gautxori. 1 . gautxori. iz. (TE). Chotacabras (Caprimulgus europaeus). Gautxorixan arnasia entzuntzen zan urrindik. / Eta beste bat dok gautxorixa, "chotacabras". Bati agindu najetsan hilgo nebala, eta oin ezin juat harrapau! Gabaz ibiltzen dittuk-eta. Azkenengoz ikusi najittuan bi Karabixetan, egunsentixan. Hego luze-luziak... okelia ezebez. UZ: zata arrunta.
gauza. 1 . gauza. iz. (TE). Cosa, objeto. Denbora bateko pekaturik txarrena, gizona gauzia balitz letz hartzia. / Etxe hartan bazan gauzia ugari. / Gizonen biharbidia, etxian bihar diran gauzendako irabaztia. 2 . gauza. iz. Cosa, asunto, tema. Gertatzen, egitten, esaten dana...
Bai gazte, ezkondu! Gauzak bere sasoian!
/ Herrietan gatxa da gauzak ixilik eukitzia.
/ Hórrek gauzok ez dira danen aurrian kontatzekuak.
Gehixenetan pluralian: gáuzak.
gauza gitxi [gauza gutxi]. zenbtz. (TE). Poco, poca cosa. Begiratzen badittugu mendixak, ikusiko dogu milla urtian gauza gitxi aldatzen dirala. gauza izan. da ad. (TE). Valer, ser capaz, ser útil. Zerbaittetarako gai izan. Ezezkuetan erabiltzen da gehixenetan.
Ez naiz gauza Arratera igotzeko. / Ez da gauza ezertarako. / Ondiok gauza naiz lanerako, hogei urte nittuanian bezela. / Sekula ez naiz izan odola ikusteko gauza. / Ibiltzeko be ixa gauza ez garala gatoz da. (Zirik 118).
/ Zalduna lurrera begira, begixegaz beitzeko gauza ez dala. (Ibilt 476).
/ Zaharra nago eta ez naiz gauza andragizonen zeregiñetarako. (Ibilt 397).
Ik. gauzadan, gauzaeztan, kapaz izan. gauza txar. iz. (NA). Cosa mala / perjudicial. Umedadia, gauza txarra da edozeiñ etxetarako. / Eskasa, gauza txarra danian ba, "hiltzian hurrengua da hori" esaten da. gauzak. iz. (EEE). Menstruo, menstruación, regla. Andrazkuen berbetakua da.
Andrakumiari gauzak hillian behiñ etortzen jakoz. gauzia. interj. (JME). Vaya cosa!. Baj! Gauzia! Holan neuk be irabaziko neuke. gauzadaben. izond. (TE). Pieza buena, útil. Gauza dan piezia, balio dabena. Baitta pertsonia be (ETNO). Gauzadabena da erreusetara bota dozun piezia. Anton. erreus, gauzaeztan. Ik. gauzadan. gauzadan. izond. (ETNO). Pieza sin defectos, pieza buena, útil; capaz (persona), válida. Taillarrian: akats bariko piezia, balio dabena.
Personia: kapaza, gai dana.
Erreusa eta gauzaeztana ugari eta gauzadan piezia gitxi; holan ez dago kostua jaisterik. Anton. erreus, gauzaeztan. Ik. gauza izan. gauzadun. izond. (TE). Rico,-a, solvente, que tiene bienes. Daukana. / "Poseedor de bienes, hombre de sustancia" (TE, 394). Gauzaduna da hartu daben gizona. gauzaez. izond. (AZ). Incapaz. Gauzaeza da alperrontzixori. Ik. gauzaeztan. Gaur egunian zaharren artian bakarrik, eta gitxi. gauzaezdaben. izond. (TE). Pieza defectuosa, inútil, inservible. Gauza ez dan piezia, balio ez dabena. Gauzekin ezeze, pertsonekin be erabili leike(ETNO). Gauzaezdaben gizon baten billa zan arriskura bialtzeko. Anton. gauzadan. Ik. erreus, gauzaeztan. gauzaezdako. izlag. (ETNO). Pieza defectuosa, inútil. Gauzaezdako piezekin zer galdurik ez dagok eta mutikuari hobe juagu eurekin juan ofiziua erakusten. Anton. gauzadan. Ik. erreus, gauzaeztan, gauzaez. gauzaeztan. izond. (ETNO). Pieza defectuosa; inútil, incapaz. Gauzaeztan pieza askotxo bota jok makiñiak azken aldixan. Anton. gauzadan. Ik. erreus, gauza izan, gauzaez. gauzon (gauza-on). iz. (NA). Cosa buena. Erozein gizonetan topau leike gauzona, gauzonen bat. / Larregi edanak ez gauzonik. (Zirik 38).
