erpoi. iz. (TE). Garra, zarpa. Haren erpoi zorrotza, bildurgarrixa. Ik. erpa. (Ibilt 243).
erpoika egin. du ad. (TE). Echar la garra / zarpa. "Atacar o defenderse con las garras" (TE, 330).
Friztixa horrek erpoika eitten dau. erpoidun. izond. (TE). Provisto,-a de garras, zarpas. Erpoiduna baldin bada, okela gordiña bihar dau friztixiori bizi dein gura badozu. Ik. erpadun. errai. iz. (TE). Vísceras, entrañas, tripas. Korridian gauzarik zatarrena, zaldixak erraiak txingilizka dittuela ikustia. Ik. tripa. Pluralian erabiltzen da. Txokantia da artikulua hartzerakuan -ia egittia, eta ez -ixa, berba gehixenetan moduan. Gaur egun normalagua da tripak entzutia.
errail. 1 . errail (burterraill) [erraila]. iz. (ETNO). Tablón transversal del carro. Burdixan burtarasen arteko oholak, burtetxian ezker-eskuma doiazenak. Ik. draga, ardatz, bulpartika, burtarasa, burtetxe, burtohe, burtohol, burtorrazi, asto. erralde (arralde). 1 . erralde (arralde). iz. (TE). Medida de peso del ganado: 5 kilos. Ganaua pixatzeko erabiltzen dan neurrixa: 5 kilokua (ETNO). / "Medida en que se trata la venta del ganado" (TE, 330).
Zenbat erralde saldu dozun biaiak?. / Eta kanak, kania izaten zan ganauandako. Hori oin be bai. Hori zinttatxo bat izaten da. Lehengo zaharrak handik kalkulatzen eben zenbat erralde ekazen! / Erraldia dira 5 kilo. Txarrixa beti arruaka, eta ganaua erraldeka beti!. 2 . erralde. izond. (TE). Ruin; pequeño. Ironiaz, persona doillor eta ezereza dana; indarrik ez dakanari indartsu, pixurik ez dakanari sendo, txikixa danari haundi esateko balio leike. / "Irónicamente se usa también como adjetivo, del hombre que físicamente es ruin y poca cosa" (TE, 330).
Erralde galanta aintzen daukagun nausixa! erraldoi. izond. (TE). Corpulento,-a; más grande y fuerte de lo normal. Bere idekuak baiño askoz be haundixagua dana
Zuen mutilla erraldoi galanta ein da. / Ha zelako erraldoia danak bildurtu guran! / Han euan beste gizon erraldoiori, andenian, trenerutz begira. (Zirik 90).
Ik. aketo. erramillote [erramillete]. iz. (TE). Ramillete, ramo. Hor dabiz gaztiok zelaixan, zeiñek erramillote ederragua batu. erramu (erremu). iz. (TE). Laurel (Laurus nobilis). Lixibiari erramu orrixak sartzen jakoz egosterakuan, zapixak usaiñ ederra atara deixen. / Gure ama zanak urtero ipintzen eban erramua atian. Ultza txikitxo bat zenkagun ataiko atian, eta hantxe. Erramu bedeinkatu adartxua hartu, eta atian ipini. Urtero-urtero hori. Ik. ereinotz. Ezagunak izan arren , Eibarren ixa ez dira erabiltzen inguruetako herrixetako ereiñotz eta elauntz; erramu da erabiltzen dana.
Erramu-domeka. iz. ber. (TE). Domingo de Ramos. Erramu-domekan, herriko aintzailliak juaten ziran prozesiñuan gero euren ate gaiñian agertuko zan palma adarragaz. Erramu-egun. iz. (TE). Día de Ramos. Erramu-egunian, erramu adarrak bedinkatzen ziran ataiko aterako, oiñaztua aldentzeko. erramu-arbola. iz. (TE). Laurel, árbol. Erramu-arbolia, ostrua galtzen ez daben zugatza da. errape (errepe, erropa, arropa). iz. (TE). Ubre, de animal; pecho. Aldatzeko ahuntzdunan ahuntzak, lurreraiñoko errapiakin ibiltzen ziran aterik ate. / Harek zittuan errapiak, fraille-katilluagaz be eziñ oso azpixan artu. / Errua dok bat; errapia dok dana. Errapia bat, lau titi. Edo erro; titixa eta errua bardiña dittuk. "Titixa galdu jako!" Erroibia ta, ba, batzuetan galdu eitten dok; erroibia gogortzen badok igual kitto! Gero hiru titi bakarrik! Laugarrenian gehixago esnerik ez. / Kaparria kaballuak eta astuak eta, eukitzen dabe zerian, arropian eta.... Andrazkuanak diranian pluralian erabiltzen ei da: "en plural, cuando con esta expresión se alude a los pechos de la mujer" (TE, 331). / Emakumien bularrak aittatzeko erabillera honi destaiñazko kutsua darixo.
