erdalgaizto (erdelgaizto). iz. (ETNO). Castellano mal hablado. Gaizki berba egindako gazteleria. Ik. euskalgaizto. erdera [erdara]. iz. (TE). Lengua no vasca; lengua castellana, lengua francesa. "Euskara ez den edozein hizkuntza; berezk.(heg.) eta frantsesa (ipar.)" (IS). / "Habla extraña al país" (TE, 323).
Fransesak eitten daben hizketia be, erderia da. Anton. euskera. Ik. erdaldun, erdal. erderak hartu. esap. (ETNO). Aprender castellano. "Gazteleraz ikastera erdal herrietara joan. Lehen, sasoi batean Eibarko neska-mutikoak Arabara bidaltzen zituzten gaztelera ikastera, erderak hartzera" (EEE, 31). / "Gerra zibillera arte, eibartar askok ez zekixan erderaz berba egitten, eta sarrittan kanpora juaten ziran (Riojara, Burgosera, Gasteizera...) erderaz ikastera, erderak hartzera" (ETNO).
Arabara eruandakua genduan, erderak hartzera. erderaz egin. du ad. (TE). Hablar castellano. Erderaz eitten da Aramaixotik aurrera. erderakada (erderakara) [erdarakada]. iz. (TE). Barbarismo, en euskara; solecismo, en euskara. "Hablando euskera, introducir una voz o un giro romance" (TE, 322).
Erderakadia, "kaballua" esatia "zaldixan" ordez. / Egurra, burdikadia; garixa, eskukadia; harrikadia bekokixan; erderakadia harek, eta zuk euskerakadia. / Ostantzian hor dittuzu [hónek ipoiñok] erderakada ta guzti. (Zirik 8).
erderantzdun. izond. (TE). Barbarismo; solecismo. Erderakadia esateko asmautako berbia: erdera + antz + dun.
Euskeraz esan laikezen gauzetan hitz erderantzdunak sartzia, ez da ondo. Ik. erderakada. Ez da berbiau, normalian, modu honetan erabiltzen, erderakadia aitzen emoteko.
erdi. zenbtz. (TE). Medio; mitad. Mundu erdi, beste erdixan kontra dabill. / Erdixa zurixa eta erdixa baltza. / Erdika eta erdika, azunbria baiño gehixago eran dabe bostak ezkero. Izenan onduan determinatzaille moduan, edo bakarrik erabili leike.
erdi bana (erdi banan). adlag. (TE). A medias, la mitad para cada uno,-a. Erdi banan ein dabe etxia, ez bata eta ez bestia ez zalako nahikua banan gauzia aurrera eruateko. / Zeuena zeuentzako ta bestiena erdi bana. (Zirik 9).
eta erdi. esap. (OEH). (Adjetivo +) y medio. Zirikalarixari, zirikalari t'erdi. (Zirik 91).
eta erdiak. esap. (ELH). (La hora +) y media. Ordua + eta erdiak: zazpi eta erdiak, zazpi t'erdiak.
erdibittu, erdibitze ( erdibittutze) [erdibitu]. du ad. (TE). Partir por la mitad; partir en dos trozos. Sagarra erdibittu, eta atal bana emon zetsan bakotxari. / ... orduan Espaiñia, batetik bestera erdibittu zan. / Salomonek haurra erdibittutzia aindu ebanian... benetako amak ez eban gura erdibitzia. erdikin. zenbtz. (TE). Mitad escasa. "Diminutivo de erdixa" (TE, 323).
Opill erdikiña laga zesten. / [...] nagola alargun eta erdikiñ munduan. (Ibilt 148).
erdiko. izlag. (JME). Del medio; mediano,-a, central. Erdixan, erdialdian daguana; bittarteko, tarteko esanahixa be badauka Iruretatik erdikua da nere autua. / Ez dira ez onenak eta ez txarrenak; erdikuak. (foballian)erdiko marra; (pelotan) erdiko jueza; erdiko basarrixa. erdikuts. iz. (ETNO). Fallo de quedarse sólo el txirlo del medio en pie. Boleta-jokuan erdiko txirlua zutiñik geratzian hutsa. Ik. bóleta, oholuts, gaiñuts. erdiratu, erdiratze (erdiratutze). 1 . erdiratu, erdiratze ( erdiratutze). da/du ad. (TE). Poner(se) en el medio; centrar(se); poner(se) en la mitad. Erdira etorri edo ekarri. / "Mover una cosa al medio" (TE, 323).
