Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
goibel. adlag. (TE). Nublado. Goibel edo hodiatu dago gaur egun guztian. Ik. hodiatu, laiñotu.  Eibarren hodiatu gehixago erabiltzen da eta zan, TEk diñuanez: "En Eibar comunmente el sinónimo odiatu" (TE, 406).
goierre. iz. (ETNO). Ambiente bochornoso, pero con el cielo cubierto. Eguzkirik ez daguala bero haundixa egitten dabeneko girua. Ik. hegoi-erre.
Goierri. iz. (TE). Goierri, comarca. "Guipúzcoa adentro" (TE, 406). Goierriko hizketia dala onena, esaten dabe aittuak.  Deklinatzerakuan artikulua hartu leike; TEk sarreran "GOI-ERRIXA" dakar, esate baterako (TE, 406).
goigain. iz. (TE). Cima, cúspide, cumbre, alto. Aizgorriko goi-gaiñian da ermitxa bat. Ik. gaillur, mendi-punta, tontor.  Ez da erabiltzen.
goigarbi. iz. (TE). Cielo despejado, sin nubes. Goi-garbi ederragaz eguna zabaldu dau. Ik. goiargi, oskarbi.
goiko.
1 . Goiko. iz. (TE). Dios. "Por elipsis, Dios" (TE, 406). Goikua gurekin errukittu deiñ artian, eutsi ein bihar datorrenari.
2 . Goiko. l. iz. (TE). De arriba; de suso. "Determinante de muchos toponímicos" (TE, 406). Urko Goikua, Arando Goikua, Iraegi Goikua.
goiko su. iz. (ETNO). Económica; chapa; fuego. Goiko sua ixotuta dago?, sukaldia epel-epel dago. Ik. beheko su, ekonomika.
goikuaz behera [goiko(a)z behera]. adlag. (TE). Al revés, al contrario. Goikuaz behera dihardue kontuan jausi barik. Ik. atzekuaz aurrera, azpikuaz gora.  Gitxi erabiltzen da, azpikuaz gora edo azpikoz gora gehixago.
goisubil. iz. (ETNO). Rodillo superior del telar. Telagintzako berbia da.
goiti(a). postp. (AN).  "Goikoa" (AN).  "Mendigoyti(a) (EOYE, 1536, 100 or. (JEL)).
goittar [goitar]. izond. (TE). Republicano,-a, en Eibar. XX. gizaldi hasierara arte, Eibar erdigunekua, ideaz liberal eta aurrerakoia (ETNO). / "En la política local de un tiempo, liberal, republicano" (TE, 407), "republicano en Eibar" (TE, 671). Goittarra zalakuan, behetarrentzat izan eban botua. Anton. behetar.
goittibeherako (goittibehera). iz. (ETNO). Goitibera. Normalian umiak erabiltzen eben. "Hiru oholez egindako triangelu egitura du. Hiru gurpil (normalean rodamientoak edo kojineteak) ditu, bata aurrean eta beste biak atzean. Aurreko ardatza mugikorra da eta hankekin eragiten zaio norabidea aldatzeko. Aldapak jaisteko erabiltzen da. Lauan baten batek bultza egin behar du" (EEE, 110). ILek be zelan dan detalle askokin dakar: IL, 89-90. / Vehículo construido con varias tablas y rodamientos, similar a un patinete grande, que se utilizaba para bajar cuestas como diversión Goittiberia, erruereaz, gero rodamentuakin... Elgetako kamiñuan behera, ris-ras!. / Goittiberak?! bai! euki be bai! Lautara baten josi, rodamentuak aurrian, eta Isasixan behera!. / Batzuetan lagun bakarrak eruaten eban goittibeheria, baiña hurrenguan bi, eta hiru lagun be eruaten zittuan: bata, jarritta zoiana, gidarixa, eta bestiori -edo bestiok- haren bizkar aldian hankak firme jarri eta makurtuta. / Lindarira juaten giñan gu...! Igual goixian juan, ta gero arrasaldian be bai. Genkagun, holan karretilla zer batzuek, goittibeheria esaten gentsagun guk. Rodamientozko zerak ipini ta "brrruuu...". Hamen ibiltzen giñan gu gora ta behera! Ta gero ospittal aurrian foball modoko bat be bai. Peskan eta gitxi; gehixago foballian eitten gendun. Foballian eta kateka... Kateka zan, batzuek ipini poste baten onduan, ta beste batzuk beste onduan, ta antxitxiketan, zein lehenago aillegau batera ta bestera; alkarri harrapatzen. Untzagan be eitten gendun hori!. / Goittiberia, erruereaz, gero rodamentuakin... Elgetako kamiñuan behera, ris-ras!.  "Goittibeherako", halan agertzen da Eibarko udal-aktetan, XX mende hasieran (AN).
