dauka. gitxi gorabehera [gutxi gorabehera]. adlag. (TE). Aproximadamente, poco más o menos. Kortazok eta Barrenetxek, gitxi gorabehera eitten zittuen etxiak. / Gutxi gorabera baekixan zein tabernatan egongo zan. (Zirik 76).
Ik. gorabehera, harenbaten, horrenbaten. gitxittan [gutxitan]. adlag. (TE). Pocas veces. Gitxittan ezagutu da gaur bezelako ufala. gitxiago [gutxiago]. adlag.-zenbtz. (OEH). Menos. Lehen baiño jende gitxiago juaten da zinera.
ez da gitxiagorako (ez da gutxiagorako). esap. (OEH). No es para menos. Haren hizketa samurra sartzen jakon bihotzeraño, ez zan gutxiagorako. (Ibilt 463).
gitxiago izan [gutxiago izan]. da ad.-esap. (OEH). Ser menos, ser inferior. Eibaren be, gutxiago ez izatearren edo, hamaika badira kaleko bautizu hori hartutakuak. (Zirik 56).
gitxiagoko [gutxiagoko]. izlag. (OEH). De menos, de menor. Hor dabixak inportantzia gutxiagoko gauzekin Euskal Herrixa salbatzeko asmuetan. (Zirik 41).
gitxien. zenbtz. (NA). Lo de menos, lo menos. Hori da gitxiena. / Gitxien uste danian gertau leike okerren bat eta argi ibili biharra dago.
/ [Azkuek] gutxien uste eban lekuan, hara nun tope ein eban gure Galdosekin. (Zirik 89).
gitxienez [gutxienez]. adlag. (TE). Por lo menos, como mínimo. Astian behin, gitxienez, bizarra kendu biharra. / Gitxienez ein bihar ebana agertzia zan. gitxienian. adlag. (TE). Al menos, por lo menos, como mínimo. Gitxienian, legia ein dogu behintzat. / Gitxienian be, ze eingo deuek? ezebe ez deuek eingo. gitxittu, gitxitze ( gitxittutze) [gutxitu]. da/du ad. (TE). Disminuir(se), reducir(se), rebajar(se), menguar(se). Gitxittu detsat erreziñua, nausixeri ogitzen ikasi deixan. / Jateko autuan, asko gitxittu naiz. / Erraziñua gitxittutziak, ikara erain detsa. / Garbittasuna gehitziak ekarri dau gaitzak gitxitzia. Anton. ugarittu, ugaldu. Ik. urrittu. gixa. iz. (NA). Guía; documento de identificación para traslado del ganado. Gíxan ipiñi bihar jok txahalan numeruak eta dana. gixarra. 1 . gixarra [gihar]. iz. (TE). Músculo; magro, carne magra; fibra, nervio. Argala baiña gogorra, dana gixarria zan ba ha gizona. / Txorixuek be eitten zien: gixarrak apartau, ta gixarrak txikittu, zertu, ta piparrak. Piper naturalak eukitzen genduzen hiru bat egunian beratzen, harek estutu ta harek kaldo sendo-sendo-sendua! Hamasei kiloko, libra bat gatz! Hori bota ta hiru bat egunien egoten zien bueltak emon ta bueltak emon, hartu deixen, ezta? zera, gustua. Ta gero bete harek be. Atzaparrakin bete ta lotu ta esegi ta... beheko sutan, "ño!" erre hantxe ta ogibittartian hartu ta txarra ezin izan! Harek bai ba zien txorixuek, ez oinguek!. / Alkar ezagutze honek ez detsa kalterik egingo euskerian gixarrari ta euskaldunen izakeriari. (Zirik 6).
Ik. urdai, jamoi, pernil, urdaiazpiko, urdaigixarra, hirugixarra. 2 . gixarra [gihar]. iz. (ETNO). Segunda capa de los troncos. Hori "azaleko gizena" lehelengo! "Azaleko gizena". Osake, egurra ein barik dagona dok ha. Barrukua "gixarria" esaten jakona; ta barru-barruan "huna" esaten jetsagu guk, barruan bigununia eukitzen dabena batzuetan. Egurran "bihotza" esaten jetsek beste batzuek, ta total dana bat izango dok! Pertsoniak barruan dakana be huna dok. Gaztiak dana eukitzen jok; zahartzara gastau eitten dok. Kipulia, barriz, zahartzara gehixago / Egur guztia ez dok bardiña. Zati desbardiñak jakaz. Lehenengo, azalan azpixan, gizena datok, gizena edo lakia. Iguala dittuk. Gero, barrurago, gixarria; eta erdi-erdixan bihotza. Gizena biguna izaten dok, eta gixarria askoz gogorragua eta illunagua. gixarria euki (gixarra euki). esap. (AS). Tener músculo. Gixarra daka horrek. gixau. iz. (NA). Guisado; estofado. Soziedadian gixaua be eitten dou sarrittan, ero almondigak ero, oillaskua ero, txipiroiak ero... |