gazte. iz. / izond. (TE). Joven, mozo,-a. Ez da gatxa esan dozun gaztia gustatzia. gazte-denbora (gazte-denpora). iz. (OEH). Tiempo de juventud. Guk hola ikasi gendun gazte denporan. (Zirik 8).
gaztetan. adlag. (OEH). De joven, siendo joven. Astuak pe gaztetan polittak izaten ei dira. (Zirik 50).
gaztealdi. iz. (TE). Rejuvenecimiento, remozamiento, segunda juventud. Hirurogei urtekin gaztealdixa darabill. Gaztelu [Gaztela]. l. iz. (TE). Castilla. Gaztelu aldetik etorrittakua haren gizona. Erabili Gaztelu barik Kastilla erabiltzen da, eta eskolatuen artian HBko Gaztela.
gaztelu. iz. (TE). Castillo, casa-torre, torre. Jauntxuen alkarren kontrako gerretan ziran gaztelu-torriak. / [Margarita Nafarruako Erregiñak] Paueko bere bigarren senarran aldeko Jauregi-Gazteluan, idatzi eban "Hetmeron" deitzen dan liburua. (Ibilt 453).
gazterixa (gaztedixa) [gazteria]. iz. (TE). Juventud [conjunto de jóvenes]. "La generación joven" (TE, 396).
Gazterixia beti da alai eta beti prest jolaserako. / Gaurko gazterixa ardura bakua ez dau ezerk harritzen. (Zirik 31).
TEk gaztedixa dakar, baiña, esan, gazterixa esango eban berak be, seguru asko; horixe da-eta Eibarren betidanik erabili izan dan berba-formia. Gazterixa-ri emon jako ba sarreria.
gaztetasun. iz. (OEH). Juventud. Gazte izatian zelakotasuna.
Batzarrian [...] Zaldun apaiñan gaztetasunak ez eban jarlekurik. (Ibilt 475).
gaztetu, gaztetze. da/du ad. (TE). Rejuvenecer(se). Zahartu, gaztetu, aurreratu, hurreratu, amandratu, gaiztotu. gaztetxo. iz. / izond. (OEH). Jovencito,-a. Neska gaztetxo bat sartu zan Ojanguren erretratistianera. (Zirik 50).
/ Etxekoandriak hartu eban behin neskame gaztetxo bat. (Ibilt 474)
gazur (gaztanur). iz. (ETNO). Suero de la leche. Gaztaia egitten danian kentzen dan ura. Ik. esne, gaztai. gehittu, gehitze ( gehittutze) [gehitu]. da/du ad. (TE). Aumentar(se), incrementar(se); añadir, agregar, sumar. Gizonak gehittu ziran mundu guztira zabaltzeko beste. / Txikittan, urtiak gehittutzia gurarik; zahartzara, gitxittu nahixan. / Soldatia gehittu bihar ei deskue. / Hogei arrua gehittu detsez probarrixari, domekako jokorako. / Jornalak gehitzia eta orduak gitxitzia, lehenengo Alkartasunen zeregiña. gehitxo (gehixegitxo). zenbtz. (TE). Demasiado. Gehixegi-ren txikigarrixa, gehixegitxo. / "Demasiado, moderado con un diminutivo" (TE, 396).
Lapikuari gatza, aukeran gehitxo ein detsazu. Ik. lartxo. gehitxuago [gehitxoago]. zenbtz. (OEH). Algo más, un poco más. Hara zelan aitzen emon zetsen alkarri, lapurretiaren gorabehera guztiak eta zerbait gehitxuago. (Zirik 97).
gehixago. 1 . gehixago [gehiago]. zenbtz. (TE). Más. Aberatsak, gehixago guran bizi izaten dira. Kantidadezko esanguria dauka. 2 . gehixago [gehiago]. adlag. (TE). Más. Ez naiz gehixago haregaz juango iñora. Denporazko esanguria dauka
gehixago gurako [gehiago gurako]. izlag. (TE). Ambicioso,-a, codioso,-a. Bai diru eta bai aintze kontuan, gehixago-gurakua ha gaiztua. Ik. dana gurako, diruzale, harrapatzaille. gehixagoko barik. adlag. (OEH). Sin hacer o decir nada más; sin más ni más; sin más. Gehixagoko barik, bentania zabaldu eta bota eban bere burua ibaira. (Zirik 120).
gehixagotan [gehiagotan]. adlag. (OEH). Más veces, más a menudo, con mayor frecuencia. Berak behin baiño gehixagotan esaten ebana: "Hauxe dok hauxe, bista onakin be ezin najuek ikusi". (Zirk 53).
