goldaketa. iz. (TE). Arada, acción de arar/labrar. "El arar la tierra" (TE, 408). Goldaketan emon dogu egun guztia. Ik. araketa, jorraketa, saraketa. goldatu, goldatze ( goldatutze). du ad. (TE). Arar; labrar. Garixak eraintzeko saillak goldatu biharrian gara. / Solo aldapatsu hau goldatutzia ez da gozua. / Goiko sailla goldatzia dogu gaur, aukerako egualdixa dator eta. golferixa. iz. (NA). Golfería. Golferixan ibili zan gau guztia eta, gero, goixeko zortziretan biharrera! golpe [kolpe]. iz. (OEH). Golpe. golpe egin [kolpe egin]. du ad.-esap. (OEH). Agarrar, echar mano. Eskupeteri golpe eitteko astirik barik. (Zirik 86).
golpetik (kolpetik) [kolpetik]. adlag. (OEH). De golpe. Apaizera iritxi ez baiña kolpetik Aitta-Santua. (Zirik 99).
goma. iz. (OEH). Goma. Oin be plaentxiatarrek, automobillak pasatzeko, hobe leukie gomazko kaliak egingo balittue. (Zirik 14).
gomittau (gonbittau, gomittautze), gomittatze [gonbitatu]. du ad. (TE). Vomitar. Jan eta berihala gomittau ein bihar izan neban. / Ez neban gura gomittatzia jende artian. Ik. botaka egin, txahala bota. gomitto (gonbitto) [gonbito]. iz. (TE). Vómito. Txakurrak garbittu zittuan zure gomittuak. TEk sarreria pluralian dakar, jeneralian holan erabiltzen dalako.
gomittolarri (gonbittolarri, gomittularri) [gonbitolarri]. iz. (TE). Náuseas; ganas de vomitar. Ikustiakin bakarrik, gomittularrixa emon desta. / Kakalarrixa, txixalarrixa, gonbittolarrixa.... / Ezeidazu jateko gehixago etara! Ikustiakin bakarrik gomittolarrixa emoten desta!. Ik. gorakolarri, botagura. gona. iz. (TE). Falda; saya. Apur bat txatxartizu gonia, luzegi daukazu ba. Ik. ibilgona. azpiko gona. iz. (TE). Combinación, enagua. "Saya armador" (TE, 205). Lehenago, azpiko-gonia zeregiñ haundiko jantzixa zan. Ik. gona zuri. gona gorri. iz. (TE). Falda roja; saya encarnada; falda roja, de caserío. "Saya encarnada, característica del vestir diario del caserío" (TE, 408).
komentario 1 gona zuri. iz. (TE). Combinación, enagua. "Saya blanca que arma la falda" (TE, 408).
Azpiko gona zurixak bihar haundixa emoten zetsen lehengo andrakumieri. Ik. azpiko gona. gona-barren. iz. (TE). Bajo de la falda; volante de la falda. Gona-barrena, azpilduriakin jota eukan. / Gona-barren horrek aldiak daukaz ondo emoten ez dabenak. gonadun. iz. / izond. (OEH). Mujer; que tiene faldas, que viste faldas. Gonadun bezeruegaz erabiltzen zittuan autuak. (Ibilt 472).
gonazale. izond. (TE). Mujeriego, faldero, que le gustan las mujeres. Alde batera laga ezkero, nagia zala, jokolarixa eta gonazalia, ostian ona eta maittia zan nere senarra. gor. izond. (TE). Sordo,-a. Entzumena galdu dabena, entzuten ez dabena edo gaizki entzuten dabena. Urkiko gorrak, hormiak beste ez eban entzutzen. / Behiñ urte horretara ezkero, belarri gorrak bai seguru. Ik. gorraize, gortasun. gora. 1 . gora. interj. (TE). ¡viva!, ¡arriba!. Gora gutarrak!, Poltxok esaten eban moduan. Anton. behera. Ik. biba. 2 . gora. adlag. Arriba, hacia arriba, a lo alto, en alto. Bihargin fiña zan eta oso gora igo zan bere lanpostuan. / Tipi-tapa juan ziran mendixan gora. (Zirik 73).
