Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
euskerakada [euskarakada]. iz. (TE). Castellano con vasquismos; vasquismo. "Hablando en castellano, recurrir a una voz euskérica" (TE, 363). Egurra, burdikadia; garixa, eskukadia; harrikadia bekokixan; erderakadia harek, eta zuk euskerakadia.
euskeraz [euskaraz]. adlag. (TE). En vasco; en euskara; en vascuence. Eibarren euskeraz erabiltzen dittugu autu guztiak, bai zerukuak eta bai lurrekuak.
euskotar. izond. (TE). Nacionalista vasco; vasco,-a (vascoparlante o no). Politikako berbia da. / "Neol. creado por Arana Goiri en 1897" (OEH). Lehenengo bizkaittarrak; oiñ euskotarrak.
eusteko. iz. (ETNO). Pieza para sujetar la culata. Kaxia eusteko piezia, kolokaziñua. Armagintzako berbia da.
eutsi, euste (eutsitze). dio ad. (TE). Aguantar; resistir. Eutsi, mutil!, laster dok ba irabazi! / Nahikua ein genduan ixa hiru urtian eustia, hiru naziñoren kontra. / Gura eban eutsitzia, baiña larregi zan eta ukat eiñ eban.
eutsi (autsi). dio/du ad. (AS). Ten, toma, tómalo. Autsi duro bat, erdi bakarrik ein dot eta. (Zirik 80).
eutsigarri.
1 . eutsigarri. iz. (TE). Apoyo, sostén. Eutsigarri argala guria, gehixen bihar genduan orduan.
2 . eutsigarri. iz. (ETNO). Freno. Ik. draga.
eutsitzaille. iz. (AN). Sostén, apoyo; soporte, puntal. Zeozeri eusten detsana. [...] zeruen pillarrak, eta haren eutsitzaille dabizen indarrak. (Ibil 53).
Euzki [Eguzki]. b. iz. (TE). Euzki (caserío). "Caserío en el vecindario de Mandiola" (TE, 363). Euzki baserrikua zan Euzki osagillia. / Euzki basarrikuak, Mandiola baillian, Arizaga eben abizena.
ez.
1 . ez. adlag. (TE). No (adv). Ez nabill. / Ez naiz zuegaz. / Ez nator mendira. / Behin betiko esaten detsut, ez eta ez! / --Hainbesteraiño ez zuan izango. Guri ez jeskuan bahintzat hainbeste inportantzia emon. --Ez ba, zuek ez bildurtziarren. (Zirik 35). Anton. bai.  Bakar-bakarrik erabili leike (indarra emoteko repetidu be egin leike), edo atzizkixan onduan ("Negación que se prefija a ciertos verbos para negar la acción de los mismos" (TE, 364)).
2 . ez. iz. (TE). Negativa, rechazo; negación, no. "Forma nominal del adverbio de negación ez" (TE, 364). Badaezbada, eskatu deixogun; eza beti daukagu.
3 . ez. iz. (NA). Falta de, carencia. Diru ezagaittik geldittu biharko gaittuk etxian. / Oin ikusiko jon gizonik eza zer dan. (Zirik 27). / Zaldunan jaramonik eza. (Ibilt 476). / Biharrik ezak aldian izaten dau dirurik eza be. / Biharrik ezak jornalak merkatzia ekartzen dau.
ez ba. esap. Pues no; ¡claro que no!. Bizi guztirako negarra sartu jakon, ez ba berez hazittakuak bere umiak. / Ez ba! Hori ez da holan. Ik. ez horraittiok.
ez bata eta ez bestia. zenbtz. Ni lo uno ni lo otro, ni (el) uno ni (el) otro. Gosia eta egurra, ez bata eta ez bestia onerakuak.
ez beste. junt. (OEH). Aparte de, excepto. Bat ez beste guztiak alkarraitzeko. (Zirik 33).
ez da hala. esap. ¿No es así?, ¿no?, ¿verdad?. "Loc. conj. que frecuentemente se intercala entre dos períodos para recabar el asentimiento del oyente" (TE, 366). Jaungoikua gauza guztien gaiñetik maitte izatia, lehenengo mandamentua. Ez da hala? Eta munduan garan gizon guztiok alkar gura izatia, Legian agindu guztia.
