enor (elnor). iz. (TE). Verruga. Osagilliak enor haundi bat kendu zetsan arpegittik. Enorrak kentzeko asmotan erabiltzen zan lelua: "Enorra bat,
enorra bi, enorrak daukaz amabi". / "Para quitarse las berrugas de un
lugar a otro más discreto, había una cantinela mágica, de la cual no
recuerdo más que estos dos versos, que se decían con un dedo puesto
sobre la excrecencia" (TE, 314).
enparantza. iz. (AN). Cobertizo, tejavana. "Estalpia" (AN).
(...) "Quando el fuego se ençendiere que ninguna nin algunas personas non sean osadas de salir nin salgan nin bayan fuera de la dicha villa, nin a ninguna casa nin enparança" (EOYE, Eibarko San Andres Konzejuko Ordenantza Zaharra, 1501, 473. or. (JEL)).
enparau [enparatu]. iz. (TE). Prójimo; demás, restante, sobrante . Bestiak; gaiñerakuak, ostianguak. / "Refiriéndose a personas, el prójimo; referido a cosas, lo demás" (TE, 314).
Norberan buruari bezela enparauari gura izan, Ebanjelixua. / Bizirik urten ezkero, diruak eta enparauak ez detsa ardura. Ik. enparauko, ostiango, gaiñeko. Gitxi erabiltzen da Eibarren eta gehixenetan pluralian: enpárauak.
enparauko. iz. (TE). Los demás, el prójimo. Norbera ondo ibilli ezkero, enpáraukuegaittik ardura ez. Ik. enparau, ostiango, gaiñeko. Enpárauak be gitxi erabiltzen da Eibarren, baiña enpáraukuak baiño ezagunagua da. TEk diño gehixenetan pluralian erabiltzen dala, enpáraukuak, tokatzen jakon kasu markiakin.
enpaz. adlag. (NA). En paz (referido a cuentas) ; empate, iguales, a la par. Diru-kontuetan edo jokuan, parrian.
Ik. parra. Énpaz azentuakin; gitxi erabiltzen da.
enpaztu, enpazte. du ad. (TE). Condonar una deuda; pagar una deuda. Zorrak parkatu; zorrak ordaindu. / "Perdonar una deuda" (TE, 314). Zor guztiak enpaztu zetsazen bere egunian. / Zorrak enpaztu dittut eta trankillago nago oiñ. Ik. zorrak bardindu, bardindu, parra egin. Ez da asko erabiltzen. enpeiñu [enpeinu]. iz. (TE). Bola de pólvora húmeda. "Decíamos de una bola de pólvora humedecida para que ardiera poco a poco" (TE, 314). Elixostian enpeiñua eittera goiaz. enredatzaille (endredatzaille) [endredatzaile]. izond. (TE). Enredador,-a; liante,-ta. Eskolako enredatzaille haundiña, urtiekin herri-zaintzaille. Ik. drogoso, nahastatzaille. enredau (endredau), enredatze [endredatu]. da/du ad. (TE). Enredar(se), liar, confundir. Nahastu, korapillotu.
Errezago gauzak enredatzia, gero zuzentzia baiño. / Lagun zoro batek enredau detsa burua. / Hainbeste asmokin, burua enredau jako. / Etxuat (ez juat) uste burutik hain endredauta ibilliko haizenik. (Zirik 57).
enredo (endredo) [endredo]. iz. (TE). Enredo; lío; molestia; barullo; desorden; embrollo; revoltijo. Bazan bat beti enredua ipiñi guran. Ik. anabasa. entañadera (entanaderak). iz. (TE). Entenalla; tornillo de mano. Pieza txikixak oratzeko erabiltzen dan esku-dornua. Pieza txiki eta fiñak oratzeko erabiltzen diran kurrika txikixak, jeneralian ezpelezkuak (ETNO). Entañaderak emoirazuz apur baten, torlojo-buru hau biribiltzeko. / Urrezko eraztunak grabatzeko entanaderak erabiltzia izaten dok ona. Normalian pluralian erabiltzen da. enterratzaille [enterratzaile]. iz. (TE). Enterrador,-a. Gure denboran, Marruko zan enterratzaillia. enterrau, enterratze [enterratu]. du ad. (TE). Enterrar. Lurra emon; lurperatu.
Hildakuak enterrau, kristautzako zeregiña. / Gerrako hillak enterratzia euren zeregiña. Ik. lurra emon. entiarro (entierro, entierru, entiarru, enterru) [enterru]. iz. (TE). Entierro. Entiarru nausixa ein detse. entiarro zibil. iz. (ETNO). Entierro civil; honras fúnebres que se les hacen a los no creyentes. XX. mende hasieran sozialismua indartzen hasi zanian hasi ziran Eibarren lehenengo entiarro zibillak. Marcelino Baskaran izan zan lehenengo kura laikua. Eibarren oso normala izan da, baitta frankismo sasoian be, inguruko herrixetan ezezaguna zan bittartian
Ik. elizkizun, mormorreko, primerako entiarro. entiarro zibilla (entiarru zibilla). iz. (EEE). Borrachera tremenda; colocón. "Norbait txikiteo gogorra egin ondoren, mozkortuta lagunek etxera eraman beharra egoten denean" (EEE, 100). Atzo zer? entiarru zibilla, ala? entoloma. iz. (ETNO). Seta engañosa; entoloma (Entoloma lividum). Perretxiko izena da.
Nahiko perretxiko ezaguna da eta oso kaltegarrixa. Badirudi izena liburuen eta egunkarixen bittartez sartu dala Eibarrera. Izan be, Euskal Herrixan perretxikuak eragindako kalte larrixen %90 ingurua entolomian errua da, eta sarri aittatzen da komunikabidietan. Errez nahastatzen da zuziakin (Calocybe gambosa) eta pardilliakin (Lepista nebularis). Euskera batuko maltzurra izena ez da ezaguna gure herrixan.
entrama. iz. (TE). Apetito; voracidad; saque; apetito voraz. "Se dice en Eibar del apetito, de la capacidad más que normal de comer y beber" (TE, 315). Gargantuak besteko entramia gure senidiak. |
|