Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
estu-una [estugune]. iz. (TE). Angostura, estrechamiento. Ibai zabala eta ugarixa izan arren, estuuna baten haitz artian juan biharra dau.
estuasun.
1 . estuasun (esturasun) [estutasun]. iz. (TE). Angostura; estrechez; estrechamiento. Aurreratxuago, ibaixa estuasun baten sartzen da. / Osasuna, maitetasuna, laguntasuna, estuasuna.
2 . estuasun (esturasun) [estutasun]. iz. (TE). Apuro, angustia, aprieto. Urte askoko eten bako estuasun bat izan zan ha gauzia aurrera ataratzia.. / "Matakorroia" esaten da; ganauak eitten dabenian "matakorroia" be esaten da. Ganauak esturasunian eitten dabena "matakorroia" esaten jako hamen. "Makakorrua", "matakorroia" ero.... / Estuasun makala pasa ei dozue. (Zirik 34). / Harrittuta bezin hasarre haren ausartasunakin, Zaldunak esan zetsan, estuasunetik urtetzeko asmuan: (Ibilt 477). Ik. atsekabe, nahigabe.
estuasuntxo. iz. Pequeño apuro. Estuasun-en txikigarrixa. Uste-uste barik estuasuntxo bat euki juagu, gibelekua dala ta. ( Zirik 34) / Estuasuntxo baten sartu nahirik. (Zirik 58).
estudixau, estudixatze [estudiatu]. du ad. (TE). Estudiar. Salamancan estudixau eban, baiña ikasi, bizimoduan. / Estudixatzia nahi izan arren, ez eukan zerekin.
estun. iz. (ETNO). Aro, argolla. Estuna ezarri ezkero gogorragua geldittuko dok. Ik. uztai, obo.
1 . estutu, estutze (estututze).
1 . estutu, estutze ( estututze). du ad. (TE). Estrechar; apretar, comprimir, ceñir. Edozetan erabili leike, esangura ziheztasunekin. Arotzerixan, oholak alkarren artian estutu, hurreratu, esan gura dau (ETNO). Estutu eban gerrikua, kontua etorrela entzunaz. / Neskatilla harek gerrixa bihar baiño gehixago estututzia gura eban, eta osasuna hondatu eban. / Ibaixak berez daben bide zabala estutzia, askotan kalterako. / Hau sueluau egitteko oholak estutu biharko jittuau. Anton. nasaittu. Ik. arrimau.
2 . estutu, estutze ( estututze). da/du ad. (TE). Apurar(se), angustiar(se), inquietar(se). Berebiziko onduen estutu zan, gauzia entzun ebanian. / Alperrikua zanetik estututzia, bertan behera laga zetsan danari. / Haxe zan gauzia estutzia azkenengo tantuan! Ik. larrittu.
3 . estutu, estutze. du ad. (ETNO). Prensar la manzana o uva para sacarle el jugo (sidra o chacolí, según el caso). Sardaua eittiak ez jakak pegarik ezebe! Apurtu sagarra ondo sagar-mazuakin; eta gero prensa txiki batera bota ta estutu. Etara dakazen ur danak eta barrika txiki bat bete, eta zabalik laga zulo bat gaiñian. Gero harek irakin eitten jok, eta zikiña urtetzen juaten dok. Eta ikusten danian ez dala behetik gora puspillorik etortzen, tapau. Laga hil batzuetan eta erateko listo dagok ha!.
2 . estutu. iz. (NA). Abrazo . Batonbat matxakatzia akordatzen jakonian, jo-ta lepotik zihar eta, zelako estutuak eta zerak eta...
et-et-et (e-te-te, e-te-tet!). interj. (ETNO). Negación, onomatopeya para decir que no o prohibir algo. "Et-et-et", nik ez dot holakorik esan!. / E-te-te! hori ez dok holan!.  Ze indar emoten jakon, nahi beste luzetu leike: e-te-te-te-te-te(t)!.
eta (ta, tta, txa, da, dda).