Erdiratizu pitxar hori, jausteko arriskuan dago eta. / Hobeto izan zan plazan Itturrixa erdiratutzia. / Erdiratzia bihar zan mahaixa, danok jarri ahal izateko. / Erdiratu gaittezen, agerixago egongo gara eta. 2 . erdiratu, erdiratze ( erdiratutze). da/du ad. (TE). Reducir(se) a la mitad; mermar(se) a la mitad. "Reducir una cosa a la mitad" (TE, 323). Erdiratixozu pentsua, ia horretara liraintzen dan. / Biharrik ezak, jornalak erdiratutzia ekarri eban. / Dirua merkatziakin, haren ondasunak erdiratzia izan dabe. erdiratzaille [erdiratzaile]. iz. (TE). Mediador,-a; componedor,-a. Juez erdiratzaille bardiñak izan genduzen luzero, eta ixa ez zan auzirik gure artian. erdittu, erditze [erditu]. da ad. (TE). Parir, dar a luz. Erregiña librau da, erdittu, eta arrakia jaixo dana. / Gurasuen baserrixan izan dau libratzia, erditzia. Ik. librau, umia egin, umia euki / izan. "Se conoce pero no se usa en Eibar" (TE, 525); Eibarren erabiltzen dana/zana, librau da: "En Eibar, parir comúnmente es librau, o se emplea alguna forma perifrástica" (TE, 324).
erditze. iz. (TE). Parto; alumbramiento. Gurasuen baserrixan izan dau libratzia, erditzia. Ik. umegintza, libratze. Eibarren ez da/zan normalian erabiltzen, libratze baiño, "en el léxico común de Eibar" (TE, 324); "voz que se conoce por la literatura, pero no entra en el léxico común de Eibar" (TE, 707).
erdu. da ad. (EEE). Ven, venid; acércate, acercaos. aginduzko adizkixa, zatoz, zatoze, etorri!-ren baliokidea. Erdu hona, gauza bat daukat zuretako. Ik. etorri. Oso gitxi erabiltzen da Eibarren. ere. lok. (TE). También. Haura gizona ere, ez da makurra aizkolketan. Ik. be. "La forma común en Eibar es be, y ere se dice a veces imitando a los de Elgoibar" (TE, 324).
1 . eregi, eregitze [ireki]. 1 . eregi, eregitze (erete) [ireki]. da/du ad. (TE). Abrir(se). Zu agertziakin, zeruko atiak eregi jakozen. / Bihotza bigundu eta eregi zan egi guztia esatera. / Eregixosu atia ardi galdu horri. / Ezertara be ez eban gura atia eregitzia. / Izan balitza orduan atia eretia, galduak giñan. / Atiari takillatxo bat eregi ei zetsen. (Zirik 106).
/ Eregi eban bizardunana [eskabidia], eta barruan agertu jakon bere eraztunan alderdixa. (Ibilt 460).
2 . eregi. 1 . eregi [ireki]. iz. (TE). Desajuste; abertura, resquicio. Pieza bat beste batekin lotzeko biharrezkua daben neurri justua galtzian ondorixua. / Oholak estututakuan geratzen dan bittartia (ETNO).
Baskula ipurdixan eregixa agiri dau. / Eregixa ein zan hode artian eta agertu zan Jauna bere aingeruegaz. / Bihargin txarren biharreri eregixak azkar billatzen jakuez. / Honek lurronek eregi lartxo ez jaukaz?. ereinotz [ereinotz]. iz. ( -). laurel (laurus nobilis). Laurazeoen familiako zuhaixka hosto iraunkorra, lantza-formako hosto larrukara eta txandakatuak eta lore unisexualak dituena. Fruitu baia-motakoa, oboidea eta beltza da. Hostoak zein fruituak janariak ontzeko eta sendagai modura erabiltzen dira
Ik. erramu. Ereinotz ezaguna izan arren, ez da Eibarren erabiltzen; erramu erabiltzen da.
|
|