2 . etorri. iz. (TE). Elocuencia, facilidad de palabra, facultad innata para hablar; fluencia. Baeban harek lege-jakintzailliak, berbetan ekitzen zetsanian, aldi baterako etorrixa. / Ezagutzera emon zan gure inguru honetan eguan zirikadetarako etorrixa, girua ta gatza. (Zirik 6).
/ Ez eukala berak aiñako bertsuetarako etorririk. (Zirik 9).
etorribihar [etorri-behar]. iz. (TE). Destino; fatalidad; hado. Gure gain dan etorribiharra, iñok okertu eziñ. etsi, etsitze. dio ad. (TE). Perder la esperanza, desistir; resignarse. "Perder esperanza, dar por descontado el resultado adverso de una cosa" (TE, 357).
Etsi detsa jokuari, erdixa baiño lehen. / Etsi gentzan, ez ebala hartuko hurrengo eguna. / Munduko harrokerixeri etsitzia ez zan erreza, haiñ haundiki jaixo zanandako. / Etsi detsa erabixan asmuari, Jaungoikuari eskerrak. / Etsi detsa bere buruari, eta hordi bat einda dabill. / Bide erdixan hainbeste kostatako asmuari etsitzia zorakerixia zan. TEk "Fluctúa con itxi" diño (TE, 359), baiña ez dakigu aldaera fonetikotzat hartu, ala laga-n sinonimotzat.
etsi-etsixan [etsi-etsian]. adlag. (TE). Decididamente; a la desesperada. Etsi-etsixan banator, nahiz da edurra eiñ. / Etsi-etsixan eiñ eban gauzia erabagitzeko asmua. (Ibilt 475).
etsipen. iz. (TE). Desesperación, desesperanza; resignación. Etsipena, aurrerapena, itxomena... etsipena emon. esap. (TE). Desahuciar. Gaixua sendaezintzat jo (EEE). / "Dar por descontado el final. Comúnmente respecto a enfermos o pacientes" (TE, 357).
Gizajuari osagille onenak emon detse etsipena. / Ta, hango medikuak etsipena emonda honutz genkarrela bidian ezton ba hil. (Zirik 26).
/ Bere buruari etsipena (emon) biharrian ebillen, bera bakarrik zala kulpagarri. (Ibilt 458).
etsipena hartu. esap. (OEH). Ser desahuciado,-a. Mediku askokin ibilli naiz gañera. Batzuengandik etsipena be hartu dot; baña nik oindiok bizitzia nahi neuke. (Zirik 102).
etsipendu. izond. (JSM). Desahuciado,-a (enfermo). Etsipena emondako gaixua Gaixuak, etsipendua izan arren, bizi nahi. Etxaburu. l. iz. (ETNO). Terreno en la parte de arriba de la casa o caserío; heredad en la zona superior. etxajan (etxejan). iz. (ETNO). Convite que se da a los obreros al poner el tejado. Ik. montxor, teillatu-afari. etxalde (etxealde). iz. (ETNO). Hogar; casa. Uu! hau da daukagun etxealdia!. Sarrittan giro eskasa, badazpadako etorkizuna daguanian erabiltzen da. etxe. 2 . etxe. iz. (TE). Casa, hogar; domicilio; vivienda. Gizonen biharbidia, etxian bihar diran gauzendako irabaztia. / Guazen lehelengo etxera, eta afalduta gero urtengo dogu berriz kalera. Ik. habitaziño, bizitegi, bizitza. 3 . etxe. iz. (TE). Casa, firma; establecimiento; empresa comercial. "Firma industrial o comercial" (TE, 359). Orbeatarren etxia, antxiñatik ezaguna itsasuen bestekalderaiñok. 4 . etxe. iz. (ETNO). Armazón y/o asas de las herramientas. Aria lixarrakin, ta alper-hesixa be, lixarrakin. Alper-harrixak etxia bakarrik jakak egurrezkua, ta alper-hesixa dok dana egurrakin eindakua. Zumitza ipintzen detsak ba silliari? Ba holaxe eindakua. Ik. barauts-etxe, epaiki-etxe, aizkoletxe, nabar-etxe. etxe on. iz. (NA). Familia bien, familia adinerada. Suerterik onena be, etxe onian jaixotzia euki eban harek. etxe oneko. izlag. De buena casa / familia / cuna. Jatorri oneko, famelixa oneko.
