Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
gaiñerako. izlag. (OEH). Lo demás, el resto. Barautsak, epaikixak, ta gaiñerako erremintta guztiak epetakuak ei zittuen. (Zirik 106).
eta gaiñerakuak [eta gainerakoak]. esap. (OEH). Etcétera, y demás. --Gure gizon gizajua --diño Gautxorixesiak--, hor ibili don gau guztian jo ona ta jo hara: medikuok, abadiok eta gaiñerakuok aztartzen. (Zirik 27). Ik. eta abar.  Gehixenetan pluralian erabiltzen da.
gaiñezka [gainezka]. adlag. (TE). De sobra; rebosando, desbordando, rebasando; a rebosar. Gaiñezka neurrittu zestan erosi netsan ardaua. / Buruan falta eben albidadia miñian euken; baitta gaiñezka be. (Zirik 108).
gaiñezka egin. esap. (OEH). Rebosar, desbordar, rebasar; salirse; colmar. Hainbeste jentekin, mundu hau ixa gaiñezka ein biharrian jaukagu. (Zirik 23).
gaiñian [gainean]. adlag. (TE). Encima; en seguida, próximo. Nun aitzen emoteko, baiña baitta noiz be, laster izango dan zeozen barri emoteko. Aizgorri gaiñian, ermittia gordeleku genduala, eiñ genduan gau guztia. / Sanjuanak dittugu gaiñian, eta etxe-zuritzia eiñ barik ondiok. Ik. aldian, soiñian.  Denporazko esanguriakin, laster izango dan zeozen barri emoten dau
gaiñigar. iz. (ETNO). Rama seca; fronda seca. Zugatzen adar igarrak, sarri sutarako erabiltzen diranak.
gainjana emon. esap. (ETNO). Dar determinado efecto a la bola. Boletako berbia da. Ik. azpijana emon, bóleta, burpilla emon.
gaiñuts. iz. (EEE). Fallo de pasar la bola por encima sin tirar ningún birlo. Bolia txirlorik jo barik gaiñetik pasatzian hutsa.
gaiñuts egin (gaiñutsa egiñ). esap. (EEE). Fallar el lance pasando los birlos por encima. "Bolari arteko esaera. Bolia txirluak ikutu barik gaiñetik pasatzea esan nahi dau" (EEE, 34). / Boleta-jokuan bolia oholian sartu, baiña txirlorik jo ez (ETNO). Halakoren batian gaiñutsa ein bihar!. Ik. bóleta, erdikuts.
gaitx (gaitz, gatx). iz. (TE). Enfermedad. Gaitzak ez eban parkatu, ez aberats eta ez pobrerik. / Gaitxa agertu jako gaztaiñiaiari, eta gaztaiñadi osuak galdu dira gure aldietan. / Mundu guztira zabaldu zan ha gatxa. / Gaitz batek gortuta laga. (Ibilt 469). Ik. helgaitz, gaixotasun.  TEk sarri darabil gaitx berbia. Gaur egun, badirudi gaixotasun sinonimua nagusittu jakola.
gaitx egin [gaitz egin]. dio ad. (TE). Hacer daño, perjudicar, dañar. Kalte egin. / "No sentar bien un alimento" (TE, 379). Jatekuak gaur gaitx ein desta. / Iñori gaitxik eingo ez detsan zirikalari bat. (Zirik 53).
gaitxondore [gaitzondore]. iz. (TE). Convalecencia. Luzia izan eban gaitxondoria, baiña gogortu da. Ik. gaixondo.
gaixo (geixo).
1 . gaixo (geixo). iz. (TE). Enfermedad. Aurten sagarrak gaixua dakar. Ik. helgaitz, gaitx, ondoezik, gaixotasun.
2 . gaixo (geixo). izond. (TE). Enfermo,-a. Gaixotasunen bat dabena. Gizon gaixuak egoteko lekua eiñ eben euzki-begittan. / Sartu zan geixo bat medikuaren konsulta-lekuan. (Zirik 102).
gaixorik egon / ibili (geixorik egon / ibili). da ad. (TE). Estar enfermo. Mendittik jatxi zanetik, gaixorik dabill. / --Zer pasatze jakok Konejuari biharrera ez etortzeko? --Gaixorik ei dagok. (Zirik 12).
gaixoaldi. iz. (NA). Tiempo de enfermedad . Gaixoaldi luzia izan zeban gaztaruan.
gaixondo. iz. (TE). Convalecencia. Makalik egon eta gero indarrak hartzeko pasatzen dan epia. Gaixondua luzetzera ezkero, kalte haundirakua. Ik. gaitxondore.
gaixotasun. iz. (AS). Enfermedad. Gaixotasun latza da Alzheimerra. Ik. helgaitz, gaitx, gaixo, ondoezik.
gaixoti. izond. (TE). Enfermizo,-a; propenso,-a a enfermar. Gaixotzeko joeria daukana. Gaztetan gaixotixa izan zan, baiña gero gogorra izan da. Ik. gaixotsu.
gaixotsu. izond. (TE). Propenso,-a a enfermedades; enfermizo,-a. Gaixo asko dittuana; Gaixotzeko joeria daukana. Oilluak hegazti gaixotsuak dira. Ik. gaixoti.
gaixotu (geixotu), gaixotze ( gaixotutze). da/du ad. (TE). Enfermar(se). Neguko hotzekin gaixotu zan eta gehixago ez zan jaiki. / Gosia, nekia eta makillia, ez zan millagru gaixotutzia. / Ofizio horren azkena, gaixotzia. / Dagon hotzonekin errekan ikustiak ez jestak onik eitten eta urteik urten, neu begira egoten geixotu baiño lehen. (Zirik 36). / Osasun onekua izan arren, gure basarrittarra be, beste askon moduan, geixotu zan, gaizki be gaizki jartzeraiño. (Zirik 52).
gaizki.