© Asier Sarasua
goixaga. iz. (ETNO). Solanera, vigas del tejado. Teillatuan ezker-eskuma doiazen habiak. Euren gaiñian ipintzen dira kapirixuak. Batzuendako gaillurregurran sinonimua da. Ik. habe, kapirixo, zuraje.
goixagoko (goixaoko). iz. (ETNO). Cereal/fruta/verdura tempranera. Goixen, lehelengo batzen dan genero klasia. Lekak aurten goixagokuak asko emon dabe baiña berandukuak ez. / Garixak, bixarduna ta bixarrik barikua; ta motzagua ta luziagua ta... Goix-garixa be bai, goixagokua, ta beranduagokua be bai... Ixa hillebeten aldia etaratzen eban e! Heltzen! Erain batera eitten zian. Lehentsuago zeoze-zeoze akaso eingo zan goixagokua, baiña gitxi. Erain batera xamar ta heldu eitten zan lehenago zera, goixagokua, San Juan aurretik! Ta bestia, hortxe, San Juanetatik atzera, zerian, Santixauetan. Hori izeten zan, ba, denporia zelan datorren. Aurten izen balitza, ba... helduko zian San Juanak baiño lehen; maietzian helduko zan goiz-garixa. Anton. beranduko. Ik. goiz-, goizgari, goizgaztaiña.
goixeti. iz. (AS). Mañana entera. Goixeti bat biharko dok gitxienez hori amaitzeko..
goiz.
1 . goiz (goix, goixe). iz. (TE). Mañana (primera parte del día). Gaberdittik eguerdira arteko denbora tartia. Goiza galdu dot, ganora barik, batera eta bestera.
2 . goiz (goix). adlag. (TE). Temprano, pronto. Denporazkua da. Gaur goiz etorri zara. / Goizegi esnatu naiz, jaiki biharran arduriagaz. / Zapatuko parrandak, domekan goiz jaikitzeko gogo haundirik ez zetsen emoten. (Zirik 73). Ik. goizago.  Graduatzailliak hartu leikez: goizago /goixa(g)o, goizegi /goixe(g)i eta abar; baiña graduatzaile markia izan arren ez da goizago maillakatzaille bihurtzen.
3 . goiz- (goz-). aurr. (ETNO). Tempranero,-a (prefijo). Landara eta fruta batzuekin erabiltzen dan elementua, bestiak baiño goixago urtetzen dabela adierazteko. Ik. beranduko, goixagoko.
goiz-goiz (goix-goix). adlag. (TE). De madrugada. Goiz-goizian, hotz ein dau eta bildur nintzan jaikitzeko.
goiz-zale. izond. (TE). Que gusta madrugar. Goiz jaikitzeko edo ibiltzeko zalia. Oilluak bezela, goiz-zalia jaikitzeko eta otaratzeko. Ik. goiztar.
goizago (goizao, goixago, goiz, goix).
1 . goizago (goizao, goixao, goiz, goix). adlag. (AS). Temprano. Goizao jaiki bihar izaten dot zeregiñak sasoiz amaitzeko. / Beti goixago oheratu izan naiz. (Zirik 102). Ik. goiz.  Goizao/goixao gehixen erabiltzen dana.