ez ete. esap. ¿Acaso no?, ¿igual no?. "Modo adv. de duda" (TE, 367). Etorri ete da gure aitta ferixatik? Ez ete? Ik. ete, bai ete.
ez eze. junt. (TE). No sólo sino también. "Forma de conjunción que equivale a 'baitta', que parece mejor" (TE, 368). Dirua ez eze bizixa be han laga bihar izan eban. / Suertia euki ez eze, lana be gogor egin dau. / Baiña han errezuak ez-eze, urdei-azpikuak pe ederto etorriko ziran ba. (Zirik 124). Ik. eze, ez ezik.
ez ezik. junt. (OEH). No sólo sino también; no sólo sino que además. Ta gero, sapaian ez-ezik, ohe bigun goxuan etzin zan gure Pernando, sukalde ondoko kuartu batian. (Zirik 118). / Biajantiak ez-ezik afiladore, mielero ta komeriantiak pe bai. ( Zirik 14). Ik. ez eze.
ez horixe. esap. No, ni hablar; claro que no, por supuesto que no. "Loc. enfática de negación" Ez horixe, ezetara be ez gara juango! / Gu ezin geike aintxiñako moduan ibilli; ez horixe. (Zirik 85).
ez horraittiok [ez horratio]. interj. (OEH). Pues no, no por cierto; no desde luego, pero no. Tranpia kendu bihozula ta itxaitxeko? Ez horraitxiok! (Zirik 121). / Zer arraixo darabik, Kaxkurrio? Angulatan ez horraittiok! (Zirik 121). Ik. ez ba, horraittiok.
ez jauna. interj. No señor!. -Putz eittiarren pezeta bi? -Ez jauna!, putz eitten jakitziarren.
ezian. mend. (OEH). En caso de no, si no; a falta de, faltando. Besterik ezian heure ipurdia erakutsi. (Zirik 46). Ik. besterik ezian, izan ezik, nora ezian.
ezta ... be [ezta ... ere]. junt. (TE). Ni, tampoco, ni tampoco, ni siquiera . Kopulatibua da. Ezta munduko diru guztiegaz be, ezingo zenduke bihurtu haren bihotza zuregana. / Ezta belauniko eskatuko baleste bez. / Eta gaur egunian ez dot uste marxista purua naizenik, ezta gitxiagorik be. / --Hi, ez haiz gizona! [...]. --Ezta nahi be. (Zirik 68). Ik. baitta ... be, eta ez.
ez-leku. iz. (NA). Sitio no apropiado; sitio indebido; sitio inapropiado; sitio inadecuado. Zeozer normalian egoten ez dan edo egon bihar ez daben lekua. Azkenian be, ez-lekura juan....
ezagukera (ezaukera, eza(g)uera) [ezaguera]. iz. (TE). Conocimiento, trato, relación. "Conocimiento, como primer grado de la amistad" (TE, 365). Durangon San Antonio egunian, ein genduan ezaukeria, gaur andra-gizonak. / Laguna ez da baiña aspaldittik dakat harekin ezaueria.
ezagumen (ezaumen). iz. (TE). Juicio, entendimiento, mente, inteligencia. "Facultad de conocer" (TE, 365). Jaungoikuak emon zeskun zentzuna edo ezaumena, sarri gauzak illuntzeko, hónek argitzia ez bajaku komeni.
ezagun (ezaun). izond. (TE). Conocido,-a; famoso,-a, ilustre; sabido,-a, evidente. Ezagutzen dan pertsonia edo gauzia; jende askok ezagutzen dabena. Alkate jauna nere ezaguna zan. / Zure lagun hori, gizon ezaguna. / Arpegi ezauneko bat. (Zirik 10). / Sartu orduko tope ein eban beste eibartar bikin eta antziñako ezaunak ziranez [...] (Zirik 21). Anton. ezezagun.
ezagun izan (ezaun izan). da/du ad. (AS). Ser evidente, estar claro, saltar a la vista; verse, notarse, distinguirse. Berbetan ezagun dau harek nungua dan. / Ezagun da gaztia zarala. / Ezagun dau arpegixan zeiñen alabia dan. / Ezagun zan Maite Ameriketara bueltatuko zala, bere gurasuengana. / Bai zera! Ezaun dok nere andria eztozuena ezautzen. (Zirik 121).
ezagutu (ezautu), ezagutze (ezagututze).