errapera bota. esap. (ETNO). Llevar a mamar al ternero. Umiari aman errapia eskindu.
erratz. iz. (TE). Escoba. Ekarrirazu erratza (eskobia), hamengo hautsak kendu deirazen. Ik. eskoba, itsuski. TEk diñuanez, bere sasoirako itxuria galduta euan hau berbiau: "ésta es otra voz desaparecida por la viciosa adopción de eskobia" (TE, 331).
errazoi (errezoi) [arrazoi]. 1 . errazoi (errezoi) [arrazoi]. iz. (TE). Razón (facultad), entendimiento. adimena, ahalmen intelektuala
Jaungoikuak gizonari errazoia emon zetsan, sarrittan bere kalterako. 2 . errazoi (errezoi) [arrazoi]. iz. (TE). Razón(es), motivo(s); verdad, acierto. errazoiak, zergaittiak; emon edo kentzen dana.
Errazoi garbixak, harek alkatiari esan zetsazenak. / Diñozun guztian, errezoia dozu. / Plaentxian behintzat, Kantengandik edo, errazoiak ondo neurtzen ikasi zittuen noizbait. (Zirik 43).
Ik. zergaitti. errazoia emon (errezoia emon). dio ad. (TE). Dar la razón. Entzun eta gero, errazoia emon netsan. errazoia euki (errezoia euki). du ad. (TE). Tener razón. Gerria galdu genduanok zoritxarrik haundiña izan doguna, mundu guztian kontra errazoia euki. / Ez eukan arrazoia makala. (Zirik 68).
errazoia kendu (errezoia kendu). dio ad. (TE). Quitar la razón. Luzera, denboriak errazoia kendu detsa. 1 . erre, erretze. 1 . erre, erretze. da/du ad. (TE). Quemar; arder, abrasar. Soloko bedarrak erdi-erdixan pillatu, eta erre ein bihar izaten dira illunabarrian. / Etxia erretzia gertatzen bazan, eskian urten bihar aterik ate berriz jasotzeko. 2 . erre, erretze. du ad. (TE). Asar. Txarriki zati bat erre, eta sardaunteira noia lagunegaz egon bat eittera. / Bildotsa erretzia, txingar bizixan bihar da. / Bildots erria Paskuetan. 3 . erre, erretze. du ad. (TE). Fumar. Ez dot erretzen (takorririk) kalte eitten destanetik. / Laga detsa erretziari, takorrixak igo dabenetik. / Ez jauna, nere bizi guztian eztot erre. (Zirik 102).
4 . erre, erretze. da ad. (ETNO). Quemarse, en tratamiento térmico. Tratamendu termikuan piezia larregi berotziarren hondatzen danian, erre egitten dala esaten da. Piezia sutan neukana be ahaztuta najeuan eta erre egin jatak konturatu orduko; holatxe dittuk gure biharrak..., oin nahi tta nahi ez barrixa egin bihar. 5 . erre, erretze. da ad. (ETNO). Fundirse. Bonbillak edo berunak erre. Apurtu eta lanerako gauza ez izatia.
Hi txotxo! Begiratik peorako argixa. Ez jakixat berunak erreko ziran ala bonbillia, baiña zeozer bai! Ia illuntzia aurretik konpontzen duan. erre-usain (erre-usein). iz. (TE). Olor a quemado. Erre-usaiña dator korta aldetik. 2 . erre. 2 . erre. izond. Impaciente y de mal genio. Pazientzia bakua eta jenixo txarrekua.
Zazpikixa eta erria, hartu daben gizona. Ik. eruan txarreko. 3 . erre. metaling. (TE). Nombre de la letra 'r' del alfabeto vasco . Euskeraz, erderaz bezela, 'erre' leguna eta 'erre' latza dittugu. Artikulua hartzerakuan "con acento prosódico en la 'e' [érria]" esaten da (TE, 337).
errebaiñu. iz. (NA). Rebaño. Abere taldia, artaldia gehixenetan. Beti urtian-urtian, errebañuakiñ etorritta, hantxe! errebajua atara (errebajua etara). dio ad. (ETNO). Sacar rebajo. Egurrari koska luzia ataratzia. Arotzen berbia da. Etaraixok zepilluakin errebajua honi ate markuoni, bestela zelan itxiko juek ba?. |
|