Etxe oneko neskia hartu eban harek. Ik. jatorri oneko. etxe-aldatze. iz. (TE). Mudanza, traslado. Datorren domekan eingo dogu etxe-aldatzia. etxe-aldera [etxe-aldaera]. iz. (TE). Mudanza de casa, traslado de casa. Zenbat etxe-aldera gerria ezkero! etxe-aurre. iz. (TE). Parte delantera de la casa. Baserrixan etxe-aurria. Ik. Etxaurre. etxe-errenta. iz. (TE). Alquiler, arriendo, renta. "Alquiler o arriendo de la casa" (TE, 358).
Etxe-errentak asko jaso dira aspaldi honetan. etxe-garbitze. iz. (TE). Limpieza de la casa. Sanjuan aurreko etxe-garbitziak darabiz aste honetan. etxe-oste. iz. (TE). Parte posterior de la casa. Gure etxe-ostian zan karkabia. etxe-zuritze. iz. (TE). Encalado de la casa. Iñazio iraltseruak ainduta desku etxe-zuritzia aste honetan eittia. etxerako modukua izan. esap. (JME). Adecuado,-a para ser de la familia. Famelixako izateko egokixa izan.
Etxerako moduko neskia dok eta ez litzakek hiretzako gaizki etorriko. (Zirik 126). etxetxo. iz. (TE). Casita. Etxetxua ein dogu óstian eskola mutillok. etxia jan. esap. (ETNO). Arruinar la fortuna familiar. Horrek basarrixa ez zeban saldu. Jan egin zeban basarrixa! Jokua gustatzen jakon eta... etxegin. iz. (TE). Constructor,-a (de casas). "Constructor de casas" (TE, 358). Kortazo, etxegiñ aittua Eibarren. / Gerra osteko etxegiñik ezagunena Berdengillo. Harek ein jittuan Dos de Mayoko etxe guztiak, eta Elgetarako bidekuak be bai. Ik. etxegintza, etxegiñan. etxegiñan. ger. (ETNO). Construyendo casas. Etxegintzan, etxiak egitten. Etxegiñan egitten dau biharra. / Etxegiñan dago familixa osua. Ik. etxegin, etxegintza. etxegintza. iz. (TE). Construcción de casas. Itsas hondarra, Portland-a eta burdiñia, gaurko elemento nausixak etxegintzarako. Ik. etxegin, etxegiñan. etxejabe. iz. (TE). Propietario,-a/dueño,-a de casa. "Propietario de la casa" (TE, 358). Baserrittar asko gaur etxejabiak. etxekalte. iz. / izond. (TE). Despilfarrador,-a, malgastador,-a, que trae la ruina a la casa. Norberan etxian edo interesen kontra diharduanari esaten jako. / "Se dice del hombre que no mira por la casa o va contra ella" (TE, 358).
Gizonak, alperrontzi etxekalte negargarri batek urten detsa koittauari. / Txorixa deitzen zetsen etxekalte bat ba ei zan Plazentzian. Etxekalte bazan be andriak ei zituan frakak. (Zirik 76).
/ Gehixenen eritziz etxekalte bat besterik ez zan. (Zirik 53).
Ik. alperki, alperrontzi, gastatzaille, nagi, hondatzaille. Etxekalte. gatxiz. (TE). Etxekalte (apodo). Gu txikixak giñanian, Etxekalte esaten zetsen bat, lehenago zerbaitt izandakua (zana), Ospittalian bizi zan. |
|