Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
geldirik (geldik). adlag. (TE). Quieto,-a. Moduzkua da. Hago geldirik mahaixan garan artian behintzat! / Ezin geldirik egon "Irikuaren" soiñuan. (Zirik 95). Ik. geldi.
geldiro. adlag. (TE). Despacio, lentamente. Moduzkua da. Geldiro igo genduan Urkiolara, goizeko giro ederrian. / Astiro, berriro, geldiro, garbiro... Ik. sosiguz, geldiki, geldi.  Gehixenbat sosiguz eta astiro gehixenbat; geldiro eta geldiki gitxi edo bapez.
geldittu, gelditze (gelditutze).
1 . geldittu, gelditze ( geldittutze) [gelditu]. da/du ad. (TE). Detener(se), parar(se). Errotia geldittu da eta laster da esna errotarixa. / Geldittizu burdixa atai honetan, sartu bat ein deigun sardauteira. / Gelditzia baiño hobeko dozu, ekiñaldi baten bide guztia eittia. Ik. geratu.
2 . geldittu, gelditze ( geldittutze) [gelditu]. da ad. (TE). Quedarse, permanecer. Geldittu zaittez guregaz bazkaittarako. / Geldittutzia baldin bazan, jornala galdu bihar neban. / Komuneraiñok najoiak eta geldittu hari apurtxu batian ate-zain. (Zirik 92). / Han geldittu zan gizon morroskua ikubilla altzauta sentellak jaurtzen. (Zirik 90). Ik. geratu.
3 . geldittu, gelditze (gelditutze) [gelditu]. da ad. (OEH). Quedar, resultar, terminar. Egoera jakin batian geldittu Gauzak egoki gelditu dittuk. (Zirik 100).
4 . geldittu, gelditze (gelditutze) [gelditu]. da ad. (OEH). Quedar, concertar un encuentro; comprometerse a, acordar. Murgilla eittekotan geldittu giñuan. (Zirik 39).
geldiuna [geldiune]. iz. (TE). Parada, pausa, detención, interrupción. Ixillunia, geldiunia, apurtunia, ustelunia, lau-unia, illununia... Ik. una.
geratu, geratze (geratutze).
1 . geratu, geratze ( geldittutze). da/du ad. (TE). Detener(se), parar(se). Aldats gora, sarri bihar da geratutzia. / Neukan heldu biharragaz, ez neban gura geratzia. Ik. geldittu.
2 . geratu, geratze. da ad. (TE). Quedarse. Haiñ ederra ikusi nebanian, harrittuta geratu nintzan. Ik. geldittu.
Gergorio [Gregorio /Gergori]. iz. ber. (TE). Gregorio. Orbeko Gergorio kalian da gaur.
gero.
1 . gero. adlag. (TE). Luego, después, más tarde. Denporazkua da. Lehenengo berbia izan zan, eta gero haren bittartez gauzak. / Gero etorriko naiz. / Geruago Ebanjelixua etorri zan.  Maillakatzailliak eta kasu markak hartu leikez: geroko, gerora; geruago...
2 . gero. part. (OEH). Cuidado que, mira que, te advierto que. --Hi, Perikotxua, neri gero, miñik ein barik ibili hakitt, e! (Zirik 56).
geruago eta ...-ago [geroago eta ...-ago]. grad. (OEH). Cada vez más.
Geruago ta ziurrago nago herririk barik euskera salbatzerik ez dogula. (Zirik 7).
/ Dukesia geruago ta gehixago gorrittu zan pentsaurik [...]. (Ibilt 477).
handik gerora. esap. (OEH). A partir de entonces; después. Biajantiak alde ta handik gerora be ziñuan berekautan. (Zirik 115).
1 . geroko. izlag. (OEH). Posterior, de después, próximo,-a. Geroko egunetan be, Plaentxian honelako jardunak entzuten ei ziran. (Zirik 41).
2 . geroko. iz. (TE). Futuro; porvenir. "Forma nominal del adv. de tiempo gero (TE, 398). Gerokuak ez eban estutzen, alperrik esan kristaua zala.