2 . goizago (goizao, goixago, goizao). adlag. (AS). Más temprano que. Atzo baiño goixago jaiki naiz gaur.
goizeko izar (goizizar). iz. (TE). Venus, planeta; lucero del alba; estrella de la mañana. Goizeko izarra eta geruago arrasekua, bat dira: Venus, Euzkixan lagun ibilkorra. Ik. artizar, izar.
goizetik gabera (goixetik gabera) [goizetik gauera]. esap. (TE). Rápido, en un momento. Segiduan, azkar. / "De la mañana a la noche" (TE, 407). Goizetik gabera jan zittuan bere ondasun guztiak.
goizgari (gozgari). iz. (ETNO). Trigo tempranero. Lehenen batzen zan garixa. Gozgarixa eta berandukua batera eraiñ, eta hillabeteko aldiakin batu. / Garixen artian klasiak eguazen: bata gozgarixa, lehenen urtetzen ebana, eta bestia berandukua, beranduko garixa. Ik. gari, gari-bizardun, malgari, mozgari.
goizgaztaiña. iz. (ETNO). Castaña tempranera. Klaserik onenetakua; 3 ale lokotzeko eta haundixak daukazena. Ik. gaztaiña, goixagoko.
goizian goiz. adlag. (OEH). A la mañana temprano. Domekia heldu zanian, saria hartuta, goizian goiz han juan ziran Pattakia ta Trapu-trapu Elorria alderutz. (Zirik 35).
goizalde (goixalde).
1 . goizalde (goixalde). iz. (TE). Mañana, primeras horas. Goizaldian, korputzaldi hobia egoten da.  HB-n: goizalde 'egunsentia' (*goizaldea lanean eman dute e. goiza, goiz-partea...); 8etatik-11k bittartekua esateko, goiza edo goiz-partia gomendatzen da ba, eta 'goizalde', egunsentia adierazteko erabiltzia.
2 . goizalde (goixalde). iz. (ETNO). Madrugada (pasada la medianoche); amanecer, alba. Egunsentixa, goiztabarra. Goizaldian zaratak entzun dittut basarri inguruan. Ik. egunsenti, goiztabar.
3 . goizalde (goixalde). iz. (TE). Este, levante, oriente. Goizaldera begira, gehixenetan eiñ izan dira Elixak. Anton. arrasalde. Ik. eguzkialde, eguteralde, sortalde.
goizerdi. iz. (OEH). Media mañana. Astelehen goizerdixa zan. (Zirik 57).
goiztabar (goizabar, goix-abar, goixtabar). iz. (TE). Amanecer, alba. Goizabarrian urten genduan ehitzan eiñaz perretxikutara. Ik. egunsenti, goizalde.
goiztar. izond. (TE). Madrugador,-a, tempranero,-a. Goiz jaikitzen dana. Mendizaliak beti goiztarrak. Ik. goiz-zale.
© Iñaki Arana
golda [golde]. iz. (TE). Arado, herramienta para arar. Lurra labratzeko erreminttia; lurra bueltau egitten dau. Errementarixanera eruan biharra dauka goldiak. / Labrau goldiakin, ta bostortzakin... Goldia dok buelta emoten dabena; bedarra tapau, buelta emon lurrari. Ta bostortzak, ba, harrotu; buelta emon barik mobidu! Bedarra asko eguanian goldia, ta bedarrik ez eguanian bostortza. Ta gero, ba, aria. Aria lisotzeko. Goldiak takar lagatzen jok lurra, desbardin, ta ha, ba, gero, ariakin bardindu, gozatu landaria etorri dein. Lehelengo goldatu ta erein, ta gero hasixa tapau-ta eitteko, aria. Ta gradia be bai, burdiñazkua. Aria dok tatarraz juaten da bat, ta gradia, barriz, labrau piskat, lurra astindu. Baiña axalian, e? Horrek dittuk axal-axalekuak. Ostian goldia, goldia!. Ik. burdiñare, azaldu.
goldakera. iz. (TE). Modo/manera de arar. Erromatarrengandiko goldakeria darabil ondiok.