edur [elur]. iz. (TE). Nieve. Ezagutu dogu edurra Domuru Santuetan eta Paskuetan be bai. / Edurra eitteko itxuria daka, bai, edur-haixia dabil. Euzki ederra hobe!, baiña euzkixa eta hotz gero... ez da ona! Akordatzen zara, oin berrogeta hiru urte? Munikolaneko kunbuan neu be igeri einda nago febreruan bixan. Izardi baten gegozen aitta eta bixok. "Han iñobe ez dago" esan, narrustu eta "dzunba!" uretara!; bai bixkor urten be, jolin!. Ik. edur-haixe. edur-lapatx. iz. (NA). Capa fina de nieve. Edur-lapatxa euan bidian eta, kotxia albora juan! edur-maluta [elur-maluta]. iz. (TE). Copo de nieve. Edur-malutia dihardu eta berihala zurittu dittu goi eta behiak. / Edur-malutia dihardu fara-fara. Ik. maluta. edur-pelota. iz. (TE). Bola de nieve, pelota de nieve. "Pelota de nieve en la diversión de hacer batalla con ellas" (TE, 300).
Edur-pelotegaz, gerra luzia ein dabe eskolako mutillak. edur-pikor [elur-pikor]. iz. (TE). Nieve que no moja. Malutak izan biharrian, txingorran antzeko edurra, gogorra eta txikixa (ETNO).
Edur-pikorragaz ekin detsa eta edur-malutiakin amaittu dau. / Edur-pikorra dihardu. Ik. edursiku. edurra egin / jardun. du ad. (TE). Nevar. Bart edurra ein dau, eta goizian dana zuri agertu da. / Edurra dihardu farra-farra. / Zelan ez da ba zuri-zuri egongo? Edurra gogor ziharduan atzo etxeruzkuan!. Ik. edurrak jo. edurrak jo. du ad. (ETNO). Nevar. Edurrak jo dau Naparrua alde guztia. edurraldi [elurraldi]. iz. (TE). Nevada. Oingo edurraldixa lakorik ez da izan urte askuan. / 1987ko edurraldixa lakorik ez dogu ezagutu harrezkero. edursiku. iz. (ETNO). Nieve que no moja. Badihardu baiña edursikua egitten ez badau ez dau zurittuko. Ik. edur-pikor. edurtegi (edurtei) [elurtegi]. iz. (TE). Nevera. Mendixan, berez, edurra pillatzen dan toki edo sakonunia (ETNO). / "Cuevas donde se solía enterrar la nieve para oficios que ahora hace el hielo artificial" (TE, 300). Gisasolakuak zittuen edurteixak Izu gaiñian. / Martxan ezagutu ez, baiña Usartza inguruan edurteixak bazirala bai, bagenkixan. Ik. edur-zulo. edurti [elurti]. izond. (TE). Propenso a tener nieve. Edurra izateko ingurua. / "Propenso a la nieve" (TE, 300). Gure aldia edurtixa da, itsasotik aldenduta dalako. Ik. edurtsu. Gitxi erabilia. edurtsu [elurtsu]. izond. (TE). Nevoso,-a, de nieves abundantes. Aurtengo negua edurtsua izan dogu. Ik. edurti. edurtza [elurtza]. 1 . edurtza [elurtza]. iz. (TE). Nevada, nieve caida; cúmulo(s) de nieve. "Cúmulos de nieve que duran en las umbrías" (TE, 300). Kerizpietan, udabarrixan aurrera irauntzen eben edurtzak. / Umetan asko gustatzen jakun edurrakin jolastia. Neguan, botatzen zeban bakotxian, edurtzara juaten giñan. Oin Candanchura-eta juaten dira; gu Arrajolara, eta Usartzara.... efe. metaling. (TE). Nombre de la letra 'f' del alfabeto vasco. Baserrittarrak, eta hala seguru antxiñakuak, 'efia'n ordez esaten dabe sarri 'peia': prakak, Praisko, perixia. Artikulua hartzerakuan éfia esaten da.
egarri. iz. (TE). Sed. Ondoren, jakiñian Jesus gauza guztiak ixa amaittuan zirana, Eskriturak egi eiñaz esan eban: "egarrixak nago" (Juan, 19. 28). egarri izan. da ad. (TE). Tener sed, estar sediento,-a. Egarri danari eraten emotia, kristauan biharreko obria. egarrixak estu hartu. esap. (EEE). Estar sediento,-a de vino (fig). "Oso egarbera izan. Zentzu figuratuan ardozalea izan" (EEE, 30).
Pelotari ona zan; bakarrik egarrixak hartzen eban estu; ez hemengo uran egarrixak, Riojakuanak baiño... egarrittu, egarritze ( egarrittutze) [egarritu]. da/du ad. (TE). Tener sed, venirle a uno,-a la sed; producir sed. Erateko gogua etorri; egarrixa biztu. Gaur ein daben beruakin eta darabigun ibillixagaz, egarrittu ein naiz eta hamen nozu itto biharrian. / Eta gertau jakon egarrittutzia urik ez zan lekuan. / Gaur lako ibillixa eiñ ezkero, ez da gatxa egarritzia. egarrixan egarriz [egarriaren egarriz]. adlag. (OEH). De pura sed, de tanta sed. Egarriaren egarriz itturrixak ez-eze errekak be agortu biharrian. (Zirik 18).
