edertasun (edartasun). iz. (TE). Belleza; hermosura. Batzuk diru billa izaten dira; beste batzuk, edertasunan ondorik. / Zer sorginkerixa Dukesa horren edertasunian! (Ibilt 487).
ederto (edarto). adlag. (TE). Hermosamente; bien, magníficamente; bien, mucho. Ederto etorri zara esandako orduan! / Ederto eindako biharra soiñeku honetan! / Ederto, hobeto, txarto. Ik. ederki. edertu (edartu), edertze (edertutze). da/du ad. (TE). Embellecer(se), adornar(se). Edertu dau etxe guztia milla pitxia eta gauza ederregaz. / Berez ederra danak, ez dau ezarrittako gauzekin edertutzia biharrik. / Edertzia guran, askotan alperrik galdu. ederzale (edarzale). izond. (TE). Amante de la belleza; que busca hombres o mujeres bellos,-as. Edertasunan zalia. Neska edo mutil ederren zalia, batez be.
Mendigoizalia, ederzalia, tabernazalia. / Kant. ...Ederzalia banintzan ere aspertu nintzan ederrez,
nere guria eiñ nuen eta
oraiñ bizi naiz negarrez!
edo (ero, eo, o). junt. (TE). O (conj). Disjuntibua da. Hotz edo bero, baserrixak ez dau parkatzen: beti eten bako zeregiña. / Ogixa ero artua, kutxan deizuna; gosiak hil bihar gara ba. edonahi. adlag. (TE). Edonahi, asko balio dau hamengo diruak. Ik. edonun, nun-nahi. Ez da erabiltzen. edonola. adlag. (TE). De cualquier forma/manera/modo. Edonola, gaizki urtengo zestan, ez nekixan ba zertan niharduan. Ik. edozelan, nolanahi, edozetara. Gaur egunian ez da ahozko jardunian erabiltzen, ez bada alfabetizautako jentiak. edonor (eronor). izord. (TE). Cualquiera, quienquiera. Edonor da gaur lehengo aberatsak beste. Ik. edozein, nornahi. edonun (eronun) [edonon]. adlag. (TE). En cualquier parte, dondequiera. Eguzki-alde hartan, edonun maillubixak, basoko maillubi gozuak. Ik. nun-nahi. edotariko. izlag. (TE). De cualquier clase; de toda clase. Janarixa edotarikua izanda be, ez zetsan ardura. Ik. edozelako. edozein (erozein). det.-izord. (TE). Cualquier; cualquiera, quienquiera. Edozeiñ kakaumek jaukaz gaur hirurogei urte. / Erozeiñ ordutan deittu zeinkitt. / Erozein lekutan erosi ahal izango dozu ogixa. / Erozeiñ ezin laike ekarri etxera, bidezkuari ostatu emotia biharrekua izan arren. Ik. edonor, nornahi. Izenordain moduan (bera bakarrik) edo determinatzaille moduan (izen edo adjektibon baten onduan) erabili leike.
edozein modutan (be). adlag. (OEH). De cualquier modo, de todas formas. Edozein modutan be aurrerakada haundiren bat ein dok heure karguan. (Zirik 32).
Ik. modu. edozeinbeste. zenbtz. (TE). Gran cantidad. Zabaldu zittuan sariak esandako tokixan, eta edozeinbeste arrain katiau zittuan. Ez da erabiltzen.
edozeintzuk (erozeintzuk, erozeintzuek). izord. (TE). Cualesquiera, quienesquiera. Erozeintzuk etorri zeinkie, iñor bestelakorik ez dalako. / Juan zaittiez kalietan zihar, eta erozeintzuek ekarrizuez mahaira (Mat. 22. 9). edozelako (erozelako, edozelango) [edozelako]. izlag. (TE). De cualquier clase; de toda clase. Edozelako soiñekua, ondo jausten jako hari. / Enkarguz, edozelango biharrak hartzen zittuen. (Zirik 105).
Ik. edotariko. edozelan (edozela, erozela). adlag. (TE). De cualquier modo. Ondo edo txarto, edozela be galdu biharra genduan. Ik. edonola, nolanahi, edozetara. Gitxi erabiltzen da.
edozenbat (erozenbat). zenbtz. (TE). A discreción, a punta y pala; cuanto se quiera. Pagadi hartan, edozenbat perretxiku batu genduzen. / Ubideatik gora, pagadi baten, edozenbat urritx eta urdin batu genduzen. / Indianu horrek, erozenbat diru ekarri bihar izan dau. Ik. nahi beste, nahi ahala. edozer (erozer). izord. (TE). Cualquier cosa. Edozer jateko da harendako ona. / Zuk ein dozuna edozer da! / Erozer gauza bihar badozu, hamen naukazu zerbitzeko. / Nahi ardaua, nahi ura edo nahi petroliua, edozer bihar eban egarrixak ittoko ezpaeban (ez baeban). (Zirik 18).
/ Edozer eskabide eitteko. (Ibilt 478).
Determinatzaille lez be erabiltzen da, onduan izena dabela.
edozetara (edozertara). adlag. (TE). De cualquier forma/modo/manera. Ik. edonola, edozelan, nolanahi. Gitxi erabiltzen da.
edukaziño [edukazio]. iz. (OEH). Educación. Hire semiari berbetarako edukaziño pixkat emon bihar detsak; ze, hikan tratatzen najok eta. (Zirik 78).
|
|