gauzon-zale [gauza-on-zale]. izond. (TE). De paladar fino, sibarita. "Gourmet, que le gustan las cosas buenas" (TE, 395).
Danian, baiña guztiz gaiñetik mahaixan, zan gauzon-zalia. gazi (gatzi). izond. (TE). Salado,-a, con exceso de sal. Gatza dabena; jatekuen gaiñian gehixegi daukana.
Urik ez-da zoiazen itsasontzixan eta jateko gazixakin. Ik. geza, motel. gazittu, gazitze ( gazittutze, gatzittu, gatzittutze) [gazitu]. da/du ad. (TE). Salar(se); poner en sal. Txarrixak, hil, zatittu eta gazittutzia bihar izaten dau sasoiz eta neurrixan. / Arraiñak bihar dau gazitzia kanpuan saltzeko. / Lapikua larregi gazitzia alperrik galtzia da. / Esaten dabe itsasua hainbeste alargun eta umezurtzen negarregaz daguala gatzittuta. / Urdaixak, gatzittutzia bihar izaten dau irauntzeko. Ik. gatza egin, gatza emon. gaztai. gaztaidun [gaztadun]. iz. (TE). Vendedor,-a de queso; quesero,-a. Idiazabalgo gaztaiduna izan da zure billa. gaztaiko. iz. (AS). Golpe en la cabeza(coloq). Buruko golpia (lagunartekua) Hartzen dira, bai, gaztaikuak, sukaldian be; zabalik lagatako ateren bat buruakin joten danian. Minberia oso. gaztaiña. 1 . gaztaiña (kaztaiña) [gaztaina]. iz. (TE). Castaño (árbol) (Castanea sativa). Gaztaiñiak gaitza dakar sustraixetan leku askotan. Ik. gaztaiña-arbola, enano-gaztaiña, indi-gaztaiña. 2 . gaztaiña (kaztaiña) [gaztaina]. iz. (TE). Castaña (fruto) (Castanea sativa). Gerra sasoira arte, gitxi gorabehera, gure inguruko zuhaitzik ugarixenetakua. Gaztaiñak, sarri-sarri, basarrixetako jatekorik inportantienak ziran. Hainbat klase zeguazen, oso desbardiñak. Guk jasotako izenak: abadiñua, goizgaztaiñia, txapardia, txargaria eta iñurriñua. JMEk Bergaran jasota: aritzaua, atalua, bizkeixa, idurixa, iñarmentua, lete gaztaiñia eta orri baltza (ETNO).
Gaztaiñak egositta, sarri baserriko afarixa. / Gaztaiñak lehen asko. Bueno...! Gure akordua baiño lehenago gehixago gaiñera! Hamen dana gaztaiñadixak zian: goix-gaztaiñia, iñurriñua, abadiñua... Abadiñuak garratzaguak izaten zian. Ta iñurriñua ipurdi haundixakin... Eurak arbolak egoten zian euren izenakin. Lehengo zaharrak, ba, eurak zertutakuak, plantautakuak. Injertau eurak einda ixeten zien! Injertautako gaztaiñia ixaten da, txapartia; txikixagua emoten eban. / Parajietan diferentiak izaten dittuk. Guk gozgaztaiñia, txapardia, txargaria, abadiño gaztaiñia... Gure amak erabiltzen jittuan horrek izenok. Ik. abadiño-gaztaiña, goizgaztaiña, iñurriño, naarbera, txaparda, txargara. 3 . gaztaiña (kaztaiña) [gaztaina]. iz. (TE). Madera de castaño. Ate eta leihuetarako, ez (dago) gaztaiñia lako egurrik. / Ate eta leihuetarako, ez dago gaztaiñia lako egurrik. Eta teillatuak eitteko be, haritxa eta gaztaiñia onenak. Ik. gaztaiña-egur. abadiño-gaztaiña. iz. (ETNO). Variedad de castaña. Eskasa, txikixa eta harrua dan gaztaiña-klasia.
