eskastu, eskaste. da ad. (AS). Debilitar, desmejorar; empobrecer, disminuir. Eskastuta bueltau ziñan Malagatik. / Eskastuta dabil tia Krexen. / Bere [euskeraren] aberastasuna eskaztuz doiala. (Zirik 30).
eskastxo. izond. (OEH). Regular, mediocre; malo,-a. "Eskas"en txikigarrixa: eskas + txo > eskastxo. Eskas samarra.
Hurrengo, ardau eskaxtxuaua euala ta. (Zirik 70).
1 . eskatu, eskatze (eskatutze). du ad. (TE). Pedir, solicitar; requirir, exigir. Guk eskatzen genduana zan, geure lekuetan bakian bizi izatia. / Eskatutzia da, zerbait guran eskua luzetutzia. / Ez daukanak daukanari eskatzia da legia, ez ostutzia. 2 . eskatu (askatu), eskatze (eskatutze) [askatu]. da/du ad. (TE). Desatar(se), soltar(se), librar(se); desmontar. Lotuta edo montauta daguana soltau edo desmontau
Korapillua eskatu guran, haundixagua laga eban. / Ez da izango erreza korapillo ha eskatutzia. / Lotutzia baiño, eskatzia gatxagua. / Dana askatu bihar juat. Ik. librau, soltau. eskatzaille [eskatzaile]. izond. (TE). Pedigüeño,-a (profesional); mendicante. Motxaillak beziñ eskatzallia. / Fraille eskatzaille eiñ eban Italia guztia.
/ Eta jakiñ eskatzaillia kristau ona zana, azkenian laga zetsan burutik-beherako soñekuori. (Ibilt 464).
/ Aindu zittuan bere zerbitzailliak billau zeixen eskatzaille haura. (Ibilt 460).
Ik. eskeko. eske. 1 . eske. iz. (TE). Petición; solicitud; reclamación; demanda. Bihargiñen eskia zan ukatu ezindako gauza bardin bat. 2 . eske. postp. (TE). Pidiendo. Gramatikuak diñuenez, postposiziñuen eta aditz egitturen artian dago hau. / TEn definiziñua hau da: "Variante del gerundio eskian y eskatzen" (TE, 344).
Ezagun guztieri eske dabil, lotsia alde batera lagata. / --Organu barrixa eitteko limosna eske nator. (Zirik 42)
Kasu markak hartu leikez, inesibua gehixenetan: eskian.
eskera urten. du ad. (TE). Salir a pedir, ir a mendigar. Etxia erre jakuenetik, eskera urten biharra euki dabe. eskian [eskean]. adlag. (OEH). Pidiendo; mendigando. Ahora zer eruan ez eukela, asko izan ziran herririk herri eskian zabaldu ziranak. (Zirik 48).
eskian bizi [eskean bizi]. da ad. (TE). Vivir mendigando; vivir de limosna, de la caridad. Trozuetan besua galdu ebanetik bizi da eskian. eskian ibili (eskian ibilli) [eskean ibili]. da ad. (TE). Mendigar, pedir limosna. Umezurtz geldittu eta eskian ibilli bihar izan zan. eskeko. iz. (TE). Mendigo. Permiñ eta Itxuzki ziran gure eskola denboran euskal eskekuak. / Eskeko batek dirua eskatu ei zetsan. (Zirik 106).
Ik. eskatzaille. eskeko ibili (eskeko ibilli). da ad. (TE). Mendigar. "Andar o hacer el mendigo" (TE, 344).
Baserrixa laga eta eskeko dabill. esker. iz. Gratitud; favor, beneficio; gracia. Esker berbia bera bakarrik ez da normalian erabiltzen, postposiziño moduan baiño, edo forma konpueston baten, edo lokuziñuetan...
esker hobe. iz. (OEH). Mayor agradecimiento. Esker hobia merezi ebala usterik. (Ibilt 479).
esker on. iz. (TE). Agradecimiento; gratitud. Úmiak esker ona zor detse gurasueri. / --Jauna, nik zor detsuran esker onak eta semetzako detsuran guriak [...]. (Ibilt 483).
esker oneko. izlag. (TE). Agradecido,-a. Esker onekua zalako, gehixago lagundu zetsan Jaungoikuak. esker txarreko. izlag. (TE). Desagradecido,-a; ingrato,-a. Esker txarrekua urten zetsan semiak, eta haxe izan zan bere akabua. / Esker txarreko saskarkerixa hau. (Ibilt 479s).
eskerrak. iz. (TE). Gracias a; gracias a que. -Indartu zara atzera be. -Bai, Jaungoikuari eskerrak. / Eskerrak estalpian hartu gaittuana euri zaparrara honek. / Juan Jose zanaren semiari eskerrak, bertsu hónek gorde izan dira. (Zirik 94n)
/ Eskerrak berak Petrari emon detsazen konsuelueri, bestela zoratuko ei zonan. (Zirik 28).
/ Eskerrak bera denporaz ibili zana. (Zirik 35).
