Errebal. l. iz. (TE). Rabal (barrio exterior, arrabal). "En Eibar, las casas al Este del puente de Barren-calle, que limitaba por ese lado la villa" (TE, 331).
Errebalian bizi izan giñan luzero. errebentagarri (errementagarri). (Lo) que hace reventar (de risa). Barrez errebentatzekua.
Galdo-txikin zenbait zirikada errebentagarrixak dira. (Zirik 89).
errebes. adlag. (TE). Con el revés. "En el juego de pelota, con el revés" (TE, 331). Azpiri, Eibarko Txikixak, errebes jokatu zetsan. errebeskada (errebeskara). iz. (TE). Revés, golpe con el revés de la mano. "Golpe con el revés" (TE, 331).
Haren errebeskadia, askon eskumiakingua baiño hobia. / Luzetu zetsan errebeskara bat ta han geldittu zan gizon morroskua ikubilla altzauta sentellak jaurtzen. (Zirik 90).
errebuelta. iz. (NA). Curva. Ene! zelan kanbixau dian gauzak!: autobus zaharrak, holaxen bankuak, plin-plun-plun! Errebueltia holan fuertia bazeuan, dana, banko guztiak lurrera! erregalau, erregalatze [erregalatu]. du ad. (OEH). Regalar, dar. Emon, oparixa egin.
Ta nola ohituria zan auzo ta senidieri txerrikixa erregalatzia, nahikua larritasun izan ei eban Erratxuk. (Zirik 59).
erregaldara. iz. (TE). Tambor para asar castañas. "Cilindro de chapa de hierro para asar castañas" (TE, 332).
Auzuan eskatu biharko dogu erregaldaria bixar arte. / Eibarren bazan erregaldarian lazkotxe burua eukan bat. (Zirik 116).
Ik. tanbolin. erregalu (erregalo) [erregalu]. iz. (OEH). Regalo. Oparixa.
Kriadiak, atia zabaltzerakuan igarri zetsan erregaloren bat zeroiala ta sekulako ongi-etorrixakin errezibidu eban. (Zirik 82).
Ik. opari. erregalutxo (erregalotxo). iz. (OEH). Regalito. Erregalu-n txikigarrixa.
Háreri erregalotxoren bat bialtzia pentsau ei eben. (Zirik 47).
errege. iz. (TE). Rey. Gazteluko erregia hartu eben jauntzat, euren ohitturak gordetzekotan. Errege-txikixa. iz. ber. (TE). Rey niño; Alfonso XIII; príncipe. "Se decía de Alfonso XIII, cuando la Regencia de su Madre María Cristina de Habsburgo" (TE, 332).
Errege-Txikixa Bilbon izan zanian... Erregetxia [Erregetxea]. l. iz. (TE). Erregetxia (edificio); Casa Real (de la Fábrica de armas). Arma eta artisautza lanen kontrola eta harreria egitten zan bertan. Soraluzen eta Eibarren egon izan da (ETNO). / "Edificio en Eibar cuando la Real Fábrica de armas blancas y de fuego, de la administración y receptoría de los trabajos del artesanado" (TE, 332).
Erregetxia Unzagako Plazan zan. errege izan. da ad. (TE). Reinar; ser rey. Errege izan zan hogeta hamar urtian. errege-bide. iz. (AN). Camino real. Ik. elizbide, estrata, andabide, zupide, zubipide, lorbide, olabide, zordanbide. Erregebide: "Camino real". Data barik. (EOYE, 84. or. (JEL)).
erregian arpegi [erregearen aurpegi]. iz. (TE). Cara del Rey [eufemismo de 'culo']. "Eufemismo con que se evita el decir'ipurdix', de la misma forma que el charlatán del cine, en los clásicos comienzos de este espectáculo, solía decir con parecido eufemismo: el crepúsculo matutino" (TE, 332).
Erregian arpegixa agiri jakon fraka apurtutik. / Praken apurtutik, erregian arpegixa agiri dozu. Forma eufemikua da.
erregeak. iz. (ETNO). Término ritual del juego de tabas. Tortolosen jokuak daukazen lau zatixetako atzena: putsasaje, bixak, hirurak eta erregeak. Lau tortolosen albo luze-zabala ipini bihar da gorutz begira (ETNO). Esplikaziñua, detalle gehixagokin, IL-ek be emoten dau: IL, 81-82.
Tortolosak mahai edo lurrera bota "erregeak" esaten dan bittartian, eta laugarren parte honetan tortolosen albo luze-zabala zan banan-banan (edo bi batera, jokalarixak exhibiziñua egin nahi baeban) gorutz begira jarri bihar ebana.. Ik. asaje, tortolos, bixak, hirurak, putsasaje. Erregenak. iz. ber. (ETNO). Día de Reyes; día de los Reyes Magos. Eneruan 6xan.
Erregenetan, gure etxian intxaur-saltsia beti. / Erregen Eguna? Gizonen eguna zan ha, gizon onrauen eguna. / Gizonak eukitzen eben bazkarixa edo zera, tabernan edo kalian edo... Etxian be bai batzutan. Ta eurak zelebratzen eben. Gero andreri ta umieri erregaluak eitten etsezen. / Erregen Egun bezperan, ba, juntatzen giñan kuadrillakuak ta juaten giñan etxietara kantuan, ta emoten eben batzuek, ba, edo pastelak edo zeozer. Hareri graziak emoten geuntsezan, ta emoten ez ebanari esaten geuntsan -goguan dakat- : "Siku, Siku, Siku; Saku, Saku, Saku". / Erregen aurretxuan zan. [...] --Maistriak esan zestan ez juateko eskolara erregiak pasau arte. (Zirik 89).
Gau egun Errege-eguna gehixago erabiltzen da, baiña zaharrak jarraitzen dabe Erregenak esaten baitta Erregen be.
Erregen egun (Errege egun). iz. ber. (TE). Día de Reyes; día de los Reyes Magos. Erregen eguneko bezperan, oiñetakuak argi erainda jartzen ziran sapailluan (balkoian). Erregenetan. adlag. (TE). Por Reyes, el día de Reyes. Erregenetan umieri gauza asko opa izaten jakue. Erregiak. iz. (NA). Día de Reyes Magos; Epifanía. Honek esparraguok, Erregietan jateko.. / --Maistriak esan zestan ez juateko eskolara erregiak pasau arte. (Zirik 89).
erregetar. iz. / izond. (TE). Monárquico,-a. Politikako berbia da. Franziako Juana beziñ erregetarra. Ik. erregezale. erregetasun. iz. (TE). Realeza. Odolian dakar erregetasuna. Ik. erregetza, Jaungoikuan erregetzako bizitza. erregezale. iz. / izond. (JME). Monárquico,-a. Bene-benetako erregezalia zanez, behin adarjotzaille batek esan ei zetsan: Hik heuk be diru asko eingo heban baiña erregetzarako eztok (ez dok) balio. (Zirik 60s). Ik. erregetar. erregiña [erregina]. iz. (TE). Reina. Ester, famelixa judixo baten alabia, Persiako erregiña izatera heldu zan. / Hara hemen, [...], dozena bat ipuiñ, Margarita Nafarruako Erregiñak, oin dala seirehun urte inguru eskribidu eban "Hetmeron" liburutik euskerara atarata. (Ibilt 454).
erregiñesa. iz. (NA). Reina. Kopetia elegantia da ondo eiñ ezkerok, e?, luzidia gaiñera kopetia! Ez zenduan ikusi erregiñesiak -ero zein zan?- erregian alabiak zelan famelixia euki eta kopetia zelan eiñ etsen?. Normalian ez da erabiltzen.
|
|