Ik. gaztaiña. enano-gaztaiña. iz. (ETNO). Castaño de indias, castaña pilonga (Aesculus hippocastanum). Ik. indi-gaztaiña. gaztaiña ahozabal [gaztaina ahozabal]. iz. (TE). Castaña grande reventona. "Se dice de las piezas grandes reventonas" (TE, 391).
Dana gaztaiña ahozabala, gaztaiñadi haretan. gaztaiña aletako [gaztaina aletako]. iz. (TE). Castaña que se desprende de la cápsula antes del vareo. "Piezas sueltas que se desprenden de la cápsula antes del vareo" (TE, 391).
Gaztaiña aletakuak onenak. Ik. aletako. gaztaiña erre [gaztaina erre]. iz. (TE). Castaña asada. Batzuk "tanboliña" eta guk "erre-galdaria" esaten dogun ontzixan erretzen genduzen gaztaiñak (gertatzen genduzen gaztaiña erriak). gaztaiña-arbola (kaztaiña-arbola) [gaztaina-arbola]. iz. (TE). Castaño (Castanea sativa). Badira gure mendixetan gaztaiña-arbolak, seguru, gizaldixak dittuenak. Ik. gaztaiña. gaztaiña-egur. iz. (TE). Madera de castaño. Gaztaiña-egurra, onena irauntzeko. Ik. gaztaiña. gaztaiña-lakatz (gaztaiña-lokotz, kaztaiña-lokotz, kaztaiña-lakatz) [gaztaina-lakatz]. iz. (TE). Cápsula erizada de la castaña. "Cápsula espinosa que contiene el fruto del castaño" (TE, 391).
Gaztaiña-lakatza baiño latzagua. / Gaztaiña-lokotza lezkotxe ikutu ezindako zittal bat einda dago aspaldi honetan gure uezaba. / Gaztaiña lokotza lezkotxe oratu ezindako gauzia. Ik. lakatz. gaztaiñatara juan [gaztainatara joan]. esap. (TE). Ir a recoger castañas. "Costumbre, principalmente de las mujeres del pueblo, de ir a repasar los castañales ya beneficiados por el dueño" (TE, 391).
Kale honetatik, andra mordua juan da gaztaiñatara. gaztaiñia batu [gaztaina-batze]. du ad. (TE). Recoger la castaña. "Varear los castaños, cuando el fruto ha madurado en el otoño" (TE, 392).
Ira ebatiak eta gaztaiña batziak, batera samar ibiltzen dira uda-azkenian. Nominalizaziñua "gaztaiña batze" da, ejenpluan ikusi leikenez.
indi-gaztaiña. iz. (ETNO). Castaño de indias (Aesculus hippocastanum). Indixa-gaztaiñak kamiño-onduetan ta egoten ziran. Enano-gaztaiñia? Haxe da ba hau! Enano-gaztaiñia ta indi-gaztaiñia bat dira. Ik. enano-gaztaiña. gaztaiñadi [gaztainadi]. iz. (TE). Castañar. Baserri guztiak dabe gaztaiñadixa, gaztaiñia negurako laguntasun haundi bat da ba. Gaztaiñerre egun (Kaztaiñerre-egun). iz. (TE). Día de Gaztaiñerre. Animen egun osteko bigarren astelehena. Gaztaiña erriak eta marraskiluak jaten dira afaltzen (ETNO). / "Segundo lunes (después del día de Animas) del mes de noviembre" (TE, 391).
Gaztaiñerre egunian goiaz zuen baserrira, neska eta mutil batzuk. Ik. Animen, Animen egun. gaztanol. iz. (ETNO). Estantes donde se curan los quesos. Gaztaiak ondu bittartian lagatzen diran arasa edo apalak. |