grazia. 1 . grazia. iz. (TE). Gracia, don sobrenatural. Jaungoikuan begi onian izatian zoriona da grazia.
Amaierako -a berezkua dau baiña ez dau kasu honetan -ixa egitten. Eibarko euskeran, mailleguen jatorrizko berba-amaieran -ia diptongua badago, ez da -ixa
egitten: grazia, farmazia, konzientzia, pazientzia...
grazia egin. esap. (OEH). Hacer gracia, resultar gracioso; resultar agradable. Urtera harek ein zetsan graziakin, [...] esanda, alde ei eban. (Zirik 14).
/ Zapatarixari grazia ein zetsan itxuria. (Zirik 122).
/ Grazia gitxi ein zetsan bihargiñak bere lepotik hainbeste barre ein biharrak. (Zirik 13).
graziatsu. izond. (TE). Gracioso,-a; agradable, simpático,-a, atractivo,-a, encantador,-a. Bai korputzez eta bai espirituz zan graziatsua, bere sasoiko guztien artian. gremixo [gremio]. iz. (TE). Gremio. "Voz de la terminología social eibarresa desde fines del siglo XIX" (TE, 415). / Eibarko gizarte-terminologixan XIX. mende azkenetako berbia: lanbide bereko artisauen arteko korporaziñua (ETNO).
Gremixua ofiziuetako Alkartasunen aurretik izan zan; eta hónen ondoren Sindikatuak. gu. izord. (TE). Nosotros,-as. "Nominativo de la primera persona del plural" (TE, 415).
Hamen gara gu, esandako orduan. / Guk eindako ames asko, gaur benetan diran gauzak. Kasu markak hartzen dittu: guk ergatibua ("Primera persona agente del plural en verbos transitivos" (TE, 416)), guri, gure, gurekin eta abar.
gu-gaiñetiko. izlag. (TE). Fatal, inevitable. Gu-gaiñetikua da heriotzia, hiltzeko jaixo giñalako. Ik. bihar-biharreko. guardasol (guardosol). iz. (TE). Paraguas. Hobe izango litzake esango bagenduke euzkittarakua edo bai eurittarakua, bixetarako aukeria dabenian. / Oratzen detsa horri neskiorri, eta ni e, piskat balientetxuao, nik atzera! eta hartu neban guardasola eta blaa!; ez eben gehixao trabarik eiñ!. / Bere txapela, kirten bat ipiñi ezkero, guardasoltzat erabilli ei zeikian. (Zirik 60).
Ik. eurittarako, eguzkittarako. Hauxe da gehixenbat erabiltzen dana; bere sinonimua baiño gehixago.
"Debía decirse así [euritarako] del paraguas y el impermeable en lugar del absurdo guardasola" (TE, 361). / "Debía decirse, para aliviar el absurdo, euzkitarakua, euritarakua" (TE, 415).
guardia zebil [guardia zibil]. iz. (OEH). Guardia Civil. Gizon bat zaintzeko eztago andrian moduko guardia zebillik. (Zirik 125).
/ Ta bera konturatu barik, juan jakon atzetikara guardia zebil bat. (Zirik 14).
gubil (buril, guril). iz. (TE). Buril. Armerixako eta grabauko berbia da. / Grabadore gubilarixak grabatzeko erabiltzen daben galtzairuzko esku-erraminttia. Asko dagoz: eskuaidekua, kolpekua, hortz-bikua, atzamarduna... (ETNO). Antxuelon gubillak bihar fiñak ataratzen zittuan. / Harri onakin hobeto zorrozten dok gurilla. Ik. aireko, atzamardun, ebateko gubil, eskuaide. gubil-zabal (gurizabal). iz. (TE). Cincel; cortafríos. Maillukiaz edo mailluaz joka, metala eta harrixa lantzeko esku-erreminttia. Gubill aho-zabala. Armerixa eta taillarreko berbia da (ETNO). Ofiziora jatxitzen ziran mutillen lehelengo zeregiña, gubil-zabalakin bizarrak kendu forjauari. / Ondo tenplau eta ondo zorroztutako gurizabalak txapa sendo askuak ebaten dittuala. / Batzuetan epaikixa baiño hobia izaten dok gurizabala. Ik. zulakaitz. gubilleko [gubileko]. iz. (TE). Maestro,-a del buril ; burilista. Takurra zan gubillekua, eta onenetarikua. Ik. gubillista. gubixa. iz. (ETNO). Media caña; gubia. Formoi erdi biribilla. Ekarrirak gubixia ate buruari txori-zulua egitteko. Ik. trintxa, eztanbedar, formoi. guda. iz. (TE). Guerra. Ik. gerra, gudu. Hau berbiau azkenengo gerrararte ez zan erabiltzen: "generalizada en Eibar cuando la guerra" (TE, 398). gudari. iz. (TE). Soldado, combatiente en la guerra civil, especialmente los soldados nacionalistas vascos. Españako gerra zibilian, Euskal Herrixan aldeko soldau nazionalistak ziran gudarixak (ETNO). Gure gaztedixako gudari asko jausi zan Mugarrako hatxian. Ik. gerralari, txapelgorri, miliziano, rekete. gudu. iz. (TE). Guerra; lucha, combate, batalla. Gure mendixak, berriz be, ezagutu dabe gudua, ezta azken hau, ez makala. / Turkuen lur urriñetara juan zan gudura. (Ibilt 490).
Ik. gerra, guda. "Esta voz perdida del léxico común, ha sido actualizada con ocasión de la guerra" (TE, 415). guen (goen). iz. (TE). Límite superior de una superficie o terreno; cabo, fin. Goren daguana, goiengo partia. Terrenuekin erabiltzen da gehixen bat. Legorren guena, "Finis-terrae" esaten dan lekua. / Batzuen eta bestien lurren guena, mugarrixegaz agiritzen da. Guena. l. iz. (ETNO). Localización más alta entre varios caseríos del mismo nombre; de arriba (suso). Basarri izenetan erabiltzen da, izen bereko etxe bat baiño gehixago daguanian, alkarren artian bereizteko, gorengua: Guena, Aurtena, Barrena. "Guena" izeneko asko dagoz Eibarren: Urki Guena, Arando Guena, Guenetxe... Ik. guen, Aurtena. Guenengua [Goenengoa]. l. iz. (TE). Guenengua (casa, presa y taller). "Aprovechamiento de aguas y taller servido por él, de los Bustinduy, cañonistas de fama mundial en su tiempo" (TE, 416).
Bolingua, Guenengua, Tangillangua, Kaskarraingua. / Guenenguan ziran Bustinduinekuak. / Tutulukua, Zesterukua, Guenengua, Tangillangua... guntzurrun (untzurrun) [giltzurrun]. iz. (TE). Riñón. Untzurrunak odola garbitzeko ofiziuan dittugun organuak dira. |