/ Eta hala irauntzen dogu, Jaungoikuari eskerrak, gaur arte. (Ibilt 483).
eskerrak emon. du ad. (TE). Agradecer; dar gracias. Eskerrak emon deixoguzen Jaungoikuari, gaurko egun ederragaittik. / Eskerrak emotia bihar dogu Jaungoikuari, arnasia, argixa, osasuna, ogixa eta dogun itxaropenagaittik. eskerrak milla (esker milla) [mila esker]. esap. (TE). Gracias mil. Eskerrak milla danori.
eskerrik asko (eskarrik asko). esap. (TE). Muchas gracias. Eskerrik asko lagundu destazuen guztiori!
milla esker. esap. (TE). Mil gracias. Eruantzaille biren kontua Eibarren. Bostegun hiretako eta bostegun neretzat, milla esker emon jestaz ba bixondako.
eskerbako [eskergabeko]. izlag. (TE). Sin retribución, desinteresado,-a, gratuito,-a. Duakua, saribakua. Zeregiñ eskerbakuak, guztion aldera ein dittuzunak. eskergabe. izond. (TE). Desagradecido,-a; ingrato,-a. Gurasuak umieri dana zor baletse bezela, eta honek sarri eskergabiak. eskillara [eskailera]. iz. (TE). Escalera; escalón. Jakobek amesetan, zeruraiñoko eskillaria ikusi eban. / Ekarrizu eskillaria keixa honetara igo deigun. / Pelotaleku zaharrerako eskillarak, ba ete dira ondiokan? / Eskillarak igotzen. (Zirik 61).
eskillara-barren. iz. (ETNO). Descansillo, parte baja de la escalera. Eskillara-barrenian topau neban etzinda. eskillara-buru [eskailera(-)buru]. iz. (TE). Descansillo, parte alta de la escalera. "Descanso de la escalera" (TE, 345).
Eskillara-buruan barriketan, lapikua erre jakue hiru andreri. / Igo zan eskillara bururaiño. (Zirik 25).
eskillara-mailla. iz. (ETNO). Escalón; peldaño de escalera. Horrek umiorrek eskillara-maillak ondo bajatzen dittu. eskillarape [eskailerape]. iz. (TE). Bajo de la escalera; hueco bajo la escalera. "La parte baja de la escalera" (TE, 345).
Loteixa eskillarapian eban, txarrixagaz batera. / Lelengo taillarra, eskillarape batian ein ei eben sozio bixok. ( Zirik 105).
eskillaso [eskilaso]. iz. (TE). Arrendajo (Garrulus glandarius). Txori izena da. Keixara juan goixago, eta eskillaso, birigarro eta zozo asko ekarri dittu txorta baten. / Eta keixapian, lehengo zaharrak danak! Arnora, ta Illordora... Ein txabolia, bizperatik basarrira juan, han lo ein, ta hamabiko txikixakin. Baiña triskantzak! Berrogeta hamar, ta... Zakukadia! Bai, asko hiltzen zan: eskillasua, bidigarrua, durdulia, zozua... Eitten zittuen kriston triskantzak!. Ik. birigarro, zozo. eskindu, eskintze [eskaini]. du ad. (TE). Ofrecer(se), ofertar, dedicar; ofrendar, donar. Eta eskindu zetsazen munduko ondasun guztiak. / Gauza bat da eskintzia eta beste bat emotia. Ik. eskiñi. 1 . eskiñi (eskeiñi), eskintze [eskaini]. du ad. (TE). Ofrecer(se), ofertar, dedicar; ofrendar, donar. Zenbat eskiñi detsazu txahalagaittik?. / Neure burua eskiñi bihar neban horretarako. / Bertso ederra eskiñi zestan nere lagun maittiak. / Abelek bildots gurixetatik eta Kainek baratzako gauzetatik eskiñi zetsen Jaunari, euren ugarixan sari letz. / Dirua eskintzen ebanez. (Zirik 67).
/ --Gauzaren bat eztakazunian, ezetz esatia baiño askoz be hobe da antzerakuak eskeñi. (Zirik 115).
Ik. eskindu. 2 . eskiñi [eskaini]. iz. (TE). Oferta. Zure eskiñixa beheregi geldittu da. / Esate dabe, eskiñixak eta tiriak neurtzen dittuala preziuak. Ik. erosigura, saldugura, tira. eskinka [eskainka]. adlag. (AZ). Ofreciendo. Txakurkumak eskeinka dabil Patxi, berak zaindu ezin dittualako. eskintzaille [eskaintzaile]. iz. (TE). Oferente, que ofrece. Eskintzaille asko eta erostaille gitxi ziran gaurko ferixan. eskoba. iz. (TE). Escoba comercial. Eskobia ala itsuskixa hartuko dogu kortia garbitzeko? Ik. erratz, itsuski. "En Eibar decimos itxuzkixa, de la escoba de fabricación casera; eskobia de la que ofrece el comercio" (TE, 346).
eskobara (eskubara, eskuara, eskuare) [eskuare]. iz. (TE). Rastrillo. Eskobariakin batizuz orbelak leku batera, azpixak eitteko euki deigun. eskobara-buru (eskubara-buru). iz. (ETNO). Cabezal del rastrillo, que sujeta a las púas. Hau apurtu egin da eta eskubara-buru barrixa jirau biharko dot. |
|