2 . eme. metaling. (TE). Nombre de la letra 'm' del alfabeto vasco. Euskeraz, 'b' ta 'p'-en aurrian ez dala jarri bihar 'emia' erakusten dabe. Artikulua hartzerakuan, "Con acento prosódico en la 'e' [émia]" (TE, 312).
emeki. izond. (TE). Afeminado. Halako mutill hazixa eta emekia. Ik. gizonki, -ki / -ka. Ez da gaur egunian erabiltzen.
emetasun. iz. (TE). Feminidad; femineidad. Emetasunak dittu berakin politxtasuna, biguntasuna, gurazalia izatia, negarra eta parkatzia. emon, emote [eman]. 1 . emon, emote [eman]. du ad. (TE). Dar. San Pablok erakusten desku ez dala nahikua emotia, emon bihar dala bihotzetik eta poztasunakin. / Baitta diño San Pablok, Jesusen ahotik, emotian zorion gehixago daguala hartzian baiño. Ik. hatza emon eta besua hartu. emontzaille [emantzaile]. izond. (TE). Vapuleador,-a; zurrador,-a. Astintzen dabena.
Ederrak hartuta dago, emontzallia izan arren. Ik. ederrak hartu. emonzale [emanzale]. izond. (TE). Generoso,-a; dadivoso,-a; desprendido,-a. Eskuzabala. Anai bata, dana hartu biharrekua; bestia, emonzalia. Ik. eskuzabal, franko. emoten-daben. iz. (TE). Ramera, puta, fulana, prostituta; calentorra. Emoten-dabena dala esaten dabe gaizki gura detsenak. enbajada. iz. (NA). Problema incómodo, patata caliente. Zeregin gogaikarrixa, arazo astuna.
Ha datorrenian, beti enbajadiakin... enda. junt. (TE). Y (conj). "Forma de la conj. copulativa eta" (TE, 313).
Enda, zeiñek esan detsu guzur hori? TEn sasoian asko erabiltzen bazan be, "en Eibar tiene bastante uso" diño (TE, 313), gaur egunian ez da entzun be egitten.
endemas. adlag. (TE). Sobre todo; todavía más. Ez zaittut ikusi gura, endemas (hala be) eranda zatozenian. / Ez deuat aterik zabalduko, endemas (hala be) belu bahator. Ik. hala be, batez be. "Vicioso, por cuanto la recta expresión podría ser: hala be" (TE, 313).
eñe. metaling. (TE). Nombre de la letra 'ñ' del alfabeto vasco. 'Eñia', sarrittan agertzen da euskeraz. Artikulua hartzerakuan, "con acento prosódico en la e [éñia]" esaten da (TE, 316).
1 . ene. interj. (TE). Ay, ay madre; vaya, caramba; jesus. Ze kontestutan
erabiltzen dan, hainbat esangura hartu leikez: harruduria, poza, hasarria, penia...
Ene!, nundik hator hi? / Enne!, ezin dot berbarik be atara! / Sinistia be. Ene! (Zirik 26).
Ik. ai ene. Indarra edo enfasixa emoteko, bokalak edo konsonantia luzetu be egitten dira: eene!, enee!, enne!.
ene ba [ene bada]. interj. (TE). Madre mía, ay madre. "Interjección de asombro, de sorpresa o de pena" (TE, 313).
Ene ba!, ikusizu zeiñ agertu dan hona!
/ --Ezton izango...! Jesus, Maria ta Jose! --Ene bada! --beste batek--. (Zirik 27).
Ik. ai ene ba. ene barata ba [ene bada eta bada]. Ai madre mía, Dios mío. "Interj. de angustia, de desesperación" (TE, 313).
Ene barataba!, zer datorkigun gaiñera!
ene baratatxo ba. interj. "Interj, de angustia o desesperación" (TE, 313).
Ene baratatxo ba!, hil bihar nabe saskar honek!
Ik. ai ene baratatxo ba. 2 . ene. metaling. (TE). Nombre de la letra 'n' del alfabeto vasco. 'Éniak' aurretik 'i' badau, 'eñe' bihurtzen da esaterakuan. Artikulua hartzerakuan, "Con acento prosódico en la e [énia]" esaten da (TE, 314).
enero. iz. (NA). Enero. Idixak zemat urte dakezen?: horrek gorrixorrek, hor, papela ekarri juan: "nacido en enero del 95": datorren eneruan sei jaukezak. Ik. april, marti, maietz, abendu, zemendi, agor, urri. Hauxe da gehixenbat erabiltzen dana, gaztien artian HBko urtarril; mugatuan énerua.
engaiñatzaille (engaiñazale) [engainatzaile]. izond. (TE). Engañador,-a [personas o cosas]; encantador,-a. Engaiñatzen dabena.
Ai!, hau ume engaiñatzaillia! Berau ez balitza ez giñake alkarregaz. / Itxuria guapia ero izengo zan, ero piskat maripositia ero izengo zan! -orduan be izengo zian...- maripositia izengo zan engaiñatzaillia eta.... engaiñau, engaiñatze [engainatu]. du ad. (TE). Engañar. Egixa ez dana egixa dala sinistu erain; zirixa sartu.
Eta esan eban andriak: "subiak engaiñau nau". / Irutxur eittia bada engaiñatzia, makiñatxo bat engaiñatze nik dakiran batek! Ik. irutxur egin, zirixa sartu. enkargu. iz. (OEH). Encargo, mandato, orden. Horrez gaiñera, enkarguz, edozelango biharrak hartzen zittuen. (Zirik 105).
|
|