1 . eta (ta, tta, txa, da, dda). junt. (TE). Y (conjunción copulativa). Kopulatibua da. Hau eta hori, dira bi. / Juan nintzan da itxian biharra izan neban. / Juan da etorri. / Jan da erana. / Jan da lo. / Hil da kitto. / Esan da ein. (Zirik 36). / Nere andria ta bixok lotsatu be ein giñuan zueri begira. (Zirik 79) Ik. enda.
2 . eta (da, ta, tta, dda). junt. (TE). Puesto que, ya que, a causa de, porque, ¿por qué?. Mendeko perpaus kausaletan erabiltzen da: "conj. causativa que se pospone al complemento" (TE, 668). Kontu haundixa eukizu ibiltzerakuan, gau illuna dago eta. / Asmau dabe kunbua garbitzia, urtian behin gitxienez garbittu ein bihar dala eta. / Ez dakigu zer dala-ta berbatu ziran lagun bi. (Zirik 67s). / Bazan Eibar aldian zer esana, kantariak zirala ta ez zirala. (Zirik 85).  Enklitiko moduan erabiltzen da.
3 . eta. junt. (OEH). Y mira que, y mira por donde, y mira para qué. Ta, dana zertarako ta galtzatorratzak eta tronpa-puntak egiteko. (Zirik 105).
eta abar (eta abarra). esap. (TE). Etcétera, y lo demás. "Loc. con que se alude a lo que se omite en gracia a la brevedad" (TE, 356), "Se usa adverbialmente, en sentido de redundancia continuativa, como el etcétera del latín" (TE, 668). Bazkari-legia zan: saldia, hegaztixa, legatza, perretxikuak eta abar. / Orrua eta abarra badarabil behintzat bedorrek. / Bazan negarra eta abarra egun haretan. / Drogia ta abarra bazan gaur plazan. / Iñon kontura jana, erana, jantzixa ta abarra. Ik. eta gaiñerakuak.  Artikulua dabela be sarri erabiltzen da: eta abarra, t'abarra, baiña holakuetan TEk diñuanez "Se usa en sentido de agravante redundancia" (TE, 103).
eta bi. esap. (TE). Y más. "Loc. que se usa con nombres, para exagerar su significado" (TE, 356). Zuk diñozun gizona da, ez gaiztua, gaiztua eta bi.
eta ez. junt. (TE). Tampoco; ni. Koordinautako perpaus kopulatibuetako egitturia da. Ez diruakin eta ez bildurragaz okertuko dozu haren borondatia.
eta kitto (eta kitxo) [eta kito]. esap. (TE). Se acabó, y punto, punto final, no se hable más. Jo eban malluagaz eta kitto; gehixago ikararik (be ez) harek. / Botako dot nere burua ibaira ta kitto. (Zirik 120).
ete [ote]. part. (TE). Quizás, tal vez; acaso; si. "Partícula adverbial dubitativa" (TE, 356). Etorri ete dan begira nago. / Zerek urtengo ete dau mataza honetatik? / Etorriko ete naiz? / Nere txakur honentzako lain leku ba ete dozun preuntau nahi netsuke. (Zirik 118). / Gabeko orduak --goizekuak ez ete?-- aurrera zoiazen. (Zirik 37). Ik. bai ete, ez ete.
1 . eten, etetze (etentze) [eten, etete].
1 . eten, etetze (etentze) [eten, etete]. da/du ad. (TE). Romper(se), rasgar(se), desgarrar(se); cortar. Halakoren baten eten dot katia. / Beti bezela, mehienetik eten da harixa. / Harixa etentzia, beti izaten da mehienetik. / Txintxilizka euan lekutik sokia etenda. (Zirik 17).
2 . eten, etetze (etentze) [eten, etete]. da/du ad. (OEH). Interrumpir(se), cortar(se), romper(se). Zeozen jarraittasuna hausi. Berbetan diharduanian etetzia etxako gustatzen. / Gatxa konpontzia. Hartu-emonak eten egin dttue, ez jakin noiz arte.