/ Baten eta bittan eta gehixagotan. (Ibilt 471).
gehixegi [gehiegi]. gehixen [gehien]. zenbtz. (TE). La mayoría de, la mayor parte de. Gehixenak zuzenak dira herri hartan. / Gehixenok dakizuen letxe. (Zirik 109).
gehixenetan [gehienetan]. adlag. (TE). La mayoría de las veces, por lo general, generalmente. Gehixenetan gizajua azkena izaten zan. / Gehixenetan, eurak juan orduko basoko keixa arbolapiak kazariz beteta egoten ziran. (Zirik 73).
/ Ogeratu zan [...] Dukian mahaixan, gehixenetan Zaldun igeskorra mahaiko izaten zalako. (Ibilt 478).
gehixenez [gehienez]. adlag. (TE). A lo sumo, cuando mucho, como máximo. Guazen aurrera, hiltzia dogu gehixenez! gehixenian [gehienean]. adlag. (OEH). La mayoría de las veces, generalmente, por lo general; a lo sumo, cuando más, cuando mucho. Gehixenian gipuzkerazko liburuak eskintzen detsaguz gure inguru honi. (Zirik 6).
gehixenbat [gehienbat]. adlag. (OEH). Sobre todo, ante todo; generalmente; en su mayoría. Gehixenbat pe hemen euskeraz irakurtzeko ohitturia zabaltziarren egin dot honela. (Zirik 7).
gei. 1 . gei [gai]. iz. (TE). Materia, sustancia; material, elemento. Zeozer egitteko materixala: buztarrigeixa, ardazgeixa, soiñekogeixa, ehungeixa... Personekin be bai, jakiña: abadegei, senargei, andragei... Horren harira, animalixen munduan, mitxeleta-geixa, kakalardo-geixa, e.a. esaten da, larva esanguriakin.
Inguruan ziran burdiñolak, sugeixa basuetatik ataratzen eben. / Kapitala, aitzen dabe sozialistak, gaur eguneko modura lan eitteko bihar dan guztia: lurra, geixak, errementadixa eta eskuarteko dirua. / Kargabarrak, labarako sugeixa. / Gabon aurrian salgeixa batzen da dendara, asko saltzeko asmuan. / Oingo neguan, luze doia-ta, sugeixa falta izango dogu. / Harixa eruan eta izarageixa ekarri, bihar dan sarixa ehunliari ordainduta . Ik. materixal, kurutzei. Lehenago ugari erabiltzen zan berbia (ikusi TEn adibide ugarixak), baiña galtzen daguana.
2 . gei [gai]. iz. (ETNO). Larva. Eibarren erderazko ser capaz esateko, gauza izan edo kapaz izan esaten da. Baiña gei berbia be erabiltzen da proyecto de cosa, material para hacer cosas... esanguriakin. Horren harira, animalixen munduan, mitxeleta-geixa, kakalardo-geixa, eta holakuak esaten dira. Arraiñen kasuan, zehe da gehixen erabiltzen dana: amorrain-zehe, ezkaillu-zehe... baiña larva barik alevín esanguriakin.
gela. iz. (TE). Cámara, cuarto, habitación, dormitorio; aula, clase. Usaindun egurregaz eindako gelan... / Iñor agurtu barik alde eban etxekoandrian gelatik zihar urringo beste gela illun batera. (Ibilt 487).
Ik. kuarto, lotegi. "En Eibar conocemos la voz por la literatura, pero en el léxico común decimos ganbaria, que seguramente procede de camera, como aquella de cella" (TE, 396-397); "seguramente de cella, celda" (TE, 504); "se conoce por la literatura" (TE, 583).
geldi. 1 . geldi. adlag. (TE). Quieto,-a, parado,-a, inmóvil. Erlojo hori, juan daneko hiru urtian geldi dago. Ik. geldirik. 2 . geldi (geldik). adlag. (TE). Despacio, lentamente. Geldi-geldi banoia Akondiarutz. Ik. garunik bako, geldiro, sosiguz, geldiki. 3 . geldi. izond. (TE). Lento,-a; pausado,-a; calmoso,-a; reposado,-a. Neskama zintzua baiña geldixa. / Ibai zabal honek, ur geldixa dirudi. Ik. sosiguz. 4 . geldi. iz. (TE). Parado,-a; persona en paro. "Los sin trabajo" (TE, 397).
Gerra haundi bixen bittartian, naziñuak izan daben korapillorik haundiña, geldixak. geldi egon. 1 . geldi egon (geldik egon). da ad. (TE). Estar quieto,-a. Geldi egon zaittez zeure lekuan, eta hobe izango dozu. 2 . geldi egon (geldik egon). da ad. (TE). Estar en paro, sin trabajo. "En sentido político social: estar parado, sin trabajo" (TE, 397). Juan daneko sei hillabetian geldi nago, eta famelixia gosiak hil biharrian. |