Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
estaka. iz. (NA). Astilla; pincho de zarzas, de alcacia. Arraiñ-hazurra ez da estakia, e?!
estaldu, estaltze ( estaldutze) [estali]. da/du ad. (TE). Cubrir; tapar. Eta lehenengo bidarrez ardaua eratiakin aitta Noek, mozkor, gorririk luak hartu eban bere aterpian. Baiña seme bedinkatuak, barre ein biharrian madarikatuak bezela, hartu eben estalki bat eta atzeruzka juanaz estaldu eben; eta hartara ez eben aittan billutza ikusi (Gen. 9. 20-23). / Gei honek estaldutzia biharko dabe, eurixa datorrela dirudi ba. / Kañoi honek estaltzia eskatzen dabe ez deittian ugartu. Ik. estal-harri, estalki, estalpe, tapau.  Tapau erabiltzen da.
estalki.
1 . estalki. iz. (TE). Manta. Estalki bat gehixago biharko neuke oingo hotzakin ogerako. / Zaldunorrek sentidu eban gaiñeko estalkixa kentzen zetsala bateronbaten esku sorgiña bittarte [...] (Ibilt 467).
2 . estalki. iz. (TE). Tapa. Estaltzeko edo tapatzeko dana. Ik. tapa.
3 . estalki. iz. (TE). Cubierta. Zerbaitten babeserako gaiñeko azala. Aterpia babesten daben gaiñeko aldia. Ik. estal-harri, estaldu, estalpe.
4 . estalki. iz. (OEH). Toca; mantilla. Jantzi zetsan amantala [...] eta buruan estalki zarrori. (Ibilt 474).
estalpe. iz. (TE). Cobertizo; resguardo; techado. Aterpia; baitta txabola moduko zeozer be. Eskerrak estalpian hartu gaittuana euri zaparrara honek. Ik. aterpe.
estamangu (estomagu, estemagu, estomangu) [estomago]. iz. (TE). Estómago. Estamangu zorroko garratza darabitt aspaldixan. / Estomangutik zihero izurrauta nabin. (Zirik 15). Ik. urdail, zorro.  TEk holan diño: [Urdailla] Apenas se usa en Eibar, donde su sinónimo zorrua es más frecuente. Pero lo más general es el naturalizado estamangua (TE, 711).
estamanguko min. iz. (TE). Dolor de estómago. Gaizki darabigu aitta, estamanguko miñakin.
estaziño [estazio].
1 . estaziño [estazio]. iz. (OEH). Estación de tren. Eibarko estaziñuan gertau zan. (Zirik 110).
2 . estaziño, estazio. iz. (OEH). Estación emisora de radio. "Philips" [radixo] bat emon zetsan. [...] Hasi ziran estaziño bat ipiñi ta bestia ipiñi. (Zirik 63).
Estibalitz (Estibaritz). iz. ber. (AN). Nombre de mujer y de varón. "Gizon zein andrazko izena" (AN).  Estibariz de Irarragorri, izen bereko basarriko arotza (EOYE, 1450, 99. or. (JEL)). Estibariz de Enparan eskribaua (EOYE, 1493, 427. or. (JEL)). Estibariz de Gorostieta, "moradora en el arrabal de Yuso" (EOYE, XV. mendea, 135. or. (JEL)).
estimau, estimatze [estimatu]. du ad. (TE). Estimar, apreciar, valorar, agradecer. Nere aldetik be, estimatzen dot destazun borondate ona. / Gauza gitxi izan arren, nahi bazenduke estimatzia nere opa hau... / Asko estimauko laeukek. (Zirik 35).
