Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ezik. mend. (OEH). Si no, en caso de no, a no ser que. Aditz partizipixuan ondoren: begiratu ezik, izan ezik, juan ezik... Gabon-eguna, plazan gauza onak erosteko, preziuari begiratu ezik. / Aizkoriakin ez eik ezer txikittu trangadera gaiñian izan ezik. / Bestiak doiazen lekura juan ezik, nora juan? (Zirik 85). Ik. izan ezik.
ezilbiharreko [hilezkor, hilezin]. izlag. (TE). Inmortal. Korputza hilbiharrekua dan bezela, arimia ezilbiharrekua.  Erabillera urrixa dauka, eta, edozein modutan, ezagunaguak HBko hilezkor edo hilezin.
ezilbihartasun [hilezkortasun, hilezintasun]. iz. (TE). Inmortalidad. TEk dakarren berbia baiño arruntaguak HBko: hilezkortasun eta hilezintasun. Gure lehenengo gurasuak jakintasuneko zugatzetik jan eben bezela, bizitzako arbolatik jan izan balebe, ezilbihartasuna izango genduan, onan eta txarran ezaukerian tokixan.  Erabillera urrixa dauka, eta, edozein modutan, entzunaguak dira HBko hilezkortasun edo hilezintasun.
ezin. iz. (TE). Imposible; imposibilidad. Ezin leikiana; ezintasuna. Eziñak dakar beregan parkatzia.
ezinda. adlag. (OEH). Sin poder; intentando por todos los medios. Gangaren bat ein ebalakuan, artiak hartu ezinda (inconteniblemente) ibilli ei zan Erratxu. (Zirik 59). / Laster hurreratu zan jentia, eta han euazen makiña onduan txandarik hartu ezinda. (Zirik 46). / Zaldunak, sinistu ezinda horrelako aideko ipoiñik, esan eban, berak ezta milla diabruri (be) bildurrik ez zetsala mundu honetan. (Ibilt 467). Ik. eziñik.
eziñik. adlag. (OEH). No pudiendo. Ez dabe izango ipuin liburu hau ulertu eziñik. (Zirik 6). / Euren zuzendari edo diretoriak hamaika zeregin izaten dau eurak zaindu eziñik. (Zirik 20). / Ardautxo baltza zer dakak hik? Larregi eranak ez gauzonik. Gizonak ipintzen badakik hik, zutiñik ibilli eziñik. (Zirik 38). / Baketan hainbeste eruan eziñik, esan zetsan Dukiari. (Ibilt 481). Ik. ezinda.
ezin izan. da/du ad. (TE). No poder. Zerbait gertatzeko edo egitteko eragozpena, ezintasuna edo debekua izan;[ezin da etorri / ezin dau egin]. Bere hasarre guztia zan, aberatsa eziñ izana. / Leku batzuetan eziñ esan egixa. / Eziñ ukaturik egixa. (Ibilt 466).  Aditz nagusi letz erabiltzen da holan, izan albuan dabela; beste partizipixo batzuen onduan, modala.
ezin-hutseindako. izlag. (OEH). Que no se puede faltar. Eziñ-hutseindako ehiza-aldi baten partian. (Ibilt 484).
eziñagortu (agortuezin) [agorrezin, ezin agortuzko]. izond. (TE). Inagotable. Haren jakintza eziñagortua da.
ezindako. izlag. (TE). Imposible; irrealizable; inviable. Ezin leikiana, eziñezkua. Ezindakua zan guri aitzen emon zeskun asmua. / Haren eskabidea bete ezindakua zala. (Zirik 67). / Eiñ eban hilleta esan ezindakua. (Ibilt 478). Ik. aseezindako, izan ezin leikian, izan ezindako.
eziñesan (esanezin). iz. (TE). Tartamudez. Berbetarako trabia, zenbaitt silaba errepetitziana; toteltasuna. Eziñesana eukan eskolara aurretik. Ik. tartako, tartamutu, esanezin.  Arruntagua da esanezin.
eziñesandako. izlag. (TE). Inefable. Juangoikua da eziñesandakua, eta horregaittik antxiñakuak ez eben esaten bere izena, eta gitxiago ein bere irudixa.
eziñizandako. izlag. (TE). Absurdo,-a, imposible. Ezin izan leikiana, ezin dana, eziñezkua dana. Oin papeletan dabizen martetarren ipoiñak, eziñizandakuak. Ik. izan ezin leikian, izan ezindako.
ezinsosegautako. izlag. (TE). Inquieto,-a, movido,-a; activo,-a. Gazterixia, ezinsosegautakua alde guztietan.
ezjakin.