3 . geroko. adlag. (OEH). Para después, para luego. Geroko laga barik, oiñ egittia hobe. / Gorde indarrak geroko, bide luzia dogu eta.
gerora. adlag. (TE). Después, más tarde. Ha zan zittala, gerora oso gozatu zan.
gerotxuago (gerotxoago) [geroxeago]. adlag. (OEH). Poco después, un poco más tarde . Eta gerotxuago, beste batek ikusi eta esan zetsan: -"Zu be háren tartekua zara". Eta Pedrok orduan: -"Ez gizona"(Luk. 22. 58).
handik gerotxuagora. adlag. (OEH). Al poco rato. Handik gerotxuagora agertu zan beste bat, ha be ate-joka. (Zirik 93).
gerra. iz. (TE). Guerra. "Gerria", euskeratik datorren berbia dala esan izan da. / Gerria da burruka haundi bat; burrukia, gerra txiki bat. / Europan izan zan gerra ondorian. (Zirik 48). Ik. gudu, guda.
gerria egin [gerra egin]. dio ad.-esap. (OEH). Luchar contra, hacer la guerra a. Ez dot nik mira Atzerriko Jendiak besteko Jauneri gerria eittia, etxian eskerrik gehixen zor detsenak azpijanian dittuanian. (Ibilt 478).
gerriak urten. du ad. (TE). Estallar/declarar la guerra. Gerriak urten ebanian 49 urte nittuan.
Gerra Europea. iz. ber. (ETNO). Primera Guerra Mundial. Aittak kontatzen eban, Gerra European sasoian zelan armak hasi ziran esportatzen, eta urriakin pagatzen zan. Eta bihargiñak ez zeben nahi! Bai. Urriakin pagatzen fransesak eta inglesak; urriakin pagatzia nahi eta hamen nahi ez. Urrerik nahi ez; papela nahixago!.  Artikuluakin, holan esaten da: Gerra europeia.
gerralari [gerrari]. iz. (TE). Guerrero,-a, combatiente, soldado. Erromatarrena, kasta gerralarixa. Ik. gudari.
gerraoste. iz. (NA). Postguerra. "Horrei danoi beste sobre bat ipiñi bihar jakue", ondo betetako sobria...: gerraostian bai! / Gerra ostian kartzelatik urten barri zan sozialista horretariko batek tope ein eban kalian, bere aiskide haundixa zan abade batekin. (Zirik 124). Anton. gerraurre.
gerrate. iz. (NA). Tiempo de guerra; guerra. Gure denporan ez euala ditaduria? Franko! zer euan ba?! "Maitere" zer zan ba?!: "Maitere" "Mirentxu" zan gerratia aurretik!, beti "Mirentxu"! / Azkenengo gerratian, tekniko aleman bat ebillen Plaentxiako kañoi-fabrikan. (Zirik 38).
gerraurre (gerra-aurre). iz. (NA). Preguerra. Lixarra; lupua hantxe eoten da sarrittan, e? Gerraurrian akordatzen naix, aittak esan estan: -"kontuz ibilli! lupua eukitzen dabe eta!". Anton. gerraoste.
gerri.
1 . gerri. iz. (TE). Cintura. Gorputzan enborran zatirik estuena; personendako eta animalixendako be esaten da, ganauendako esate baterako. Gerrixa estu doranetik, ezin naiz makurtu. / Neskatilla haurak, erlamiñuak lako gerri estua. / Baziran idi batzuk, gerri fiñekuak eta luziak.
2 . gerri. iz. (TE). Tronco del árbol. Zugatz haren gerrixa, bost gizonen artian hartu eziñ. / Hementxe edozein lekutan eitten zan ikatza orduan! Botatzen zittuen paguak, ta erdiko gerrixa, materixal ona, aprobetxau eitten eben. Ta burua, adarrak... horrek ebaten zittuen zerriakin. Eskuz ebagi be! ez zeguan oingo moduan motozerria! Pagua zan onena! Ikatza eitteko egurrik onena pagua!. Ik. arbola-gerri, buru, ipurdi, anpor.
gerrigalda. iz. (ETNO). Mitad de goa sin mango. Agoian atalbako erdixa. Mogelek totxo deitzen detsana. Burdiñoletako berbia da. Ik. burute, txangot.