3 . eten, etetze (etentze) [eten, etete]. da/du ad. (OEH). Extenuar(se), debilitar(se), agotar(se), reventar de cansancio. Neka-neka eginda errebentau. Etenda egozen-da, egun osuan ibilli ta ibilli ein ondoren. (Zirik 117). / Etenda aillegau giñan bakaziñotatik
2 . eten.
1 . eten. iz. (TE). Rotura, desgarrón. Lapiko honek, azpikaldetik etena dauka.
2 . eten. iz. (TE). Hernia; rotura de ligamentos. Ein zittuan indarrekin, etena ein jako. Ik. etendako, trokau, zantiratu, erasan.
etenbako. izlag. (TE). Continuo,-a, sin pausa. Hotz edo bero, baserrixak ez dau parkatzen: beti etenbako zeregiña. / Etenbako aldatze honetan. (Ibilt 474). / Zeregin etenbakua eraballi ebana. (Ibilt 454)
etenbarik. adlag. (TE). Sin cesar, ininterrumpidamente. Lehenango arnasatik azkeneraiñok, etenbarik, lanian bihotza. / Krisisak edo biharrik-ezak, esan laike hamabi edo hamalau urtian etenbarik izan zirala.
etendako [eten, eteten]. izlag. (TE). Herniado,-a. Etendakuak ez da gauza lan gogorretarako. Ik. eten.
etenuna [etenune]. iz. (TE). Quiebra, rotura, hendidura; discontinuidad, momento de interrupción. Lurrak, toki honetantxe etenunia daukala esaten dabe, eta hortik, izaten diran lur-ikarak. / Dibujo ederra adar hauxe, baiña etenunia dauka orrixa darion lekuan. Ik. hausiuna.
etorki. iz. (TE). Origen, procedencia; linaje, estirpe. Haren etorkixa, guria bezela, Adaneraiñok jasotzen dana. Ik. jatorkizun, jatorri.  Ez da erabiltzen.
etorkizun. iz. (TE). Porvenir, futuro. Baketsua espero dau etorkizuna. / Etorkizuna, ez jako falta alargun hari. Ik. datorren, izango dan.
etorrera (etorkera). iz. (TE). Venida, vuelta, regreso; advenimiento. Jaungoikuan erregetasuneko bizitzan etorreria berihala zalakuan bizi ziran. / Haren etorreria izan zan beste mundu baten goizabarra. / Seme galduan etorkeria. / Hau da etorreria! Badakizu zer ordu dan? / Zer dala-ta asmau heban gizurrori? Heure beranduko etorreria tapatzeko seguru. (Zirik 28).
1 . etorri, etortze (etorte).
1 . etorri, etortze (etorte). da ad. (TE). Venir. Ariñ-ariñ etorri nintzan kezkaz beteta. / Etorri zakiraz gehixago itxaiñ erain barik. / Gura dau zeu etortzia hona, alkar aitzeko. / Esandako orduan etorriko naiz. / Heldutzeka, etortzeka, aindutzeka... / Sanjuanak etorri ziran. (Zirik 45). / Hara hor Atxoliñi nun etorri jakon heriotzako ordua. (Zirik 12). Ik. erdu.
2 . etorri, etortze (etorte). da ad. (ETNO). Nacer, crecer, desarrollarse (las plantas). Landarak ondo datoz aurtenguan. / Aurten garixak berandu datoz.
datorren. iz. (TE). Lo que viene, lo futuro. Izatez, forma relatibua da. Datorrena, ona edo txarra, eruan biharrekua. / Datorrenan barri iñok ez daki. Ik. etorkizun, izango dan.
etorri barri. izond. (TE). Recién venido,-a. Etorri-barrixa izan arren, berihala ein zan nausi. Ik. ezkonbarri.  Bi eratara aittu leike: batetik, lexikalizaziño moduan; eta bestetik, denporazko egittura moduan.