1 . ezagutu (ezautu), ezagutze (ezagututze). du ad. (TE). Conocer, tener relación con. Norbaitten ezaueria izan. Donostian ezagutu genduan alkar. / Gura neban zure aiskidia ezagututzia.
2 . ezagutu (ezautu), ezagutze. du ad. (TE). Conocer, saber, tener conocimiento. Zerbaitten barri izan; norbaitten edo zerbaitten barri jakin. Antxiñatik ezagutzen dogu engaiñu hori. / Ezagutzen dot erderia. / Gizona ezagutzia ez da erreza; okasiñuak probatzen gaittu onduen.
ez ezagutu egin (ez ezautu ein). Hacer como que no conoce a alguien. Hurreratu nintzanian ez ezagutu egin zestan.  Gitxi erabiltzen da.
ezagutzera emon (ezautzera emon) [ezagutzera eman]. esap. (OEH). Dar a conocer; enseñar. Etxaidenagaz, Euskalerrixan ezagutzera emon zan gure inguru honetan eguan zirikadetarako etorrixa, girua ta gatza. (Zirik 6).
1 . ezarri, ezartze (ezarte, ezarritze). du ad. (TE). Poner, colocar; imponer; implantar; echar, achacar. Ipini; bota. Hagin-ataratzailliak ezarri zetsazen gero barrixak, bere-beriak balitzaz letz. / Bere kulpak bestieri ezarri guran zan. / Aukeran (ondo da ) zerbaitt ezarritzia jornalari, dana bihar da ba gaur. / Neri ezartia gura dozu zeregiñ hori, zeure kontua izanda. Ik. jarri, hagiña ezarri.
2 . ezarri.
1 . ezarri. izond. (TE). Postizo,-a, añadido,-a. Gaurko andrakumiak, erdixa baiño gehixago, ezarrixa.
2 . ezarri. izond. (TE). Febril, cargado,-a (una persona enferma). Beruanakin, sugarrakin daguana. Gaixua. Lagun gaixua ikusten izan gara eta ezarrixa topau dogu. / Emazte ezarrixa agertu zan osatu balitz letz, nahiz da barruan [...] erabilli gaitzana baño burruka gogorragua. (Ibilt 486). / Hasarre honek ezarrixago laga eban andra gaixua. (Ibilt 484).
3 . ezarri. izond. (TE). Advenedizo,-a, intruso,-a. Askokin be ez da bere odolekua, ezarrixa baiño.
ezarrittako. iz. (TE). Añadido; apéndice. Ipoiñ horrek, gauza asko bedorrek ezarrittakuak.
ezaupide (ezaupide). iz. (TE). Señal, distintivo, marca. "Ezaugarrixa" (AN). Txapel zurixa zeroien ezaupidetzat. / Nere Eibarko jaixo-herrixan (...) alkatian ezaupidetzat, ez zan makillia, ziorra (zan). (PM, 12)
ezbai. iz. (TE). Duda, indecisión. Ezbaixan nago ez dakirala nora jokatu. Ik. bai-edo-ez, duda, zalantza.
ezbardin.
1 . ezbardin [ezberdin]. izond. (TE). Diferente, distinto,-a ; desigual, irregular. Hamen lurra ezbardiña da eta hobe. / Bi anaiak zihero ezbardiñak dira; bata altua eta argala eta bestia potolua eta txikixa.
2 . ezbardin [ezberdin]. izond. (TE). No equitativo,-a, injusto,-a. Gizon ezbardiñak, beria beretako eta bestiena erdi bana.  Gitxi erabiltzen da esangura honekin.