1 . ezjakin. izond. (TE). Ignorado,-a, desconocido,-a. Zer izango dan aurreran, gauza ezjakiña.
2 . ezjakin. izond. (NA). Ignorante, necio,-a. Joxe, tonto, ezjakin osua zan. / Ezjakin baten moduan ez azaltziarren. (Zirik 33).
ezjakiñian [ezjakinean]. adlag. (TE). Sin saberlo, por ignorancia, con desconocimiento. "En la ignorancia" (TE, 369). Ezjakiñian eindako okerrak, ez dau pekaturik. / Gaurko bizimoduan, kortesiarik eza da, guztiak edo jende asko arduratzen dan gauzetan ezjakiñian egotia. (Zirik 84). / Frailliok, ezjakiñian [...] urde biren gaiñian ziharduela Arateikuok, oso izutu ziran. (Ibilt 461).
ezjakiñeko. izlag. (OEH). Ignorante. Baiña erregiñak ezjakiñeko irauntzen eban, ezer aittuko ez baleu letz. (Ibilt 459).  Ez da, normalian, erabiltzen.
ezjakintza [ezjakintasun]. iz. (TE). Ignorancia, desconocimiento; incultura. Herrixetan, ezjakintza da oker askon itturrixa.  Berbiak berezko amaierako -a dauka, baiña TEk ez dau horretakotzat deklinatzen (ez dau ezjakintzia egitten); akaso Eibarren erabili ez dan berba bat izan leikelako. Ezagunagua da HBko ezjakintasun berbia.
ezkaillu (ezkaillo) [ezkailu]. iz. (TE). Bermejuela; piscardo (Phoxinus phoxinus). "Pez de nuestros ríos" (TE, 343). Ezkaillua baiño, zargua gozuagua. / Jente askok jakin bez bi dirala! Bai ba. Zarbuak eta ezkailluak gehixenetan batera harrapatzen dittuk. Eta jente askok "zarboezkailluak" dana bat diralakuan. Baiña ezta hurrik emon bez. Zarbuak eta ezkailluak konpletamente diferentiak dittuk. Txikixak bixak, baiña oso diferentiak. Ezkaillua baiño zargua hobia neretako. / Zargu mokordo batzuek eta eskaillu apur batzuek hartzeko. (Zirik 36). Ik. zarbo, zarbo-ezkaillu.
ezkal-zehe. iz. (TE). Cría de bermejuela. "Cría de la bermejuela, que se mueve en bandadas" (TE, 343). Ezkal-zehia pillaka agertzen da beti. / Ezkaldarrua haundixagua, eta ezkal-zehia umia, txikixa.  (Ibilt 144).
ezkaldarro. iz. (TE). Bermejuela, variedad grande. "Pez de nuestros ríos. Variedad de la bermejuela" (TE, 343). Ezkaldarrua, ezkaillua baiño haundixaua, baiña loiñia baiño txikixaua.
ezkatz (eskatz, eskaratz) [ezkaratz]. iz. (TE). Cocina. Ezkatza, andrian bihar-lekua. / Ataixan ez, horman! Horman kurutzak! Etxien, oin be gure etxiek han eukiko dau. Kurutzie ate albuen, eskaratzeko ate albuen egoten die horrek kurutzok. Kasorik bez, nun dagon bez iguel, baiña egon bai. Horrek, ba, horrek kurutzak, horrek gauzok dira geroko salbaziñorako; abade partetik ipini zien horrek. Ta gu barritz.... Ik. sukalde.  TEk diño hau berbiau ez dala Eibarren apenas erabiltzen, "no es corriente en Eibar" diño eta (TE, 665), Agiñan entzuten dan arren.
ezker.
1 . ezker. iz. (TE). Izquierda, lado izquierdo; mano izquierda. Ezkerra eta eskumia, bardiñak zittuan pelotari harek.
2 . ezker. iz. / izond. (OEH). Izquierda política. Eibarko jentiak ezker famia izan dau aldia guztietan. (Zirik 123). Ik. ezkerrerako.
3 . ezker. izond. (TE). Izquierdo,-a, zurdo,-a. Foballian ezkerra zan. Ik. ezkerti.
ezker-eskuma [ezker-eskuin]. adlag. (TE). A diestro,-a y siniestro,-a; derecha-izquierda. Ezker-eskuma, bardin jokatzen dau. / Ezker-eskuma bizi dira anaia-arrebak.
ezkerkada. iz. (TE). Izquierdazo; zurdazo. "Un golpe con la izquierda" (TE, 370). Ezkerkada bat emon eta bialdik baldar hori.