1 . gaizki. adlag. (TE). Mal, de mala manera. Gaizki dogu amatxo, gibeleko gaitzakin. / Gaizki eiña umiak jotia. / Gauzak gaizki eittia, ondo eittia bardin kostatzen danian, zorakerixia. / Gaizki esan dau hitz hori. / Ederki, zatarki, gaizki, poliki... / Agura zahartxo, ximel da gaizki jantzi bati. (Zirik 62). Ik. txarto, gaizki be gaizki.  Indartzia nahi danian: gaizki be gaizki.
2 . gaizki. iz. (NA). Mal, daño; fallo, falta. Kaltia, miña, txarra; hutsa, faltia, akatsa. Bakotxari be ez jako gustatzen iñon gaizkixak entzutia. / Etxian aurka ezertariko gaizkirik eiñ ez ebanetik. (Ibilt 479).  Gitxi erabiltzen da.
gaizki be gaizki [gaizki ere gaizki]. adlag. (OEH). Pésimamente. Geixotuko zan, gaizki be gaizki jartzeraiño. (Zirik 52). / Gaizki be gaizki eritxi detsat ein dozun gauziari. / Lorak, geizki be geizki einda euazela sartu jakon buruan. (Zirik 13).
gaizki egin. du ad. (TE). Hacer mal; hacer el mal, perjudicar, dañar. Kalte egin. Zeozer modu txarrian egin (EEE). Zori diabruana, gaizki ein gurarik, onerako jarduntzia.
gaizki esan.
1 . gaizki esan. esap. (TE). Reprender, reconvenir. Gaizki esan detsa ein daben okerragaittik.
2 . gaizki esan. esap. (TE). Hablar mal, murmurar, criticar. Atzetik gaizki esaten bizi da mundu guztiagaittik.
3 . gaizki esan. esap. (TE). Decir mal [una palabra]. Gaizki esan dau hitz hori
gaizki gura / nahi. esap. (OEH). Desear el mal; querer mal. Nere ondra loi-gabia lagatzen dorala gaizki gura destenen miñian. (Ibilt 487).
gaizki hartu. esap. (TE). Malinterpretar; tomar a mal. Esan edo egitten deskuenari txarto iritzi. / "entender una cosa en sentido peyorativo" (TE, 380). Nahiz da intenziño txarrik barik esan, gaizki hartu zestan nik esana. / Hi! ez eidak gaizki hartu, baiña hor ez dok adore haundirik erakutsi.
gaizki hazi. esap. (TE). Malcriar, maleducar. Txarto erakutsi, gaizki edukau. Gaizki hazittako umiak dittu, eta ez dakit zer burubide atarako daben.
gaizki pentsau [gaizki pentsatu]. esap. (OEH). Pensar mal. Baiña, ez gaizki pentsau irakurle. Dana be izan zan, Joxe Moko okerreko etxian sartu zala. (Zirik 68).
gaizkiesan. iz. (OEH). Habladuría, murmuración; calumnia, ofensa, injuria. [Zaldunan nezua] Bateronbaten gaizkiesanagaittik aldendu baeban bere laguntzatik, jasotzeko erabagi ariñegi hau berari entzun arte. (Ibilt 479).
gaizkiñak euki [gaizkinak eduki]. esap. (TE). Estar de malas; estar de mal humor. Hasarre, umore txarreko egon. Gaizkiñak jaukaz gaur gure mutilzaharrak, eta ezin leikek hurreratu beragana.
gaizkigura. iz. (TE). Malevolencia, malquerencia; envidia. Iñonganako txartonahixa eta enbidixia. / "Deseos de mal ajeno, falta de buena voluntad" (TE, 381). Alkarri detsaguzen gaizkigurak, sortzen dittue munduko okerrik gehixenak.
gaizto.
1 . gaizto. iz. / izond. (TE). Malo,-a; el malo, el tentador, el maligno. Izenondo moduan txarrera emondakua(personiaz), eta txarra (gauzen gaiñian); baitta izen moduan, diabrua be (irud.). Gaiztua gaiñian dogu beti, gu galdu gurarik. / Gaiztua, bere zoritxarrerako. / Ha gaiztua, umetatik zan gaiztua. / Gaizto, Gosezto, Zorrizto. / Zer zaztada gaizto izan zan hau Vergiergo Damian bihotzian. (Ibilt 486). Ik. zittal, oker, zorri.
2 . gaizto. izond. (TE). Difícil, malo,-a, duro,-a; difícil, complicado,-a. Lurrari dagokixonez, lur txarra, zailla, takarra; labratzeko gatxa (ETNO). Txarto hazittakua, behin sasoi horretara ezkero, gaiztua zuzentzia. Ik. gatx, trillo, tringo.
gaizto-usain. iz. (TE). Travesura, diablura, trastada. Eskolan eta eskolatik kanpora, gaizto-usaiñetan dabil beti.
gaiztoko. izlag. (OEH). Malo,-a. Jausi zan kontuan zer zori gaiztoko bihar-eza batu zetsan bere buruari. (Ibilt 458).
gaiztokerixa [gaiztakeria]. iz. (TE). Maldad, malicia. Gaiztokerixia zan, gizajo háreri baketan ez lagatzia. / Gaiztokerixia, zatarkerixia, haundikerixia, zorakerixia...
gaiztontzi. izond. (NA). Travieso,-a, revoltoso,-a. Bihurria. Normalian umiei esaten jakue.