/ Monagillua izandua nauk, / ez nauk igo hortik gora. (Zirik 99).
gora egin. esap. (OEH). Subir, contra corriente. Neri kontra egittiarren gora eingo ebala. (Zirik 121).
gora eta behera. esap. (OEH). Arriba y abajo. Han egoten ei zan, oholen bestekaldian, tornuan hankiari gora ta behera eragiñaz, izardi batian. (Zirik 106s)
gorantzian. adlag. (TE). Hacia arriba, en ligera cuesta. Gora antzian.
Gorantzian doia bidia, bertara baserriraiñok. gorabehera. 1 . gorabehera. iz. (TE). Alteraciones, altibajos, vaivenes, cambio(s); desigualdad; diferencia; vicisitud. Munduko gorabeherak espiritu bardiñagaz eruatia da benetako jakitturixia. / Hara zelan aitzen emon zetsen alkarri, lapurretiaren gorabehera guztiak. (Zirik 97).
/ Aittirazu ondo, tratu honen gorabehera guztiak neri aurraz kontu emotekotan. (Ibilt 457).
TEk sarreria pluralian dakar, akaso normalian pluralian erabiltzen dalako.
2 . gorabehera. iz. (TE). Más o menos, arriba o abajo. Egun milla ogorloko batzuk gorabehera, diputau urtentzia gura eban. Ik. gitxi gorabehera. 3 . gorabehera. iz. (NA). Asunto; tema. Reunixua bidian gorabeheria zan. / Indarran gorabeheria: -Hi, plaentxi, Plaentxian zelan zabizie indarrakin? -Indarrakin ondo, indar barik gaizki. (Zirik 65).
Ik. tema. 4 . gorabehera. iz. (AS). Importancia; transcendencia. Horrek ez jakak gorabeherarik. gorago. adlag. (OEH). Más arriba. Deba baiño gorago dago Mendaro.
goragoko. izlag. (OEH). Superior, que está más arriba. Jarri eban bere maitasuna goragoko toki baten. (Ibilt 460).
gorako. iz. (TE). Vómito, lo vomitado. Botaka egittia, gomittatzia; gomittua. Zerbaittek gaitz ein detsa eta gorakua eta beherakua etorri jako. Ik. beherako, gomitto, gomittolarri, botagura. gorakolarri [goralarri]. iz. (TE). Náuseas, ganas de vomitar . Ikustiaz batera, gorakolarrixak emon desta. Ik. gomittolarri, botagura. Normalian pluralian; TEk be sarreria pluralian dakar (TE, 409).
gorantziak [goraintzi]. iz. (TE). Recuerdos, saludos. "Se usa para desear prosperidades a quien se saluda o se manda saludar" (TE, 409).
Gorantziak laguneri!. / Orduantxe nekan gaiñera autobusa eta -"bueno-bueno! lagaixozu! esaixozu tio Jabierrek gorantziak" eta.... Ik. eskumiñak. "Eskumiñak, que tiene el mismo oficio, es menos usado en Eibar" (TE, 409).
gorantziak asko, merkiak dira eta. esap. (TE). Para denotar lo formal del cumplido. Heldu zaittianian herrira, gorantziak asko daneri, merkiak dira ta.
goratu, goratze (goratutze). 1 . goratu, goratze ( goratutze). da/du ad. (TE). Levantar(se), elevar(se), subir, ascender. Gorago juan edo eruan; maillaz igo. / "Poner una cosa más arriba" (TE, 409).
Goratu eban zeruraiñok; ez nik dakirazen ipoiñak jakin balittu. / Askotan goratutzia, goragotik lurra joteko. / Urtietako nekiegaz ahal izan eban zerbait goratzia, ordulaun zorigaiztoko baten lurrera etortzeko. Ik. igo, jaso, altzau. gorbi. izond. (TE). Orondo,-a. "De buen año" (TE, 410).
Gizon gorbixa dago, eitten daben lan guztiagaz. Ez da erabiltzen.
|