Estixa gaiña (Eztixa gaiña) [Estiaga gaina]. l. iz. (TE). Eztiaga (lugar). "Una de las estribaciones del Urko" (TE, 354). Eztixa Gaiñian ein genduan bostetakua.
estolda. iz. (ETNO). Alcantarilla (para escorias). Sutegixan sortzen dan zepa, errauts eta loikerixa guztiari urteeria emoteko kañozulua edo hoditerixia. Burdiñoletako berbia da.
estolda-alde. iz. (ETNO). Alcantarilla (para escorias). Ik. estolda.  Estolda-alde jarri dogu Mogelek bere zerrendan jarrittakua errespetauz, baiña arrazoizkuago dirudi Azkuen estolda (-alde barik).
estranjerixa. iz. (NA). Extranjero; fuera. Eibarren harro asko! eta diru pixkat daukanian berriz e, ufa! Jaixetan be zematek urtengo daben estranjerixara!, eta gero hurrengo egunian ogixa mahaixan falta! Eibarko kalian ogi-gosiak bat baiño gehixao daoz, e? Ibilli gu!, ibilli!
estraperlo. iz. (NA). Contrabando; compraventa clandestina. Asko eta asko estraperlotik bizi izan ziran gerraosteko urtietan.
estrata. iz. (TE). Camino de caserío; sendero; estrada. "Camino que se abre al caserío" (TE, 354). "Munikolako estratia", sarrittan entzun doten esakeria. Ik. bidetxingor, burdibide, elizbide, harbide, gorputz-bide, txingor, andabide, errege-bide, zupide, zubipide, lorbide, olabide, zordanbide.  Gaur egunian basarrixetan entzuten da, baiña TEndako berba normala da itxuria: "Era voz bastante común" diño eta (TE, 354).  Estrata: "camino urbanizado". "Esaterako: Eibarko Ibarratik Matsarixan zihar Ixura jo eta handik Agiñatik Markiñara zoiana" (AN). Data barik (EOYE, 84 or. (JEL)).
estreiñakoz (estraiñakoz, estreiñekoz). adlag. (AS). Por primera vez.
estremauziño (istrumuziño) [estremaunzio]. iz. (TE). Extremaunción. "El sacramento de la extremaunción" (TE, 354). Elixakuentzat astirik ez eta, estremauziñua emon detse. Ik. elixakuak erain, elixakuak emon.  Istrumuziño (JSM).
estrenau, estrenatze [estreinatu]. du ad. (TE). Estrenar. Estrenau dogu taberna barrixa.
estropada. iz. (TE). Regata. "Competencia entre lanchas" (TE, 354). Aurtengo estropadan ez dira izan Ondarruakuak.
estropezu (estrepezu, estrepozu) [estropozo]. iz. (TE). Obstáculo, estorbo, traba; tropiezo, traspiés, mal paso; inconveniente, accidente. Bai jauna, estropezu haundixa euki dogu bidian edurrakin. / Dana dao hamen ondo ipinitta; estrepozurik ez dakazu hor, e? Hori eruan leixo erozeiñi.
estu.
1 . estu. izond. (TE). Estrecho,-a. Onerako bidia, estua; txarrerakua, zabala.
2 . estu. izond. (TE). Severo,-a, estricto,-a, riguroso,-a. Gizon estua, zintzua danetik.
3 . estu. izond. (OEH). Estrecho,-a; íntimo,-a. Hain zan lagun bixen artian kidetasun estua. (Ibilt 456).
4 . estu. adlag. (TE). Apretados,-as. Estu agertzen gara hainbeste lagunegaz etxian.
5 . estu. adlag.-izond. (TE). Angustiado,-a, apurado,-a, preocupado,-a. Estu nintzan ni orduan, zorren azpixan. / Une libreak urri dituen bizimodu estu [bat]. (Zirik 6). / Diadar estua. (Ibilt 489). / Dukesia estu, Zaldunak ez ebalako aittu gura, aitzen emon nahi zetsan bere sua. (Ibilt 477).
estu eta larri. esap. (OEH). Muy apurado,-a; impaciente. Gadutako apurren bat barriz bereganatzen ete eban, han ebillen gure Txorixa estu ta larri. (Zirik 76).
estu hartu. du ad. (TE). Apurar, apremiar, poner en un aprieto. Tratu txarra hartu edo pasau erain (EEE). Alperrik hartu eben estu, gauza guztiak ukatu zittuan. / Estu hartu niñuan uezabak berandu heldu nintzalako. / Egarrixak hartzen eban estu. (Zirik 116).