egi [egia]. iz. (TE). Verdad. Egixa esatiak sarri kaltia ekarri arren, egixa beti esan biharrekua. Artikulua hartzerakuan holan esaten da: "Con acento prosódico en la e [égixa]" (TE, 302). Egixa dana indartzeko berbia repetiduta be erabiltzen da: egi-egixa.
egi benetan [egia benetan]. adlag. (TE). De/en verdad, verdaderamente. Egi benetan esaten detsut alargun koittau honek beste guztiak baiño gehixago emon dabela (Luk. 21. 3). Ik. benetan. Benetan edo bene-benetan askoz be gehixago erabiltzen da.
egi-egixa [egi-egia]. iz. (OEH). La pura verdad. Egi-egixa ei da. (Zirik 81).
egixa esan [egia esan]. lok. (OEH). A decir verdad. --Baiña seguru hago hemen galdu jana? --Egixa esan, galdu, han handikaldian galdu jatak. (Zirik 54).
egiaro. iz. (AN). Tiempo de arrendamiento de una tierra de labor. "Lur sail bat aldi jakin baterako alokatzeari deitzen jakon" (AN).
(...) "arrendaban los mismos a otros vecinos particulares por un eguiaro o temporada". / (...) "lo que está entre medias de estos linderos, para Acondia para un eguiaro". (EOYE, 1476, 99-100. or. ; 1498, 449. or. (JEL)).
egigarri [egiagarri]. iz. (OEH). Comprobante. Baiña zer siñale tratu honen egigarri bixon artian? (Ibilt 460).
egin (egiñ, eiñ, ein, in, iñ), egitte (eitte, eitxe, etxe, itxe). du ad. (TE). Hacer; construir, fabricar; ejecutar; obrar. Bazenkizu zer egin dozun... / Ondo eiñ ein bihar dan guztia, onerako bidia. / Pentsau eta eiñ; hasi eta eiñ. / Esaten dozuna eingo dot. / Zer eiñ dozu nere elastunagaz? (Ibilt 458).
/ Esr. Esatiak ez dau balio, eittiak baiño. Ik. onik egin ez, obrau, neriak egin. TEn sasoian "En Eibar, comúnmente se usa la forma sincopada eiñ, con todos sus derivados" (TE, 302), eiñ "común en Eibar" dalako (TE, 307). Gaur egunian iñ aldaeria be sarri entzuten da, eta egiñ forma osuena alfabetizautakuen ahotan entzutekotan. Ahozko jardunian, fonetika sintaktikua dala eta, konsonante sudurkari bako formak be erabiltzen dira (ei-eban, ei-ban, i-ban...). Horregaz gaiñera, e(g)iñ aditz perifrasisetan sarri erabiltzen da. TEk holan azaltzen dau: "Se usa como auxiliar para componer infinidad de verbos que toman o acentúan de esta manera su naturaleza transitiva" (TE, 307), eta ejenplurako: Putz eiñ; barre eiñ, negar eiñ, ukat eiñ, lan eiñ, eta abar = "Soplar, reir, llorar, sucumbir, trabajar, etc." (TE, 307). Guk holakueri aparteko sarreria emon detsegu.
egin barri [egin berri]. izond. (OEH). Reciente, recién hecho,-a. Bizkai Gipuzkoetan obispuak egin barrixak ziralako. (Zirik 99n).
egin egitte aldera (eiñ eitte aldera). esap. (TE). Hacer por hacer. "Para denotar las cosas que se hacen sin fe y entusiasmo" (TE, 308).
Eiñ eitte aldera jardun eban egun guztian, ezer zuzen atara barik.
egiña egin (eiña eiñ). esap. (TE). A lo hecho, pecho. "Para significar que lo hecho está hecho irreversíblemente" (TE, 308).
Eiña eiñ, eta ez da hori itxuliko dabenik.
egiñak egin (eiñak eiñ). lok. (EEE). A pesar de todo lo hecho, así y todo; lo hecho hecho (está). Taillarretan zihar ibili naiz baiña, eiñak eiñ eziñ izan dot billau. egiñahal. iz. (OEH). Lo posible; empeño, esfuerzo. Ik. ahalegin. Eibarren ahalegin erabiltzen da.
egiñahala (eiñahala). adlag. (TE). Tanto como pueda hacerse, a discreción. Matio Eiñ-ahala esaten zetsen bati, beti eiñ-ahala bihar eukitzia zalako bere harrokerixia. Ik. ahala. egiñahalak egin. esap. (JSM). A pesar de esforzarse. Ahalegiñak egin arren.
Baiña, egiñalak-ein ez eben billatzen durorik. (Zirik 54).
Ik. ahalegiña egin. Ezezko perpausetan erabiltzen da.
egiñahalako (eiñahalako). izlag. (OEH). Tremendo, grande, enorme. Itzalak, haundixak.
Eiñahalako eurixak hartuta. (Zirik 47).
/ Eiñahalako orruetan ebizen, euren ustietan ondo kantatzen ebelakuan. (Zirik 117).
Ik. ekiñahalako. Normalian pluralian: egiñahalakuak, egiñahalako indarrak, egiñahalako biharrak, egiñahalako eurixak...
egiñaldi (eiñaldi) [eginaldi]. iz. (TE). Faena; tarea; trabajo. Atzoko eiñaldixa, gogorra izan genduan. Ik. ekiñaldi. egiñarin (eiñariñ). izond. (AS). Poco hecho; medio hecho. Gitxi eginda (jatekua). Neri okelia eta arrautzak, eiñariñak gustatzen jataz. |
|